Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Harria eta Papera

Harria eta Papera

Oier Gorosabel 2021/12/11 18:30
Izenburua: Harria eta papera. Felix Ruiz de Arkaute van der Stucken-en biografia / Egilea: Oier Gorosabel Larrañaga / Editorea: Tolosako Udala / Neurriak: 297 x 219 mm. 144 pp. / ISBN: 978-84-09-36661-3 / Lege Gordailua: D 01584-2021 / Eskariak: txikillana@gmail.com

2010 inguruan Euskal espeleologixian historixia biltzen hasi nintzan; laster konturatu nintzan ikergai zabalegixa aukeratu nebala. Naturalezan legez, lurpian ezkutuan dagonak emoten dabena baiño askoz be neurri haundixagua izaten dau-eta. Horrenbestez, ikertutako epia 1950-1970 arteko urtietara mugatu neban, euskal taldien arteko elkarlanetan zentrauta. Biharran zati haundi bat dokumentuak, argitalpenak eta artxibuak arakatzia izan zan; baiña, halan be, lehentasuna espeleologo zaharrak elkarrizketatzen ipiñitta. Begi bistako arrazoiengaittik, 1940ko hamarkadan esploratzen hasi ziran “gaztetxuak” urritzen zoiazen eta, ixa errelojuan kontra, eurak billatzia izan zan helburu nagusixa. Talde majo batekin lortu dot; beste batzuk “iges” egin deste; baiña, barriro be, konturatu nintzan 1950-70 arteko historixia be larregi zala; bilduta nekan informaziñua argitaratueziñezkua zan, osorik behintzat. Arloka zatikatu biharra zeguan.

 

Orduan, puntu horretan, esan geinke Felix Ruiz de Arkaute modu naturalian agertu jatala: edurtutako mendixa urtzian azpiko hatxak berez urtetzen daben modura. Elkarrizketatutako beterano guztiak, une baten ez bazan bestian, Arkaute aittatzen zesten. Gizon honek Euskal Herrixan jardundako espeleologia talde guztiekin elkarlanian jardun zeban-eta, lurralde historiko guztietan, Belgikatik etorri zan momentutik Eretan istripuan hil arte. San Marti Harriko sisteman (Izaba - Santa Grazi) egindako esploraziñuetara bildu zanian, ostera, nazioartian ezaguna eta mirestua bihurtu zan; hain da eze, bera hil eta 50 urte pasau diran honetan, bere izena ondiok lehen maillako erreferentzixia da Europa maillan. Leienda bat. Halaxe erabaki neban, ba, euskal espeleologiaren historixiari buruz argitaratuko neban lehelengo txatala Felixi eskaintzia.

 

Liburua publiko orokorrari zuzenduta dago (ez espeleologuei) eta, bereziki, Tolosaldeko biztanliei. Izan be, Felix speleo munduan oso ezaguna bada be, "lurrazaleko" jentiandako “La Esperanza” paper fabrikian gerentia baiño ez zan izan. Batzuk bazekixen kuebetan ibiltzen zala, baiña ixa iñor ez da jabetzen karstaren zientzietan izan zeban benetako dimentsiñuakin. Esan leike, gaur egunian, Arkaute Tolosan ixa ezezaguna dala.

harria-eta-papera-01
20-21 orrialdiak; ezkerrian, Juanito San Martin Aitzbeltzeko lezan (Mendaro).

 

Liburua Tolosako Udalak argitaratu dau, Aritz Peredaren maketaziño bikaiñakin. Aurkezpena abenduan 14ian egin genduan, 19:30etan, Tolosako TOPIC aretuan. Hamen bideo laburpen bat:

Liburua salgai dago Tolosako Babel liburudendan; emaillez be eskatu leike, txikillana@gmail.com helbidian (10 euro + bidalketa gastua).

Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2021/12/12 11:23
Oier, nik Harria eta papera nahi dut, baina ez dakit dirua non sartu. Pasako pribatutik kontuaren zenbakia? mzapiain@gmail.com

Eretan hil zen Ruiz de Arkaute, Biarnon. Izango du nolabaiteko zerikusia Berbinzanako Las Eretas-ekin, k.a. 600-400 urteetako herriarekin? Eztabaida dabil, baskoia ote zen, zeltiberiarra, agian oraindik ezin da zehazki zehaztu zein leinuri zegokion...

Seguru Biarnoko Eretaren eta Berbinzanakoaren toponimien alderaketa nonbait dagoela argitaraturik. Non ote?
Oier G
Oier G dio:
2021/12/12 12:46
Liburuana, bialdu detsut mensajia. Eskerrikasko.
Ereta toponimua? Ez naiz aditua, baiña ez nintzake harrittuko. Baretous haranian ("Ibarrettoa", Allande Sokarros lagun zendu barrixak esango leukian legez) euskal toponimuak oso ugarixak diraz.
Oier G
Oier G dio:
2021/12/15 14:58
211215: Oier.

Tolosako TOPIC aretuan, kuadrilla politta bildu gara Felix Ruiz de Arkaute ri buruzko liburuan aurkezpenerako. Bere belaunaldiko ordezkari ohoretsu modura, Juan Laredo izan dogu (Aitzbeltz 1955 kanpainako puntako taldekidietako bat) eta Tolosako jente ugari, egixa esan, nik espero nebana baiño gehixago. Gaurko helburua “kaleko jentia” zan (ez espeleologuak; hórrek hurrengo argitalpenerako), beraz esan geinke arrakasta totala izan dala. Ea ba, gure biharrak herrixan hain ezezaguna dan Arkaute bere lekuan ipintzen laguntzeko balixo daben. Eskerrikasko hizlarixen mahaixan parte hartu daben guztiei -bereziki Pedro Ruiz de Arkauteri, ekittaldirako Madrilletik apropos etorritta- eta publikoko jentiari; euren aldetik interes haundixa eta poza igarri dogu eta. Gero Arco Iris elkartian afaltzera gonbidatu gaittue -zelako karrillera gozuak, jesus maria eta jose!- eta ez hori bakarrik: bakotxa bere etxera juan eta gero, Pablok montajetxo hau egitteko astixa hartu dau, atzoko irudixekin. Poz pozik beraz.

https://youtu.be/-PkuQ8fWEoE
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022