Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Esa bandera Loooca!

Asier Sarasua 2007/12/29 10:56
PSOE eta PP liskarrean dabiltza banderen gerra dela eta. Eibarko alkate Arriolak adierazpen argigarriak egin dizkio, baina, Diario Vascori.

Sitges eta Eibar elkartzeko egitasmo berritzailea?
Iñuzente egunaren azken oihartzunak?
Kaskajoren estatu kolpea?

Arriola: "La bandera loca es la que nos une a los eibarreses"

Ai amatxo! :-)

Nuestra bandera loca

San Esteban ermita, Eibar

Asier Sarasua 2007/12/27 23:14
San Esteban ermittia herri erdi-erdixan zeguan. Halan da be, Eibarren egon diran ermitta guztien artian, hauxe izango da ezezagunenetakua. Normala, orain dala 110 urte inguru desagertu zan-eta.

San EstebanBeste irudi zahar bat. Orainguan, grabaua. 1846. urtian Julio Lamblak Revista pintoresca de las Provincias Bascongadas libururako egindakua.

Errebaleko zubixa eta Barrenkalia ikusten dira. Ezkerretara San Esteban ermittia.

Ermittia 1618. urtian eraiki zeban Esteban Ibarrak, Eibarko alkate eta beste hainbat kargudun gizona.

Inguru hori ziharo aldatu da eta gaur egun ez da erreza kokatzia. San Esteban ermittia dagon tokixan, gaur egun, Lizarraldeneko garajia dago (laster Forum), Julian Etxeberria kalian. Julian Etxeberria kale azpixan errekia dago, eta gaurko paso de cebra gaiñian, sasoi batian, Errebaleko zubixa (irudixan agertzen dana).

BarrenkaliaSan Esteban ermittia 1898. urtian bota zan, inguru guztia barriztu zanian (merkatua eitteko eta pareko plazia). Hementxe, inguru berbera, 1920 inguruan. Ezkerretara (ez da ikusten), Ego erreka gaiñian jasotako merkatu plazia. Erdi-erdixan Zuloagatarren plazia. Eskumatara, Ariatzako parketxua; oindiok eskumarago (ez da ikusten), errekia, Indianoko palaziua eta Aldapatxo.

 
Grabauan jatorrixa: XIX. mendea albuma. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Untzaga plaza, Eibar

Asier Sarasua 2007/12/26 21:45
Eibarko plazarik ezagunena, goittik behera aldatu da azken 100 urtiotan: Orbeaneko jauregixa, udaletxia, zine zaharrak, San Juan ermittia, Untzagako torria, Casa del Pueblua, Ego errekia... Untzaga plaziak azkenengo gizaldixan euki dittuan gorabeherak laburbiltzen ahaleginduko naiz.

Untzagako portala eta Untzaga kalia

XVIII. gizaldira arte, gaur egungo Untzaga (edo Ulsaga) "herrittik kanpo" zeguan. Herriko kale nagusixak San Andres parrokixa inguruan zeren (Txirixokalia, Plaza barrixa, Barrenkalia, Elgetakalia...), eta Eibarko lehenengo "ensantxia" sortalderuntz egin zan, Errebal-Ibarkurutze-Urkizu ingururuntz. Untzaga bera be beste leku baten zeguan; edo, beste artikulu honetan aittatu neban moduan, Untzaga zan Parrokixatik Isasirako guztia.

Eibar sortu zanian, Untzagako portala zeguan parrokixa onduan, Bizkaittik zetorren bidian sarreria. Gaur egungo Toribio Etxebarria eta Calbetón inguruak be Untzaga ziran: errekonduak, zelaixak, ortuak... Untzagako errotia be inguru horretan zeguan, gaur egun "Ez dok" tabernia dagon inguruan.

XIX. gizaldixan asko haundittu zan Eibar eta herriko harresittik kanpo be etxiak eta kaliak ugarittu ziran. Kale barrixetako bat Untzaga kalia izan zan (1915. urte ingurutik aurrera, Fermín Calbetón).

Untzagakko jauregia, orbeatarrenaUntzaga Plaza aldia, ostera, erdi-hutsik zeguan. Txantxazelaixan frontoizarra zeguan (Eibarko lehenengo piloteleku haundixa), Isasiko hasieran Untzagako jauregixa (edo Orbeatarren jauregixa), gaur egungo plaza erdixan San Juan ermittia (Eibarko zaindarixa), eta hortik kanpo, errekia eta zelaixak. Sasoi horretako erretratorik ez da gelditzen, Untzagako jauregixan argazki gitxi batzuk besterik ez (bata eskumatara; edo beste hau).

Zezenketa UntzaganUntzagako jauregixa eraikin ederra zan eta Isasiko bide hasieran zeguan, gaur egun Txoko tabernia dagon tokixan. Beste argazki honetan ikusten da Isasi kalian hasieria. Isasi kalian be, etxe eta basarri solte batzuk besterik ez zeren XX. gizaldi hasierara arte. Behetik gora: Makazkua, Kiputxanekua, Hilarionekua, Kantoikua... Aldameneko irudixan ikusten dan moduan, zezenketak be bertan eitten ziran. Ignacio Zuloagak be inguru hori hartu zeban bere margolan baterako, Corrida de toros en mi pueblo.

1900: Untzaga plazia eta Cortazarren aldaketak

Udaletxea eraikitzeko lehenengo harriaUntzaga plazian aldaketarik haundixena XX. mende hasieran gertau zan. Cortazar arkitektu ezaguna kontratau zeban Eibarko udalak udaletxe barrixa eta plaza barrixa eitteko, eta baitta dana aldatu be. Untzagako jauregixa eta San Juan ermittia bota zittuan (San Juanen irudixa ospittaleko kapillara eruan zan), errekia estali zeban, plaza barrixa eraiki, eta udaletxe barrixa jaso. Udaletxia eitteko lehenengo harrixa 1899. urtian ipini zan (eskumako argazkixan), Antonio Iturrioz alkate zala. Udaletxia azkar jaso zan. Bi urte besterik ez zittuen bihar izan eta Gipuzkoako eder eta haundixenetakua zan ("digno de una gran ciudad, de las mejores de Guipúzcoa" diñue kronikak). 1901eko irailaren 14an inauguratu zan.

Garai berekuak dira jauregi gaiñian egindako Txokoko etxiak (1). Plaza barrixakin batera, musika kioskua (1) be ipini zan Untzagan eta, urte batzuk geruago, 1916an, Casa del Pueblua jaso zan Isasiko igoera hasieran (2); gerra aurrian pisu bikua eta gerra ostian haundittu zan, gaur egungo itxuriakin. Dos de Mayo kale albua beranduago aldatu zan, Pabelloia (zine zaharra) erre eta Gautxorineko etxiak eraiki ziranian (gaur egun Guridi), 1930 inguruan.

Txantxazelaiko kiosko zaharra

(1) Txantxazelai azpiko plazia, 1915 inguruan. Erdixan musika kioskua eta aldamenian Villabellaneko taillarra. Goixan zezenplazia. Eskumatara, Isasiko hasieran, Txoko gaiñeko etxiak, jaso barri.

Casa del pueblo

 

(2) Udaletxia 1940 inguruan. Ezkerretara Casa del Pueblua.

 

 
 

Musika kiosko barrixa, 1934

Noche taberna eta Kiosko berria1934. urte inguruan gertau zan bigarren aldaketa haundixa. Txantxazelaiko partian musika kiosko haundi eta modernua eraiki zan. Bandiandako eta orfeaoiandako lokalak be bai. Gerora, eskolia eta udaletxian lokalak be egon ziran bertan. Musika kiosko zaharra Beasainera bialdu edo saldu zan. Hantxe dago oindiokan.

Aldameneko erretratuan ikusten da, eskumatara, kiosko jaso barrixa. Parian, Nocheneko kafeterixia (tolod zurixakin) eta albuan Salon Teatro, zine zaharra. Salon teatrua 1880 inguruan jaso zan eta 1955 inguruan jausi egin zan. Urte batzuetara Untzagako torria eta Untzagako zinia eraiki ziran bertan.

Txantxazelai barrixa

Untzaga plaziak euki daben azkenengo aldaketa haundixa ointsuan gertau da. XX. gizaldi amaieran, kioskua bota eta Txantxazelai guztia goittik behera aldatu da. Horrekin batera, udaletxia barriztau eta margotu egin da. Udaletxia 2003an eregi zan barriro, 5 urte obretan egon ostian.

txantxazelai_02.jpg

 

 

 

 

 

 

 


Txantxazelaixa gaurko itxuriakin. Kioskuan tokixan zaharren etxia; banko de pruebasan tokixan Juzgaua; frontoizaharran tokixan, jardiñak eta eskillarak.

 

 

The Basque Dialect of Marquina (Rollo, 1925)

Asier Sarasua 2007/12/23 10:19
The Basque Dialect of Marquina William Rollo Sarrera: Jabier Kalzakorta Labayru Ikastegia, 2006 Lehenengo edizioa, 1925

Rollo MarkinaAspaldi neukan entzunda lan hau, The Basque Dialect of Marquina, 1925. urtean W. Rollo eskoziarrak argitaratutako liburu bitxia. Ezin inon topatu (ezta erreferentziarik ere ez), baina azkenean Durangoko liburu azokan aurkitu nuen. Oraingoan, Labayru ikastegiak berrargitaratuta, 2006. urtean, Jabier Kalzakortaren hitzaurre eta oharrekin.

Herri hizkeren inguruko azterlanak ugaritu diren honetan, liburu berezia da Rollorena. Batetik, kanpotar batek egindakoa delako; bestetik, orain dela 80 urte ingurukoa delako, horrelako lanetan aitzindari, beraz.

William Rollo (Glasgow, 1892 - Hego Afrika, 1960)
Eskozian jaioa, Leideneko (Holanda) unibertsitatean hizkuntzalaritza ikasi zuen. Uhlenbeck ezagutu zuen bertan, euskalari atzerritarren artean izenik handi eta ezagunenetakoa, eta berak murgildu zuen euskal gaietan. 1923-1924 urteetako udak Markinan igaro zituen, Barinaga auzoko Zubiaurre baserrian (Eibarko mugan) euskara ikasten. Bi egonaldien artean, Markinako neska gazte bat ere eraman zuen Holandara, etxeko lanetan lagundu eta bitartean euskara ikasten eta berba egiten jarraitu ahal izateko.

Bi urte horietan, hortaz, euskara ikasi ez ezik, herriko hizkeraren azterketa egiteko indarra eta jakintza ere lortu zuen Rollok, eta 1925. urtean argitaratu zuen bere bilketaren emaitza Amsterdamgo argitaletxe batean, The Basque Dialect of Marquina. Lana argitaratu ondoren Europatik urrundu zen. Hego Afrikara joan zen lanera (Cape Townera), eta Azkuerekin tira-bira eta gaizki ulertu batzuk tartean, euskararen inguruko azterketak utzi egin zituen. Hauxe da, bada, euskarari eskaini zion liburu bakarra.

The Basque Dialect of Marquina
150 orrialde inguruko lan honek Markinako hizkeraren ezaugarri gehienak biltzen ditu: fonetika, morfologia, aditza, sintaxia eta hiztegia. Amaieran, transkripzio etnografiko batzuk ere baditu. Sintaxiaren atala makala da, eta fonetikarena ere labur samarra baina, oro har, oso lan zehatz eta sakona da. Amaieran dituen hiztegia eta testu etnografikoak ere oso interesgarriak dira (hiztegian "gipuzkerakada" eta neologismo batzuk agertzen diren arren).

Liburu interesgarria, hartara, gutxienez 4 arrazoi hauengatik:

  • Herri hizkeren azterketetan aitzindaria da (garai beretsukoa da Hugo Schuchardten Zur Kenntnis des Baskischen con Sara, Sarako euskararen azterketa)
  • Lea-Artibaiko hizkerak biltzen dituen lehenengo lana da, eta bakarretakoa (Lekeition ere bada, baina Markina, Aulesti, Berriatua, Etxebarri, Munitibar, Bolibar, Amoroto... hor ez dago ezer).
  • Politak eta aipatzeko modukoak dira liburuan agertzen diren etnotestuak
  • Kanpotar batek idatzitako lana da. Euskara zaila omen, baina Rollok, bi udalditan, euskaraz ikasi (politto ikasi zuela diote markinar edadetuek) eta bertako euskararen azterketa zehatza kaleratu zuen

Eibartarroi ere primeran datorkigu lan hau. Orain gutxira arte, gure herriko berbeta ingurukoekin alderatzeko orduan, Bergarako lanak genituen erreferentzia bakarra. Ez zegoen ia besterik gure albo-herrietan (Debabarrenean, Lea-Artibain eta Durangaldean). Azken 2 urteotan, ordea, lau lan kaleratu dira: Elgoibarko euskara (Debabarrena), Zaldibar berbarik berba eta Mallabiko euskara (Durangaldea) eta Markinako hau. Hemendik aurrera, gure hizkera ingurukoen artean kokatzeko eta aztertzeko orduan, lan tresna hobeak izango ditugu esku artean. Euskararentzat aberasgarri; eibartarrontzat aberasgarri.

Untzaga, 1910

Asier Sarasua 2007/12/22 00:35
Untzaga plaza, Eibarren. XIX. gizaldira arte herritik kanpo zegoen, baina 1901eko berrantolaketarekin herriaren bihotz bihurtu zen.

Untzaga plaza, 1910 inguruan1910-1915 inguruko irudixa da. Ezkerretara udaletxe jaso barrixa (XX. gizaldi hasieran jaso zan). Erdi-erdixan "Pabellón Alfonso XIII" edo Pospolo kajia, Eibarko zine zaharra. Izatez arotzerixia zan eta 1927. urte inguruan erre egin zan. Toki horretan "Gautxoriko etxiak" eraiki ziran errepublika sasoian.

Gaur egun Untzaga izenakin plazia bakarrik ezagutzen dogu. Plazia egin arte, Isasittik Parrokixara arteko ortu eta zelai guztiak ziran Untzaga. Calbetoi kalia be, Untzaga kalia izan zan 1916-1917 ingurura arte.

Plaziak, ostera, beste hainbat izen euki zittuan: Plaza Alfonso XIII, Plaza de la Republika eta Plaza 18 de julio.

Franco hil ostian ipini zetsen gaur egungo izena, Untzaga plaza.

Patxito "reloaded"

Asier Sarasua 2007/12/04 18:10

Neolitikoan be aittatu neban kontu berbera blog honetan, traste honek egun batzuk besterik ez zeukazenian, 2004ko udan.

Ez neukan asmorik barriro errepikatzeko, baina azken egunotan belarrixak erre biharrean dittut, eta ez banaiz desahogatzen, lehertu egingo naiz (eta zubi-bezperan, ez jata komeni).

Orain dala 3 urte be antzera esan neban, umiekin erabiltzen diran txikigarrixen inguruan:

"Eta zein da gaur egungo modia? Ba, erderazko berbak eta txikigarrixak erabiltzia: besito bat emon, ikusi gatito maittia, ai nere kariñito politta.

"Horrek bihotzerria emoten desta. Eta oindiokan hotzikara haundixagua sartzen jata euskerazko berbak erabiltzen diranian: Emon patxito amatxori!, Ai, bihotzito!. Nun dago amatxito?"

Ajjjjjjj!!!

Holako beste bat entzutzen badot, Eferelgan eta Termalgin artian pasau biharko dot zubi guztia...

Berbia emon

Asier Sarasua 2007/12/04 17:46

Joan zan astian, Euskerian egunian bertan (abenduak 3), Berbia Emon hitzarmena izenpetu genduan Eibarren, Badihardugu elkartian izenian.

Hitzarmen programia 1993an sortu zeban Eibarko udaleko euskera sailak, eta jarraipena eta dinamizaziñua ...eta kitto elkartian esku dagoz.

Programa honen helburua da, ume eta gazte eibartarreri, aisialdixan, euskeria erabiltzeko aukerak eskaintzia; euskerian erabileria sustatzia eskolaz kanpoko jardueretan. Gaur egun, dana dala, Eibarko elkarte guztieri zabaldu jakue programan parte hartzeko aukeria.

Aurtengo ekitaldixan, bi elkarte barrik izenpetu dogu hitzarmena (Escudería Eibar eta Badihardugu elkartia), eta sarixa emon detse Gorutz Abesbatzari, azken urtian egindako ahalegiñagaittik.

Gorutzekuak kantu pare bat kantau zittuen, eta gero pintxo-jana.

Zeozer lortuko ete da holako ekimenekin? Aurtengo saridunetako batek, ekitaldixan bertan, erdera ederrian esan zestan "me dejas sentar aquí". Ez dakit, ba, bide honetik doian ekimenori. Egixa esan, ez da erreza Eibarren holako kontuak sustatzia, eta bidia txiri-txiri egin bihar da, sosiguz eta prixa larregirik barik. Tira, ezingo da %100 lortu, baina erdixa lortuta be, ez da gitxi izango.

berbia-emon.jpg

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017