Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Bigotedun txinbuak kumak egin dittu leihopian

Asier Sarasua 2004/07/28 13:39

Urtero moduan, aurten be habixia ipini desku bigotedun txinbuak leihopian. Hamar urte izango dira honezkero. Pentsatzen dot ez dala urtero bikote bardiña izango, baiña urtero-urtero, maiatza inguruan hantxe agertzen dira gure etxostian dagon basora. Hantxe ibiltzen dira, gora-ta-behera, parian dabizen euli, eltxo eta mitxeleta guztien atzetik.

Goiko erretratua orain dala pare bat urtekua da. Orduan 3 kuma etara zittuen; aurtenguan be, 3 bai gitxienez. Hantxe dabiz gaur be kurriska batian; bigotedun txinbuak ixiltzia ez da erreza gero!

Izen zientifikua Muscicapa striata; euskera baturako eulitxori grisa aukeratu da. Baina Eibarko izena polittagua begittantzen jata: bigotedun txinbua. Moko azpixan dakazen lumatxo fin batzuengaittik ipinittako izena.

Egunuak

Asier Sarasua 2004/07/17 02:00

Eibarko agiri zaharrak begiratzen, sarrittan topauko dogu eguno berbia. Euno, heuno, eguno... bizpahiru formatan agertzen da agiri zaharretan. Garixa ereintzeko erabiltzen ziran herri-lurrak ziran. Erdi-aroko kontu ezezaguna dirudi, baina berbiak bizirik dirau toponimo moduan. Santa Kurutz eta Itturrua basarrixen arteko zelaixeri, oindiokan be, egunuak esaten jakue, garixa oin dala 40 urte inguru kendu eta zelai bihurtuta. Berba berezixa, Eibarko agirixetan bakarrik agertzen dana; ez hiztegixetan, ez beste iñungo agirixetan.

Ume berbetia

Asier Sarasua 2004/07/16 02:00

Oin dala urtebete jaixo zan Maddi, eta harrezkero neretzat ezezaguna zan ume-berbetia ikasten hasi naiz. Nere ama irakasle ona da. Apa, popo, kiki, koko, txitxi, txutxu eta antzerako berbak sartu dira nere bizitzan.

Beste guraso batzuen artian egotia be egokittu jata, eta konturatu naiz zelan gustatzen jakun danori txikigarrixekin berba eittia: yogurtxo bat jan, patxo bat emon... dana da ttikittua eta kuttuna umiekin berba egin bihar dogunian.

Eta zein da gaur egungo modia? Ba, erderazko berbak eta txikigarrixa erabiltzia: besito bat emon, ikusi gatito maittia, ai nere kariñito politta.

Horrek bihotzerria emoten desta. Aitortzen dot, EusTaliban hutsa izango naiz, baina holan da. Eta oindiokan hotzikara haundixaguak sartzen jataz euskerazko berbak erabiltzen diranian: Emon patxito amatxori!, Ai, bihotzito!. Nun dago amatxito?

Ez dot soportatzen.

Deutsat / Detsat / Dotsat

Asier Sarasua 2004/07/02 05:02

Nor-Nori-Nork aditzak sortzeko orduan, nion-dizkiot-nizkion... itxurakuak erabiltzen dira euskera batuan. Horrek formok erdikaldeko euskalki eta hizkeretan erabiltzen dira. Mendebaldeko formak, berriz, eutsi aditzaren bittartez sortzen dira, eta hortik datoz deutsat (diot), neutsazen (nizkion), gentsan (genion), eta abarrak. Gure inguruan dotsat, notsan itxurakuak erabiltzen dira. Eibarren, baiña, ez bata eta ez bestia.

Mendebaldeko berbeten ezaugarri orokorra da Nor-Nori-Nork aditzaren paradigmak sortzeko eutsi aditza erabiltzia. Halandabe, lekuan lekuko aldaerak dagoz: Bizkaiko erdikaldian eta sartaldian -eu- da errua (deutsat); sortaldian (gure inguruko herri eta eskualdietan), ostera, -o- bokaldun formak sortzen dira:

  • deutsaraz -- dotsaraz (dizkiot)
  • geuntsan -- gontsan (genion)
  • zeutsazun -- zotsazun (zenion)

Holaxen eitten dabe Eibar inguruko herri guztietan: Lea-Artibai inguruan, Durangaldeko toki batzuetan, Debagoienan...

Eibar, baina, berezixa da, eta -e- bokaldun formak erabiltzen dira gehixenetan: detsat, gentsan, baletsa...

Oso ezaugarri berezixa da, gure modoko berbetia dauken Soraluzen eta Ermuan be dotsat-notsan itxurako formak erabiltzen dittuelako.

Eibarren be, basarrittarren artian, eta gehixenbat Agiñagan, entzutzen dira -o-dun formak, baina salbuespena dira.

Azken urtiotan, eta nik asmau ezin doten errezoiren batengaittik, gaztien artian gero eta gehixago dagoz zabaltzen horrek formok. Jatorriz Ermua, Soraluze edo Debagoienakuak diran aldaerak.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017