Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 12
Hamen azaldutako moduan, artikulu honetako material grafikua CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratzen dot.
Azkenik, "Juan de Easo" kazetarixak (Juan Etxazarreta Mendizabal, XX. mende hasierako kazetari ezkertiarra) Tio Tomaseri 1959an bialdutako kartia, amama Valentinan eskelia ikusi ostian. Gizon ausarta gero, itsu-itsuan halako gauza bat bialtzeko. Ezagun da ordurako zaharra izango zala, eta ez zetsela asko ardura frankisten errepresaliak!
Ez dakat argi zein zan Juan de Easo hau. Jakiña, bere benetako izena ez dot dudan jarriko (Juan Etxazarreta, bere eskutik siñatuta dago eta), baiña bere izaera eta ibilbide politikua inbestigau nahixan egin dittudazen billaketetan, datu nahasgarrixak topau dittudaz. 1912an, seudonimo horrekin firmautako panfleto bat zabaldu zan, Donostiako anarkistak zabaltzen ibilli zirana. 1913an, Mundo Grafico aldizkarixan "páginas infantiles" sekziñuan, pedagogiari buruz idazten dau Juan de Easok. 1919 eta 1920an, Donostiako izperringietan (La Voz de Guipuzcoa, San Sebastián Revista Veraniega) artikulu batzuk agertu ziran seudonimo horrekin firmauta. Baiña Antonio Rivera irakaslian artikulu super interesgarri honetan, "Juan de Easo" seudonimua beste pertsona bati egozten jako: Juan Usabiagari, II Errepublikan jardundako politikari "errepublikar lerrouxista". Azkenik, 1935ian, "Don Q, hijo del Zorro"liburuan egille modura agertzen da (1925an Douglas Fairbanksek antzeztutako pelikulan oiñarrittutako liburua). Ez dakitt, baiña, hórrek Juan de Easo guztiak pertsona bat ete dirazen.
Hau guzti hau esanda, hamen dozue kartia. Orijinala oso politta da baiña ulertzeko paleografian aditua izan biharra dago, ixa-ixa, eta horregaittik lehelengo pajinia ipiñikot bakarrik, artikulua irudiz larregi ez kargatzeko; itxuraz aittari-eta be Easoren letra dezimononikua ulertzen kostatzen jaken, eta testua makiñaz "itzuli" zeben; hortxe dakazue transkripziñua.
Hori da dana momentuz. Artikulu serie honetan argitaratutako material guztia, esandako moduan, Wikimedia Commonsen argitaratuta dago; eta "Aquilino Amuátegui" izeneko kategorian dana bilduta topauko dozue. On egin!
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 11
Hamen azaldutako moduan, artikulu honetako material grafikua CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratzen dot.
Oiñ Tio Tomasek tallarreko soziuendako 1958an egindako memorixia; bertan Akilinoren herixotzia kontatzen da, tallarran billakaerian gorabeheren artian. orijinalak commonsen kargauta dagoz.
Tallarreko iragarki zahar bat Wikimedia Commonsen.
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 10
Hamen azaldutako moduan, artikulu honetako material grafikua CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratzen dot.
Oiñ dokumentu batzuk doiaz; orijinalak commonsen kargauta dagoz.
Lehelengo, 1928an Amuategi gogoratzeko Casa del Puebluan egindako "velada necrológica" horren panfletua. Hau lehendik ezaguna da, Salvador Marzana Amuategiren fondoko kopixak ikusi izan dittudaz hortik zihar bueltaka. Kuriosidade modura, esango dogu astegun buruzuri baten egin zala: martzuan 13an... martitzena! Superstiziñozaliei adarra jotzeko edo?? Batek daki.
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 9
Hamen azaldutako moduan, artikulu honetako material grafikua CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratzen dot.
Beste argazki bat, nahikua ezaguna, Indalecio Ojangurenen estudiokua (baiña ez berak etaratakua! Akilinon atzian dagona Indalezio bera da eta). Deigarrixa egitten jata kalia (zelako harrizko zoru politta!), etxian arkua, musikarixen zapatak. Ez dakitt ze banda edo talde izango dan, Txikillana eta Kajoitxu kenduta ez dot beste iñor ezagutzen. 1915 ingurukua izango da hau be.
Eta Ojangurenen beste hau, oso ezaguna be (commonsen badago, kalidade hobian). Guk baiña, azpiko oharrez beteta dakagu; eta "gizon inportantien" atzeko jentiari buruzko datuak be interesgarrixak dirazelakuan, hamen ipiñikot.
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 8
Hamen azaldutako moduan, artikulu honetako material grafikua CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratzen dot.
Hurrengo argazkixa benetan kuriosua da. Aittittan edadiangaittik (ezkerretik lehelengua), 1900 ingurukua izan bihar da. Eugène Pirou estudio famatuan etarakua da, Parisen (Boulevard Saint Germain 5). Eta esango neuke jarritta dagona Pedro Chastang dala, jatorri frantseseko sozialista eibartar historikua. Beste bixak ez dakitt zeintzuk dirazen. Aittitta Akilinon "biaje iniziatikua" izango ete zan?
EGUNERAKETA: Antxon Narbaizan liburua errebisauta, misterixua argittuta. Argazkixa, duda barik, 1900ko Erakusketa Unibertsalera egindako bisittan egin zan. Eibarko bihargiñen ordezkaritzan juan ziran Amuategi, Chastang, J. Rufino Sande eta Pedro Gisasola (eskumakuak izango diraz; baiña ez dakitt zein dan zein!). Eta ez ziran oso pozik geratu hartutako tratuakin, La Lucha de Clasesera bialdutako kartan (1900-VIII-18) irakorri leikianez!
Hurrengo argazkixa oso ezaguna da. Hau be Ojangurenena. Etxian hiru kopixa dakaguz, rekorte desbardiñekin; hirurak ipiñi dittudaz. Ez dakitt nun etaratakua dan. 1915 ingurukua izango da.
Hurrengua be Ojangurenena, 1915 ingurukua izango da. Aittitta kenduta, ez dot beste iñor ezagutzen; kontzejuan kanpokaldian dagozela emoten dau, Ego Gainera begira. Musiko formaziño deigarrixa, egurrezko haize-instrumentuak eta gittarrak.
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 7
Hamen azaldutako moduan, artikulu honetako material grafikua CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratzen dot hamen.
Aurreko txataletan argitaratutako argazkixen aldian, hamendik aurrera datozenen egoeria konplexuagua da. Izan be, autore jakiña dake (Indalecio Ojanguren); eta hau hil zanetik ez dira 70 urte pasau (Espainian, irudi bat domeinu publikora pasatzeko epia da hori). Horregaittik, teknikoki, bere argazkixen erabilpena ondiokan ez da libria. Baiña:
-
Interneten "lizentzia libriakin" argitaratuta dagozen hainbeste argazki bildumatan (Juanito San Martin, Jesus Elosegi Irazusta...), beste autoriak egindako argazkixak be badagoz. Hau da: euren fondo fotografikua dijitalizau eta "askatu" zanian, blokian egin zan. Eurenak ziran argazkixak, eta eurenak ez ziranak be.
-
Gaur egun irudi eskubidiekin oso zorrotz gabiz; baiña Ojanguren eta bestien sasoian, gauzak ez ziran holan. Gaiñera, euren ibilbidia eta izaeria pixkat ezagututa, baitta "Kajoitxu"ren familixakuen jarreria be, nik badakitt euren aldetik ez dagola ezelako trabarik (kontrara, beti dibulgatzian alde dagozela erakutsi izan dabe).
-
Gehixago esango dot: lekuren baten, argazki bildumaren bati lizentzia pribatibua oso modu "alegrian" ezarri izan jako, autoriak ez dirazen erakundien aldetik (!!). Hori ez da ez etikoki, ez legalki onargarrixa.
-
Argazkixak ordaindu eta erosi zittuanak be (gure familixiak) euren gaiñeko eskubideren bat izango dau!
Honek guztiok kontuan hartuta, ez gara gu tikismikis edo purista jarriko lizentzia kontuekin. Beraz, esandakua: irudixon jabe modura, eta Arrateko Ama santisimuak emoten destan podere eta eskumenak baliatuz, hamen jarraixan doiazen irudi guztiak CC-BY-SA lizentziapian zabaltzen dittudaz. Eta hala adierazten dot espreski, aktiboki, pasiboki eta zirkunflexuki, argi eta garbi geratu daiñ.
Hortxe doiaz ba, argazkixak.
Lehelengo bixak, ezagutzen dogun aittitta Akilinon argazkirik zaharrenak dira. Bere edadiangaittik (1876xan jaixotakua zan) 1892kua edo izango dala uste dot, lehenagokua behintzat ez. Argazki saio berekuak dirudixe; lehelengua talde argazkiren bat seguraski (familiakua? lagunena?), gero ebagitta dago. Auskalo beste zatixak etxeren baten ete dagozen. Igual senidien etxietan? Jose Jacinto Amurutegik (sic) eta Zenona Atxak 9 seme-alaba izan zittuezen: Andres Antonio, 1864an jaixotakua; Jose Eustaquio (1867), Maria (1869), Raimunda (1871), Anselma (1873), Aquilino (1876), Luisa (1879), Candida eta Angel (azken bixen jaioturtia ez dakitt).
Argazki bixak batera etara baziran, Luis Gomezen estudixuan izan zan, Bilbon, Barrenkale Barrena 12. Kuriosidade modura, egurrezko barandilla moroko hori garai horretako beste argazki batzutan be ikusi leike. Wikimedia Commonsera igoko doten erretratua "garbi" doia, ohar barik, baiña hamen nere fitxia ipintzen dot, erretratuan atzeko aldia ikusi daizuen.
Hurrengo argazkixa politta da, Kajoitxuna. Bertan Eskola Armerixako bigarren promoziñoko ikasliak agertzen dira, frontoiko eskoletan (artian eraikin barrixa egin barik), Julian Etxeberria gazte baten onduan. Fitxako testua kopixaukot: "Egilea: Indalecio OjangurenLekua: Eibar, frontoi zaharreko eskolaren atarixaData: 1914Oharrak: atzian idatzitta: “Ojanguren, Eibar. 1914. 2ª promoción de la Escuela de Armería. Foto sacada a la entrada de las Escuelas del frontón viejo, donde se impartieron los dos primeros cursos.1ª fila: 5º por la izquierda, Tomás Amuategi, 7º Benito Galarraga, 9º Antonio Telleria, 10º Don Pío Zulaica Unamuno?, 11º Don Julián Etxeberria”
(segi hurrengo artikuluan)
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 6
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Valentina_Gisasola_Larreategi_ca._1940.jpg
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Valentina_Gisasola_Larreategi_ca._1955_(1).jpg
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Valentina_Gisasola_Larreategi_ca._1955_(2).jpg
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 5
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Aquilino_Amuategiren_senide_batzuk,_lankide_eta_lagunekin,_ca._1955_(1).jpg
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Aquilino_Amuategiren_senide_batzuk,_lankide_eta_lagunekin,_ca._1955_(2).jpg
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Aquilino_Amuategiren_senide_batzuk,_lankide_eta_lagunekin,_ca._1955_(3).jpg
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 4
Hurrengo argazkixan, tia Aurora dakagu. Nik neuk ez neban ezagutu, eta ez dakitt gauza haundirik berari buruz, baiña etxian entzun doten apurrangaittik, esango neuke familixan oso estimatua izan zala. Ez zan ezkondu. Bere argazkixei begira, esan neike politikoki aktibua izan zala (maiatzan 1-eko manifetara-eta juaten zan), eta emakume oso guapia begittantzen jatala. Igual oker nago, baiña bere arpegixak pakia eta lasaittasuna transmititzen desta.
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Eibarko_musikariak_ca._1894.jpg
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Eibarko_Udal_Musika_Banda_ca._1899.jpg
- https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Eibarko_Udal_Musika_Banda_ca._1904.jpg
Amuategi-Gisasola artxiboko materialen liberazioa (CC-BY-SA) - 3
Behiñ aittitta Akilino hil eta gero, jakiña, familixakuak segidu zeben, tallarrakin-eta. Horregaittik, interesgarrixa begittandu jata euren argazkixak be ipintzia.
Hau 1930ko hamarkadakua dala kalkulatzen dot. Bertan, lurrian jarritta dagozen lau nagusixak ezagutzen dittudaz: Aurora Amuategi, Valentina Gisasola, Ines Amuategi eta Manuel Gorosabel.