El Salvador, lehen kontaktua
Errezelua dakat, nik emakume hau ez ete doten ezagutu Diaspora Vasca taldiakin ibilli nintzan sasoi hartan. Internazionalista asko ibiltzen ziran atzera-aurrera, eta nik askotan ez neban oso ondo jakitzen zeintzuk ziran. El Salvador? La Pollaren abestiren bateko aipua, eta lagun batek lagatako musika-zintta bat kenduta, ez nekixan ixa nun zeguan be, eta gitxiago hango gorabehera politikuen barri. Beraz, Odriozolak bere erresistentzia guztiak egin ostian (bere bizitzia interesgarrixa ez zalakuan), pozten naiz azkenian amore eman izatiaz, eta epiloguan esaten daben modura: "Agian nire historia idatzita, jendeak, El Salvadorko historiaz gehiago jakingo du, eta hemengo jendeaz eta herrialdeaz interesatuko da". Horixe gertatu jata neuri eta, leku ezezagun batera leihua zabaltzia legez izan da.
Interesgarrixa egin jata, baitta be, liburuan egitturia; adabaki-lekukotasunez osatutako kontakizun collage bati formia zelan emon leikixon erakusten dabelako, erreiterazioan sartzeko arriskuak, neure idazlan propio baterako kontuan hartuko dotena.
PD: bide batez, liburu honetan agertzen diran izen batzuekin, "pertsona interesgarrixen detektoria"ren pilotua ixotu jata. Julio Cesar Monge honekin, adibidez.
Almas de cántaro
Behin baiño gehixagotan, bestiak baiño gehixago sentidu naiz, badakadazelako bizitzeko motibaziño onak (kultura, zientzia, familia, natura...). Beste batzuen aldian ("jente grisa", askotan despektiboki erabilli izan doten esamoldia) nere zioak jasoaguak dirazelakuan. Jente gris horren bizitzia "hutsa" dalakuan; eta huts hori betetzeko erabiltzen dittuezen atxakixei barre egitten: kirola, ehizia, beharra, musa, jatekua... Bai: askotan, krutwigkerixa beltistokratikuak jo izan desta (kontzeptu gogorragua ez erabiltziarren), beste jente guztia baiño hobia naizela pentsatzeraiñok.
Baiña, azken fiñian, gure animali izaera honetan, jatia, lo egittia eta (ahal badogu) erreproduzitziaz gain, enparaua hutsa da. Beleidade intelektualak izan edo ez -anomalia bat?-, ez dago alderik kalian juntatzen garan pertsona guztien artian, izan elite, izan masa, izan lunpen. Danonak diraz bizitza hutsak; eta bakotxa bere gustoko gauzekin betetzen saiatzen gara. Artikulu zientifikuekin bete, zein Marca izperringiakin, biologikoki ez dago alderik.
(pedestalera igotzeko tentaldixa dakatenerako ohar iraunkorra)
Mendekua, katarsia?
Zelan aurkeztu leike maittasunez pertsonaia gorrotagarri bat? Liburu honetan dogu adibide bat. Maitte dogun kultura baten, estimatzen dogun jatorri baten, gauza txarrak badagoz -ez naiz "moruen" matxismo eta autoritarismuari buruz luzatuko, hori azpimarratzen daben jente askotxo dagonez-, zalantza barik kultura eta jatorri horretan eskua sartu behar dogu, desguaze moduko bat egiñaz, balekua gordetzeko eta bestia ezabatzeko (hamen bardin, e? Europako herri kulturako osasun praktikei buruz askotan esan dot hori). Bistan danez, idazle honek herentzian sutan erretzeko moduko gauza asko jaso dittu: eta liburu honetan gogoz ekitten detsa horri (azken mendeku-eztenkada xelebre eta guzti). Orekatua da, halan be: kontraesanak dagoz, ez da argumentaziño perfektua. Zentzu horretan, benetakotasun haundixa daka: kultura horretatik datorren andrazko batek, feminismuan barneratu nahi badau, bere muiñian txerta-txerta eginda dagozen kodeak ezabatzia ez da gauza erreza; zailtasun horren adibide asko ikusi leikez liburu honetan. Kultura horren parte ez dan iñork ezingo leukena idatzi (gitxiago gizon batek) errezkerixan eta arrazismuan (guk be badakaguz gure kode txertatuak) sartu barik. Bikaina eta bereziki pozgarrixa, musulmanen mundu barruan bertan askatasun hazixak ernatzia, europarren paternalismorik bakua.
Beste frekuentzian
Ariketa literario bat, horrek dakarren arrisku guztiekin. Orokorrian gustau jata, nahiz eta une batzuetan dakan introspekziño maillia (idea asoziaziñuak, erreferentzia literario eta filosofikuak...) hermetiko xamarra bihurtu. Bestalde, etxata asko gustatzen "literatura femenino" kontzeptua (halako liburu asko asko gustau izan jatazelako), baiña kaso honetan egokixa dala uste dot; izan be, "muiña" emakume izaeriari oso lotuta ikusten dot, eta -kaso honetan bai- pixkat jokoz kanpo laga nau horrek. Une batzuetan, kontatzen dabenari buruzko interes faltia...