Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Jentiak erakundiei aurre hartu zetsanekua

Oier Gorosabel 2020/01/11 12:47
EGAÑA, Iñaki. 2018. "El desarme. La via vasca". Mediabask, Txalaparta, Gara.

Armagabetziak eta "euskal kakatza" desataskatzeko emon dirazen pausuei garrantzi haundixa emonda be, ez dot horko gakoak ulertzeko pauso haundirik emon oiñ arte. Prozesua konplexua izan dala banekixan: eta politikiango izaten doten interes/desinteres faze ziklikuetan, alperguria nekan gaixari heltzeko. Liburu hau eskura allegau jatanian, baiña -handik eta hamendik agertutako albistien bildumia, osaketia eta interpretaziñua- eguneratzeko momentu ona zala pentsau jata. Eta ez naiz damutu. Prozesuan "tripak" ezagutziaz gain, Egañan idazkera periodistikua trepidantia da, eta oso errez irakortzen da.

ETAren azken urtietako norabidia asko kritikau badot be, su etenan eta armagabetzian (blokeo egoeria) kudeatu daben modua txapela kentzeko modukua begittantzen jata. Ausarki, beste aldekuen mobimendu faltian aurrian, pakian norabidian emondako pausuak erabakiorrak izan diraz, nazioartean modu oso barritzaillian gaiñera. Historiak bakotxa bere lekuan lagatzen dabenez (ausartak eta koldarrak), argi xamar dago alde bakotxak ze interes mailla, edo falta, izan zeban armagabetzeko prozesuan. Eta zentzu horretan, liburu honek ekarpen ona egitten dau agerixan eta ezkutuan mobidutako harixak tolosten (icebergen barrenak erakusten).

Jente askori emon bihar jakoz eskerrak hain korapillo nahasixa askatu izanangaittik.

Argi dago, gaiñera, ETAn estrategixa aldaketiaz gain gizartiak zeresan haundixa izan dabela. Badirudi prozesuan gakoetako bat ikuspegi zibilla militarrari gaillendu izana izan dala. Eta arlo horretan,
Iparraldeko euskaldunak lekziño politta emon deskuela: abertzale euskaldunak, abertzale frantsesak eta jente autonomo xamarra adostasun puntuak aurkitzeko gai izan dira, eta gero beittu. Ia Hegoaldekuok ikasten dogun.

Bizitzen ikasteko olgetan

Oier Gorosabel 2020/01/04 00:05
ARIN BAZTARRIKA, Pili. 1985. "Ataungo jolas tradizionalak". Antropologiaren Euskal Bilduma 7. Haranburu, Donostia.

Bilduma honetatik "jaten" nabillen liburuan bilketa antropologikuan sistematikia ezagutzen nabil, imajinatzen dot Barandiaranen kuestionario famosuetan oiñarrittuta (bilduma bereko 6. zenbakixan argitaratutakuak). Hamen, gurasuengandik entzundako hainbeste jolas ikusi dittudaz, nik neuk jolastu izandako batzuekin batera, eta ezagutzen ez nittuan beste asko be, bistan da. Ez da itxuria halako jolasen bilketia asko landu -bibliografia urrixari begiratzia baiño ez dago- eta beraz ale baliotsua osatu dau Arinek -Juan Arin Dorronsoro espeleologuan loibia, oker ez banago-, herriko zahar kuadrilla eder bat (liburu hasierako argazkixak ikustekuak diraz) umetako gauzak gogoratzen ipiñi zittuan hogei urteko neskiak.

Bizitza bortitza

Oier Gorosabel 2020/01/02 19:10
CELA, Camilo José. 1942. "La familia de Pascual Duarte". In: CELA, Camilo José. 1989. "Obras completas". I. Tomoa. Ed. Destino, Barcelona.

Deigarrixa egitten jatan lehelengo gauzia hizkeria da: idazlia (kulturaduna, etorrixan jabia) gizon ezjakin, bortitz eta ixa "alalo" baten lekuan jartzen da, eta halan be berak darabixan gaztelera herrikoi hori oso aberatsa da, marka dialektal ugarixekin, eta gaur egunian edozein gaztek erabilliko leukianan aldian oso desbardiña. Irrati eta telebistarik bako sasoikua.

Esango neuke, sasoi hartan, posible izango zala gazteleradun bat berbetan entzutzia, eta gitxi gora behera ze rejiñotakua zan igartzia. Globalizaziñuak hori gero eta uniformiagua izatia ekarri dau, eta esango neuke hori Espainiatik kanpoko gazteleran be igarriko dala: gure umiak, youtubezaliak bihurtu dirazenetik, erderaz Valladolideko edo Yukatango azentuakin egitten dabe batzutan.

"Knock" azpititulatzian ikusi neban legez, frantsesakin be antzekua gertatzen diharduala dirudi. Eta euskeraz, euskalkixen norabidia be hori dala begi bistakua da.

Kuriosidadiak: euskeraz "iñori kargu hartzia" normal esaten dogun esakeria, itxuraz gazteleratik dator. Pascual Duartek erabiltzen dittuan arkaismuen artian topau dot behintzat: "se pasó las horas haciéndola cargos sobre si miraba o si dejaba de mirar a éste o aquél, cargos que su mujer aguantaba..." (p. 119).

Honekin, barriz, galleguekin gogoratu naiz: "...no se me habian ocurrido DE la primera vez que escribi..." (p.138) (gaur egungo galiziarrez "daquela" erabiltzen dan moduan).

Edozelan be: liburua asko gustau jata. Gizon sinple bat, amaieran esaten dan legez "arkume izutu" baten modura modu inpultsibuan jokatzen dabena, historia liburuetan nekez agertuko dan historixiakin (nahiz eta, esango neuke, halako historixak ugarixaguak izan, "gizon haundixenak" baiño). Liburuan egittura hausixa be gustau jata; eta Duarteren amaiera gordiña, jente normalakin erabiltzen dan gordinkerixian erretratu ezin hotzagua.

Jente ikuseziña, argittan

Oier Gorosabel 2020/01/02 12:35
GALEANO, Eduardo. 2019. "Emakumeak". Txalaparta, Tafalla.

Ez nekan liburua irakortzeko interes berezirik, baiña "kontrarixiak" hainbesteko matrakia emon ostian, hartu dot. Eta etxata damutu! Irakorri ahala ezagutzen ez nittuan protagonistei buruz gehixago jakitzeko gogua pizten dau (Ada Byron, Harriet Tubman, Tina Modotti, Soledad Barrett...) eta ezagutzen nittuan izen hutsak izaera batekin jantzi (Arenal, Kollontai, Luxembourg, Kent...)

Gehixenetan, idazliak ez dau epaitzen. Gertatutakuak kontatziakin nahikua da, bakotxak bere ondorixuak etaratzeko. Halan be, draman aurrian be ulerkor agertzen da: Silvina Parodi salatu zeban lagunan kasuan, adibidez. Bizitzia!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020