Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Granitozko herrixian

Oier Gorosabel 2020/03/31 08:25
PARDO BAZÁN, Emilia. 1887. "Los Pazos de Ulloa". Bruguera, Bartzelona 1983.
Granitozko herrixian

Castro Caldelaseko herriko tabernan, 2000

Betidanik erakarri izan nauk nobela honek (gaixa, estilua...) baiña gaur arte etxatak parian suertau; oker ez banago, Ondarruko liburutegiko bookcrossing kajoian eskuratu najuan. Gozatu juat; gehixago, oiñ nere kurrikulumian 4 urtez erdi-gallego izan nintzaneko esperientzia jaukat-eta. Hango jentiakin bizi izandako momentu gozuak behin baiño gehixago etorri jataaz: batez be, herrixketako giruan lagunen eskutik (Mar, Ana, "Ceboleiro"...) sartu nintzanekuak, herri zahar-maitagarri (batzuetan amorragarri) horren briztadak hartuta, esku baten borona zatixa, bestian tetilla gaztaia eta aurrian ardau zuri katillua nekala. Porroustada hauez gain, kontakizunian interesa ondo mantenduta jagok eta, melodramatismuan (larregi) sartu barik bere garaiko erretratu sozial ona egitten jok, historia liburuetako lerro jeneralak zeozelan "haragiztatzeko", edo kale/basarriko bizimoduan izandako eragiña erakusteko. Idazliari buztan puntia ikusten bajako be (tradizionalistia) danondako jaukak "egurra", eta gustora geratzen dok (eta lagatzen gaittuk) aldia guztietan dagon kazikismua seiñalauaz, modu deskriptibuan eta epaittu barik. Hori nabarmen geratzen dok abadien kuadrillia deskribatzian, "trabucaire", karka, seudoprogresista zein -azkenian idazlian bedeinkapena jasotzen daben- Kempis-en bidia jarraitzen daben proagonista ziliziozalia.

Bizitzia eta vidia

Oier Gorosabel 2020/03/28 09:55
Ez da gauza bera herrixa eta pueblua; mallubixa eta fresa; eta bizitzia eta vidia.
Bizitzia eta vidia

Irudixa: Deborah Griscom Passmore, 1890 (public domain)

XX. mende hasieran, gazte burrukalari batzuk kanpoko ideiekin Euskal Herri fededunian baztarrak nahasten hasi ziran. Euren kontra benenoz betetako berbak bota ziran (irakortzekua da Txomin Agirreren pasarte ha), tartian erderakadak zirala eta. Aittitta Akilinori bereziki gaiztotu jakozen (euskalduna eta sozialistia! traidore doblia), eta egozten zetsen gauzetako bat, adibidez, "pueblua" aittatzia zan. Baiña, bistan da, gauza bat herrixa edo herrittarrak diraz; eta bestia "pueblua masan".

Bestalde, ni umia nintzanian (70-80ko hamarkadan) txikliak eta txupatxusak ezagutu nittuan, nagusiki gusto bikuak: fresa eta menta. Kaletik basarrira edo mendira begixa bota izan dotenian, benetako mallubixen eta benetako menta-orrixen gustua ezagutu izan dot. Eta, bistan da, ez dake gozokixen gustuakin zerikusirik. Horregaittik, bereizterako orduan gauzia argi dago: gauza bat da mallubi gustua (udabarrixan baiño ez doguna dastatzen), eta bestia fresa (gozokixena).

Hau guzti hau egunotan erabilli dot bueltaka, gure ume "gamerrak" ("jokalarixan" konnotaziño bera ez dakan berbia, erregular!) alkarrekin berbetan entzun dittudazenian. Ordenadoreko jokuetan, bere pertsonajiak, izan burrukalarixak, izan bolido gidarixak, edo espaziountziko nabigatzailliak... "vidak" dittuez; jokatu ahala galtzen dabena, edo ez-dakit-zer-helburu lortzian berreskuratzen daben "vidia". Eta, kargu hartu barik (zeozer txarto esaten dabenian, zuzentzeko ohitturia dakat-eta), hori ez zuzentzia erabagi dot. Izan be, oso desbardiñak diraz "vidak" eta "bizitzia", ez dozue uste?

Vivan las caenas

Oier Gorosabel 2020/03/19 11:50
Behin eta barriro argumento estupido bat entzutzen nabil (zelako ardixa dan jentia!): "Es ke... jentiari urtetzeko baimena emoten badetsazu, hala! Deskontrolatzen hasiko da. Halakuak gara! Eskua emon, eta besua hartu!". Konturatzen zarie zer dagon esaldi horren azpixan?? Zibilizaziño mota baten balioeztatzea. Gizaki autonomo izaerian ukatzia. Diktadura baten premiñia ahoz gora eskatzia, eta txalotzia. Negarguria emoten desta.
Vivan las caenas

Sing Sing kartzela ezaguneko irudixa; asko eskatzia da halako zeozer egittia? ( segurtasun distantzia bat mantenduta)

Honek ez daka hankarik ez bururik, osasun ikuspegittik: polizia militarizatu patrullak kalian, jentia etxetik urten ez daiñ (baiña halan be dendak eta tallarrak martxan!!). Polizia guzti hori paseo eta kirola egokiro egitten dala kontrolatzen egon zeikianian...

Behin eta barriro argumento estupido bat entzutzen nabil (zelako ardixa dan jentia!): "Es ke... jentiari urtetzeko baimena emoten badetsazu, hala! Deskontrolatzen hasiko da. Halakuak gara! Eskua emon, eta besua hartu!". Konturatzen zarie zer dagon esaldi horren azpixan?? Zibilizaziño mota baten balioeztatzea. Gizaki autonomo izaerian ukatzia. Diktadura baten premiñia ahoz gora eskatzia, eta txalotzia. Negarguria emoten desta.

Ados. Ez daigun federik izan jentiarengan. Onartu daigun danok indibidualista insolidario inkonszientiak garala, eta porradun polizia bat gaiñian bihar dogula derrigorrez, arauak betetzeko. Eta HALAN BE: polizia militarra kaliak hutsik mantentzen euki biharrian, bardin-bardin euki leike kirol gune (konfinatu, kontrolatu) bat kontrolatzen.

Nun dake burua Osasun Buruzagixak? Ez dira konturatzen etxeko atxilotze honek laster baten ekarri leikezen sozio/osasun arazuekin: depresiñuak, osteoporosisa, tratu txarrak... Zer gertatu bihar da neurri hori arrazionalizatzeko? Jentia suizidatzen hastia? Leyenda negra famoso horri arrazoia emongo ete detse, beste herrialdiei bizkarra emonda ibilbide propiua egiñaz? (Espainia da etxetik aisialdirako urtetzia lagatzen ez daben Europako herrialde bakarra; ikusi bat, bi adibidiak).

Atzo Argentinako senidiei idazten netsen, Mar del Platan bizi dan amaman lehengusiña gaztian (90 urte) egoeriangaittik kezkatuta. Esaten netsan: "Aprobetxau oiñ urtetzeko, ariketa fisikua egitteko, forma onian ipintzeko! Laster etorriko jatsu-eta itxialdirako agindua, eta halan hobeto aguantaukozu".

"-------- Mensaje reenviado --------

Asunto: Re: corona virus ¡¡ hola oier.. ¿Cómo la estan pasando? Las noticias q llegan nos dan miedo. Aquí recién empieza. Ya tenemos el 1 caso en Mardel.

Fecha: Thu, 19 Mar 2020 10:06:55 +0100

El 19/03/2020 a las 1:07, Maria Elena Berasueta escribió:

¡¡Hola oier...... gracias por tu solidaridad!! Por suerte vivo a 1 cuadra de una plaza con mucho verde y a su vez ésta da a la costa sobre el mar, lo que me da para caminar al aire libre y lejos de personas. Hoy cumplimos el 3er día de encierro. Trato de no estar pegada a la tele por q te llena la cabeza. Escucho música estoy activa ycomunicada con la familia. Aquí esta costando mucho q la gente entienda... Por suerte me siento bien, soy de ponerle pila y no aflojar. Por algo tenemos sangre vasca.....

Te tengo informado y que estén bien. Los abrazo..... María Elena

 

De: Oier Gorosabel Larrañaga <xxxx>

Para: Maria Elena Berasueta <yyyy>

¿Os permiten salir a pasear, lejos de personas? Pues felicidades, y bravo por el Gobierno de Argentina. Aquí, el Gobierno de España ha tomado las riendas de todo (los gobiernos autonómicos se han suspendido de facto) y eso incluye policía de todos los colores y Ejército por las calles, impidiendo que la gente salga a hacer ejercicio o respirar aire libre. Es una medida demencial (es el único país de Europa que la ha decretado) y de muy dudosa eficiencia sanitaria: los trabajadores de las fábricas (no las han cerrado) siguen circulando por las calles, y la única autorización para salir es a hacer compras (las tiendas siguen abiertas), por lo que todos los niños se encuentran encerrados en las casas (tú eres maestra, y sabes lo que eso significa), y de igual manera los ancianos, los disminuidos psíquicos... Si no corrigen esta medida (estableciendo un sistema de salidas controladas, por turnos, o como sea) vamos a tener muchos problemas de salud añadidos a los del coronavirus.

Cuidaros. Seguimos en contacto."

Gaur jasotako erantzun honekin, ostera, ikusi dot geu garala arraruak; eta -Hegoaldeko euskaldunak behintzat- oso espainolak: salatari bokazionalak, "Vivan las caenas!" leloaren jarraitzaile sutsuak...

Exotikuen artian exotiko

Oier Gorosabel 2020/03/16 17:45
TOER, Pramoedya Ananta. 1950. "Iheskaria". Txalaparta, Tafalla, 1994.

Indonesiako kulturiakin txoke bat: Borneo, Java eta beste islei buruzko erreferentziarik ez nekan, piraten edo II Mundu Gerrako erreferentzia lauso batzuk kenduta. Eta -ipoin afrikarrekin gertatu izan jatan legez-, kontakizun-kode desberdiñak topau dittudaz; hasieran latzak (jode, lehelengo 25 pajinak "etorri nere etxera" eta "ez, ez noia" laburbildu leiken dialogo batian!) baiña irakorri ahala, gero eta erakargarrixaguak. Eta nobela kanon ezagunagotik hurrago. Bistan da, II Mundu Gerra amaierako egunak hobeto ezagutzeko be balixo izan desta.

Gizon diskretuaren lekukotasun baliotsua

Oier Gorosabel 2020/03/05 22:13
ARIZMENDIARRIETA, Santiago. 2016. "Mis memorias. La guerra civil española: 20 meses prisionero". Ego Ibarra bilduma 42. Eibarko Udala.

Lehen zorrotz jarraitzen nittuan Ego Ibarra komisiñuan argitalpenak, huts egin barik erosiz; Lekeittion bizi naizenetik, pixkat deskontrola dakat. Halan, aurtengo liburu ferixa baten izan dot liburu honen barri, eta tak! Etxerako hartu. Gaiñera zein agertuko azalian, eta amama Ines, aittitta Manuel eta tia Aurora.

Dokumentu bizi-bizixa, pozgarrixa da "enkarguz" idatzittako liburu hau (Juan de los Toyosek 50. hamarkadan eskatuta) argitaratu izana, lehen eskuko lekukotasunan balixo berezixakin.

Indalecio Prietok izan zeben garrantzixa ondo ikusten da. Kuriosua, bere garaixan Jose Antonio Primo de Riverak Falangeren zuzendaritzia hari eskaiñi izana (Joxean Mussolinin mireslia zan, eta ha be Alderdi Sozialistatik etorrittakua zanez...).

Kolpian osteko uniak eta egunak oso ondo isladatzen dittu, liburuetatik ezagutzen doguzen gertakari hotzak kolorez pinttatzen. Kaleko giroz.

36ko irailla amaierako ebakuaziñuan desolaziñua, barriz, zirraragarrixa da. Idazki honekin Arizmendiarrietak asmo literarixorik ez badaka be -edo igual horretxegaittik- egitten daben kuadrua ixa inpresionistia da.

Beste kuriosidadiak be badagoz: gerrako administraziñuan funtzionamendua ezagutzia (komisarixak, errekisak, errezibuak...). Etxian betidanik “errekisatuen” aldetik entzun izan dittudazen kontuak, “errekisatzaillian” ikuspegittik. Hobeto ulertzen diraz.

Eibarko bonbardeuan kontakizuna be zirraragarrixa da: hotza, "ixa notariala" egitten dau, baiña bertan biziraun zeban pertsona heldu baten lekukotasunak ikuspegi barrixa emoten detsa gertakarixari (oiñ arte umienak bakarrik irakorritta nekazen).

Bestalde, azkenaldixan desertore eta intsumisuekingo gero eta interes haundixagua dakaten honek, liburu honetan bildumarako ale barrixak topau dittu. 36ko kolpian, Urizar karlista atxilotu eta Mallabixara bialtzen dabenian, CNTko baten ardurapian; honek bizitzia salbatzen detsa (“saka” inkontrolatu batetik babestuz) eta gero, gerria amaitzian, karlistia zenetistian billa, faboria itzuli nahixan; bi gentlemen, gerra basatixan erdixan. Edo Arizmendiarrieta bera (sozialistia) preso egonda, frankista eibartarrekin behiñ baiño gehixago topatzen danian Espainian zihar; eta gorrotuari elkartasuna nagusitzen jako; iñor ez dago gustora gerran. Arerixuen arteko elkarguniok (soldaduen gustoko, agintarixen amorrurako), gerrian zentzugabetasunari buruzko mezu sakona dira. Edo "inoren lurraldean" piñuak jotzen dabizen trabajadoriei, errepublikarrak tiro egitten ez detsenian (bazkaltzera doiazenian, ostera, gelditzen diran zentinelei tiro eta tiro). Edo, beste aldera pasatzia erreza izan arren iñok iges egitten ez dabenian, nazionalen aldian dagozen lagunekingo errepresaliarik ez izateko; gerrako basakerixan, batzuetan, errespetatzen dirazen kodeak.

Liburu hau irakortzen, baitta, erabaki dot behingoz nere aspaldiko gogo bati ekitteko: esperantua ikastia. Banekixan Arizmendiarrieta izan zala 50. hamarkadan (!!) horren bultzatzaillia Eibarren, eta ez nekixan Toribio Etxebarria bera be ibilli zala horretan. Gaur egunian dana askoz be errezago dago, eta hizkuntzak ikastia buruko gimnasia bikaiña danez, ba hasi naiz ni be. Zertarako? Ba ondo pasatzeko; neretako nahikua.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020