Gerra hotz garaiko bildurrak
Ze ondo pasau doten liburu honekin. Lehelengo erdixa pixkat akojonauta irakorri dot, etxataz-eta fantasmen eta hildako bizidunen historiak asko gustatzen, bildurrakin txarto pasatzen dot. Baiña tira. Oin: erdittik aurrera, irakorketia bizi-bizi juan da, kontakizunan erritmuakin lagunduta; liburua biharrera (eta komunera!) eruateko gogua emoten daben egoera hori, azken egun bixetan gozatu dotena. Oso ondo. Eta azken txapligua: azken kapituluan, ordura arte kontu haundiz landutako korapillo guztia blaust askatzen daben "arzalpen" klasikua (ihesaldi baten erdixan, Chevrolet baten bolantian), gerra hotz garaiko montaje konspiranoikua azaleratuz ("deben ser capaces de pasar por americanos patriotas sin revelar nunca su subyacente devoción fanática a la causa soviética"), hain topikua eze, barre karkaria etara destana hiruzpalau bidarrez. Gauza ederra da bildurrezko liburua barrezka amaitzia! (nahiz eta idazlian asmua hori ez izan...).
Xake jokalari misteriotsua
Semian ebookian dagozen liburu pilluan artian, Bierceren izena deigarrixa egin jata. Aurretik irakorritta netsan liburuan oihartzuna goguan, banekan motibo ona. Oinguan ez dira gerra kontuak: metafisika interesatzen jakon inbentore bat da, robot avant la lettre bat egin dabena (xake jokalari bat), eta harekin egindako partida arriskutsuak -ez dot amaieria esango- modu erakargarrixan girotuta dagoz, illuntasuna urratzen daben kandela argittan.
Bram Stokerren 3 ipoin
1891. La casa del juez . Bildur-gotiko-klasiko kanonakin bat datorren ipoiña, fantasmen eta zoramenan arteko mugak esploratzen.
1893. La squaw. Stoker gaiztuak, duda barik, estatubatuar kanpetxano eta ahoberoren bat ezagutu zeban. Ipoin honekin mendeku sinbolikua hartzen dabela esango neuke, naturalezian gaiñeko errespetu gitxi dakan jentian gaiñian.
1896. El entierro de las ratas. "Dracula" baiñ lehenago idatzittako ipoin honek elementu oso erakargarrixak dittu: 1850ko Paris, traperuen, zaborran eta XVIII mende amaieran jaixotako atso/agurien mundua. Horren barruan, amesgaizto giro erreal/fantastikoko jazarpen bat gertatzen da illuntasunan erdixan; protagonistia guarniziño militarrera allegatzen danian sartzen da argixa eta koloria, efekto deigarrixa sortuta.
Nobela "narruzkero" entretenigarrixa
Igual gaztetan irakorriko neban aleren bat, baiña ez nekan akorduan Agatha Christien nobela superfamosuon gorabeherarik. Garai bateko bestsellerrak, pixkat pentsau eragin (baiña larregirik ez) eta denporia pasatzeko entretenimendu bikaiña emoten dabenak. Nik behintzat, oso ondo pasau dot nobelita honekin. Hercules Poirot famosua be ezagutu dot; tipo atsegiña, erakargarrixa, eskola zaharrekua (1920ko hamarkadan dana dakixela uste daben detektibe gaztien aldian) eta topikuak: ama de llavesa, maiordomua, jardiñerua... egongela baten, etxetarrak mesa kamilla inguruan bilduta dagozela, konpontzen dirazen misterixuak ("teatro narruzkero", garai baten gaiztoki esaten genduan moduan). Lokal zahar baten garbiketatik etorri dirazen 8 liburu dakadaz zain (saguak jan barik zeguazenak), eta irakortzeko gogoz, bai horixe!