Abixada biko bortxaketak/delituak/biktimak
Ezinbesteko kontsulta liburua, urte horretako errepresiñua testuinguruan jartzeko baliotsua, apropos bildutako materialak biltzen dittuana. Horregaittik -maketaziño txukunak lagundu arren- ez da irakortzeko erreza: zati batzuk irakorterrezaguak badira be (testuingurua, tratu txarren karakterizaziñua, irudi artxibua), beste batzuk hain dira exhaustibuak (erbesteratuen nundik norakuak) edo teknikuak (biktimen politiken historixia) eze, gatxa da harixa jarraitzia. Baiña, paradoxikoki, hónek atal "astunok" begittantzen jataz liburuan balixo haundixena; esate baterako, atal legalian neri gauza askok iges egitten bazesten be, ezagun da oso ondo idatzitta dagola eta liburuan muiña eta zio nagusixa ondo enfokatziaz gain ("...atender a todas las víctimas de violaciones delictivas de los derechos humanos de motivación política en atención no a quién fue el perpetrador sino a cuál fue la violación de derechos...") abogau batek "txispak" etarako detsaz, hor aurkezten dan argumentu baterixia erabilliz gero. Zorionak Aranzadiri, holako gauzak argitaratzeko ekimenangaittik.
Oin dala 800 urteko mezu bat, botilla batian
Quijote irakortzian be, goguan dakat neretako gozagarrixena euskeriakin lotutako hizkuntza arkaismuak topatzia izan zala: "alcándora", "una maquina" ("asko" esateko), eta halakuak.
300 urte lehenago idatzittako honetan, jakiña, lehengo lepotik nabil. Hamen deigarrixak egin jatazen batzuk:
-
"Asmar" = pensar ("El que queria casar con tres mujeres"). Á la muger primera él tanto la amó, / Que á la otra doncella nunca más la tomó; / Non provó más tener la muela, sol' non l' asmó: / Ansy su devaneo al garçón loco domó.
-
"Çatico" = pedacito ("Del pecado de la avaricia"). Por la grand escaseza fue perdido el rico / Que al poble Sant Lasaro non dió solo un çatico: / Non quieres ver nin amas poble grande nin chíco, / Nin de los tus thesoros le quieres dar un pico.
-
"Alcandora", hamen be ("Pelea del Arcipreste y don Amor"). El coraçón le tomas de mill guisas á la ora / Ssy oy cassar la quieren, cras d' otro s' enamora; / A las vezes en saya, otras en alcandora , / Remírase la loca do tu locura mora.
-
"Arlota" ("Respuesta de don Amor"). Son muy grandes maestras aquestas paviotas, / Andan por todo el mundo, por plaças e por cotas, / Á Dios alçan las cuentas, querellando sus coytas: / ¡Ay! ¡quanto mal que saben estas viejas arlotas.
-
"Castigos" = avisos. ("Castigo del Amor al Arcipreste"). Si tú guardar sopieres esto que te castigo, / Cras te dará la puerta quien oy çierra el postigo, / La que te oy desama, cras te querrá amigo; / Faz' consejo d' amigo é fuy' loor de enemigo.
-
"Conorte" (Castigo de doña Venus). Si se descubre mi llaga, quél es, donde fué venir, / Si digo quién me ferió, puedo tanto descobrir, / Que perderé melesina so, sperança de guarir: / La' sperança con conorte sabes' á veses fallir. Honetan, frantsesan eta gaztelerian arteko jatorri komuna be ederto ezagutzen da ("melesina", "guarir", "fallir").
-
"Rencura" = pena (Castigo de doña Venus). Mijor es mostrar el ome su dolençia é quexura / Al menge é buen amigo, que l' daran por aventiura / Melesina é consejo, por da pued' aver folgura; / Que non el morir syn dubda é bevir en grant rencura.
-
"Ardura" = pena, aflicción (Castigo de doña Venus). ¿Non veen bien vuestros ojos la mi triste catadura? / Tyrat del mi coraçón tal saeta, tal ardura, / E conortadme la llaga con juegos é folgura. / Que non vaya syn conorte mi llaga é mi tristura.
-
"Ascona" = azkona (Dictado a Santa María). En cruz fué por nos muerto, / Ferido é llagado, / E después fue abierto / D'ascona su costado: / Por estas llagas, çierto, / Es el mundo salvado. / Á los qu'en el creemos, / El nos quiera salvar.
-
"Arrapar" = arrebatar (Penitencia de Don Carnal). En tiempo de peligro, do la muerte arrapa, / Vos sodes para todos arçobispo e papa; / Todo su poderío está so vuestra capa: / La grant neçesidat todas las cosas papa.
-
"Albogue" (Llegada de Don Amor y Don Carnal). El pastor lo atyende por fuera de carrera, / Taniendo su çanpoñaé los albogues, espera; / Su moço el caramiello, fecho de cañavera; / Tanía el rabadán la çítola trotera. Don Quijoten aipua baiño 200 bat urte lehenago!
-
"Albogón" be aittatzen da, antzerako beste instrumentu bat (Los clérigos y Don Amor). Gayta é axabeba, el finchado albogón; / Çinfonia é baldosa en esta fiesta sson, / El ffrancés odreçillo con éstos se conpón, / La neçiacha vandurria aquí pone su son.
Lexikuaz gain, beste xelebrekerixak be ba dagoz: Bermiori egindako aipu bat, esate baterako. Ezagun da XIV. menderako arrantza portu ospetsua zala! (Pelea de Don Carnal y la Cuaresma) Flecho era el pregól del año jubileo, / Por salvar las sus almas avían todos desseo: / Quantos son en el mar venían al torneo, / Arenques é vesugos venieron de Bermeo.
Bestalde, idazliak "mur" txikixei sinpatia haundixa detse: bere "enxienplo" edo alegia askoren protagonistak diraz. Grazixia egin desta eze, justu egunotan nik neuk be eurak ezagutzeko (eta maittatzeko) aukeria izan dot, lokal zahar bat hustutzia tokau jatalako. Kaletar honek, garbittasunian eta asfaltuan hezittakuak, ez dau euki ezta arratoi/saguen artian bereizteko aukerarik be (benetan! espezie bixak nahastatzen nittuan). Juan dan hille bixan euki dot bai, eguneratzeko aukeria orraittiok! Baitta kaleko katuekin aliantza oso produktibua lotzeko be: lokalian entradia libre lagata (katazulo eta guzti), astebetian 20-30 saguren bizileku izatetik, lokala "mur bako eremu" deklaratua izatera pasau da. Zepo edo pozoin-tranpa bakarra be erabilli barik! Oso barregarrixa zan, lokalera allegatzen nintzan bakotxian, katua esfinge posturan topatzia, sagu zuluen aurrian zain, mur txikixak burua noiz etarako.
"Quixote" zer dan be bertan ikasi dot: armaduretan belaunak babesten daben partia (Armas para Vencer al Diablo).
"Propiedades de las Dueñas" txatalian, ostera, emakume txikixak haundixen aldian daken bentajak zerrendatzen dittu. Oso ondo dago, irribarre maltzurra etaratzen daben hórretakua da. Baiña neri gehixen gustau jatana, neure hitzaldixetarako erabilli neikian bertso hau:
Quiero abreviarvos, señores, la mi predicación, / Ca siempre me pagé de pequeño sermón / E de dueña pequeña é de breve rrasón; / Ca lo poco é bien dicho finca en el coraçón.
Alperriko berba zaliak ez garanondako oheburuko esaldixa!
Azkenik, zelako sorpresia hartu doten Juan Ruiz kanpetxanuak bere testuari CC-BY-SA lizentzia avant la lettre bat ipiñi zetsala ikustian! "Para Entender Este Libro" txatalian dator, eta oso-osorik irakortzia merezi dau. Lotura horretan, testuan faksimillian be, orduko idazkeran erdi-irakorri leike! Benetan, gaurko creative commons lizentzien bultzatzailliak ikur modura erabiltzeko moduko idazkun paleografikua. Iragana eta oraina, testu batian! Zirraragarrixa. Bestalde, txatal honetan Juan Ruiz oso-oso hurre sentitzen dau gaurko irakorliak, oin dala ixa 800 urte idatzittako mezua izan arren...
Hau guztia dala eta, irakorri dotena baiño ediziño hobetxuagua jiratzeko gogua sartu jata, poliki eta gustora barriro irakortzeko; etxian gordetzeko moduko liburua da, beinke. Ediziñuak dozenaka egin dira baiña, eta nik nahi dotena aukeratzeko (Pereira / Zahareas 2008) artikulu hau oso argigarrixa izan da. Beraz, bixar goixian erreferentzia horrekin herriko liburudendara!
Senegaldarren arteko kortesiak
Egunen batian autobusetan topatzen dirazen gazte senegaldarren arteko kortesia konbertsaziñuetako bat itzuli nahiko neuke. Bostekua adeitsuki emon, eta halako zeozer hasten dira:
- Kasumay!
- Kasumay.
- Alam kum ngulu.
- Ngulu kam.
- Kam dungu.
- Dungu m kmamba.
- Kmamba dum.
- Kale dum.
- Dum.
- Kbamba.
- Kbamba kdum.
- Ngogngo dmamba kdongo dong.
- Ba.
- Ndong.
- Gdong.
- Gmumb.
- Ez do bang.
- Halaxe dunk.
- Beno!
- Ala!
Hori guztia 10 bat segundutan, ti-ta, bizkor arraio, metralleta erara. Wolof izango dala pentsatzen dot. Hamengo basarrittar nagusixen artekua etortzen jata gogora, hizkera zarratu eta bizi hori entzutzian. 😁
Lehengo txorradia idatzi eta gero (barkatu senegaldarrak!😁) beste hau topau dot, fidagarrixagua. Artikulo super interesgarrixa da, eta zati haundi baten nere kuriosidadia ase dau, woloferazko eta espainierazko kortesia erritualen aldia eta antzekotasunak aurkeztuz. Eta zati baten, Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunon arteko aldia ulertzeko be balixo izan desta! (bolumena, eta konbertsaziñuan alkar zapaltzeko ohitturia adibidez)
Bakarrik, barriro
Bakarrik ibiltzeko zalia naiz. Badira 15 bat urte, ostera, afiziño hau praktikau ez dotela. Neskalaguna, speleo lagunak, umiak... nere asteburuak jentez betetziakin batera, eta pozik gaiñera, beti lagunduta ibilli naiz aspaldixan.
Etorri jata ba, atzera nere bostian, motxillia, erretratatzeko makiñia eta kuadernua hartuta "parakaidasian" salto egin eta lekuak deskubritzera juateko sasoia. Etxekuen planak kaletarrak izanda, kuebako lagunak neretako baiño gehixagokuak dirazen estuasunetan ibiltzia... gaurkuan beste planik ez, eta ADESekuekin armozau eta gero neretako barrixak dirazen lekuak ezagutzera urten naiz. Aspaldixan sentidu bako sentsaziño atsegiña. Naturaleza bakartixakin, aspaldiko lagun horrekin barriro topatzia izan da. Bertan egon baiño lehen ez neban uste hainbesteko faltia nekanik...
Lehengo aldian, desbardinttasun batzuk: mendixan ibiltzeko arropa aproposik ez (frakak adibidez) eta oiñ argazkixak etaratzeko antiajuak bihar!
Gaurkuan, Kosnoagara etorri naiz. Hamengo kuebetara juan-etorrixan, 15 bat urte baziran gotorleku hau hamendik goittik deika nekala. Azken urtietan gehixago, bertako indusketen arduradunetako bat ezagutu nebanetik. Santa Luziatik bertatik, Zallobietatxu ondotik gorako bidezidorretan abixau naiz; Lumoraiñok allegatzeko arazorik ez. Hor, lehelengo sorpresia: zelako itturri-aska-labadero-dorre konjunto elegantia! Itturrixa 1884kua da, inbestigau biakot. Hortik aurrera, bidia pixkat nahastosuago izan, eta saio batzun ostian zelai batzutara allegau naiz, eta bedarra ez zapaltziarren erdittik sartu nahi ez eta... Azkenian kamiñuan amaittu dot, Bastegieta aldetik urtetzen dan pistian sarreraraiñok. Hortik aurrera bai: tontorrerako bidia argixagua da, eta ganaduen artian gotorlekuanak izan zeikiazen mota artetik pasau naiz; Gotzonek abixau destan moduan, ez da ixa ezer bereizten (nere modukuen begi profanuetara); ez dakitt Unzuetak & ciak nun eta zer industuko zeben; enterauko naiz. Tontorrian bertan, bista ederrak eta pakia, pake haundixa; eta munduko zoramenaz barririk ez daben astakumetxo bat, bere amakin. Horregaittik bakarrik merezi izan dau txanguak. Handik behera, Errigoitti aldera segitzeko bidiari begira geratu naiz, terra incognita hori be esploratzeko goguakin; hurrengo baten izango da. Eta beherakuan, Lumoko dorriari buelta emonda, Arrola alderago jaisten dan galtzada ikusgarrixa topau dot; zuzen zuzen Gernikako aldirixetako auzo barrixetara eruan nabena.
Osteko billaketetan:
-
Dorria Lumotorre, itturrixan ondoko basarrixa Lumogoitia. Baiña oso info gitxi topau dot interneten. Arrarua!
-
Unzuetak Kosnoagan egindakuan erreferentzia bat, 1991ekua; halan be, badirudi aurretik Gondra 1984 eta Valdes 1984 be ibilli zirala bertan.
-
Marijo Deogracias eibarnautak ixa-ixa nik egin doten ibilbide bera egin zeban 2013an! Hamen deskribapena.
Bedar bako urriñeko tontorrak
Gustora irakorri doten komikixa, nahiz eta gaixak oso urrin harrapatzen naben. Ez naiz sekula mendi altuen zale izan -beti esaten dot, bedarra amaitzen dan lekuraiñok noia ni- eta, bereziki, mendixak "egittera" doian jentiak atzeraka eragitten nau. Baiña badakitt jakin, bildumazalion artian badirala mendixa errespetuz eta miresmenez bizi daben pertsona batzuk, tontorraz gain askoz be gauza gehixago dagozela jabetzen dirazenak. Esango neuke Iñurrategitarrak badakela hortik zeozer, eta zentzu horretan egin jata interesgarri liburua; tontorren kurrikulumak, halako eta bestelako bidiak... horrek ez deste piperrik be inporta. Mendizaliak Baltistango jentiakin izandako harremanena, eta garapen proiektuena, hori bai egin jata interesgarri; nahiz eta komikixak hagiografia kutsu nabarmena dakan (normala, eta tamaño onian). Gidoia, bestalde, ondo eta jator idatzittakua begittandu jata; ezagun da euskeraz sortutako lana dala, eta poza emoten dau horrek.
Neo Tokio apokaliptikua
Umiak mangazale bihurtziakin batera, amama etorri jake: Martxelen ordez Lekeittiora etorri jakun liburuzain barri otaku xamarra. Beti aholkuak emoteko prest egoten da, eta "manga bat gomendatzeko" eskatu zetsenian, erantzuterakuan ez zeban zalantza izpirik be izan: "Akira".
Nikok irakorri dau (Tomasek nahixago dau"Naruto"), eta atzetik ni. Asko be asko gustau jata. Gatxa da jarraitzeko (eskerrak bolumen bakotxan hasieran dagon aurrekuan sinopsisari), baiña misterioz betetako korapilluak askatu nahixan, 350 bat pajinatako 6 "totxuak" errez baiño errezago irakortzen dira. Marrazkixak oso expresibuak dira, suntsipenan dagon "edertasuna" (zeozelan esatiarren) ondo islatzen dabe, bereziki espazio ireki erraldoietan. Akats bat dago, komikixan epiloguan bertan aittatzen dana: halako maisulana ezagutu ostian, oso gatxa izango dala bere maillara allegatzen dan komikirik topatzia...
Matxirulotasuna
Gai konplejua, ixa psikoanalitikua izan arren, oso irakorterreza eta interesgarrixa egin jata: egunian zihar, irakortzeko momentua noiz etorriko gogoz egon naiz, eta hori oso seiñale ona da nere kasuan. Ez nekan Jaioren idazlanik irakorritta lehenago; eta ez dakitt bestiak zelakuak izango dirazen, baiña hamen behintzat teknika oso efektibua erabiltzen dau kontau nahi daben hori transmititzeko. Gizon eta emakumien rol tradizionalen kritika fidela, zorrotza eta bihar-biharrezkua, harreman mota barrixei atia zabaldu ahal izateko bihar dana.
Irakurketia eten bako zirikada bat da gizonezkuondako, protagonistian matxirulotasunan islak norberan gaiñian topatzeko bildurrez. Zirikada osasungarrixak baiña! Dana dala, esango neuke adibidia pixkat muturreraiñok eruanda dagola, izan be... ba ete dago protagonista honek dittuan beste trauma, konpleju eta mizkinttasunik dakanik?? Hala bada, dolumiñak. Ez da gozua izan bihar, ez, holako desastre konpletua izatia.
Gero, hain garratza ez izateko-edo, happy endian danak adiskidetu-edo egitten diraz, hori be ez da oso sinesgarrixa. Baiña eskertzen da! Kritikiakin lur jota ez geratzeko behintzat.
JAIO, Karmele. 2019. Aitaren etxea. Elkar, Donostia.
Gai konplejua, ixa psikoanalitikua izan arren, oso irakorterreza eta interesgarrixa egin jata: egunian zihar, irakortzeko momentua noiz etorriko gogoz egon naiz, eta hori oso seiñale ona da nere kasuan. Ez nekan Jaioren idazlanik irakorritta lehenago; eta ez dakitt bestiak zelakuak izango dirazen, baiña hamen behintzat teknika oso efektibua erabiltzen dau kontau nahi daben hori transmititzeko. Gizon eta emakumien rol tradizionalen kritika fidela, zorrotza eta bihar-biharrezkua, harreman mota barrixei atia zabaldu ahal izateko bihar dana.
Irakurketia eten bako zirikada bat da gizonezkuondako, protagonistian matxirulotasunan islak norberan gaiñian topatzeko bildurrez. Zirikada osasungarrixak baiña! Dana dala, esango neuke adibidia pixkat muturreraiñok eruanda dagola, izan be... ba ete dago protagonista honek dittuan beste trauma, konpleju eta mizkinttasunik dakanik?? Hala bada, dolumiñak. Ez da gozua izan bihar, ez, holako desastre konpletua izatia.
Gero, hain garratza ez izateko-edo, happy endian danak adiskidetu-edo egitten diraz, hori be ez da oso sinesgarrixa. Baiña eskertzen da! Kritikiakin ur jota ez geratzeko behintzat.