Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Lurmutur Hiria eta karoo-a

Lurmutur Hiria eta karoo-a

Oier Gorosabel 2021/09/17 21:35
COETZEE, John. 2010. Verano. Random House Mondadori, Bartzelona 2010.

Liburu arrarua. Etxuat esango gustau etxatanik (pasarte batzuk oso ondo dagoz), baiña ez nago ohittuta halako “errealismo zikiñera” (zeozelan esateko) eta best sellerren kanon arruntakin zihero hausten dabenez, pixkat sorpresan harrapau nok. Liburuan egitturiari buruz najabik, mamiña alde batera lagata: idazliak bere buruan gaiñian idazten jok, baiña iraganian; behiñ bera hil eta gero, biografo bat bizitzan zihar berakin harremana izandako jentiakin elkarrizketak egitten jittuk. Liburua adabakiz osatuta jagok, eta txatalak etxatozak bat kronologikoki. Batetik elkarrizketak, bestetik bere kuadernuetatik hartutako ohar soltiak.

 

Formia alde batera lagata, kontatzen dabena bai interesatzen jatak: Hego Afrikako karoo landa eremuko afrikanerrak (liburu hau irakorritta jakin juat boer berbiak zentzu despektibo xamarra dakala gaur egun), euren izaera berezixa (euren artian eta populaziño indigenakin), ohitturak, kulturia, hizkuntzia (Cape Town inguruan kulturia nagusiki orbita inglesekua dok)... Bistan da, apartheid sasoiko gauzak barra-barra jagozak, baiña guk hamen Europatik ezagutzen dogun alde panfletarixotik harutzago (Coetzee antiarrazistia dala uste juat), kontakizuna “barrukuagua” dok, interesgarrixagua.

 

Berau irakorritta, bati dudia sartzen jakok, ia hamen irakorrittako ustezko autobiografixa honetatik zer dan egixa eta zer guzurra. Bittik bat: Coetzeen senidiak edo barrez lehertzen egon bihar dittuk (asmautako anporrak irakorritta), edo hasarre biziz, hainbeste trapu zikin astintziangaittik. Kuriosua. Irakorriko najeukek idazle honen beste zeozer, horixe baietz.

 

Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2021/09/21 09:35
Coetzeren 3-4 liburu irakorri jittuat, 'Summertime' hau barne, eta asko-asko gustatzen jatan idazlia dok. Irakorrittakua gustau ez arren, idazle haundixa dala konturatzen haiz. Beran beste lanen bat irakortzeko gogoz geratu bahaiz, neri 'Disgrace' gustau jataan gehixen; 'Waiting for the barbarians' be ona dok, baina neretako gogor edo tristeegixa (tira, 'Disgrace' be ez dok barrez lehertzekua).
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2021/09/21 11:08
Eskerrikasko Asier! Kontuan hartuko juat.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021