Nazixan errebesa
Ez dakitt zergaittik (Goldwinen legian korolarixoren bat?), azkenaldixan naziz inguratuta nabil. Jente hain literarixo honek atzeraka eragitten daben beste erakartzen dau kontizu. Eta gutako askoren barruan nazi txiki bat dagonez, oin dala 70 urte gertatutakua erakustiak, gure buruari beste begi batzuekin begiratzeko aukeria emoten dau. Horregaittik ete?
Kontua da, liburu honek harrapatzen dabenetakua dala. Nahiz eta spoilerra dakan (hasiera-hasieratik dakigu protagonistia zer dan), horrek ez detsa interesik kentzen historixiari. Ondo eruaten gaittu Lertxundik Alemaniatik Triestera, handik Parisera, gero Piriniora, eta azkenik igarixan Euskal Herrira. Gordetzeko moduko liburua!
Gauza arruntak interesgarri
Hau gehixago gustau jata; Matildaren sofistikaziño maillara allegau barik, Charlien sinpletasunetik harutzago doia, eta a priori misterio haundirik ez dakan argumentu bati (aitta-seme erdi ijitto batzuk, eta euren afiziño ez oso legalak) interes mailla ona emoten detsa, liburua di-da gustora irakortzeko aiñakua. Bai konturatu naizena da, irakorri dittudazen azken liburu bixak ez datozela bat gaur eguneko ikuspegi politikoki zuzenakin (oompa-loompak eta ehizeak drogatzia); igual moralan zaindarixak testuak moldatuko dittuez! ;-)
Eta beste ohar bat: hamen errataren bat edo beste badago, baiña ez hainbeste.
Ezagunena, ez onena
Danok gomendatu deste liburua, eta tira: irakorri behar (Lekittoko liburutegixan hartu, eta umiari nere subterfugio tipikuetako batekin amua ipintzeko). Neuk be irakorri dot, jakiña, eta gustau jata; halan be, Matilda baiño askoz be sinpliagua begittandu jata. Fantasia zoro bat, moraleja argixakin: zelan EZ dirazen izan behar umiak, zelan EZ dirazen izan behar gurasuak. Mezua balekua da, noski, eta modu dibertigarrixan azalduta dago. Baiña… bistan da 1964an Dahlek ez zebala garatu, ondiok, gero landuko zeban fintasuna eta orijinaltasuna. Hurrenguan zer irakorriko? Laster ikusiko dogu, ea zer dagon liburutegixan.
Ohar bat: 1989ko euskerazko ediziño hau errataz beteta dago; sail honetako sasoi horretako zuzendarixa behintzat (Jon Juaristi) ez da oso leku onian geratzen...