Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Ibiltari arlote bat

Oier Gorosabel 2020/12/30 00:01
CELA, Camilo José. 1944. Nuevas andanzas y desventuras de Lazarillo de Tormes. In: CELA, Camilo José. 1989. "Obras completas". I. Tomoa. Ed. Destino, Barcelona.

Egilliak berak azaltzen daben modura, estilo ariketa bat da hau. Irakorterreza, ariña eta dibertigarrixa, aro garaikideko arlote baten nundik norakuak jarraitzen doguz, historia liburuetan agertzen ez dirazen baztarreko pertsonaje eta gertakari oso sinisgarrixekin. Gustau jata, ez da alperrik Cela best seller frankisten maisua.

Tuberkulosisan urtietakua

Oier Gorosabel 2020/12/27 13:23
CELA, Camilo José. 1943. Pabellón de reposo. In: CELA, Camilo José. 1989. "Obras completas". I. Tomoa. Ed. Destino, Barcelona.

Orijinala benetan, nobela txiki honen egitturia: “La Colmena” txiki baten modura, osasun etxe bateko geletan bizi / ez bizi dirazen pazientien gorabeherak, bakotxa bere izaera, kezka eta hizkera berezixekin. 40.ko hamarkada illunian EH Hegoaldian hain arrunta izan zan tuberkulosisa oso presente, nahiz eta bere izenez gitxittan aittatzen dan. Eta epoka horretan hain arrunta izan zan herixotzia gordinttasunez, dramatismo asko barik eta -zergaittik ez- umore dosis haundixakin aittatuta, egoera hori bizi izan daben pertsona batek baiño emon ezin leikian ikuspegixakin.

Komikixak iruzkintzen hasiko naiz

Oier Gorosabel 2020/12/27 13:20
SPIEGELMAN, Art. 2007. Maus. Relato de un superviviente. Penguin Random House, Barcelona, 2019.

Zalantzetan nago: oin dala urte batzuk irakorrittako liburu guztiei buruzko iruzkintxo bat egittia erabagi neban (allegau zalako momentu bat, ez nintzala kapaza gogoratzeko halako edo bestelako liburua irakorritta nekan edo ez). Ba, umien arrimuan, azkenaldixan komiki asko irakortzen nabil. Aspaldiko partez. Eta euretako asko oso onak dira, kalidade altukuak, onduen landutako liburuen pare. Zergaittik liburuei bai, eta komikixei ez?

 

Ikusiko dot zer egin. Baiña, gaur amaittu dotenari buruz behintzat, zeozer idatzi biharra dago. Maisulana benetan. Kontatzen dabenaz gain -fondoko historixia- ZELAN kontatzen daben be oso deigarrixa da, erakargarrixa, eta oso didaktikua bide batez. Pasarte garratzak umorez kontatzeko modua apartekua da -bistan da idazle/marrazkilarixak ondo dakixala zer dan gerrak eta estuasunak pasau dittuan zahar batekin bizitzia-.

Gerria eta foballa

Oier Gorosabel 2020/12/27 13:12
BEGOÑA, Mikel. IÑAKET. 2020. Helize. Harriet Ediciones.

Gure aittak izugarri gozatuko zeban liburu hau: geopolitika (gerra!) eta foballa, bere saltsan ibilliko zan 1914-18ko gorabeheretan girotutako komikixa (edo "nobela grafikua", modako termino jasoa erabiltziarren). Neri foballak guztiz dizerdit, baiña halan be gustora irakorri dot Plentzia inguruan hondatutako u-boot baten inguruan sortutako korapilluak. Interesgarrixa, baitta be, euskal abertzaliak "feniziuekin" izandako barne-arazua, eta Erdialdeko Inperixuen arteko interes konfluentzia, Irlandako independentisten kontura; gauza gitxi nekixan honen kontura, eta zentzu horretan zeozer gehixago ikasi dot. Liburutegirako ale politta.

Amesak eragitteko sutegi eta gabixak

Oier Gorosabel 2020/12/26 19:02
URMENETA, Asisko. LARRATXE, Joseba. 2020. Basolatik berri onik ez. Ikastolen Elkartea, Donostia.

Txapelkaskoa kentzekua! Benetan gozatu dot, kontrazaleko planuari behiñ eta barriro begiratuta, Orbaizetako arma fabrikian amaierian irudikapen historiko/fikziñozko honetan murgiltzen. Oin dala urte batzuk ezagututako ruinak ezagutzen, eta testuinguruan ulertzen. Gidoiak -Asiskoren estiluan- korapillo eta elipsi ugari dittu, eta gehixago jakitzeko gogua emoten dau: orduko geopolitika, egixa eta asmautakua bereiztia, Harlekua, "indixuen" historixia... Hizkera be oso landua -aetzetik abiatuta, imajinatzen dot- eta irakortzeko benetako gozamena. Ondo gordetzeko moduko altxortxo bat, nere aurtengo gabonetako oparitxua. Egilliak pozik egon leikez.

Ezinbesteko kontsulta liburua

Oier Gorosabel 2020/12/26 18:10
ITURBE GABIKAGOJEASKOA, Aitor. 2020. Lekeitio, idatziak eta irudiak 1884-1936. Kresaletik bilduma 2. Lekeitioko Udala.
Ezinbesteko kontsulta liburua

Bildumian azaleko irudi ederra, Ibai Silicato margolarixana.

Lehenengo berbatik ("Antzinara...") azkenengora arte ("...continued") gogo biziz irakorri dot, ezinbesteko kontsulta liburu hau. Barrikuntzez gain (Azkueren abotsa entzun leike!), aurreko liburuan linean, gure Pistolasek erreferentziazko beste liburu bat errun dau Lekeittio eta bere historixia maitte dogunondako. Noaki zenbat argazki ezezagun topau dittudaz bertan, kalidade onian eta nahi dan beste azalpenekin; horregaittik bakarrik bada be, merezi dau. Baiña gaiñera, hainbeste testu interesgarri datoz, bakotxak bere zaletasunen -eta hutsunien- arabera aukeratuko dittuazenak. Neretako, adibidez, oso interesgarrixa egin jata euskerian aztarnak topatzia (gaztelerazko dokumentaziñuan itsasuan, herrittarrak erabiltzen zeben hizkera korrientian erakusgarrixak), mobimendu jeltzalian hasierak (sabinismuen hiztegi bat billau behar izan dot!), haundiki batzuen kontuak -neretako guztiz ezezagunak ziranak-... Bistan danez, Markuesen txistiak eta Iturberen beraren etorrixa pastelandako ginda polittak dira, (batzuetan astunak izan leikezen) testu luziak hobeto irunsten laguntzen dabelako, eta azken fiñian dibulgaziño helburua hobeto lortzeko. Zorionak, eta erosi nahi dabena bizkor ibilli dailla, aurreko tomua modura agortu baiño lehen...

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021