Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Etxeko trapu zikinak

Oier Gorosabel 2019/07/17 08:40
APALATEGI IDIRIN, Ur. 2004. Gure Gauzak S. A. Utriusque Vasconiae, Donostia.

Asko be asko gustau jata liburua, lehenengo pajinatik azkeraiñok irakortzeko gogua bizi-bizi mantendu destana. Interesgarrixena, bistan da, euskal mundu literarixuan azpijokuen barri izatia da (pentsau nahi dot Gure Gauzak editorial horren "kualitate" eta pertsonai guztiak handik eta hamendik bildutako elementu ustel guztien sintesisa izango dala). Egixa esanda, zentzu horretan joko haundixa emoten dau liburuak, bertako pertsonajiak bizitza errealeko zein pertsonatan oiñarrittuta dagozen asmatzen. Bestalde, ariketa politta da Gaston Berrizar idazlia Jon Miranden orbitan txertatziana, 50-60 hamarkadako Paris eta euskal girua usaintzeko - nahiz eta nobela-nobelia izan, hau da, ez da didaktismuan sartzen; gustau jata hori be. Gero, cosa nostrako olagarruan hazkundiak, cuasimonopolio bihurtzeko bidian, atxekixa emoten dau bigarren maillako gaixak proposatzeko, adibidez helburu jaso baten alde egindako portaera zikiñak barkatziaz; edo hipokresian eta traiziñuan oiñarrittutako harremanak -bere epika eta guzti-. Laburbilduta: aspaldixan ez dotela hain gustora irakorri liburu bat.

Paco Martinez Soria, Gracita Morales, Pedro Osinaga, Lina Morgan eta Arturo Fernandez greziarrak

Oier Gorosabel 2019/07/17 08:01
PLAUTO, Tito Maccio. K. a. III mendea. Aulularia. Ediciones Clasicas, Madrid 2005.

Erromatar Imperioko vaudevila, benetan, antzezle moduan Paco Martinez Soria, Gracita Morales, Pedro Osinaga, Lina Morgan edo Arturo Fernandez morokuak irudikatzen najittuan. Egixa esan, xelebria dok zelako aktuala dan, gizakixan mizkinttasuna ez da 2000 urtian asko aldatu kontizu. Gustora irakorri juat, entretenigarrixa dok. Kuriosidadia ixotu desta pertsonajien hizkeriak (aittittan fantasmia latiñez), eta itzultzailliak egin dittuan hautuak (kaleko hizkerarako txulo madrildarren errejistrua, vaudeville sentsaziñua indartzen).

Laginketa (III)

Oier Gorosabel 2019/07/04 13:45
Kuadrillako kriptoeuskaldunak.
Laginketa (III)

Eskolapeko tabernan, 1987 inguruan. Argazkixa: Julen Lopez

Goguan dakat, 16 urtekin Lekeittioko kuadrillako 40 lagunetatik, 2 edo 3kin baiño ez nebala euskeraz egitten. Nik banekixan gehixenak bazekixela. Baiña erderaz egitteko joera haundixa zeken, bai euren artian, baitta (zelan ez) kuadrillako giputz bakarrakin be. Neu, bistan da, korriente nagusixa jarraitzen neban; erderaz egittia guay zan, eta halako edadiakin batek da artaldetik nabarmendu nahi izaten; baiña, petit comitean, esandako 2-3 hórrekin bai jarduten neban.

Iñoiz berba egin izan dot kuadrilla honen izaera kanonikuaz; gauza onak eta txarrak badittu horrek, kaso honetan esandako hizkera ohitturen jarraipena egitteko aukera bikaiña emoten dau, 30 urteko ikuspegixakin. Halan, esan neike gaur egunian hónek 40 lagunetatik 5-6kin baiño ez dotela erderaz egitten. Hau da: proportziñuak bueltia emon dabela.

Zergaittik izan dan, hizkuntzalarixak esango dabe igual (ni berbologo hutsa naiz). Seme-alabak izatiak, duda barik, badaka pisua; halan be, ez da izango hori bakarrik, fenomenua mutilzaharren artian be ikusi dotelako, 30 urteko edadetik aurrera gitxi gora behera (gehixenok umerik ez genkanian).

Plater fiñegixa neretako kontizu

Oier Gorosabel 2019/07/02 00:04
VARGAS LLOSA, Mario. 1997. Los cuadernos de don Rigoberto. Alfaguara, Madrid.

Zumitz ona -zenbat erreferentzia!- baiña otzaria ez da modu egokixan osatzen, nere gusturako. Biharbada neu baiño sibaritagua dan jentiak gehixago gozatuko dau liburu hau. Bestalde, harritzekua be bada pederastia kasu bat hain lasai azaltzia ("Lolito" bat dalako?), gaur egunian ez dakitt nik halako gauza bat argitaratuko litzaken. Bestalde, hain kontakizun eta plazer eta ames sofistikauen ostian pixkat arrarua egitten da happy end trazia dakan amaieria -nahiz eta azkenian ez dan hain happy-. Bueno! Ez da etxerako gordekoten liburu bat, hor laga dot Aixebeko sarrerako mahaitxuan, nahi dabenak hartu deixan.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019