Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Blog ikastaroa

Oier Gorosabel 2020/04/19 22:34
Gaurkuan, Lady Txargainek botatako eskularrua Gari Zamanbolek hartu dau, eta beste makinatxo bat (argazkikuak gehi Iturri) blogetan irudixak untsa txertatzeko bidea ikasi dogu.

Ikusiko dogu oiñ, teorixatik praktikara pasatzerakuan zer pasatzen dan.

Argazkieri buruz

Ados. Hamen dago irudixa. Eta badakitt ze pasatzen zan. Bideokonferentzian be esan dot: hasieran (in illo tenpore, kamiseta gorri eta fraka horixen sasoian) irudixak normal kargatzen nittuan, arazo barik. Gero, ezin kargauta hasi nintzan. Gaur argittu da zergaittik: hain zuzen be, asko kargau doguzenok, zerbitzarixa geldotu-edo egitten dogu, batez be (nere moduan) karpetetan sailkatzen ez badoguz. Orduan: sistemia ibilli, badabil. Baiña oso poliki. Beraz, etxeko lanak izango dira poliki-poliki horrek irudi pilluok sailkatzia eta hobeto antolatzia. Jardunaldi produktibua. Eskerrikasko! Eta poztu naiz zuei arpegixak ikustiaz.

Makisen desengainua

Oier Gorosabel 2020/04/17 09:03
MARSÉ, Juan. 1993. "El embrujo de Shanghai". Random House Mondadori, Barcelona 2013.

Gustatzen jata Marse-ren unibertsua, 40 hamarkadako "ciutat podrida" gris hori. "Si te dicen que caí" nobelakua gustau jatan, eta hau gehixago. Nobela barruko nobelia, ume ikuspegixa erabillitta amesen dimentsiñua hartzen dabena (Shanghai ezagutzeko gogua, Fagor Arrasatekuekin batera!) gero modu bortitzian errealidadera itzultzeko. Horregaittik azken kapituluak gogorrak diraz: baiña ederrak, desolaziñuak batzutan izaten daben edertasun berezi horrekin. Gure heroi desengañatuak, lehengo makis idealistak, mundu miserable barrixian bere lekuan billa. Zinian takillako azken eszeniak begixak itxiarazi, eta amesetan laga nau...

"Cuervo Ingenuo" habla

Oier Gorosabel 2020/04/16 11:20
GEZURAGA JAUREGI, Xabier. 2020. "El arte de representar el tiempo. El arte rupestre analizado desde el punto de vista del calendario lakota". Autoedizioa.

Xabierrek begi klinikua daka, eta gustatzen jata bere iritzixa eskatzia speleo kontuetan: izan artikulu bat, izan karstaren zientziei buruzko ekimenen bat... Xabierren begiradia extraterrestriena lakotxia da, edo parakaidistiana, edo munduari beti begi barrixekin eta aurrejuzku barik begiratzen detsan umiana; beti erreparatzen detsa norberak ikusi ez daben detalleren bati.

2005etik hona pasau dittuan momentu bakartixen eragiñez izan leike: munduan zaratia ixilarazi ezkeriok, obserbaziño ordu luzietan gauza asko ulertzen dira. Antxiñako txamanak ondo zekixen hori.

Armintxekuan ostian -ondo kontatzen dau berak, liburuan- Xabik jauzi kualitatibo bat egin zeban. Insomnio gabetan, bere brainstormingan lekuko izan giñan, bere osasun mentalaz kezkatzen hasteraiñok. Etxeko profeta, hasieran ez genduan serixuan hartzen: labar-artedun espezialisten arretia ixotu behar izan zeban iritziz aldatzeko. "Ene, badirudi Xabi ez dagola hain zorua" esan neban; eta poztu nintzan.

Ni neu, labar-artiakin gogaittuta nago: lehelengo ilusiñuan ostian (igual nere bizitzako emoziñorik haundiña) etorrittako takatekua be, parekua izan da. Arkeologixa munduko miserien zurrunbillua bertatik bertara ezagutzia etxata bape gustau. Espeleologua naizen neurrixan interesatzen jata, bistan da -karstaren zientzietako bat dan neurrixan- baiña, lehen ilusiñoz bizitzen baneban be, oin arkeologia kontu guztiak gustu mingotx bat hartu dabe neretako; eta ez naiz bakarra. Halan, gatxa da labar-arte gehixago topatzeko gogotsu ibiltzia.

Edozelan be: nere mingostasun horri aurre eginda, Xabierren liburua irakortziari ekin detsat. Ez naiz damutu: gai ezin hermetikuagua izan arren (ez dakat ahalmenik, ezta gogorik be, espezialisten maillara igotzeko) irudi ugarixak, eta testuetan erdi-ulertu dotenak harixa jarraitzeko balixo izan deste, eta gai anekdotikuez gain ("izarretan irudixak ikusten hasitta, Pato Donald be ikusi zeinke"), Xabierren interpretaziño teorixiari zentzua hartu detsat. Gehixago, ez dalako perfektua ("ez zaittez fidatu teorixa perfektuez"), eta argittu bako hutsuniak dittualako. Xabierren toke jeniala da: iñok erreparau bakua ikusteko gaittasuna.

Liburu honetan, Xabierren irribarre enigmatikuan atzian ezkutatzen dana hobeto ezagutu geinke. Urte askotan exploraziñuak konpartidu daiguzela!

Liburua hamen irakorri leike.

Jentia vs. "pelukak"

Oier Gorosabel 2020/04/11 09:17
ELKAR LANEAN. (ETXEBERRIA, Malores. GONZALEZ DE GARAY, Iñaki. MENDIGUTXIA, Begoña. RUIZ, Juanjo. STÜRTZE, Alicia). 1984. "Foruen aurkako saioaldiak eta herri-erreboltak (XVIII. mendean). Ed. Gordailu, Donostia.

Dibulgaziño ale politta, edozeiñek ulertzeko moduan (igual sinpliegi) matxinaden sasoiko gatazkak argitzen dittuana. Neretako argigarrixena, igual, Erdi Aroko estrukturetatik Antziñako Errejimenera gizartian egitturian aldaketak.

Benito Otsoa

Oier Gorosabel 2020/04/06 10:00
Ez genduan ezagutzen bideo hau, gure semiak eskatuta ikusi dogu. Itxuria, 80. hamarkadan Jaurlaritzan enkarguz egindakua da, eta belaunaldi askotako umiak hezi (eta "traumatizatu") dittu Otso Benito horrek. Ha zelako sorpresia, Xabier Lete tximiñuana egitten ikustia... teatrerua azken fiñian (naiz eta "oso txarra"izan, berorrek aitortuta). Puxtarri bat gehixago gizon honen alde.

EGUNERAKETA: Leire Goitia maistra lekeitiarrari esker, jakin dot serie bat egin zebela. Mereziko leuke irudi eta soinu masterrak lokalizatziak, eta ganoraz argitaratziak! Hamen ale gehixago:

Aittitta-amamak, umiak eta txakurrak

Oier Gorosabel 2020/04/03 09:34
Ez ahaztu oin ereindako uzta 30 urte barru jasoko dogula.

Lehelengo aste bixak fuerte xamar egon eta gero, aste honetan flojo topatzen naiz. Kafia hartziari laga detsat (horrek be eragiña izango dau, duda barik), baiña gorputza sortuta igartzen dot, eta gogua illunduta. Eta karteltxo apokaliptiko hau prestau dot sare sozialetarako.

Izan be, uste eze ez garala konturatzen umiei erakusten gabizenaz. Eta kontuan hartuta hórrek umiak dirazela etorkizunian gizartia gobernauko dabenak, ba... gure buruan gaiñian kaka egitten gabiz.

Egoeriak behin baiño gehixagotan ekarri desta aspaldiko ipoin hau.

Etxe baten familia bat bizi zan: gurasuak, umia eta aittitta. Aittittak ezin izaten zeban ondo jan: eskuan dardaria zekan, eta jatekua jausi egitten jakon, mahaixa eta erropak zikinduta. Behin platera be jauzi eta hausi jakon, eta gurasuak asko hasarratu jakozen. Bixamonian, egurrezko erretillu bat emonda esan zetsen: "Aittitta: zurekin jatiak higoiña emoten desku. Hamendik aurrera jatekua erretillu honetan emongo detsuegu, eta aparteko lekuan jango dozu txakurrakin batera". Eta halaxen egin zeben, aurrerantzian; aittittari lurrera jausittakuak txakurrak jaten zittuan.

Baten, gurasuak umia oso lanpetuta topau zeben: gubilla hartuta ohol bati formia emon nahixan zebixan, jo-ta-sua. Zertan zebixan galdetu zetsenian, umiak poz-pozik erantzun zeban: "Erretillu bat egitten nago. Zuek zaharrak zarienian aparte be jan biakozue, eta bakotxari bat egin nahi detsuet". Umian harridurarako, gurasuak negarrez hasi ziran.

Egindako bidegabekerixaz konturatuta, gurasuak aittitta barriro jangelara ekarri zeben. Aurrerantzian otorduak danokin batera egin zittuan, senidiak lagunduta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020