Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Historia, jalgi hadi aldizkariespezializatuastunetatik plazara

Oier Gorosabel 2020/02/28 12:19
ELKAR LANEAN. 1984. “Euskal Herriaren historiaz”. Donostiako Udako Ikastaroak III. 1984ko iraila. EHUko Argitarapen Zerbitzua. Bilbo.

Oztopo linguistikuez gain (oi 1984ko gaztelera > euskera itzulpengintza! Eskerrak artikulu batzuk jatorriz euskeraz zirala), hitzaldi txorta honetan oso gauza interesgarrixak topau dittudaz:

  • Erromatar kolonizaziñuan zehaztapenak (Koldo Larrañaga).

  • Aintzinako meatzaritzari buruz ezagutzen ez nittuan detalliak (Mertxe Urteaga).

  • Bagauden sasoia, eta iñoiz topau doten euskal datu espeleologiko zaharrena (Koldo Larrañaga).

  • Goi-ertaroko populaziño mobimenduak, Al-Andalusetik iges zetozen kristauena, bereziki (Agustin Azkarate).

  • Lege Zaharraren sasoian, Lapurdiko Herri Biltzarren indargabetzia, liberalismuan sartziakin (Manex Goihenetxe).

  • XIX. mendeko industrigintzan abiapuntua I Internazionalan sasoian. Dirua beiño zeozer gehitxuago (Joseba Agirreazkuenaga).

  • 1868ko “Gloriosa” inguruan Bizkaixan izandako mobimendu soziopolitiko xelebria: beste probintzietan ez bezala, karlistak eta liberalak, foruen alde eta sufragio unibertsalan kontra, gero banatu aurretik (Alfredo Herbosa).

Ixipu lodiz egindakua

Oier Gorosabel 2020/02/28 12:14
BAHR, Aida. 2011. “Ofelias”. Txalaparta, Tafalla.

Historia trukulentuak, deserosuak, inpresionistak, poliedrikuak. Emakume -pertsona- bardin bi ez dagozela modu inkietante xamarrian argi lagatzen dabenak, eta pertsona baten barru laberintikua ondo ezagutzia oso gatxa dala.

Pegoretako artisau artian

Oier Gorosabel 2020/02/28 12:09
GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. 1985. “Bidasoaldeko eskulangilleak. Sunbilla, Arantza eta Igantziko etxe-lantegiak”. Antropologiaren Euskal Bilduma 5. Haranburu Editorea, Donostia.

Garmendia honen txindurri-biharra ez zuan alperrikua izan: halako liburuetan, bestelan jaso ezin leikian informaziño baliotsua jaso juan. Batzutan oso teknikua da (neurrixak, materialak, prozedurak…) baiña etnografixia halakotxia dok, eta kontsulta liburu bikaiña dok zentzu horretan. Bestela, baiña (horixe dok nere gustokuena) artisauon bizimoduari buruzko barrixak emoten jittuk, elkarrizketen detalliekin, anekdotak edo antxiñako bizitzia ezagutzeko balixo deskuen hainbeste gauzakin. Oso modu “peñasantiagotarrian”, zeozelan esateko.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020