Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Espeleologia asuntua / Mari-Urrika koban

Mari-Urrika koban

Oier Gorosabel 2008/12/21 00:45
Gure betiko eremutik urtetziak beti suposatzen dau jardun intentsuagua: dana da barrixa, kontu gehixagogaz ibilli bihar, danari erreparatu nahi... eta gehixago, Anbotoko Damian bizilekuan sartziak dakan karga sinbolikua gehittu ezkeriok.

Fitxategi:Cueva de Mari entrada 1.JPG

08-XII-20: Alex, Iker, Garita, Bikain eta Oier.

 

Gaurkuan azalpen teknikuak GEMA-kuak idatziko dittuez bere errejistruetan. Bikain eta bixok pribilejixozko bisittarixak izan gara-ta, Abadiñoko lagunak Urrika koban egitten diharduen biharren lekuko. Gaurko kronikan beraz, dato teknikuak gitxi eta sentsaziñuak ugari.

 

Gure betiko eremutik urtetziak beti suposatzen dau jardun intentsuagua: dana da barrixa, kontu gehixagogaz ibilli bihar, danari erreparatu nahi... eta gehixago, Anbotoko Damian bizilekuan sartziak dakan karga sinbolikua gehittu ezkeriok.

 

Turismo masibua inguru horretan sartu izatia arantza mingotsa da, duda barik. Oiñ arte lau katuk ezagutzen zeben inguruan gero eta jente gehixago dabil, sign o´times. Keiñu eszeptikuakin ikusi doguz hara juandako jentian kandelak, idazkixak eta erramuak... Indar bereziko lekua da, duda barik. Gatxa da epaitzia.

 

Esploraziñuari buruz, sorpresa haundixak emondako kobia da berau. Hasteko, aurretik ezagutzen zan desarrollo txikixa (200 bat metro?) 1500 ingurukua izatera pasau da, eta dana 2007xan hasittako errebisiño batekin. Meandruak, gaterak eta potzu bertikalen laberinto haundixa agertu ei da. Gu potzu nagusittik egin dogu bera, eta bertako bolumena (zabaleria eta sakoneria) harrigarrixa zan guztiz, oso ederra. Eta beheian sorpresak. Izan be, GEMA-kuak arrasto paleontologiko garrantzitsuak eta ikusgarrixak topau dittuez, baitta guri erakutsi be. Badaezpada ez dogu detalle larregirik emongo, eurak hobeto azalduko dabe dana egitteko daken argitaralpenian. Lezian formia be berezixa da, eta atentziñua deitzen dau zona batzutako legortasun extremua. Eta beti pasatzen jatan moduan, faszinantia begittantzen jata pasa dan urtian hónek lekuak esplorau zittuenen azalian sartzia, hónek galerixak lehelengoz zapaltzen nabillela irudikatzia...

 

Aproximaziño latza daka Mari-Urrika kobiak. Gorutzkua gogorra egin bajata be (¡taldeko zaharrena ta lodixena!), urten dogunian diferentia izan da. Illuntzixa zan, eta parian genkazen Udalaitz eta Aizkorriko tontorrak gorrittuta. Argi gitxi geratzen zala bagenkixan arren prisarik ez dogu hartu, begiradia hango edertasunakin lotuta. Behin pasamanua eta bestelako sokak desmontauta, amildegiko bide arriskutsu horretan gora egin dogu, edur artian, eta askoz be errezago heldu naiz tontorrera. Tontorrian illuntasuna abaildu da (luma galdu bat bezala), eta hortzmuga gorri guztia mozkortzeko modokua zeguan. Bittorixako pantanuak dirdirka, eta pizkaka herrixetako argixak ixotzen eta baitta izarrak be. Handik beherakua nasaixagua izan da, ez zeguan-eta hiltzeko arriskurik (ipurdiko buztana kraskatzekua bakarrik...).

 

Eskerrikasko GEMA-ko lagunak egun eder honengaittik.

etiketak: espeleologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024