Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Gaiztakeritxo bat

Oier Gorosabel 2019/08/03 10:26
URIA, Iñaki. ANTZA, Mikel. BRANKA Taldea. 1985. Beteluko balnearioko mirakulua. Susa, Antzerki saila 2. Susa.

Zarautzko herri antzerki tradiziñuari buruzko sarreria interesau jata gehixen (antzezlana baiño luziagua, ixa-ixa). Teatrua bera, bueno, ondo dago, xalo xamarra da; Kili Kolon egin genduan "Gezur saltzailea" ekarri desta gogora. Politiko baten gaiñeko mendeku modukua da, seguraski autoriak halakuekin izandako esperientzia txarren osteko katarsisa; halan, prototipo bat hartzen dabe (Alderdikua, gobernantza zalia... etc etc, ez dabe pertsonajia asko perfilatzen) eta txirikillan modura darabixe, balnearixoko oporretan egindako zelata baten. Gaiztakeritxo bat, beste barik. Imajinatzen dot kontaktu onak izango zittuezela, liburu moduan argitaratu ahal izateko.

Bezerotasun sariak (ohar mentalak)

Oier Gorosabel 2019/08/01 16:50
Azkenaldixan politiko artian igarixan nabil, hona sare artian (itto barik) igari egitteko autoaholku batzuk.

Euzkadik ardurako postu batekin sarittu zaittuanian, aukeran dakazu:
- Gauzak aldatzen saiatzia  >> ate birakarixak laster kanporatuko zaittu.
- Arazorik ez emotia, otzana izatia, "profil baxua" emotia, tokau jatsuan pastel zatixan kudeaketa kontinuista bat emonda >> ate birakarixetan sartzeko txartela (danei tokatzen etxaken loterixia).

Alderdikidiak gestore bikaiñak dirazela, hori ezin da ukatu. Politika ogibide bihurtziak hori daka, prozedurak menperatzeko abillezixia. Oin: zeren gestore, eta zeiñen mesedetan? Hori be kontuan hartu bihar da.

Gestore bikaiñak, bai, baiña ohiko prozeduretatik urten ezian. Funtzionatzeko modu barrixak asmau bihar badira (Armintxen kasuan legez), korsetak ez detse maniobratzen lagatzen.

Zelan jokatu bezerotasun sarian txertatutako alderdixekin? Koherentzian paladiña izatia OK dago, baiña ibilbide motza daka. Adar batekin A negoziatuz, bestiakin B salatuz. Igual guri gogorra egingo jaku, baiña eurak ohittuta dagoz.

Ideak sakrifikatzia baiño, ideak moldatzia da: bezerotasun sare barruan dagon pertsonian ideen artian, errentagarrittasunak beste idealen pareko lekua hartzen dau.

Pulp türka

Oier Gorosabel 2019/08/01 15:34
MERLAN, Jack. 1966. La favorita del sultan. Ed. Rodegar, Bartzelona.

Gero eta bajuago jausten, entretenimenduzko literatura ez eze, entretenimenduzko literatura TXARRA be irakortzen nabil. Lehengo kuriosidade batek akulatuta ("De parte de la princesa muerta" irakortzen egotiak), Otomandar Inperixuan kokatuta zegualako hartu neban liburutxo hau, eta bueno. Tira. Ondo pasau juat, baiña ez hainbeste liburuan kontatzen danangaittik, ez bada eze liburuan kontura. Ez nago iñori barre egitteko moduan, bistan da (neure idazlanak be ez dittuk perfektuak), baiña joder, XVI gizaldi perezreverterrian girotutako historixiak... zelan esan... B ez, C edo D serieko filmen gidoia (bazkalosteko soporiferua) izan leike. Alfredo maitatu/gorrotatuan ezaugarri nagusixetako bat daka (espainol euskaldun bat), eta harek miretsittako folletin itxuria. Bereziki ridikulo/dibertigarrixak dira bikote protagonistian kezkak (birjintasun eta kastidadian ingurukuak, bereziki), eta "trukuen" ultragaiztotasun topiku eta "giristien" xalotasun erridikulua. 1966ko liburua dok, azken fiñian, ordura arte nagusi izan dirazen topiko eta ajiekin. Zentzu horretan egin jata interesgarri, eta ondo pasau juat. Iñok interesik badaka, Lekeittioko Kaia tabernako bookcrossing arasetan laga dot

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019