Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Aktibatzeko garaia

Oier Gorosabel 2022/02/28 18:30
Soviet garaiko kartel bakezale ederra
Aktibatzeko garaia

"Hobe da orain aktibo izatea, ezi ez bihar radiaktibo" (V. A Bunakov, ca. 1985)

Soviet garaiko grafismuan oso zalia naiz, eta egunotan Ukrainako gerrian kontura ale politt hau jaso dot https://esperanto.masto.host/@jsv lagun errusiarran eskutik. Zurrunbillo guztian erdixan, sare sozialak guztiz polarizauta dabiz, ukrainiarren edo errusiarren alde, baiña nik oiñ arte topau doten irizpide burutsuena Carlos Taiboren ahotik entzun dot. Tripekin barik, garunakin jokatzeko ordua da, bestela III Mundu Gerria dator.

EGUNERAKETA 2022-III-5: hamen kartel bilduma osua. Txundigarrixa, eta poliki-poliki begiratzekua.

Triesteko amamana

Oier Gorosabel 2022/02/24 23:15
TAMARO, Susanna. 1994. Donde el corazon te lleve. Seix Barral, Bartzelona 2002.

Aman liburutegixan sorpresak sorpresen atzetik hartzen nabil. Banekixan liburu hau 1990 hamarkadako best seller bat izan zala eta, horrenbestian, ez nekan esperantza haundirik: Corin Tellado sofistikatu bat, edo. Baiña hara! Ni neu be halakuen "targeta" izango naiz kontizu, eze, andra nagusi honen bakarrizketiak zihero engantxau nau, hasieratik amaieraraiñok (ez da liburu luzia) tentsiñua mantenduta. Loiba-alaba konfliktibuak, guraso eta bikotiak... protagonistia haiziak darabixan txirikillan modura dabil batetik bestera, bizitzian zihar. Mezua zera baiño sinpliagua da, eta -hori gero jakin dot- autorian ezaugarri dan tufillo ekumeniko new age moduko batekin lurrunduta. Amaieria etxata asko gustau, esango neuke historia honek amama-loibian arteko liskarra zeozelan ixtia eskatuko leukiala, hillobixan onduan bada be, eta ez dago halakorik. Baiña horraiñok, guay.

Ipoiña ez dan ipoiña

Oier Gorosabel 2022/02/22 16:50
ARZALLUS ANTIA, Amets. BALDE, Ibrahima. 2019. Miñan. Susa, Zarautz 2021.

Kritikuak behin eta barriro aittatzen dabe liburu honen berezittasun bat: protagonistiak gauzak kontatzeko formia. Halaxe da bai, eta esango neuke hori dala liburuak izaten diharduan arrakasta haundixan sekretua.

Baldek ahoz kontatzeko formulak erabiltzen dittu, Arzalluzek idazkeran errespetau dittuazenak. Honek tradiziño oral zaharran kutsu erakargarrixa emoten detsa, gaurkotasun haundiko kontakizunari:

  • Esan nion aita hil zela eta amarengana joan nahi nuela herrixkara, baina erantzun zidan ez zeukala dirurik. "Oke" esan nion, eta etxera itzuli nintzen.

Bestalde, europar pentsatzeko forma kanonikuetatik kanpo dagozen burutaziñuak eten bakuak dira. Ipoin afrikarretan, erakargarrixen egitten jatazen gauzetako bat horixe da:

  • Lana goizeko seietan hasten zen eta ez zen sekula bukatzen. Etxe batzuk teilaturaino handitzen zirenean ondoan beste batzuk jaiotzen ziren, eta zimenta gehiago zegoen nahasteko.

  • "Timiauinen lana bide bazter batean egoten da", esan zidan, "guk hara joan behar dugu, eta han egon, mugitu gabe, lanaren zain". "Oke". "Lana berehala etorriko da, ikusiko duzu".

  • Hiru hilabete pasatu nituen Ghardaian. Nik hiru, eta Ismail txikiak bi, bien artean bost. Bost hilabete zimenta nahasten.

Pasarte hunkigarri asko dagoz, jakiña: ezer euki ez arren dana partekatzeko prest dagozen pertsonen elkartasuna; anaiari gertatutakua bera salbu danak dakixenian, eta lagun batek kontatzen detsanekua (zelako delikadeziaz)... Jarraixan sekulan irakorri doten shock emozionan deskribapen zirraragarrixena (eskolarik bako pertsona batek be primerako komunikaziño gaittasuna izan leikiala berresten dabena).

Bizitzan balixo dramatikua. Bizirautia lege dan lekuan, heroe gitxi:

  • Tarteka beste norbait ikusten genuen, hondarretan, gorpu, postura arraroan. Aurpegian egarria, egarri handia. Basamortua hola da. (...) Maliarrak ezin zuen gehiago, eta bide ertzean geratu zen. Guk aurrera egin genuen, zer egingo genuen bestela?

Aktualidadeko gai nagusixari helduta, pertsonen trafikuan detalle interesgarri/iraingarri asko datoz liburuan: jopuen errealidade gaurkotua (esklabutzia XVIII gizaldixan abolidu zala? Kar kar kar); pertsona-ehizia; "programak", edo paterak erosi eta bezeroz betetzetik bizi dirazen enpresak; biaje bat hartzeko zain dagozen jende "stockak"; eurak kontzentratzeko erabiltzen dirazen "trankilo"ak; tokixan tokiko gobernuen presiñua, Europako herrixei dirua eskatuta mugak itxitta (edo) mantentzian truke...

Halakuak benetan bizi izandako pertsona baten kontakizunan aurrian, lekutan geratzen da fikziñozko literaturia. Balde moduko pertsonak, kontatzeko dakenakin, telebistako plato baten dirua irabazten egon biharko litzakez, ama eta arrebei bialtzeko. Baiña publikuak nahixago izaten dittuz toreruen ex-neskalagunak eta halakuak...

Negoziantiak

Oier Gorosabel 2022/02/08 23:10
WEST, Morris. 1974. Arlequin. Ed. Pomaire, Bartzelona.

Gurasuen etxeko liburu bat, bizitza osuan apalian ikusi dotena, eta azaleko irudi enigmatikuangaittik (Untzaga zineko irudixen estilokua) atentziñua deittu eta atzeraka eragitten zestana. Azkenian allegau jako txandia honi be. Momentu onian gaiñera, ez da gaztiendako literaturia eta: negozio gizonak, polizia/parapolizia, abogauak... behiñ mundu horretan kakaztu danari baiño etxakoz interesatzen, eta neri interesantia egin jata. Bere garaian "El Padrino" Administraziñuakin tratuan lagundu zestan moduan, "Arlequin" honek diru kontuen gaiñeko ikuspegi interesgarri bat emon destala uste dot.

Gustora irakorri dot; baiña ezagun da sasoi hartako "best sellerrak" eta gaurkuak kodigo ezberdiñian dabizena: liburu honetan gerra hotza, petroleo arabiarran gorakadia, II Mundu Gerrako zaurixak (alemanak eta japoniarrak orduko zamekin ondiok)... Sistema informatikuen hedapenan sasoia be ba zan -ondiok konpañia haundixetan bakarrik- eta horren onerako eta txarrerako potentziala be erakutsi nahi dau liburuak; liburuan azaleko txartel zulatuak hori irudikatzen dabe.

Esandako moduan, diru eta negozio mobidillen kodiguak -hain ezezagunak neretako- pixkat usaintzia ondo etorri jata. Ez naiz OPA hostilak eta burtsa kontuetan hasiko, bistan da, baiña une eta leku honetan, gauzei beste hoztasun batekin heltzeko lagunduko destalakuan nago...

Gauza bat etxata gustau: liburu amaieran, protagonistak gaiztua ez hiltzeko erabiltzen dittuezen pajeo moral/metafisikuak. Arraro xamar gelditzen da gaiñera, liburu osuan zihar jentia akabatzeko ezelako eskrupulorik barik jokatu eta gero... Hasieran bere garaiko ajia izango zala pentsau dot, baiña gero idazliari buruzko informaziñua billau dotenian, bere konstante bat dala jakin dot; katolikuen gauzak kontizu.

15 urtetako korapilluak

Oier Gorosabel 2022/02/06 19:50
OSORO, Jasone. 2012. Ezekiel nora ezean. Elkar, Donostia 2020.

Gustau jatak liburua. Gure umiak asko irakortzen juek, eta batzutan euren liburuak harrapau eta bistazo bat botatzen jetset. Oinguan, gaixa eta idazkeria gustau eta osorik irakorri juat. Ez nok harritzen 17garren ediziñua etara izanak: Osorok gai nagusixak ondo tratatzen jittuk (nerabezaroko noraeza, giza harreman korapillotsuak) baiña didaktikokerixan jauzi barik, eta nerabiei gehixen ardura detsen gaixak (lagunak, lige kontuak, parrandak...) nobelian eskeleto dirala. Desentonatzen daben gauza bakarra amaierako happy end erreza dok (baiña imajinatzen juat ezin jakola beste amaierarik emon, zeiñi zuzenduta dagon kontuan hartuta). Beraz, orokorrian oso ondo, eta gazte nerabiak etxian dakazen jentiandako oso interesgarrixa (bai eurak bideratzeko, baitta gu eurak ulertzeko be).

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022