Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

"Pájaros y pajareros", Francisco Grajera (Tundra, 2020)

Asier Sarasua 2020/08/23 10:55
"Pájaros y pajareros", Francisco Grajera (Tundra, 2020)

"Pájaros y pajareros" (Grajera, 2020)

Badajozen jaioa 1958an, Francisco Grajerak Extremadurako ornitologiaren hainbat datu dakartza Pájaros y pajareros liburuan, gehienbat bere esperientzian oinarritutakoak. Txorizalea gazte-gaztetatik, dozenaka proiektutan hartu du parte eta, artxiboetan jasotako datu historikoekin batera, bere haurtzarotik hona jasotako bizipenen laburpena egiten du.

Interesgarria, batez ere, 1960-1970 hamarkadetako egoera ezagutzeko eta azken 50 urteotan ornitologiak, txorizaletasunak, hegaztien egoerak eta naturaz dugun ikuspegiak izandako bilakaera ezagutzeko. Batzuetan hoberako, besteetan ez horrenbeste.

Hegaztien inguruko liburu hobeak irakurri ditugu azkenaldian (Kingbird Highway, Para qué sirven las aves, Pajarero, Vinterfaglar...), baina Grajeraren hau ere atseginez irakurtzen da, oso ondo dokumentatuta dago eta garai bateko txorizaletasunaren eta txorizaleen (Francisco Bernis, Félix Rodríguez de la Fuente, Federico Suarez Caballero, Guy Monfort, Jesús Garzón Heydt...) inguruko lekukotasun interesgarria da.

Tira, txorizaleentzat.

Kontrazaletik: El autor, pionero pajarero extremeño, traza un retrato de la Ornitología en la década de 1970 en el centro y suroeste ibéricos, y de la influencia de Félix Rodríguez de la Fuente. Y, a través de sus recuerdos, anécdotas y anotaciones de los cuadernos de campo, relata su experiencia en aquella época y en las décadas posteriores con la observación de aves, el sueño de Doñana o las luchas en defensa de la Naturaleza. Concluye con una panorámica sobre la alarmante disminución de la abundancia de numerosas aves y la recuperación de algunas otras desde entonces hasta nuestros días.

 

Pájaros y pajareros (Grajera, 2020)

Hay que resaltar el mérito que tuvieron aquellos trabajos de campo desarrollados en una España subdesarrollada, mal comunicada y carente de la mayoría de los servicios básicos, unas adversidades que vencieron gracias al entusiasmo que caracteriza a las persona jóvenes. Suárez Caballero lo describe a la perfección: “En 1957, el profesor Bernis, a la sazón catedrático de Zoología en la Universidad Complutense, inicia las campañas de anillamientos en Extremadura (…). Nuestras salidas al campo se realizaban en un Dos Caballos, renqueante, sobrecargado con escaleras, mochilas, más ocupantes de los permitidos, depósitos, material de montaña, etcétera. Por el estrafalario de su aspecto era el blanco de miradas atónitas, incluidas las de la Guardia Civil que en más de una ocasión fue benevolente en sus apreciaciones obvias”.

(...)

Del daño que ocasionaba la muchachería puedo dar fe porque una de las veces que fui a ver pájaros al arroyo Bonhaval, en Almendralejo, tropecé con un zagal que estaba revisando las trampas colocadas en un cañaveral. En total había capturado siete hierberas (identificadas como gallinetas) y un pinchapeces adulto (nombre empleado por el informador para designar al rascón aunque tal vez lo confundiese con el martín pescador). Sin pudor me confesó que en la jornada anterior el resultado fue de cinco hierberas y un par de pinchapeces En sólo dos días había matado a catorce aves acuáticas en un tramo de un centenar de metros del raquítico cauce rodeado de cultivos de secano. Eso ocurrió el 15 de noviembre de 1978 y lo más triste del asunto es que los cazaba para comérselos. La miseria aún seguía coleando en la España rural.

 

Pájaros y pajareros. Retrato de una época.Pájaros y pajareros. Retrato de una época. by Grajera, Francisco
My rating: 3 of 5 stars



View all my reviews

 

"Notas al pie de Gaza" (J. Sacco); Gazan egunero da atzo

Asier Sarasua 2020/04/07 20:55
"Notas al pie de Gaza" (J. Sacco); Gazan egunero da atzo

Joe Sacco

2020an irakurri dut Notas al pie de Gaza. 2009an argitaratuko liburua, 2003an idatzia, 1956ko gertakizunetan oinarritua... eta konturatzen zara berdin dela noiz idatzi zen eta noiz irakurri duzun, Gazari dagokionez, atzoko eguna eta biharkoa antzekoak direlako, (ia) itxaropenik gabeko 70 urteko zulo beltz amaigabea.

Tira, hori bazenekien lehenago ere, baina Saccok gainera grafikoki erakusten dizu, begirada eta esku fin zorrotzarekin, Footnotes in Gaza eleberri grafiko mardulean (2009 eta 2010eko eleberri grafikorik sarituenetakoa, urte hartako 100 liburu onenen zerrendetan ere sartu zen).

Joe Saccok (Malta, 1960) historia liburuen "oin-ohar izaera" duten bi gertakizun txiki eta urrun hartu zituen hizpide Notas al pie de Gaza idazteko, 1956an Gazako zerrendako Khan Yunis eta Rafah herrietan gertatu ziren sarraskiak, non ejerzito israeldarrak 400 lagun inguru erahil zituen (gehienak zibilak), Suezko krisialdia izendatu zen garaian, eta gaur egunera ekartzen ditu. Horretarako, Saccok hainbat hilabete igaro zituen 2002-2003 artean Gazan bertan, lekukotasunak bilatzen eta 1956ko gertakizunak bizi izan zituztenei elkarrizketak egiten.

Lekukotasun horietan oinarritzen da liburua, 1956an gazte ziren haien kontakizunetan, nahiz eta agiri ofizialetan jasotako datuak ere biltzen dituen.

Nola eraikitzen eta hezurmamitzen da memoria?

"Zergatik jakin nahi dituzu orain dela 50 urte gertatutakoak?" galdetzen diote gazatarrek Saccori, "konta ezazu gaur egungoa, zelako baldintzetan bizi garen, nola eraisten dituzten gure etxeak, nola tirokatzen gure gazteak, nola bonbardatzen gure hospitaleak".  Izan ere, zertarako jarri ikuspuntua dagoeneko erabat ahaztuta dauden gertakizun txiki batzuetan?

Bada, Saccok biak egiten ditu. 1956ko gertakizunak ondo dokumentatzeaz gain ("gai honetaz munduan gehien dakigunak gara" diotsa bere lagunari azkenaurreko orrian) eta garai hartako sarraskia azaleratzeaz gain, Gazako historian sakon murgiltzen da, eta baita gaur egungo gazatarren egunerokoan ere, eleberriaren orrialdeetan aurrera egin ahala libururako lekuko izan diren hainbat informanteren ikuspegia jasoz eta zapalduei ahotsa emanez, egoeraren zuztarretan barneratuz, iraganaren eta presentearen arteko harremanak aztertuz, eta memoria pertsonal zein kolektiboa gorpuzteko prozesuen inguruan gogoeta eginez.

Tonu periodistikoan. Batzuen edo besteen alde ipini barik, nolabaiteko tartea jarriz... baina Gaza erdiguneko behatokitik lekukotua, Israeldarren zelatatze-dorreen mehatxupean.

Etsi-etsi eginda eta triskatuta lagatzen zaituen liburua da hau, baina merezi duena, zalantza barik, eleberri grafikoen artean klasiko bilakatzeko bidean da eta.

Gaza, Sacco 05

 

Gaza, Sacco 01

Notas al pie de Gaza (Footnotes in Gaza), Joe Sacco (2009)

(liburuaren azal eta prentsa-oharretatik jasotako pasarteak)

De la mano del célebre periodista y dibujante Joe Sacco nos llega un reportaje en profundidad sobre un crimen olvidado en uno de los lugares más controvertidos del planeta: la franja de Gaza.

"Uno de los cien mejores libros de 2009" según Publishers Weekly. "Mejor Novela Gráfica 2009" según The Observer."

Rafah, una ciudad en el extremo sur de la franja de Gaza, es un lugar marginado, un paisaje lleno de edificios ruinosos y callejones sucios por los que deambulan niños hambrientos y hombres desempleados. Enterrado en los archivos de la historia del conflicto palestino se encuentra un episodio trágico: en 1956, más de cien palestinos fueron asesinados por soldados israelíes. Y parece que el suceso pasódesapercibido a nivel internacional, quedando relegado a una nota al pie en una guerra indefinible.

En un intento por llegar a la raíz de lo sucedido, Joe Sacco se sumerge en la vida cotidiana de Rafah y su ciudad vecina, Khan Younis, destapando lo sucedido hace más de cincuenta años.

Gaza, Sacco 02

 

Gaza, Sacco 03

......................

El 3 de noviembre de aquel año, soldados del Tsahal tomaron las calles de la ciudad de Jan Yunis y del campo de refugiados anexo, del mismo nombre. Entraron casa por casa en busca de combatientes y obligaron a los hombres a salir a la calle. Algunos supervivientes relatan cómo sus familiares varones fueron acribillados en sus propias casas, pero la mayoría terminó en el exterior, donde fueron conducidos por los uniformados al norte de la ciudad. Allí fueron alineados y fusilados en grupos por cuatro soldados apostados frente de ametralladoras pesadas.

No hubo acusación ni juicio. Todos fueron considerados combatientes. Médicos, maestros, comerciantes, agricultores… Cuatro horas después, las mujeres fueron avisadas para que recogiesen los cadáveres. Un testigo, de 14 años en la época, vivía cerca del antiguo castillo, al norte de Jan Yunis. Fue enviado por su familia a recoger agua: cuando pasó frente a la fortaleza contempló una interminable hilera de cadáveres que habían sido ejecutados contra al muro, no menos de 100. Según el recuento de Naciones Unidas, 275 palestinos murieron aquel día.

El segundo episodio ocurrió en la vecina Rafah el 12 de noviembre de 1956. En la localidad, ocupada días atrás, Israel declaró toque de queda. Según los testigos, una patrulla móvil del Tsahal anunció, por megafonía, que todos los hombres de entre 15 y 60 años debían acudir a la escuela de la UNRWA. Entre golpes y disparos, los palestinos obedecieron a la carrera, sorteando los cadáveres de aquéllos ejecutados en plena calle.

Llegados al colegio de la ONU, los supervivientes cuentan que fueron alineados contra el muro y obligados a descalzarse mientras les disparaban a los pies. En el acceso al centro, cercado con alambre de espino, soldados con bates les golpeaban al tiempo que entraban. Heridos y aterrorizados, fueron hacinados en el patio, hombre contra hombre, tan cerca que recuerdan cómo se orinaban unos encima de otros. Los israelíes buscaban milicianos. Sólo la providencial aparición de un oficial extranjero -¿la ONU?- que montó en cólera al ver la situación contuvo el balance de víctimas. Por la noche, mujeres y niños fueron a recuperar los cadáveres de los suyos. Tanto los archivos de Israel como los de la ONU hablan de 60 víctimas.

..................................

Gaza, Sacco 04

 

"Gipuzkoako herrien izenak" liburua eta Eibar izenaren etimologia posibleak

Asier Sarasua 2020/04/04 11:35
Gipuzkoako herri-izenen jatorria eta etimologia posibleak bildu dituzte Salaberrik eta Zalduak (Euskaltzaindia, 2020).

Etimologiaren alorreko bi lan garrantzitsu argitaratu ditu Euskaltzaindiak azken hilabeteotan. Batetik, Euskal Hiztegi Historiko-Etimkologikoa (EHHE-200), Lakarra, Manterola eta Segurolarena, joan zen udan argitaratua eta Amatiñok aste honetan bertan aipatua bere blogean.

Bestetik, Patxi Salaberrik eta Lus Mari Zalduak martxoan aurkeztu dute Gipuzkoako herrien izena. Lekukotasunak eta etimologia ikerlana (Euskaltzaindia, 2020). 19 euroan salgai, eta PDFan ere jaitsi daiteke, Euskaltzaindiaren webgunean.

"Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, izen horiek historian zehar aurkezten dituzten formak eta duten edo duketen etimologia azalpena, eta «duketen» diogu hau eremu labain-limurkorra delako. (...) Egileok zuhurtziaz jokatzen saiatu gara, eta izen berezien (toponimoen, antroponimoen, oikonimoen eta beste) hastapeneko adiera emateko denboran agiri aldaerek, euskal fonetika historikoak, lekuaren nolakoak eta gaurdaino izan dugun esperientziak erakutsi dizkigutenetan oinarritu gara".

Eibar izenaren etimologia: Hegi- , Ego-

Gure herriaren izenari dagokionez, zoritxarrez ez dago albiste berririk. Eibar toponimoaren forma eta aipamen historikoetaz aparte (Eibar, Eybar, Heibar, Ehibar, Heybar) ez du larregi argitzen bere etimologiaren inguruan, normalean aipatzen diren bi etimologia posible nagusiak zerrendatzeaz gain:

  • Hegi + ibar
  • Ego + ibar

Hirugarren aukera bat ere aipatzen dute egileek, Asturiesko Eo ibaiarekin eta Ego izen zelta indoeuroparrarekin lotzen duena.

Nire berbak baino, hemen duzue ikerlan horretan Eibarri buruz jasotzen dena

Eibar


IzenOfiz.: Eibar.


Dok.: (Top.) Eyuar (1387, Mtez., Glez. eta Mtez., 1996: 251), «Villas de Saluatierra d’Iraurgui e de Plasencia e de Sant Andres d’Eybarr» (1390, ibid., 305), Heibar, Sant Andres de Heibar (1397, Lar. eta Ta., 1993: 51, 70), «Los conçejos de Vergara y Elgueta y Elgoibar y Segura e Mondragon e Motrico […] se ençerraren o fueren a Alaba ho Vizcaya o Onnati ho Aramayona ho Urquiçu o a Marçana ho ha Heibargoyen o a Çaldibar» (1457, Le., 2007: 181), Ehibar (1493, S.Mar., 2000: 31), Heybar (1494, ibid.), Eybar (1520, 1536, Le. eta b., 2002: 335, 451), Eibar (Ortelius, 1588, mapa), Eibar (vi., Isas., 1850 [1625-26]: 29), Eybar (vi., López, 1770; DRAH, I, 1802: 274; Mad., VII, 1847: 629-630), Eibar (vi., Go., 1862: 138). (Top.) Marquina de Suso (Eibar eta Soraluze) (1335, S.Mar., 2000: 36), «en el val de Mendaro e en el val de Ego» (1335, Mtez., Glez. eta Mtez., 1991: 188), Villanueva de San Andres (1346, S.Mar., 2000: 31).


EuskalTes.: «...onelango frescurea / guztiz obalengue Heibarrec» (sic) (XVII. m., Muru., 1974: 416), «Eibarco mugapean jaiotzen dira aimbeste iturri ezic esan leique erri au guztia dala iturrizco itsaso bat» (Izt., 1847: 91), «...Vizcaiatic jachi eta Eibarco erria ezquerretara guertuan lagaric datorrena» (ibid., 112), «Zoaz Eibarrera nik emango dizudan eskutitz batekin» (Urruzuno, 1988: 228), «Gipuzkoako armak egiten / erri ospatsu Eibarren» (Erauskin, 1932a [1920]: 109), «Eibartikan irabazita /Azkoitin sartu zanean» (ibid., 154), «Eibarko liberalak jakin, norbaitek aopetik esanda, Lizarraga an gelditu zala gaixorik» (Orixe, 1985 [1929]: 66).


Ebak.: [ei.βá.re.á] (adl.), [ei.βá.rèn] (in.) (Eib-027), [ei.βá.rèn] (in.) (Eib-034), [ei.βá.rèn] (in.), [ei.βá.re.á] (adl.) (Eib-079), [ei.βár.tìk] (abl.) (Ant-079), [ei.βá.rèn] (in.), [ei.βá.re.à] (adl.) (Are-041), [ei.βá.rén] (in.) (Azp-071) (Bil-013), [ei.βár.tìk] (abl.) (Elg-001) (Elg-011), [ei.βá.rén] (in.) (Esk-036), [éi.βa.rá] (adl.),  [éi.βa.re.à] (adl.) (Zum-054). Ormaetxeak (2006: 568) hau jaso zuen Aramaion: «Da gu Angusarren gengosen. Ba Angusarti Elgetaa, Elgetatik Eibarrea, Eibartik e Kalamua».


Etimol.: Mitxelenak (1956a: 176), euskal toponimian azaltzen diren diptongoez ari delarik, Eibar eta Aibar (Agibar ere ageri da dokumentazioan, errenteriarraren arabera) bata bestearen aldamenean ezartzen ditu, elkarren artean erlazio zuzena balego bezala, baina bistan da bukaerako -ibar hori alde batera utzita gauza bana direla, bigarrena Oibar baita euskaraz, Euskal Herrian gaindi behin baino gehiagotan aurkitzen dugun leku izena.


Irigoienek (1986: 62-63), lehenik, Eibar eta egungo toponimoa eta deitura den Egibar gauza bera diratekeela uste du, hots, (h)egi ‘mendi mazela’ eta ibar ‘harana’ osagaiak dituen toponimoa dela, baina ez du segurutzat ematen. Ondoko beste lan batean (1995: 193), ordea, Eibar-en (h)egi eta ibar daudela dio, heraberik gabe.


Gure irudiz, beste aukera bat herritik igarotzen den Ego ibai izena eta aipatu ibar harana’ ditugula pentsatzea da, hau da, etorkiz ‘Ego ibaiaren ibarra’ dela (ikus Nieto, 1997: 152). Honek duen oztopoa Irigoienen proposamenak duenaren parekoa da, ez kasu batean ez bestean -g-dun aldaera lekukotu ez delako. Are handiagoa izan daiteke oztopoa gure azalpenean, Eibar, ikusi dugun eran, XIV-XV. gizaldietako testigantza batzuetan h- duela azaltzen baita, eta hegi-k hasperena baitu hastapenean, soinu hori atxiki den Euskal Herriko alderdian. Ego, berriz, izen berezi hutsa da, pareko izen arrunt baten erreferentzia eskas duena.


Puntu honetan aintzat eduki behar da Asturiasen Eo ibaia dugula. García Ariasek (2005: 186, 213) Barres toponimoan Eo-ren inguruan bizi zirenen Egovarri izena dakusa, edo, haren ustean gauza bera dena, *Egovarres, hots, ‘Eo (< Ego) ibaiko varres-ak’. Eo-rekin edo *onno ‘ur korrontea’-rekin lotua (ikus Oñati sarreran dioguna) dagokeen Valdeón ere bada (ibid., 200), baina dokumentazioko Eigon-ek, Eione-k ez dute asko laguntzen, Asturiasko ikertzailearen aburuz. H. Iglesiasen proposamena ere iruzkintzen du García Ariasek (ibid., 214): biarriztarraren arabera, Egovarri hori Nauarri-ren antzeko eraketa da, berez Egob(e)-arr, alegia, osagaitzat Ego, euskarazko -be postposizioa, etorkia adierazten duen -arr eta -i latineko kasua dituena. Honi «irismen handiko» irizten dio García Ariasek. Autore honen iritzian, beste zenbait  ikertzailerentzat Ego hori zelta da, eta indoeuropar hizkuntzak mintzatu ziren beste alderdi batzuetako ugalde izen frankorekin loturik dagoke. Erroak ‘ura’ adiera duke, eta latineko aqua-rekin erlazionatua dateke.


HerritarIz.: eibartar. [ei.βár.ta.ràk] (Eib-027).

HerritarEz.: txaputxeruak (‘lehorrekoak’), xapu herrikuak, armaginak.

"Pajarero", C. Lozano (Tundra, 2019), txoriburu baten bidaiak munduan barrena

Asier Sarasua 2020/04/01 22:30
Etxealdiko lehen egunak liburu hau irakurtzen igaro ditut, hegaztiak behatzeko mundu osoan zehar bidaiatzen duen Carlos Lozanoren liburu kitzikagarria. Itxialdi egoera honetan..., masokismoa ala ihesbidea?

Pajarero
Carlos Lozano Robledo
Tundra ediciones, 2019

Ni bezalako txoriburuontzat opari txiki bat da hau liburuau. Egunotan bizi dugun etxealdi itogarri honetan ihesbide ederra ere izan da, munduko dozenaka inguru zoragarritara eraman nauelako, txori espezie exotiko eta zirraragarrien bila, nahiz eta bidaiak gutxi iraun duen, hiruzpalau egunetan irentsi dudalako Lozanoren lana.

Carlos Lozano biologian lizentziaduna da eta natur zientzien irakaslea Madrilgo institutu batean. Bizitza xume eta aspergarri samarra dauka Madrilen dagoen bitartean, La radio del somormujon egon zenean kontatu zuen bezala, baina egun gutxi batzuetako oporrak dituenean, atea ireki eta munduaren beste muturrera doa arnasa bila, bere zaletasunak bultzatuta, orain Japoniara, bihar Alaskara, etzi Mongoliara.

Liburuak 26 bidaia kontatzen ditu (gehiago ere egin ditu). Baina ez da bidaietarako gidaliburu bat, zentzazioz betetako lana baizik. Ez dizu esango nora joan eta zer egin, ezta zer txori ikusi ere; baina Steller itsas arranoa, kiwia edo urubi laponiarra ikusteak Lozanori sortu zion zirrara berdina nabarituko du txorizaleak bere tripazorrietan.

Bidaia pertsonal baten kronika ere bada Pajarero, han-hemenkan bere gogoetekin zipriztindutako orrialdeak marrazten baitizkigu. Lasai, handinahitasun barik, antiheroi txoriburu batek konta dezakeen moduan.

Ez da edonorendako liburua, baina ni bezalako txorizaleok gozatuko dugu. Nik halaxe egin dut, behintzat.

Zain nago, ea guri ere noiz irekiko diguten atea, katalejoak hartu eta txoritara joateko!

Argazkia: Yangmook, Wikipedia.

Pajarero, C. Lozano Robledo (Tundra, 2019)

Pajarero es un viaje en primera persona. El narrador camina, rueda, vuela, navega junto a sus compañeros, junto a los guías, y acopia sensaciones. Es un canto a la vida, una oda a la Biodiversidad, un tirón para lanzarnos fuera, para atiborrarnos de topónimos y especies de trasiegos y anécdotas, de ventiscas e insectos tropicales. El recuerdo permanente de que viajar ensancha la mente, agranda el espíritu, nos hace mejores.

Crónica vital de un observador de aves, tanto en lo que se refiere a su vida cotidiana como al desarrollo de esta apsionante actividad a 19.000 kilómetros de la rutina. 26 relatos de búsqueda, pérdida, viajes por los siete continentes y deriva personal de un antihéroe pajarero.

Lokiz mendikatea, Ibirin eta Basaura naturgunea (Ameskoa, Nafarroa Garaia)

Asier Sarasua 2020/03/01 12:55

Nafarroako Lizarraldean kokatuta, Ameskoak, Lana eta Allin haranen artean, Lokizko mendilerroak pakea eta atsedena emango dizkio mendizaleari, ingurune natural paregabeaz gain.

Izan ere, inguruko beste mendikate batzuekin alderatzen badugu (Urbasa, Aralar, Urkiola, Gorbeia...), mendizale gehienontzat askoz leku ezezagunagoa da Lokiz aldea., eta hemen ez dugu aurkituko Aizkorrin, Txindokin edo Anboton aurkituko dugun jendetzarik. Alderantziz, baliteke 3-4 orduko mendi-bueltan, inor ez ikustea. Bakarrik egotearen sentsazioa eta pakea damaizkigu Lokizek.

Urbasa mendilerroaren hegoaldean dago Lokiz. Ameskoa haranak banatzen ditu bata eta bestea, eta Urederrako naturgunetik ber-bertan dago. Mendilerroak 22 kilometroko luzera dauka, eta 140 km2-ko hedadura. Hainbat igoera eta ibilbide daude inguruko haran eta auzuneetatik (Ameskoatik, Galdiotik, Gastiain aldetik...). Guk geuk Zudaire albotik ekin genion, Basaurako sakan edo ainubetik gora (aurreko post batean aipatu genuen Basaurako naturgunea, odolkiz betea), autoa Lizarra-Zudaire lotzen dituen errepide alboan lagata.

2020ko gure lehenengo mendia izan da, orain dela 6 urte hasirako 100 mendien lehiaketako 86. gailurra. Azkenengo txanpan sartu gara, hartara. Tipili-tapala, baina gustura gabiltza. Osasuna lagun, ea aurten burutzen dugun 100 mendien erronka!

Igoeraren hasieran pago asko dago, eta ezpela edonon (ezpelak ibilbide guztian zehar ikusiko ditugu, ugari, egia esateko). Ibilbidearen lehenengo zati hau oso ederra da, leku batzuetan ia majikoa, odolkiak zuhaitz eta zuhaizka guztiak estaltzen dituelako, pelikuletako arbola mitologiko horien antzera. Nafarroako sakanik eta naturgunerik berezienetakoa da Basaura, eta ia ez dago zuhaitzik eta zuhaizkarik goroldio-jantzirik ez duenik.

Basaura, Lokiz 05

Lokiz, Nafarroa 01

Pixkaka-pixkaka, bideak gorantz egiten du, gero eta malda pikarragoarekin. Pare bat legartza ere baditu igoerak (gogor samarrak, astunak, pikoak), garaieran gora eginez. Lekurik harritsuenetan, zuhaitz gehienentzat nahikoa sustraturik ez dagoen malkarretan, arteak nagusitzen dira, ingurune idorragoetara askoz hobeto moldatutako espezieak direlako.

Lokiz, Nafarroa 02

Lokiz, Nafarroa 03

Mendilerroko tontorrik garaiena Okomendia da (1.258 m), mendilerroaren mendebaldean, Gastiain gainean. Mendilerroaren ekialde honetan, ostera, San Kosme (edo Lokiz, 1.121 m) da goiko ordokian nabarmentzen den gailur bakarretakoa. Gu ere harantz goaz, baina zuzenean San Kosmera igo beharrean, bazterretik egin dugu, eskuma aldetik biribilean eginez, Lisa eta Ibirin (1.082 m) alderantz. Pagadi zabal batean barrena hurreratu gara, eta batera-batera, zuhaitzak desagertu eta Allin harana zabaldu zaigu begien parean. Ikuspegi zoragarria da; Montejurra eta Lizarraldeko gari-soroak ikusgarri daude neguko egun eder honetan.

Lokiz, Nafarroa 04

Lokiz, Nafarroa 06

Lokiz, Nafarroa 09

Lokiz, Nafarroa 10

Hamarretakoa hartuta, mendilerroaren hegitik, ekialderantz jarraitu dugu. Ikuspegia paregabea da ibilbide guztian zehar.

Lokiz, Nafarroa 12

Lokiz, Nafarroa 13

Lokiz, Nafarroa 15

San Kosme edo Lokiz tontorreraino goaz, non izen bereko ermita txiki bat dagoen, eta otordua jateko mahaitxo batzuk. Esan bezala, inguru honetako tontor nabarmen bakarra da San Kosme, baina pagoek estaltzen dute ia zeharo, eta bertako tontorretik ez dago bistarik.

Lokiz, Nafarroa 21

Lokiz, Nafarroa 17

Lokiz, Nafarroa 19

Lokiz, Nafarroa 20

San Kosme atzean laga, eta beherantz egin dugu, bueltan-bueltan, berriz ere igotzeko hartu dugun ibilbideraino, eta handik behera aparkalekuraino.

Lokiz, Nafarroa 05

Lokiz inguruko bideak zabalak dira, eta erosoak, baina adi ibili, ez dagoelako inolako seinalizaziorik eta erraza delako galtzea. Bidezidor asko dago, guztiak antzekoak dira, eta ez dago erreferentzia-puntu esanguratsurik. GPSa, Mendiak APPa edo zure gustuko beste edozein gailu eta aplikazioa eramatea komenigarria izan daiteke.

Lokiz, Nafarroa 16

Mozolo arrunta (Athene noctua)

Asier Sarasua 2020/02/29 11:00
Mozolo arrunta (Athene noctua)

Mozoloa (A. noctua), Faltzes.

Euskal Herriko harrapari gautar txikiena da mozoloa (Athene noctua). Garai batean oso ugaria, gaur egun atzerakada handia izan du eskualde gehienetan. Hala ere, oraindik ere nahiko arrunta da Araba eta Nafarroa erdi-hegoaldean, batez ere nekazal eremuetan.

Marroixka, orban zuri txikiz zipriztindua, bere begi horiek eta bekain zuriek begirada berezia ematen diote. Txikiak dira, oso, beste hontz eta mozolo gehienekin alderatuta; 20-25 cm besterik ez dituzte. Zure eskuan sartzeko modukoak, ia-ia.

Intsektu handiak (matxinsaltoak, kakalardoak...) eta ornodun txikiak (sugandilak, igelak, karraskariak...) jaten ditu. Baita txori txikiak ere. Eta 2-3 cm inguruko egagropila grisak botatzen dituzte.

Eurasia osoan bizi da, Portugaldik Korearaino, lurralde hotzenetan izan ezik. Esan bezala, laborantza-guneak maite ditu gehienbat, edo antzeko ingurune zabalak. Mendi eta basoak, ostera, ez zaizkio gustatzen. Habia jartzeko, harpilak edo zuhaitzetako zuloak erabil ditzake eta, askotan, gizakiak eraiki eta utzitako etxeola, txabola eta antzeko egiturak. Habia-kutxetara ere erraz ohitzen da, baita gizakiaren presentziara ere.

Gizakiari lotutako inguruneetan, hortaz, nahiko erraz ikus daiteke eta egunaz ere aktibo samarrak direnez (hontz gehienak ez bezala), seguru asko mozolo arruntak dira errazen ikus daitezkeen estrigidoak (harrapari gautarren multzoa).

Argazki eta bideoetan harrapatutako bikote hau Nafarroan ikusi genuen, Faltzes aldean.

Mozolo arrunta (Athene noctua)

Mozolo arrunta (Athene noctua) 02

Bizkaiko odolkiak berdeak dira, eta iletsuak

Asier Sarasua 2020/02/20 09:10

Gogoan dut goroldio hitza lehenengoz entzun nuenerako koskortuta nengoela. Euskarazko hedabiderik ez zegoen sasoi hartan eskola zen euskara estandarrarekin geneukan harreman bakarretakoa eta testu liburuetan agertzen ez zena etxeko euskaraz bakarrik jasotzen genuen.

Eta gure etxean odolkixa zeritzon inguru hezeetan bizi den landare berde eta iletsu honi. Egosita jaten ziren txerriki beltzak odolosteak zirelako, jakina.

Odolkia, bai.

Nagusitzean ikasi dut goroldio eta odolki hitz berbera direla, bata bestearen alaba (edo loiba), eta tartean badirela beste hamaika aldaera eta berba: kooldio, gooldi, goandio, ooldiyo, orolgi, odolio, oldi, odoldui,... eta batek daki zenbat aldaira gehiago.

Basaura, Lokiz 08

Forma dialektal ugari izan arren, esango nuke 3 talde handitan bana daitezkeela aldaerok.

  1. Goroldio. Jatorrizko forma, bere osotasunean Nafarroa Garaiko zenbait eskualdetan erabiltzen dute, nahiz eta ez beti. Malerrekan, Leitzaldean..., nafarreraren mugaraino (Hondarribia eta Oiartzun, esate baterako).
  2. Euskal Herriko erdiguneko gainontzeko eskualdeetan (Gipuzkoa ekialdean, Lapurdin eta Nafarroa Garaiko zenbait alderditan), hasierako kontsonanteari eusten diote, nahiz eta zenbait aldaketa gertatzen diren: gooldio, goldi, kooldio, goandio...
  3. Bukatzeko, Euskal Herriko bazter hizkeretan (zubereraz eta bizkaieraz bereziki, baina baita Gipuzkoa erdi-mendebaldean edo Nafarroa hegoaldekoetan ere), urrats bat gehiago egin dute aldaerek, hasierako kontsonantea galduz, eta hitzaren jatorrizko forma izugarri aldatuz. Gipuzkoan eta Zuberoan, esate baterako, oroldi, ooldi(o), odoldi(o),... nagusitzen dira. Nafarroako Burundan, Erron eta Aezkoa aldean, aldiz, odoldui, odolio eta orolio. Bizkaieraz, ostera, hitzaren amaiera nahiko "desitxuratuta" ikusiko dugu, kontsonante-txandakatze ugarirekin, horrelako formak nagusituz (Arratian, Durangaldean, Lea-Artibain zein Deba Ibarrean): odolki, odolgi, orolki, orolgi,...

Saltsa polita euskalkizaleontzat; ederra da ikustea zelan sortu daitezkeen hainbeste aldaera ezberdin jatorri beretik, ia eskualde bakoitzean bana.

Eta zergatik gogoratu naizen odolkiekin? Ba, orain gutxi Basaurako naturgunean egon garelako, odolkiz, ooldioz edo goandioz magikoki jantzitako inguruan.

Basaura, Lokiz 01

 

Basaurako Naturgunea

Duela pare bat asteburu Basaurako naturgunean egon ginen, Ameskoan, Lokiz mendatearen magalean. Leku magikoa, añube humela, non zuhaitzak odolkiz apainduta hazten diren sustrai, enbor, adar eta adats.

Ia ez dago zuhaitzik eta zuhaizkarik goroldio-jantzirik ez duenik. Hain da horrela eze, badirudiela ipuin baten barruan zaudela eta zuhaitzak hizketan hasi behar zaizkizula.

Basaura, Lokiz 05

Nafarroako sakanik eta naturgunerik berezienetakoa da, pare bat kilometrora duen Urederra ezagunagoak itzal egiten dion arren. Ehunka urteko arteak ere badaude inguruan eta Basaurako leize luuuuze eta ikusgarria ere aipagarria da.

Odolkiz apaindutako toki txiki berezi bat, Nafarroa idorrean.

Basaura, Lokiz 02

 

Basaura, Lokiz 03

 

Basaura, Lokiz 06

 

Basaura, Lokiz 09

 

Basaura, Lokiz 10

2019an behatutako hegaztien zerrenda #eBird

Asier Sarasua 2020/01/26 20:50
2019an behatutako hegaztien zerrenda #eBird

Lanpernamuxua (Fratercula arctica)

Azken urteotako ohiturari jarraituz (2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018), hementxe laburbiltzen dut azkenengo 12 hilabeteotan behatutako (eta eBird aplikazioari esker zenbatutako) hegaztien zerrenda. Inoiz baino txori eta espezie gehiago behatu (edo apuntatu) ditut, 243 espezietako ia 39.968 txori. Batez ere kanpora egindako irteerei esker (Doñanakoa aipatu nuen blog honetan, Eskoziako Orkney uharteetan ere izan ginen, Deltebrera ere egin nuen sartu-irtena udako oporretan...).

Horri esker, sekula ikusi gabe nituen 10 espezie ere ikusi ditut 2019an: ibis sakratua (Threskiornis aethiopicus) Santoñan, antxeta mokozorrotza (Chroicocephalus genei) Cadizeko Bonanzako gatzagan, ibis ermitaua (Geronticus eremita) Cadizeko Barca de Vejerren, zertzeta marmolairea (Marmaronetta angustirostris), mendebaldeko sasi-txori zurizta (Iduna opaca) eta kopetazuri gandorduna (Fulica cristata) Doñanan, pottorro hegalzuria (Cepphus grylle), zingira-hontza (Asio flammeus) eta txoka mokohoria (Linaria flavirostris) Orkney uharteetan, elur-berdantza (Plectrophenax nivalis) Oiz mendian, etxe alboan.

2019-txoriak-01

Pottorro hegalzuria (Cepphus grylle), Orkney uharteetan (Eskozia)

Aldiz, Euskal Herrian beste urte batzuetan baino gutxiago ibili naiz, batez ere abuztutik Gabonetara. Hori dela eta, nahiko arruntak diren eta ia urtero ikusten ditudan zenbait espezie falta izan zaizkit, besteak beste, belatz handia, brantak, malkar-sorbeltza, okil beltza edo negu-txonta, zenbait adibide ipintzearren.

Hala ere, etxean ere protagonista izan dira txoriak, nola ez, eta blog honetan ere eman dugu horren berri. Esate baterako, beroak jotako frutabatzailea aurkitu genuen udan, uhalde enarak Eibarren hasi direla kumatzen jakin genuen, txantxagorri, txio eta kaskabeltzak gure leihora etortzen hasi dira, hiru txori mendigoizale ikusi eta erretratatzeko aukera izan genuen Urkiolan, eta erroldak eta atlasak egiten jarraitu dugu.

Frutabatzailea (gailupa, Pyrrhula pyrrhula) - 02

Frutabatzailea (gailupa, Pyrrhula pyrrhula), Eibarko Santa Kurutzen.

......................................................................

2019an zehar ikusitako hegaztien laburpena #eBird

Hauxe, beraz, 2019an ikusitako espezieen zerrenda eta kopuruak, zuzenean eBird aplikazioak ematen didan laburpena moztitsatsita.

  • Behatutako espezieak: 243
  • Zenbatutako hegaztiak: 39.968
  • Gordetako behaketa-zerrendak: 207
  • Espezierik ugarienak:
    • Maiztasunean (espezierik arruntenak): hormatxoria, zozoa, enara, txantxangorria, belabeltza, buztanzuria, kardantxiloa, basahatea, pitxartxar burubeltza, txepetxa, buztangorria eta txonta.
    • Kopurutan (ale gehien zenbatu ditudanak): kopetazuriak, arabazozoak, flamenkoak, kaio hankahoriak, zertzetak, beltzaranak, fulmar kaioak, basahateak eta antxeta mokogorriak.
  • Euskal Herrian: 160 espezie:
    • Gipuzkoan 121;
    • Bizkaian 104;
    • Nafarroan 96;
    • Iparraldean (*Akitaniako datuak) 77;
    • Araban 72.

2019-txoriak-02

Pottorro mokolodia (Alca torda)

2019-txoriak-10

Kurlinta bekainduna (Numenius phaeopus)

Eta hona hemen 2019an behatutako eta zenbatutako espezie guztien zerrenda eta kopuruak.

Antzara hankagorrizta - Anser anser 805
Beltxarga - Cygnus olor 41
Paita arrunta - Tadorna tadorna 30
Ahate mokozabala - Spatula clypeata 362
Ipar-ahatea - Mareca strepera 317
Ahate txistularia - Mareca penelope 238
Basahatea - Anas platyrhynchos 1350
Ahate buztanluzea - Anas acuta 319
Zertzeta arrunta - Anas crecca 1646
Zertzeta marmolairea - Marmaronetta angustirostris 11
Ahate gorrizta - Netta rufina 105
Murgilari arrunta - Aythya ferina 273
Murgilari lepokoduna - Aythya collaris 1
Murgilari arrea - Aythya nyroca 7
Murgilari mottoduna - Aythya fuligula 54
Eiderra - Somateria mollissima 61
Zerra ertaina - Mergus serrator 7
Ahate buruzuria - Oxyura leucocephala 80
Galeperra - Coturnix coturnix 8
Eper gorria - Alectoris rufa 15
Faisaia - Phasianus colchicus 8
Flamenkoa - Phoenicopterus roseus 1979
Txinlinporta txikia - Tachybaptus ruficollis 149
Murgil lepagorria - Podiceps grisegena 1
Murgil handia - Podiceps cristatus 61
Txinlinporta lepabeltza - Podiceps nigricollis 8
Haitz-usoa - Columba livia 251
Pagausoa - Columba palumbus 126
Usapal europarra - Streptopelia turtur 3
Usapal turkiarra - Streptopelia decaocto 102
Ganga azpizuria - Pterocles alchata 6
Basoilo txikia - Tetrax tetrax 1
Kukua - Cuculus canorus 13
Sorbeltz arrunta - Apus apus 793
Sorbeltz arrea - Apus pallidus 1
Uroilanda arrunta - Rallus aquaticus 18
Uroilo arrunta - Gallinula chloropus 195
Kopetazuri arrunta - Fulica atra 3622
Kopetazuri gandorduna - Fulica cristata 20
Uroilo urdina - Porphyrio porphyrio 271
Kurriloa - Grus grus 553
Zankaluzea - Himantopus himantopus 373
Abozeta - Recurvirostra avosetta 428
Itsas-mika - Haematopus ostralegus 728
Txirri grisa - Pluvialis squatarola 106
Hegabera - Vanellus vanellus 320
Txirritxo hankabeltza - Charadrius alexandrinus 13
Txirritxo handia - Charadrius hiaticula 123
Txirritxo txikia - Charadrius dubius 7
Kurlinta bekainduna - Numenius phaeopus 20
Kurlinta handia - Numenius arquata 296
Kuliska gorria - Limosa lapponica 35
Kuliska buztanbeltza - Limosa limosa 119
Harri-iraularia - Arenaria interpres 99
Txirri kurlinta - Calidris ferruginea 200
Txirri zuria - Calidris alba 15
Txirri arrunta - Calidris alpina 315
Txirri txikia - Calidris minuta 24
Istingorra - Gallinago gallinago 22
Kuliska txikia - Actitis hypoleucos 35
Kuliska handia - Tringa ochropus 11
Kuliska zuria - Tringa nebularia 147
Bernagorria - Tringa totanus 120
Pratinkola - Glareola pratincola 40
Marikaka handia - Stercorarius skua 35
Marikaka isatslaburra - Stercorarius parasiticus 23
Martina - Uria aalge 1127
Pottorroa - Alca torda 642
Pottorro hegalzuria - Cepphus grylle 44
Lanpernamuxua - Fratercula arctica 354
Antxeta hankabeltza - Rissa tridactyla 113
Antxeta mokozorrotza - Chroicocephalus genei 33
Antxeta mokogorria - Chroicocephalus ridibundus 1104
Kaio burubeltza - Ichthyaetus melanocephalus 6
Audouin kaioa - Ichthyaetus audouinii 1
Kaio mokohoria - Larus canus 342
Kaio hauskara - Larus argentatus 124
Kaio hankahoria - Larus michahellis 1684
Kaio iluna - Larus fuscus 29
Kaio beltza - Larus marinus 118
Txenada txikia - Sternula albifrons 58
Txenada mokobeltza - Gelochelidon nilotica 10
Itsas enara beltza - Chlidonias niger 8
Itsas enara musuzuria - Chlidonias hybrida 290
Txenada arrunta - Sterna hirundo 12
Ipar-txenada - Sterna paradisaea 221
Txenada hankabeltza - Thalasseus sandvicensis 21
Aliota txikia - Gavia stellata 5
Aliota handia - Gavia immer 1
Fulmar kaioa - Fulmarus glacialis 1496
Gabai balearra - Puffinus mauretanicus 2
Zikoina zuria - Ciconia ciconia 327
Zanga arrunta - Morus bassanus 88
Ubarroi handia - Phalacrocorax carbo 238
Ubarroi mottoduna - Phalacrocorax aristotelis 110
Txori zezena - Ixobrychus minutus 4
Koartza hauskara - Ardea cinerea 192
Koartza gorria - Ardea purpurea 26
Koartza zuria - Ardea alba 87
Koartzatxo txikia - Egretta garzetta 262
Koartzatxo itzaina - Bubulcus ibis 711
Koartzatxo karramarrozalea - Ardeola ralloides 13
Amiltxori arrunta - Nycticorax nycticorax 122
Beltzarana - Plegadis falcinellus 1515
Ibis sakratua - Threskiornis aethiopicus 1
Ibis ermitaua - Geronticus eremita 15
Mokozabala - Platalea leucorodia 193
Arrano arrantzalea - Pandion haliaetus 5
Elano urdina - Elanus caeruleus 1
Sai zuria - Neophron percnopterus 10
Zapelatz liztorjalea - Pernis apivorus 1
Sai arrea - Gyps fulvus 392
Arrano sugezalea - Circaetus gallicus 1
Arrano txikia - Hieraaetus pennatus 5
Zingira-mirotza - Circus aeruginosus 24
Mirotz zuria - Circus cyaneus 2
Mirotz urdina - Circus pygargus 1
Gabiraia - Accipiter nisus 2
Miru gorria - Milvus milvus 59
Miru beltza - Milvus migrans 88
Zapelatz arrunta - Buteo buteo 51
Apo-hontza - Otus scops 1
Mozolo txikia - Athene noctua 2
Urubia - Strix aluco 4
Zingira-hontza - Asio flammeus 1
Argioilarra - Upupa epops 7
Ur-martina - Alcedo atthis 17
Erlatxoria - Merops apiaster 139
Lepitzulia - Jynx torquilla 1
Okil handia - Dendrocopos major 10
Okil txikia - Dryobates minor 1
Okil berde europarra - Picus viridis 2
Okil berde iberiarra - Picus sharpei 48
Naumann belatza - Falco naumanni 15
Belatz gorria - Falco tinnunculus 34
Belatz txikia - Falco columbarius 4
Zuhaitz-belatza - Falco subbuteo 2
(..) - Psittacula krameri 15
(..) - Myiopsitta monachus 7
Urretxoria - Oriolus oriolus 1
Antzandobi arrunta - Lanius collurio 37
Antzandobi handia - Lanius meridionalis 6
Antzandobi kaskagorria - Lanius senator 11
Eskinosoa - Garrulus glandarius 31
Mika urdina - Cyanopica cooki 9
Mika arrunta - Pica pica 82
Belatxinga mokogorria - Pyrrhocorax pyrrhocorax 279
Belatxinga mokohoria - Pyrrhocorax graculus 332
Bele txikia - Corvus monedula 98
Ipar-belea - Corvus frugilegus 205
Belabeltza - Corvus corone 282
Bele txanoduna - Corvus cornix 20
Erroia - Corvus corax 36
Pinu-kaskabeltza - Periparus ater 49
Amilotx mottoduna - Lophophanes cristatus 17
Kaskabeltz txikia - Poecile palustris 16
Amilotx urdina - Cyanistes caeruleus 21
Kaskabeltz handia - Parus major 117
Txoriandre arrunta - Calandrella brachydactyla 2
Kalandria - Melanocorypha calandra 192
Txoriandre pispoleta - Alaudala rufescens 13
Pirripioa - Lullula arborea 25
Hegatxabala - Alauda arvensis 89
Kutturlio mokolaburra - Galerida theklae 2
Kutturlio arrunta - Galerida cristata 149
Tximutxa - Panurus biarmicus 2
Ihitxoria - Cisticola juncidis 163
Mendebaldeko sasi-txori zurizta - Iduna opaca 5
Sasi-txori arrunta - Hippolais polyglotta 12
Benarriz arrunta - Acrocephalus schoenobaenus 11
Lezkari arrunta - Acrocephalus scirpaceus 37
Lezkari karratxina - Acrocephalus arundinaceus 14
Benarriz gorrizta - Locustella luscinioides 2
Uhalde-enara - Riparia riparia 427
Haitz-enara - Ptyonoprogne rupestris 97
Enara arrunta - Hirundo rustica 649
Enara ipurgorria - Cecropis daurica 15
Enara azpizuria - Delichon urbicum 350
Txio lepazuria - Phylloscopus bonelli 3
Txio horia - Phylloscopus trochilus 7
Txio arrunta - Phylloscopus collybita 59
Txio iberiarra - Phylloscopus ibericus 38
Errekatxindorra - Cettia cetti 99
Buztanluzea - Aegithalos caudatus 34
Txinbo kaskabeltza - Sylvia atricapilla 56
Baso-txinboa - Sylvia borin 1
Txinbo burubeltza - Sylvia melanocephala 25
Etze-txinboa - Sylvia undata 16
Mendi-erregetxoa - Regulus regulus 5
Erregetxo bekainzuria - Regulus ignicapilla 45
Harkaitz-txoria - Tichodroma muraria 1
Garrapoa - Sitta europaea 15
Gerri-txoria - Certhia brachydactyla 32
Txepetxa - Troglodytes troglodytes 120
Ur-zozoa - Cinclus cinclus 3
Arabazozo pikarta - Sturnus vulgaris 248
Arabazozo beltza - Sturnus unicolor 111
Garraztarroa - Turdus viscivorus 37
Birigarroa - Turdus philomelos 68
Birigarro txikia - Turdus iliacus 32
Zozoa - Turdus merula 181
Zorzal real - Turdus pilaris 3
Zozo paparzuria - Turdus torquatus 1
Euli-txori grisa - Muscicapa striata 3
Txantxangorria - Erithacus rubecula 221
Urretxindorra - Luscinia megarhynchos 29
Euli-txori beltza - Ficedula hypoleuca 14
Buztangorri argia - Phoenicurus phoenicurus 6
Buztangorri iluna - Phoenicurus ochruros 118
Pitxartxar nabarra - Saxicola rubetra 2
Pitxartxar burubeltza - Saxicola rubicola 188
Buztanzuri arrunta - Oenanthe oenanthe 29
Buztanzuri horia - Oenanthe hispanica 2
Estrilda - Estrilda astrild 3
Mendi-tuntuna - Prunella collaris 10
Tuntun arrunta - Prunella modularis 68
Etxe-txolarrea - Passer domesticus 1029
Txolarre iluna - Passer hispaniolensis 181
Landa-txolarrea - Passer montanus 14
Elur-txonta - Montifringilla nivalis 1
Buztanikara horia - Motacilla cinerea 14
Larre-buztanikara - Motacilla flava 60
Buztanikara zuria - Motacilla alba 174
Negu-txirta - Anthus pratensis 244
Uda-txirta - Anthus trivialis 5
Mendi-txirta - Anthus spinoletta 40
Itsas txirta - Anthus petrosus 9
Txonta - Fringilla coelebs 466
Gailupa - Pyrrhula pyrrhula 9
Txorrua - Chloris chloris 121
Txoka mokohoria - Linaria flavirostris 8
Txoka arrunta - Linaria cannabina 531
Kardantxiloa - Carduelis carduelis 336
Mendi-txorrua - Carduelis citrinella 2
Txirriskila - Serinus serinus 114
Tarina - Spinus spinus 21
Elur-berdantza - Plectrophenax nivalis 1
Gari-berdantza - Emberiza calandra 435
Mendi-berdantza - Emberiza cia 3
Hesi-berdantza - Emberiza cirlus 4
Berdantza horia - Emberiza citrinella 7
Zingira-berdantza - Emberiza schoeniclus 31

 

Doñanako parke naturala - 10

Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio)

Doñanako parke naturala - 01

Koartza zuria (Ardea alba)

Doñanako parke naturala - 02

Miru beltza (Milvus migrans)

2019-txoriak-12

Mendi-tuntuna (Prunella collaris)

2019-txoriak-11

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

2019-txoriak-09

Koartzatxo txikia (Egretta garzetta)

2019-txoriak-08

Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)

2019-txoriak-07

Amiltxori arrunta (Nyticorax nycticorax)

2019-txoriak-05

Lanpernamuxua (Fratercula arctica)

2019-txoriak-04

Lanpernamuxua (Fratercula arctica)

2019-txoriak-03

Fulmar kaioa (Fulmarus glacialis)

Muskuiluak, muxilak, mutxiloiak... eta mojojoiak

Asier Sarasua 2020/01/23 22:30
Tarteka berpizten den galdera edo eztabaida. Nola esaten da euskaraz mejillón/moule? Zer hedadura daukate (eta izan dute) euskaraz erabili izan diren berba eta aldaerek? Mojojoi hitzak zer tradizio eta hedadura dauka euskaraz?
Muskuiluak, muxilak, mutxiloiak... eta mojojoiak

Muskuiluak, Mytilus edulis

Hasteko, muskuiluak, muxilak eta mutxiloiak

Molusko bibalbioak dira muskuiluak (Mytilus edulis). Mejillón gaztelaniaz; moule frantsesez. Eta euskaraz? Tarteka-marteka berpizten den eztabaida da mutxiloi edo mojojoien hau, non eta nola izendatzen dugun molusko gozo hau. Tira, hemen zenbait datu eztabaidan jarraitzeko (karrakela eta magurioekin egin antzera).

Hasteko, ohar bixkor bat: itsasoko espezien euskal izen zaharrak galdetzeko, arrantzale herrietara jo behar dugu. Ez du balio barrualdean galdetzeak. Kostaldeko hiztunek kaioak, karramarroak, lanpernak eta ubarroiak dituzten bitartean, barrualdekoek gabiotak, kangrejoak, perzebeak eta kormoranak dituzte maiz, herririk herri egin ditugun galdeketetan sarri-sarri jaso izan dugun bezala. Berdina gertatzen da mejilloien eta mulen kasuan ere; begiratu beheko mapa, Hizkeren Atlasetik jasotakoa, eta ikusiko duzue barrualdean mejillon (mejillon, mejilloi, mejilloe) eta mula nagusitzen direla nabarmen.

Hartara, kostaldeko herri nagusietara jo beharko dugu euskarazko forma zaharren bila (Getxo, Bermeo, Ondarroa, Getaria, Orio, Donostia, Hondarribia, Ziburu...), non hainbat aldaera azalduko zaizkigun, 2 multzo zabaletan batu daitezkeenak.

  • Bizkaiko kostaldean, sartaldetik sortaldera, forma hauek aurkituko ditugu: muxil, muxila, muxilo, muxillo, muxille, muxulo, mutxiloi... Halaxe jaso da Bizkaiko kostaldeko eskualde guztietan, Uribe Kostan, Busturialdean zein Lea-Artibain. Seguru asko, latin arrunteko *muscellio-tik edo eratorritakoak izan daitezke.
  • Gipuzkoan eta Lapurdin, ostera, muskuilu eta bere aldaerak erabiltzen dira, besteak beste, muskulo, muskulio, muskillo, mosklo, muzkullu,... Beharbada, latinezko muscŭlus hitzetik (edo horren aldaeraren batetik) eratorria. Euskara baturako ere horixe izan da mejillón/moule moluskua izendatzeko estandarizatutako hitza: muskuilu.

Jatorriz latinetik eratorritakoak izan daitezke, hortaz, muxila zein muskuilu, baina euskarak aspaldi bere eginak eta euskarazko hiztegi eta bildumetan ehunka lekukotasun utzi dituztenak.

Euskal kostaldeko panorama orokor horretan, Lekeitio aldea da gaur egun salbuespen nabarmenena, mojojoi hitzak (mojojoi, mojojo zein mokoko) leku zabala hartu duelako, gutxienez azken bizpahiru belaunaldietan. Hala ere, azpimarratu behar da, R. M. Azkue hizkuntzalari lekeitiarrarentzat (1864-1951) mojojón gaztelaniazko hitza dela, eta ez euskarazkoa. Bere hiztegi ezagunean muskulu, muskillo, muxila eta mutxiloi dauzka jasota, gaztelaniazko "mojojón" ordainarekin.

Eta Lekeitioko ohar horrek bigarren puntura garamatza, mojojoi hitzaren hedadura eta jatorrira, alegia.

Mojojoi hitzaren jatorria eta hedadura

Hasteko, esan dezagun mojojoi hitzak euskaraz ez daukala lekukotasunik Bizkaitik kanpo. Are gehiago, Bizkai mendebaldeko berba ematen du, ia erabat. Eibarren eta Deba Ibar osoan, esate baterako, bizkaieraren sortalde honetan, ez dago mojojoi hitzaren inongo lekukotasunik, ez hiztegietan, ez ahoz jasotako lekukotasunetan; Arratian eta Artibain ere oso erabilera murritza izan du, eta Durangaldean ere ez erabatekoa.

Lehen begiratuan, ematen du mojojón jatorriz Cantabria-Bilbo inguruko aldaera erromantze bat dela, seguru asko latinezko muscellio-tik eratorria (Corominasen arabera) eta mocejón forma arautuarekin lotua. Azken horrentzat honako etimologia proposatzen du RAEk: Del lat. *muscellio, -ōnis, de muscellus, dim. de muscŭlus.

Hedadura zabala izan du Santander aldean eta Bizkaia sartaldean (Araba barne) eta lehenengo lekukotasunak aspaldikoak dira (moçojon, 1508an, adibidez; ikus, "Léxico vizcaíno, siglos XIV-XVI", Isasi et al. 2005).

...porque a cabsa de sacar ostrias ni moçojones en la puente (Plentzia, 1508).

Besteak beste, mojijón aurkituko dugu Bilbo aldean, baita gaur egun ere (Santurtzin, Portugaleten,...), mocejón Cantabrian eta Bizkaian bertan, moxigón Asturiesen, mozojón inguru guzti horretan..., gutxienez XVI. gizalditik. Forma guztiak jatorri bereko aldaerak lirateke Corominasen arabera eta RAEk mocejón dakar jatorrizko forma estandar gisa. Lexicon del bilbaino neto liburuak ere (Arriaga, 1896) mojojón eta mocejón jasotzen ditu, biak ere jatorri bereko hitzak direla aipatuz.

Hedadura geografikoa eta forma begiratuta, hortaz, erromantzea da (edo dira) mocejón, mozojón, mojojón eta mojijón horiek, Bizkaia-(Araba-)Cantabria aldeko aldaera zaharrak. Seguru asko, hainbat mendez, Kantaurialde honetako gaztelaniazko forma nagusi eta bakarra izango ziren, mejillón portugesetik jasotako mailegua baita.

Goian aipatutako etimologiak egia balira, latinezko hitz batek edo hitz multzo batek (muscŭlus; muscellus; *muscellio, -ōnis), hiru bide jarraitu zituen Euskal Herrian (ziurrenik, garai ezberdinetan):

  • Mocejón/mojojón... eman zuen erromantzez Cantabrian eta Bilbo aldean.
  • Muxila/mutxiloi... euskaraz Bizkaian.
  • Muskuilu/muskulo... euskaraz Gipuzkoan eta Lapurdin.

Baina tira, etimologiak beti dira arriskutsu, are gehiago ni bezalako ezjakinen esku lagatzen badira.

Gaztelaniazko mojojónetik euskarazko mojojoira.

Hortaz, erromantzez sortu eta erabili izan zen jatorriz mojojón. Ados. Eta noiz igaro ote zen euskarara? Ez da erraza galdera horri erantzutea, baina esango nuke ez dela aspaldi izan (ez bada antzinako Bilboko euskarara). Izan ere, euskarazko hiztegietan ez da jaso, ez zaharretan, ez berrietan (bizkaierazko Labayru hiztegi modernoa da salbuespena). Aintzat hartu beharrekoa da, oraindik ere muxille erabiltzen dela Uribe Kostan, baita Bilbo aldameneko Getxon ere.

Erabilera aldetik ere, ez dirudi euskarazko tradizioan erabili izan den hitza denik, ez baitago inolako lekukotasunik, ez Orotariko hiztegian, ez XX. mendeko corpus estatistikoan, ez Ahotsak.eus webgunean ere. Herri hizkeren atlasaren arabera, ostera, hedadura zabal samarra dauka Bizkaian, Bilbo-Uribe inguruan ez ezik, baita Busturialdean eta Lea-Artibain ere.

Hortaz, ezin da zahar-zaharra izan euskaldunon erabilera (ez daukagulako inolako erreferentzia historikorik), baina ezta berri-berria ere (hedadura zabal samarra lortu duelako). Esango nuke, XX. mendean zehar, eta gehienbat mende erditik aurrera, indartu izan dela bere erabilera, garai batean Bilbo inguruko berba zaharra zena beste zenbait eskualdetara hedatuz, beraneante bilbotarren (eta gaztelaniaren) kolonializazio prozesuarekin batera.

Horra, ba, nire bi xemeikoa, eztabaidan jarraitzeko. ;)

Muskuilu, mutxiloi, atlasa

Herri hizkeren atlasa.

Egun batzuk Doñana aldean: ingurune interesgarrienak eta ikusitako espezieak

Asier Sarasua 2020/01/13 22:30

Leku ederra da Doñana. Europa hegoaldeko Parke Nazionalik handienetakoa da (55.000 hektareako Parke Nazionala eta beste 55.000 hektareako Parke Naturala), hegaztien migraziorako ezinbesteko hezegunea, hainbat espezie mehatxaturen etxea... Europako naturgunerik garrantzitsuenen artean dago, zalantzarik gabe.

Benetan babestuta balego, ikaragarria litzateke, Doñanak jasaten dituen eraso eta arazoen zerrenda ikaragarri luzea baita, gehienbat nekazaritza-eredu okerrekin lotutakoak (habitat galera, kutsadura, akuiferoak baimenik gabe erabiltzea, nekazaritza intentsiboa...).

Hala ere, eta arazoak arazo, hegaztiak behatzeko Europako tokirik onenetakoa izaten jarraitzen du Doñanak. Espezie-txorta amaigabea aurkitu daiteke bertan, mehatxatutako zenbait espezie ikusteko tokirik aproposena ere bada eta migrazio-garaian milioika txoriren topagune, Doñana-Tarifa inguruan elkartzen baitira Gibraltargo itsasartea gurutzatu aurretik.

Doñanako parke naturala - 10

Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio)

Handia, zabala. Handiegia, zabalegia. Oinez gustatzen zait hegaztien xerka aritzea, eta Doñana kotxez egin beharra dago, zatirik handienak behintzat. Errepide gehienak laborantzarako erabiltzen dira, eta irekita daude, publikoak dira. Adi, hala ere, ez daudelako ongi seinalizatuta eta zuloz beteta daudelako, eta euria egin ostean, lokaztuta.

Aste Santuan familiarekin Sevilla aldean egindako oporrak aprobetxatuta, pare bat sartu-irten egin (ge)nituen naturgunera. Hona hemen bisitatutako lekuak eta ikusitako espezieak. Ez da nire asmoa gida zehatz bat egitea, ezta hurrik eman ere; bisitatu nituen lekuak zerrendatuko ditut, nire ustez Doñanako gune eta alderdirik interesgarrienak zeintzuk diren azaltzeko. Hortik aurrera, informazio zabala nahi duenari, Dónde ver aves en Doñana gida-liburua gomendatuko nioke.

Doñanako parke naturala - 07

Erlatxoria (Merops apiaster)

Parke Nazionalaren erdigunea ezin da bisitatu (zati batzuk bakarrik, eta Parkeko gidarien laguntzarekin). Inguruko eremuak dira bisitatu daitezkeenak, eta hainbat harreragune eta sarrera daude. Laburbilduz, esango nuke hiru eremutan bana daitekeela, probintzia bakoitzean bana (goi-goiko mapan adierazi ditudanak). Hona hemen nire gomendioak.

Cadiz (Sanlúcar de Barrameda)

Doñanaren zatirik txikiena eta ezezagunena. Hala ere, oso leku interesgarriak dira ondorengoak, sarrera errazekoak eta aniztasun biologiko ikaragarrikoak, dozenaka kilometro egiteko beharrik gabe.

  • Salinas de Bonanza eta La Algaida ingurua (Sanlúcar de Barrameda), Laguna del Tarelo barne. Zankaluzeak, flamenkoak, laridoak, anatidak...
  • Trebujena eta Alventus ingurua, Guadalquivir ibairaino, La carretera del práctico delakoa, Codo de la esparraguera eta Marismas de Trebujena (idorrak). Harrapariak, ardeidoak, laridoak, estepei lotutako espezieak,...
  • Chipionako faro ingurua eta hondartzak, batez ere neguan eta itsasoko espezientzat.

Doñanako parke naturala - 21


Huelva (Matalascañas eta Almonte)

Naturgunearen alderdirik ezagunena. Zerbitzu turistiko handienak bertan daude. Presio turistiko handiena ere bai, askogatik. Bisitarako ez dira zerrendako lehenengo postuetan ipiniko nituzkeen bi toki, baina Doñanako parkearen ikur dira ondorengo biak:

  • El Acebuche sarrera nagusia. Ardeidoak eta hegazti urtarrak, elanio urdina,...
  • El Rocío inguruko aintzirak (eta hurrean dauden La Rocina eta Acebrón harreraguneak). Ardeidoak, harrapariak, gautxoriak, txinboak,...

Doñanako parke naturala - 20

Dehesa de Abajo (Isla Mayor, Sevilla)


Sevilla (Isla Mayor)

Aipatu ditudan hiru alderdietatik zabalena da Sevillakoa eta, seguru asko, aberatsena. Hori bai, kilometroak egin behar dira, mendi-bide kaxkarretatik, hemen aipatuko ditudan ingurumarietara heltzeko. Hala ere, ez zara damutuko, inolaz ere.

  • Isla Mayorretik behera Jose Antonio Valverde harreraguneraino. Must bat, zalantzarik gabe. Brazo de la Torre osoa, Choza de Huerta Tejada ingurua, Lucio del Lobo, el Caño de Guadiamar, Vado de los vaqueros, Vuelta de la Arena (oso aberatsa), La Escupidera. Zer ez dago hor! Hala ere, esandakoa: kilometroak egin beharko dituzu errepide kaxkarretan barrena.
  • Dehesa de Abajo. Sevilla aldetik Doñanara sartzeko harreragune nagusia. Laguna de la Rianzuela, Laguna cruce Colinas, Charcas de la cancela de Los Morenos eta Charcas de la Dehesa de las Hermosillas. Baita inguruko nekazaritza-sailak ere. Beste Must bat, kasu honetan bisitatzeko askoz errazagoa (errepide nagusiaren ertzean dago), eta kopetazuri gandorduna, murgilari arrea edo zertzeta marmolairea bezalako espezie mehatxatuak ikusteko primerako lekua, beste ehunka espezierekin batera. Pixkat iparrerago, La Puebla del Ríon, Cañada de los Pájaros izeneko ordainpeko parke ornitologiko txiki bat ere bisita daiteke etxeruzko bidean.

Doñana, 2019ko apirilean - Behatutako espezieak

Hona hemen apirileko bisitaldian ikusitako hegaztien zerrenda eta kopuruak, zuzenean eBird aplikaziotik jaitsita.

Antzara hankagorrizta (Anser anser) 10
Paita zuria (Tadorna tadorna) 15
Ahate mokozabala (Spatula clypeata) 10
Ipar-ahatea (Mareca strepera) 14
Basahatea (Anas platyrhynchos) 118
Zertzeta marmolairea (Marmaronetta angustirostris) 11
Ahate gorrizta (Netta rufina) 102
Murgilari arrunta (Aythya ferina) 145
Murgilari arrea (Aythya nyroca) 7
Malvasía cabeciblanca (Oxyura leucocephala) 80
Galeperra (Coturnix coturnix) 7
Eper gorria (Alectoris rufa) 1
Flamenkoa (Phoenicopterus roseus) 1799
Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) 24
Murgil handia (Podiceps cristatus) 12
Txilinporta lepabeltza (Podiceps nigricollis) 5
Haitz-usoa (Columba livia) 12
Pagausoa (Columba palumbus) 10
Usapal europarra (Streptopelia turtur) 3
Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto) 19
Ganga azpizuria (Pterocles alchata) 6
Kukua (Cuculus canorus) 2
Sorbeltz arrunta (Apus apus) 93
Sorbeltz arrea (Apus pallidus) 1
Sorbeltza sp. (Apus apus/pallidus) 110
Uroilanda handia (Rallus aquaticus) 2
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus) 35
Kopetazuri arrunta (Fulica atra) 1157
Kopetazuri gandorduna (Fulica cristata) 20
Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio) 269
Zankaluzea (Himantopus himantopus) 344
Abozeta (Recurvirostra avosetta) 409
Txirri grisa (Pluvialis squatarola) 6
Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus) 3
Txirrito handia (Charadrius hiaticula) 2
Txirritxo txikia (Charadrius dubius) 7
Harri iraularia (Arenaria interpres) 2
Txirri kurlinta (Calidris ferruginea) 200
Txirri zuria (Calidris alba) 15
Txirri arrunta (Calidris alpina) 60
Txirri txikia (Calidris minuta) 20
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos) 11
Kuliska zuria (Tringa nebularia) 9
Bernagorria (Tringa totanus) 27
Pratinkola (Glareola pratincola) 34
Antxeta mokozorrotza (Chroicocephalus genei) 32
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus) 43
Kaio hankahoria (Larus michahellis) 70
Txenada txikia (Sternula albifrons) 18
Txenada mokobeltza (Gelochelidon nilotica) 5
Itsas enara beltza (Chlidonias niger) 7
Itsas enara musuzuria (Chlidonias hybrida) 248
Txenada hankabeltza (Thalasseus sandvicensis) 20
Zikoina zuria (Ciconia ciconia) 312
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) 3
Txori zezena (Ixobrychus minutus) 3
Koartza hauskara (Ardea cinerea) 54
Koartza gorria (Ardea purpurea) 23
Koartza zuria (Ardea alba) 42
Koartzatxo txikia (Egretta garzetta) 179
Koartzatxo itzaina (Bubulcus ibis) 448
Koartzatxo karramarrozalea (Ardeola ralloides) 9
Amiltxori arrunta (Nycticorax nycticorax) 94
Beltzarana (Plegadis falcinellus) 1483
Ibis ermitaua (Geronticus eremita) 15
Mokozabal zuria (Platalea leucorodia) 137
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) 1
Sai zuria (Neophron percnopterus) 1
Sai arrea (Gyps fulvus) 23
Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) 3
Zingira-mirotza (Circus aeruginosus) 3
Mirotz urdina (Circus pygargus) 1
Miru gorria (Milvus milvus) 1
Miru beltza (Milvus migrans) 61
Zapelatz arrunta (Buteo buteo) 5
Argioilarra (Upupa epops) 6
Ur -martina (Alcedo atthis) 1
Erlatxoria (Merops apiaster) 136
Naumanni belatza (Falco naumanni) 15
Belatz gorria (Falco tinnunculus) 13
Belatz sp. (Falco naumanni/tinnunculus) 2
Antzandobi kaskagorria (Lanius senator) 11
Urretxoria (Oriolus oriolus) 1
Mika urdina (Cyanopica cooki) 9
Mika arrunta (Pica pica) 26
Beletxikia (Corvus monedula) 69
Erroia, okela-belea (Corvus corax) 1
Txoriandre arrunta (Calandrella brachydactyla) 2
Kalandria (Melanocorypha calandra) 42
Txoriandre pispoleta (Alaudala rufescens) 5
Kutturlio mokolaburra (Galerida theklae) 1
Kutturlio arrunta (Galerida cristata) 99
Kutturlioa sp. (Galerida theklae/cristata) 10
Uhalde-enara (Riparia riparia) 306
Enara arrunta (Hirundo rustica) 156
Enara ipurgorria (Cecropis daurica) 15
Enara azpizuria (Delichon urbicum) 54
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) 2
Kaskabeltz handia (Parus major) 6
Buztanluzea (Aegithalos caudatus) 4
Gerritxoria (Certhia brachydactyla) 2
Txepetxa (Troglodytes troglodytes) 1
Errekatxindorra (Cettia cetti) 35
Txio horia (Phylloscopus trochilus) 1
Txio iberiarra (Phylloscopus ibericus) 1
Mendebaldeko sasi-txori horizta (Iduna opaca) 5
Sasi-txori arrunta (Hippolais polyglotta) 1
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus) 31
Lezkari karratxina (Acrocephalus arundinaceus) 14
Benarriz gorrizta (Locustella luscinioides) 2
Ihi-txoria (Cisticola juncidis) 118
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala) 21
Etze-txinboa (Sylvia undata) 2
Euli-txori grisa (Muscicapa striata) 2
Urretxindorra (Luscinia megarhynchos) 20
Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra) 1
Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola) 13
Buztanzuri horia (Oenanthe hispanica) 2
Zozoa (Turdus merula) 6
Arabazozo beltza (Sturnus unicolor) 87
Larre-buztanikara (Motacilla flava) 60
Buztanikara zuria (Motacilla alba) 1
Txonta arrunta (Fringilla coelebs) 2
Txorru arrunta (Chloris chloris) 46
Txoka arrunta (Linaria cannabina) 39
Kardantxiloa (Carduelis carduelis) 64
Txirriskila (Serinus serinus) 44
Gari-berdantza (Emberiza calandra) 61
Etxe-txolarrea (Passer domesticus) 178
Txolarre iluna (Passer hispaniolensis) 181
Landa-txolarrea (Passer montanus) 1
Estrilda mokogorria (Estrilda astrild) 3

 

Doñanako parke naturala - 01

Koartza zuria (Ardea alba)

Doñanako parke naturala - 02

Miru beltza (Milvus migrans)

Doñanako parke naturala - 03

Kopetazuri gandorduna (Fulica cristata)

Doñanako parke naturala - 04

Txolarre iluna (Passer hispaniolensis)

Doñanako parke naturala - 05

Gari-berdantza (Emberiza calandra)

Doñanako parke naturala - 06

Beltzarana (Plegadis falcinellus)

Doñanako parke naturala - 08

Koartzatxo karramarrozalea (Ardeola ralloides)

Doñanako parke naturala - 09

Larre-buztanikara (Motacilla flava)

Doñanako parke naturala - 11

Txirri txikia (Calidris minuta) eta txirri zuria (Calidris alba)

Doñanako parke naturala - 12

Flamenkoa (Phoenicopterus roseus)

Doñanako parke naturala - 13

Mokozabala (Platalea leucorodia)

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz