Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Linbua plastiko poltsan

Oier Gorosabel 2021/06/23 19:48
"Non dago Mikel?"(2020)

Lan txukuna, deigarrixak egin jataz:

  • Kalidade teknikua.

  • Dokumentaziño biharra.

  • Arretxeren lekukotasunian, torturatuan drama bikotxa: alde batetik, ebidentiena -egin detsezen tratu txarrena-; eta bestetik, "kantatu" izanangaittik lotsia.

 

Azken hau egin jata interesgarrixena, azkenaldixan darabiltten desertorien gaixakin lotutakua dalako. Izan be, ez da hori entzutzen doten lehelengo aldixa: nere lagun baten ahotan horixe berori somatu neban oin dala urte batzuk. Ondarrutarra gaiñera, Andoni Arrizabalaga legez: baiña Itziarren semearen portaera heroikora allegau ez izanangaittik lotsatuta.

 

"Herrixak" barkatzen ez dittuazen gauzak diraz: arpegira esan barik, baiña buelta emoten dozunian laster gogoratuko dau bateronbatek, atxilotu zinttuela bai, eta torturau bebai, BAIÑA... Esan zenduzenengaittik, edo ez zenduzenengaittik, kargua hartuta. Elkartasuna bai, baiña. Oso gogorra izan bihar da heroien eta traidorien arteko linbo horretan bizitzia; horregaittik, Arretxek hortaz berba egittiak merittu doblia daka (baitta Pituk & ciak tabu hori ikutu izanak). Bihar-biharrezkua da hori lantzia, EAE-n 4.000 (!!!) tortura kasu frogatutzat emoten dirazenian. Jente mordua, seguru, Arretxeren egoera berian.

Mamin askoko liburua

Oier Gorosabel 2021/06/23 18:37
SHIROW, Masamune. 1991. The ghost in the shell. Planeta, Bartzelona 2017.

Bufa! Umiak ekarri dau, baiña hogeigarren pajinan laga egin dau, historixiari ezin jarraittuta. Normala. Nik neuk be arazuak izan dittudaz, batez be hasieran eta amaieran (fisika kuantiko larregi), baiña osorik ulertu barik be, zati gehixenian gustau jata. Marrazteko eran batez be (gehixen, autoriak berak "landu barik" dagozela aitortzen daben zatixetan). Tipo honen unibertsuari buruz gehixago jakiteko gogua geratu jata.

Gizon arruntaren seme alaba gazteen koplak

Oier Gorosabel 2021/06/23 18:10
Blogak modan pasauta dagozela eta blah, blah, blah. Ba hara, sare sozialetan baiño zatixa errezagua eta iraunkorragua da hiru bideuok hamentxe txertatzia, bata bestian atzetik entzutzeko moduan. Xabier Lecter dibertigarrixenan lekukua, Morau & Beñardok eta Chill Mafiakuak hartuta.

"Quo Vadis, Aida?" (2020)

Oier Gorosabel 2021/06/16 14:08
Iñoiz idatzitta dakat hamen, Balkanetako gerriak lekuz kanpo harrapau ninduana. Nahiz eta "edade onian" egon (kontzientzia politikua pixkat esnatzen hasten dan unian, esan gura dot), gerria ni Valencian nenguala hasi zan, eta orduan beste kezka batzuk nittuan: ez neban jarraittu. Eibarrera itzuli nintzanian gatazkia bizi-bizixa zeguan, baiña hango parametruak ez nittuan ulertzen: gaur da eguna ez dakatela argi zer dan Serbia, zer dan Bosnia, ezta gatazkan zeguazen bando bakotxak zeren alde egitten zeban. Etara kontuak orduan: nere lagunak ni baiño informauago bazebizen be ("El Croata"-eta), ni neu ez nintzan eguneratu, eta gero dana pasau zan. Edo. Aztarna bakarrak, gure inguruan bertakotutako errefuxiatuak izan ziran; bateren batzukin harremana izan neban (pazientiak-eta), baiña hárek ez zeben pasautakuan gaiñian berba egitten, eta neuk ez netsen galdetzen. Eta halaxen, gaur arte.

Desastriak mailla batetik gorakuak dirazenian, hizkuntza periodistikuan ahalmenak gainditzen dittuez; oin dala gitxi Argentinako lagun bati entzun netsan (hárek be badakixe zeozer), kasuotan, hizkuntza poetiko-literarixua baiño ez dala gelditzen, gertatutakua adierazteko, zentzu literalenian (publikuari adittu arazi). Zentzu honetan, "Quo vadis, Aida?" pelikula honek bere helburua ondo betetzen dabela esango neuke. Kontatzen daben historixia ezin gogorragua izanda be (Srebrenicako sarraskixa), formak leunak diraz: argazkixa oso zainduta dago, pertsonak aurkeztian ez da dramatismo merkian erortzen, odolik ixa ez da agertzen; gertaera gogorrenak ikuslian buruan gertatzen dira, ez dira erakusten; eta esango neuke ez dagola beste aukerarik, ikusteko moduko pelikula bat egin nahi bada, behintzat. Halen be, kontau nahi dana ondo kontatzen da: gerra zibil baten dramia (hau be literalki: herri bereko herrittarrak alkarren kontra); gerra ulertzeko formen arteko txokiak ("danak balixo dau" vs. gerra-arauak errespetatzia); "irabazle" eta "galtzaille" kontzeptuen azpittik, zibillak beti dirala galtzaille; gerraosteko egoera bortitzak... Nere kasuan -ixa ezer ez nekixan honek- balkandarrekin enpatizatzeko, eta han gertatutakua ulertzeko gako asko aukerua emon desta. Oso gomendagarrixa, eta pelikula moduan ona. Suertia dakagu Lekeittion, holakuak ekartzen dittuezen Zinemazale Elkarte honekin!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021