Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Euskal Herriko XXVII Espeleologia Jardunaldien programa

Euskal Herriko XXVII Espeleologia Jardunaldien programa

Oier Gorosabel 2008/11/21 09:00
Euskal Espeleologuen Elkarguak (EEE) Euskal Herriko XXVII Jardunaldixak aurkeztu dittu. Oin dala 52 urte Arantzazun lehelenguak antolatu ziranez gero, lantzian-lantzian EEE-ko klub batek izaten dau Jardunaldixak antolatzeko arduria. Aurten Gernikako ADES espeleologia taldiari egokittu jaku lan garrantzitsu hau.

Euskal Espeleologuen Elkarguak (EEE) Euskal Herriko XXVII Jardunaldixak
aurkeztu dittu. Oin dala 52 urte Arantzazun lehelenguak antolatu ziranez
gero, lantzian-lantzian EEE-ko klub batek izaten dau Jardunaldixak
antolatzeko arduria. Aurten Gernikako ADES espeleologia taldiari
egokittu jaku lan garrantzitsu hau.
http://www.jardunaldiak.blogspot.com/
XXVII jardunaldixak Abenduan 6,7 eta 8-xan ospatuko doguz Gernikan, eta
80 espeleologotik gora emon dabe izena. Hor beheian ikusi zeinkien
modura, egitarau trinkua izango dogu, aspertzeko denporarik ez.

********************

Abenduak 6, larunbata:

9.00 h. Harrera eta izen ematea.

10.00 h. Aurkezpena.

10.30 h. Aurrehistoriako pertsona barrunbeetan; kobazuloetako bizimodua
eta hauen erabilera.
Juan Carlos López Quintana (AGIRI Arkeologia Kultura Elkartea)
- Kobazulo zein Lezezuloetan garatzen joan diren sedimentuek garrantzia
arkeologiko eta inguru-paleologiko izugarria dute: Pertsonak,
Aurrehistorian eta historian zehar burutu dituen hamaika jardueren berri
ematen digute, haien aztarna zein erabilitako materialak aurkitzen
baitira esaterako. Baita ere inguruak edo bertoko klimak urte luzeetan
eman dituen garapen eta aldaketak. Garrantzitsua da edozein espeleologok
gaiari buruzko gutxiengoa, oinarria menperatzea, izan ere, gure inguruan
hainbeste koba eta leze egonda, aukera paregabea eskaintzen digute gure
arbasoen bizimoduaren nondik norakoak ezagutzeko.

11.00 h. Euskal espeleologiak paleontologiari egindako ekarpenak.
Pedro Castaños
- Euskal Herriko espeleologoek beraien esplorazioen bitartez, ikerketa
paleontologikoetarako hain garrantzitsuak gertatu ohi diren aurkikuntza
ezberdinen garapena eta ibilbide horrek izan, duen eta izango duen balioa.

11.30 h. Hamaiketakoa

12.00 h. Kare harriaren babes eta kudeaketa osorantz; espeleologiatik
egindako proposamena
Javier Moreno
- Hidrogeologia, geologia, bioespeleologia eta ondare historikoa moduko
hainbat diziplina ikuspegi, babes modu eta kudeaketa neurri
ezberdinetatik eskaintzen ditu. Kareharriaren ikuskera baten gaineko
teoria bat azalduko da, zeinetan, kareharriaren kudeaketa konkretu
baterako proposamenaren adibidea ( Galdames eta Trianoko mendiak )emango
den, kareharria elementu biotiko eta abiotikoen integrazioa bilatzeko
bizia duen zerbait osoa eta bakarra den moduan erakutsiz.

12.30 h. Kobazuloek gezurrak esaten al dituzte?
Arantza Aranburu
- Kobazuloak ez dira isiltasunaren erreinu edo haitzen hutsune, ezta
kirol jarduera bateko leku soila ere. Kobazuloak, gure arbasoen bizi
izatearen erakusleiho eta zaintzaileak dira. Pasa diren ur guztien
golpeak bertan geratzen dira. Iluntasunean atseden hartzen duten
sedimentuek hitz egiteko gaitasuna daukate, baldin eta aurkitzen eta
interpretatzen ikasten badugu. Barrutik igaro izan diren erreken berri
ematen digute, hauek zuten indarraz, haien sorlekuaz mintzo dira eta
gainezka egin arazten zituzten laku handiek ormetan eragindako
lurjausien historiak kontatzen dizkigute. Polenaren eta faunaren
arrastoek, sedimentu artean izkutaturik daudenek, orduko ekosistemaren
erreinua erakusten digute.
Eta espeleologiako ohiko gaiek (formazioak eta abar) edo kobetako
landareek, ematen digutenaren pozaz gain, hauen garapenean zehar
izandako klimaz hitz egiten digute, adina edo zegoen hezetasuna moduko
datuak emanez.

13.00 h. Bioespeleologia, espeleologiaren zergati bat.
Carlos Prieto
- Espeleologia klasikoaren jarduera, zientziaren garapenerako funtsa
denaren hedapen mezu bat.
- Barrunbeen neurri eta ezaugarriak.
- Barrunbeetako izaki bizidunak; nolakoan diren, non aurki daitezkeen,
noiztik dauden
- Harpetarrei ( harpeetan, barrunbeetan bizi direnak ) errepasoa: zenbat
diren, zeintzuk diren, nola lagundu.

13.30 h. Euskal Herriko barrunbeen katalogoa; egungo egoera eta
etorkizunerako ideiak
Javier Moreno

.- 3679 barrunbe. Ahoak, 3784. 427 km-tako garapena. 60km gora-behera.
Euskal Herriko 9 espeleologia talderen lanaren behin behineko emaitza da
hau. Euskal espeleologo hauek beraien datuak batu eta datu base
informatiko batean txertatu dituzte, non bere oinarriak erakusten diren.
Talde lan emankor honek, aurrerantzean talde espeleologikoetan zein bere
partaideetan jarriko du inflexio puntua, etorkizunerako proposamena
izango delarik.

14.00 h. Bazkaria.

16.30 h. TAILERRAK:

1/. Topografiara bideratutako informatika teknologiak
Iñaki Latasa
.- Helburu bikoitza du hitzaldi honek; batetik, topografiak gauzatzeko
eta dokumentu grafiko, muntaia, kartografia eta abarretarako informatika
nola erabili.

2/. Segurtasuna eta lan ona esplorazioan
David Díez
.- Esplorazioan erabili ohi den teknika gauzatzerakoan segurtasun arauak
ezagutzen ditugula ziurtatu eta errepasatu.
.- Esplorazioen etekina hobetzea bermatuko duten berrikuntzak eta
teknika zehatzak (materiala, mugimenduak) elkarbanatzea.

3/. Toponimiatik abiaturik, hiztegi espeleologikoa aberasten
Santiago Urrutia
.-Euskal Herrian koba eta leizeekin lotura duten toki-izen zaharrak
aintzat hartu gaur eguneko hiztegi beharrizanei egokiago erantzuteko.

4/. Informazio digitala duten lantresnen erabilpena espeleologian
Eduardo Gordo
.- Espeleologoek ezin diote ezikusia egin interneti. Jendarte
garaikideko gehiengo sozialari bezala, espeleologiari ere, bere
komunikazio eta hedapen kontzeptuak aldatu dizkio. Erabilpenari buruzko
adibide batzuk ikusiko ditugu eta aurkezten digun aukeren zabaltasuna
ulertuko dugu.

19.00 h. Azkaria.

19.30 h. Saguzarrak: gure koben ondare
Maria Napal
.- Gure kobetan bizi diren mehatxatutako animaliak ezagutu eta ulertzeko giltzarriak. Kiroptero kolonia baliotsu batzuk bizi diren (edo ziren) kobazuloetako adibide batzuk. Ze eragin dugu espeleologook saguzarrengan? Espeleologoak izan behar dituen eta ez dituen jokaerak.

20.00 h. Flash-etik Led-era. Argazkilaritzarako argiztatze sistema berri bat
Josu Granja
.- Argi iturri jarraituaren eraginak. Disdira handidun led-a. Arazoak eta konponbideak. Koloreen tenperatura eta zurien balantzea. Argi iturrien bateragarritasuna. Prozesatzea. Led-en muntaiak.

20.30 h. Afaria

22.00 h. Taldeen proiekzioak

Abenduak 7, igandea:

9.00 h. Gosaria.

9.30 h. Irteerak:

* Jornada erdia /17etan iritsiko da ½
* Jornada osoa / 20:30etan iritsiko da.

18.00 h. TAILLERRAK:

1/. Kareharriaren babesa eta kudeaketa: EEE-an lanean hasteko oinarriak
Javier Moreno

.- Euskal Herriko kare harriak babestu eta kudeatzeko lan talde baten sorrera bultzatzeko ahalegina. Konpromezuz hartuko duten pertsona gutxi batzuk osatuko dute eta hauen betebeharra, kare harriaren kudeaketa jasangarri baterako erabakietan laguntzeko, ezagupen eta informazio foro bat sortzeko oinarriak ezartzea izango da, bere balorea atxikiz.

2/. ( Jarraian ) Esplorazioan segurtasuna eta lan ona
David Díez

.- Tailer honetan, jendeak ikasi, errepasatu, komentatu edo erakutsi nahi duen tekniken inguruan aritzeko erabiliko da.

20.30 h. Afaria

22.00 h. Sorospenak amildegietan. barrunbeetan egiten denaren ezberdina al da?
Dr. Diego Dulanto Zabala (SEMAC)

.- Barrunbe naturalen esplorazioa hasi zen ia momentu berean hasi zen kainoi eta amildegien esplorazioa. Momentu honetan, kainoien jeitsiera " abentura kirol" barruan dago sartuta.Guara mendilerrora moduko ingurumari jakin batzuetara jende gehiegi joatean, urterokoak dira gertatzen diren istripuak. Arrazoiak sinpleak izan ohi dira; ingurua ez ezagutzea, ezjakituria, bapatekotasuna eta batzuetan arreta eza. Erabiltzen diren teknikek espeleologian dute oinarria, nahiz eta ezberdintasun batzuk izan.

10.30 h. Taldeen proiekzioak.

Abenduak 8, astelehena:

9.00 h. Gosaria.

9.30 h. Batzarrak: kareharriaren kontserbazioa; katalogoa; internet...

11.30 h. Jenderik gabe geratzen diren taldeak
Oier Gorosabel

._ Eztabaida honek etorkizuneko belaunaldi berriak bermatzera talde diagnostiko bat egitera bideratuko du.

12.00 h. EEE batzarra

14.30 h. Bazkaria

16.30 h. Jardunaldien bukaera.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019