Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Oillarkerixak

Oier Gorosabel 2019/09/24 16:25
BOURDEILLE, Pierre. ca.1582. "Bravuconadas de los españoles". Presentacion, estudio historico y traduccion de Pio Moa. Altera, Bartzelona 2005.
Oillarkerixak

Pierre de Bourdeille, AKA Brantôme

XVI.ko testuak gaur egunian dakan distantzian (estiluan) oztopua gaindittuta, interesgarrixa dok. Halan be, ez nok "zoratu", Alfredo Perez Revertetar nostalgikuak zoratuko jittuan eran behintzat. Gehixen gustau jatana soldaduen arteko bizimodu normalan briztadak izan dittuk, gerra gizonen estilo bizixan eta orduko hizkeriakin (zentzu horretan Contrerasen autobiografixia gogoratu jestak. Azpi-oharrak pixkat astunak dittuk (askotan testu orijinalak baiño leku haundixagua hartzen juek pajinan!) baiña egixa esan ezinbestekuak be badittuk, bestela nekez ulertuko zittuan Bourdeillek egitten jittuan hainbeste ohar. Espainiar Inperixuan argi illunak pixkat gehixago ezagutzeko entretenimendu bat.

Iruzkingillian alboraketak be kontuan hartuta, jakiña (ez najekixan gauza haundirik Moa honi buruz; liburua irakorri eta gero billaketia egin juat eta... ederra pajarua! ;-) ). Bourdeilleri buruz be billaketia egin juat, eta bai: idazle edo historialari moduan ez jetsek balore haundirik emoten (teknikoki) baiña... berak jasotakuak balore itzela jaukak, historia liburuetan agertzen dirazen gertakarixak girotzeko.

Eta hamen be, Lopez Reverteren nobeletan baiño euskaldun gitxiago agertzen dittuk. :-P

Artisau konpetente baten biharra

Oier Gorosabel 2019/09/21 08:43
35 urte egunero erabiltzen, eta etxako torlojurik mobidu be egin.
Artisau konpetente baten biharra

Ardantzako pasoanibela (automatikua) 1997 urtian. Zaindarixen kasetatxua ezkerrian egoten zan, bloke grisezko parapeto horren lekuan.

Ardantzako kale zaharrian, pasoanibeleko zaindarixak ezagutu genduzen. Eskolako ume asko pasatzen giñan bertatik: kasetatxo bat zan, 1,5 edo 2 metro karratukua, eta zaindari bi egoten ziran bertan, txandaka: bata ule zuriduna, bestia gris-baltza. Gizon serixuak ziran, ipoin gitxikuak, "kastellanuak".  Trena pasatzeko zeguanian, kasetatik urtetzen ziren trenbide ondoko manibela haundi batzuei eragitteko, eskuz, barreria ixteko. Ez naiz gogoratzen noiz arte egon ziran honek zaindarixok, nere eskola denporan izan zan (nik eskolia1986xan edo amaittu neban). Gero pasoanibela automatizau egin zan, eta halan urte asko egin zittuan harik eta Ardantza-Aldatzeko urbanizaziño haundixa egin arte. Orduan desagertu egin zan pasoanibel hori, kamiñua trenbide azpittik sartu zanian.

Kontua da, harek zaindarixak nahikua aspertuko zirala trenen artian. Euretako bat gure aittitta Demetrion "eskolakua" zan kontizu, eta txapuzatxuak egitten zittuan denporia pasatzeko. Eta goguan dakat, baten (halako gauzak konpontzia ondiok merezi zebanian) amak kertena hondatutako aizto bat zekala, eta euretako bati eruan zetsala. Baitta harek konpondu be: egur argizko kertena sartu zetsan, pagozkua edo, eta hortxe dago, aman sukaldeko kajoyian, ederto illunduta (asko erabilli izanan seiñale). Ondiokan etxako torlojurik mobidu be.

aiztoa-1 aiztoa-2 aiztoa-3 aiztoa-4 aiztoa-5 aiztoa-6 aiztoa-6 aiztoa-7

Bere burua erretratatzen daben gerria

Oier Gorosabel 2019/09/21 08:21
BIERCE, Ambrose. 1891. "Cuentos de soldados y civiles". Biblioteca El Mundo. Madrid, 1998.
Bere burua erretratatzen daben gerria

Ambrose Bierce (1842-1914)

Edozein gerratan, edozein lekutan heroi/koldar/koitadu anonimuen zientoka historia gertatzen diraz egunero. Begirada zorrotzeko kronistak euren historia epiko/tragiko/komikuak harrapau leikez, eta hauxe izan zan itxuria idazle honen espezialidadia, halako baten gerriak bera be eruan arte. Zortzi kontakizun laburrez osatutako liburuxka honetan, badira batzuk alkarren kontra burrukatzera bultzatutako senidiei buruz, gerra zibilletan ohiko egoeria itxuraz. Eta, bestalde, gerrian laztasuna eta horrorian deskribapenan erdixan (Goia margolarixakin gogoratu naiz), deskribapen dramatiko oso ederrak osatzen dittu, ez retaguardiako jeneralen ikuspegittik ("oso batalla ederra izan da") ez bada eze begirada galduta, nekian mugan dagon soldaduanetik. Liburu hunkigarrixa eta errespetuz betetakua. Eta, antimilitarista xamarra.

Gizon baltzen aurretiko siniskeren aztarnak

Oier Gorosabel 2019/09/17 23:51
PEILLEN, Txomin. 1985. "Animismua Zuberoan". Antropologiaren Euskal Bilduma 2. Haranburu Editorea S.A., Donostia.
Gizon baltzen aurretiko siniskeren aztarnak

Groupe Spéléologique de Sainte Engrâce, 1965

Jente zaharrakin berba egitteko astixa hartu, eta esandakua transkribatzen eta antolatzen daben idazlanak pitxi ederrak diraz, lehen eta oiñ. Liburu honetan 1910 inguruan jaixotako jentian lekukotasunak dake pixu gehixena, nahiz eta gaztiagorik be badagozen. "Ehiza eta zepoka" argitalpenian be aipuak egitten jakozen liburuxka honi, eta poztu naiz basurara bidian zoiazen liburuen kaja bixetatik erreskatatziaz. Ondo gordeko dot etxeko liburutegixan, kontsultatzeko moduan eukitzeko.

Bertan, bistan da, Dominika Prebende espeleologo gogoangarrixan barri gehixago jaso dot -bera eta gurasuak izan ziran Peillenen lekuko nagusixetako batzuk- hartzez, ohitturez, siñiskerez eta beste. Baiña ez hori bakarrik; sorpresan -ez neban halakorik topatzia espero- nere kiroptero maittagarrixen gaiñeko beste lekukotasun batzuk be. Hitzez hitz:

Bitxi da zeren Frantzian adur gaixtoko zoritxarreko piztia bezala ikusia da saguxarra eta Zuberoan berriz aurreko sineste horrez kanpo, gau-ainhara, maitasun mezua da. Halaxen XVII. mendeko gutienez den kantu zaharrak dio Zuberoan: "Gai ainhera, habilua etxerat / ütz nezak lotarat / gaiaren igaraitera! / Hire plazer handia / lükek iratzaraztia / lo daguen ihizia. Ba saguxarra leihopetarat datorrenean maitasun irrikiak pizten ditu, euskaldunen usteetan, bederen." (50-51 or.)

Erramüko aiziari, pe horietan bezala, kasü egiten düzieia?

Ez bena, Porte, orai ezagutzen düzü Madame Lascoume, haren aita, hura ordian etzüzün elizan behin baizik ibilten, Erramü egunareki eta egün hartan, mezako Santus-ak hasten zirelarik, - badakizü badela elizan bortha txipi bat, gizonak horti, elkhitzen zütützün ilherrialata; orduan gizon hura Ilherri Txipietarak (sic) elkhitzen züzün, zer aide baratzen zen sogitera. Harek hura zizün, bere büriaren zera eta erraiten zizün harek urtheko aidia baratzen zela hartarik. Oihanzañ züzün eta harek hura zizün ideia, eta urthorotan ber aidia baratzen zela (Santa Graziko Maddi Hardoi-ren lekukotasuna, 60 or.)

(Oharra: Lascoumes izeneko espeleologo bat dakat Santa Grazin 1965an GSSE-ren fundatzaillien artian; Madeleine Cabidochek esan zestan herriko maisua zala; halan be, bere speleo taldekide bi izan ziran Lapiere eta Cazenave, hónek bai, basozainak. Nahaste bat izango ete da, eta tenporak asmatzen ibiltzen zan Lascoume hau bera izango ete da?).

Andere xahar hunek Basajauna ikusi omen zuen Atarratzen, "oro bilho züzün", alegia "dena illetsu zen". Eta galdetu nionean Basajaunik bazenez, esan zidan bi bazirela Zuberoan eta bata Santa Grazin ezkondu zela (Maddi Hardoiek ez du holakorik entzun). Beraz Santa Grazin ezkondua zenak behin erran zuen bere koñateri, koñaduei emaztea hil zitzaiola, eta hilik bezala ohean hatzeman zuten. Tonban sartu zuten, baina kanposantura, Ilherrietarat zoatziala hil kutxa barrenetik jotzen entzun zuten. Zerraldoa lurrean ipiñi eta ireki zutenean, emaztea bizirik aurkitu; orduan Basajaun senhar hura hil zuten eta haren anaia, Españara ihesi joan zen. Margarita Harri Xuriren ipuiña ez da hortan bukatzen, eta ber garaian zion, San Marti harriko leizean bizi zela; nik orduan ihardoki nion leize ikertzaileek ikusi behar zutela eta andere harek neri, hala gertatu zela, Marcel Loubens leize hartan eroriz hil baitzen. Eta galdetu niolarik zergatik hil zen, berealaxe esan zidan, Basajaunari ez baitzion legezko eskaintza egin. Beraz lurpeko jainko bihurtu Basajaunari, lurpean sartzean, esne, ogi edo talo, eta gazta eskaini behar zaio bestelan hiltzen zaitu. (Ligiko Margarita Harrixuri-ren lekukotasuna, 90-91 or.)

Liburu trukian

Oier Gorosabel 2019/09/17 23:10
Paper kontenedoretik beste liburu partida bat erreskatau eta gero, uda honetan bookcrossing aktibidade haundixa darabiltt. Hori dala eta, Gari Araolaza eibarnautiak eskatuta, jardun honen deskribapena egingo dot.

Hasteko, esan biharra dago nik -liburuzalia izan arren- ez dotela hau arrazoi moralengaittik egitten. Jente askori modura, etxata gustatzen liburuak zakarrontzixan ikustia; baiña ez neuke bihar hau hartuko... hain dibertigarrixa ez balitza. Izan be, oso ondo pasatzen dot nik liburuak hortik zihar "askatzen", eta gero euren bidia mundutik zihar jarraitzen. Horixe da nik bookcrossing egitteko arrazoi nagusixa.

Gauza nahikua ezaguna eta aspaldikua izan arren, konturatzen naiz hamen gure inguruan ez dagola oso hedatua. Handik eta hamendik bai, badira liburuak trukatzeko puntu batzuk (www.bookcrossing.com webgunian izena emoten badozue, hantxe agertzen da zerrendia) baiña euren erabilleria ez da masibua, iñundik iñora be, eta jentiak liburuak hartu-emon egitten badittu be, gehixenak ez dabe webgunian sartzeko biharrik hartzen, horren barri han emoteko. Neure estadistikak begiratuta, 100 bat liburu "askatu" dittudaz oiñ arte, baiña 3 hartzaillek bakarrik idatzi dabe zeozer. Gitxi da baiña... zelako poza, halakuetan!

Prestaketia

Jakiña: jokuan bihar dan moduan jokatzeko, aldez aurretik bihar pizkat hartu bihar da. Webgunian izena emon, askatuko dozun liburua errejistratu (sistemak BCID zenbaki bat emongo detsu, kotxian matrikula zenbakixa modokua) eta BCID zenbakixori liburuan ipiñi. Besterik ez, eta liburuak mundutik zihar egingo daben ibil bidia jarraitzeko moduan egongo gara.

Printzipioz ez da besterik bihar; halan be, nik BCID zenbaki hori ipintzeko etiketa hau diseñau neban, bookcrossing zer dan azalduz, eta webgunian barri emonez. Celloz edo pegamiñez pegatzen dot, ikusteko moduko lekuren batian. Hamen dakazue, zuek be erabilli nahi izan ezkeriok.

Prozeduria

Jolas atsegiña da liburuen asunto hau. Ondarruko kontsultako itxarongelan badakat kajatxo bat, 4-5 liburukin. Libururen bat "askatu" nahi dotenian, han laga neike. Baiña jentiari asko kostatzen jako bertatik hartzia (nere pazientiak behintzat, erreparua dake dohan emondako gauzia hartzeko); horregaittik, gehixenetan, kalian lagatzen dittudaz. Ez edozelan:

  • Pasoko lekua izan bihar da, jentiak ikusteko modukua.

  • Euri sasoia bada, aterpian hobeto.

  • Goizez hobeto: jente gehixagok ikusiko dau.

Eta besterik ez! Oso erreza, ikusten dozuenez.

Pasa dan astia gurasuen etxian pasau dot, eta bertan dakadazen liburuetan entresaka majo bat egin dot (20-25 liburu kenduta; danak Eibarko kalietan laga dittudaz: Untzaga, Ardantzako trenbide gaiñeko pasialekua, San Andres eliza inguruak, anbulatorixua, Toribio Etxebarria... Izan be, hobe izaten da hori (benetan gorde nahi dozuzen liburuak gordetzia, eta bestiak kentzia) danak akumulatzen juatia baiño, eta halako baten (etxe aldaketa batengaittik adibidez) danak harrapaladan eta modu txarrian bota bihar izatia.

Ba horixe da dana, Gari. Konforme? Beste jakingurarik?

Bizitza grisen arrakala bizixak

Oier Gorosabel 2019/09/12 13:02
BARNES, Julian. 2018. "La única historia". Anagrama, Bartzelona 2019.

Ederra liburua, ingles jente "normalan" topikuan -kolorerik bako uliak eta bizitzak- murgiltzen dana, maittasun historixa baten aurrehistoria, historia eta dekadentzixia kontauta, batallian biziraule baten ikuspegittik. Bere hiru txataletan ondo karakterizatzen diraz hónek epiok, eta euren arteko trantsiziño ixa oharkabekuak. Ez da garrantzitsuena, iñundik iñora, baiña inglesen artian hain ohikua dan alkoholismuan korapilluan radiografixia be interesgarrixa da, enpatikua baiña zorrotza.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019