Ondo josittako historia bat
Bildumako liburuak orden kaotikuan irakortzen nabil, eta idazkeran alde haundixa dago: liburu honetan, adibidez, kapituluak motzaguak diraz; itxuraz apartekuak dirazen historia paraleluak kontatzen diraz, gero txirikordatzen doiazenak; Poirot histrionikuagua agertzen da (Zipi eta Zape morokua dana, urtiak pasau arren bera beti bardin); kontakizun paraleko helduaguak dagoz (Grey andereñoa eta zaintzen dittuan amamak); eta suspentsian eta kontatzen ez dirazen gauzen... diseño hobia dago, zeozelan esateko. Liburu moduan hobia begittandu jata, Stylesekua baiño; tartian, 8 urteko garapena dago eta ez da alperrik.
Poiroten lehelengua
Sagu artetik erreskatautako liburu txorta honetatik hartu doten bigarrena, Hercule Poiroten lehelengua da kronologikoki. Onezkero, errepikatzen dirazen txantxilloiak igartzen hasi naiz: jauregi aberats bat; herentzia eta maitale kontuak; zerbitzuko jentia ixa etxekua baiño gehixago (housekeeper, majordomo, otseiñak, morroiak, txoferrak, lorazaiñak...); laguntzaille tontua... Esango neuke liburu hau ez dagola aurreragokua bezain ondo biribilduta (itzultzaillian akatsa dala esango neuke), baiña halan be denporapasa atsegin baterako atxekixa da, gustora irakortzen dana.
Lekittoko toponimia
Pixkaka-pixkaka, osorik entzun dot (ija ordu 2ko hitzaldija da!). Bakotxak bere irakaspenak jasoko dittuz, baiña nere aldetik nabarmenduko neukiazenak:
-
Eskolapeko iduan (idoian) gero eta irudi mental zihetzagua hartzen nabil. Rekreaziño artistikuetan be erabilli biharko da (lehendik be bikaiñak dagoz!).
-
Lekittoko zerka suzesibuen idea hobia hartuteko balijo izan deust.
-
Uribarren kalian aztarnia hobeto ulertuten dot: ido horrekin lotuta, uri mediebal primitibuan barrenengo partia zan.
Errolan heroian aurkezpena
Azkenaldixan, etxeko urtebetetzietan alkarri komikixak oparitzeko ohitturia hartu dogu, eta horri esker gauza oso interesgarrixak deskubritzen nabil. Kasu honetan, 11 urteko semiari oparittutako komikixa da eta, bistan danez, umiak ez dau gauza haundirik ulertu, bai ostera nagusixok. Izan be, aparteko kalidadeko biharra begittandu jata: marrazkixak bai, noski -umiari hori gustau jako gehixen: gerrak, batallak eta beste-; baiña, batez be, gidoia da ona. Ondo harilkatutakua, gertakari historikuak errespetatzen dittuanak, 1200 urtian normalak dirazen hutsuniak fikziñuakin beteta, baiña gauza plausibliekin. Pertsonajiak ondo landuta dagoz: ezagun da egilliak, liburua egin aurretik, bakotxan historixa oso bat garatu dabela, nahiz eta komikixan horren zatitxo bat baiño ez agertu, historixia kontatzeko bihar dan zatixa. Gauza bera esan leike dokumentaziño biharrari buruz: oste militarren antolakuntza, logistika, injeniaritza... ez da zitz eta mitz azaltzen, baiña bertan erakusten dirazenak -eraso-dorriak, pertretxuak, armadurak-eta- aldez aurretik ondo landuta dagozela ikusten da. Historixia oso kontsistentia da, eta interesgarrixa jakiña. Poliki-poliki, pajina bakotxa irakortzeko, ulertzeko eta kontrazaletako mapak ikusteko astixa hartuta irakortzen dana. Onen/gaiztuen ohiko kontakizunetik aparte, logika militarran -egunotan hain aktualidadekuan- ezaugarrixak bere gordiñian erakusten dittuanak; nahiz eta "gu" (saltustarrak) ondiokan ageri-agerixan agertu ez, suspensian harixak bikain manejatzen dittu aluak, hurrengo kapitulua noiz agertzeko zain geratu gaittian!
Bereziki atsegiña da datu etnografiko "hotzetako" datuak fikziño historiko plausible horretan txertatuta ikustia, hala nola jentillen/kristauen banaketia (jente bera, azken fiñian) edo Errolanen iragana (ez zan alperrik heroi bihurtu, benetako berserkerra). Atsegiña ez dogu esango, baiña interesgarrixa, baitta be, garaiko kristauak euren jangoikuan mezutik aparte zebizela ikustia (saxoien kontrako kanpaiñan, ez dabe ereitten "pakia eta maittasuna" prezisamente).
Laburbilduta, literatura historikoko lan bikaiña. Nere arrantzoz harutzago, komiki hau bere testuinguruan hobeto jartzeko balixo daben artikulua idatzi dau Igor Leturia auzokidiak, hamentxe onduan.