Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Azpeitiko haur hizkera

Asier Sarasua 2004/09/22 14:09

Azpeittiko Baite euskera elkartiak herriko haur-hizkera jasotzeko lantxo bat egin dau. Berbak batu ez ezik, Interneten be ipini dittu, danon eskura.

Helbide honetan dago, Uztarria.com webgunian

Berba batzuk Azpeitti ingurukuak bertakuak dira, baina gehixenak Eibarren be erabiltzen diranak.

Bertatik etaratako informaziño piskat:

-----------

Baite Euskara Elkarteak 2003an haurrei zuzenduriko ekimena aurrera eramatea erabaki zuen. Arrazoia, haur hizkera euskaraz galtzen ari ote zen beldurra izan zen.

Haurrei euskaraz nola hitz egin izan den jaso eta hiztegitxoa osatu zuen. Hiztegia bi zatitan atera zen Baite aldizkarian. Honela zioen orduan Baite-k:

"Zeini ez ote diote txikitan "lolo" esan?, edo "pupua"?... Hala ere, badirudi haur hizkera euskaraz galtzen ari dela. Hori dela eta, Baite Euskara Elkarteak hitz batzuk bildu ditu, eta aldizkarian argitaratu".

Orain uztarriaren webgunean jarri dira edonork eskura izan dezan.

------------

Aitta besuetakuak eta puntakuak

Asier Sarasua 2004/09/02 22:42

Horra hor dantzan dabizen beste berba bi: aittabesuetako (amabesuetako) eta aittapuntako (amapuntako).

Eibarren aittabesuetakua eta amabesuetakua dira formarik normalenak. Jende gehixenak horretxek erabiltzen dittu. Toribio Etxebarriak be ez daka besterik beran hiztegixan.

Halan da be, aittapuntako eta amapuntako be erabiltzen dira. Aitaponteko jatorriz, baina aittapuntako ahoz.

Eibar eta Debabarrena ingurukuak baino, Debagoienekuak dira gehixago horrek berbok, Soraluzetik hasi eta Gatzaga eta Oñatiraiño horixe besterik ez darabixelako. Badirudi Goierri inguruan be horixe darabixela.

Berbak ez dake mugarik, eta Soraluzetik Eibarrera bidia jarraittu besterik ez dauke.

Etzin, etzan ala etzun?

Asier Sarasua 2004/09/01 15:15

Oier Gorosabelek Eibartarrak zerrendan egindako galdera baten ostian, berba horren inguruko mezu trukia euki genduan posta-zerrenda horretan bertan.

Etzin esaten da Eibarren? ala etzan? eta etzun?

Ba, Eibarren hirurak esaten dira. Etzin da formarik arruntena, seguru asko. Toribio Etxebarriak horixe darabil (horixe bakarrik), eta gaur egun be, seguru asko, gehixen horixe entzungo da.

Etzan be normala da. Inguruko herrixetan be erabiltzen da, Debabarrena osuan, esate baterako, (Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Mutriku...) eta Eibarren be asko erabiltzen da, bai aditz moduan, bai beste izen batzuk sortzeko (etzangarrixa, etzanaldixa...).

Eta etzun gitxiago erabiltzen dan arren, basarrittarren inguruan eta gehixenbat Agiñaga inguruan erabiltzen da. Mogelek be horixe darabil.

Horretara, hiru aldaerak erabiltzen dira Eibarren: etzin, etzan eta etzun.

Seguru asko hiru aldaeren erabilera-esparruen erdixan dagolako Eibar. Debagoienan etzin darabixe, Debabarrenan etzan, eta Bizkai alderutz etzun.

Hamentxe Oierren lehenengo mezua
Nere lehenengo komentarixua
Amatiñoren mezu bat
Eta azkenengo mezua

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017