Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Durangoko amesa

Oier Gorosabel 2019/12/27 13:23
ARTOLA ZUBILLAGA, Fermin. 1986."Heresak Durango aldean XV. mendean". Antropologiaren euskal bilduma 10. Kriselu, Donostia.

Oso gaiñetik nekan entzunda Durangoko herejien kontu hori: Geroak bere sasoian antzezlan bat egin zebana, eta beste ezer gitxi. Eurak aldarrikatutakuaz, edo egin zebenaz, idearik bez. Liburu honek azterketa politta egitten dau horren kontura, eta irakortzeko oso erreza da (salbu eta latiñezko zatixak, ondiok ez naiz gai testuon %20xa baiño gehixago ulertzeko). Bistan da, informaziño asko galduta dago (espedientia oin dala 200 urte erre zeben!) baiña handik-hamendik lortutako txatalekin fray Alonso hippy-iluminauan nundik norakuak nahikua ondo irudikatu leikez. Benetan interesgarrixa Durangaldean izandako esperimentu aurrerakoi hori, eta harrittu egin naiz 100 urte geruago etorriko zan Erreforma Protestantian aintzindarixetako bat modura hartzen dalako.

Argazki dinamiko bat

Oier Gorosabel 2019/12/16 23:39
TXILLARDEGI. 1984. "Euskal kulturaren zapalketa 1956-1981". Adi bilduma 6. Elkar - AEK, Donostia.

Urtiak pasau ahala, ikuspegixa irabazten da baiña detalliak galdu. Zentzu horretan oso interesgarrixa egin jata liburu hau (nere harridurarako: normalian progre zaharren batallitak ez deste jakinmin haundirik pizten...). Lehen pertsonan bizi izandakuan bizittasuna gordetzen dau, eta euskal kulturian une klabe batzuen argazki transbersalak erakusten dittu (52-56 belaunaldi aldsketia / 56-68 belaunaldi barrixan plazaraketia / 68-75 loraldixa / 75-81 egoeria). Kuadro panoramikua oso ona da.

1982xan idatzitta dago, ni EGBko 4garrena egitten niharduala, Agurtzanekin. Hurrengo urtian Gentzane ahiztiakin. Bixak eibartarrak, euskaldunak eta amama Inesen piano ikasle izandakuak. Zorrotzak baiña goxuak, euren errekuerdo ona dakat. Artian klasiak erderaz emoten ziran baiña. Izan be -horri buruz be ba dihardu- artian telebista, irrati eta eskola publikuak oso osorik erderaz ziran (baitta EAEn be), salbu eta... Iruñeako Radio Requete, ordu batzuk euskeraz emititzen zittuana!! Harrittu nau hori jakitziak.

Total: liburu hau eskutik pasau eta bookcrossatzeko asmua banekan be, azkenian etxerako hartuko dotela! Ai ama, martxa honetan oin dala gitxiko purgan egindako lekua laster betekot atzera...!

Ikerlarixendako urria

Oier Gorosabel 2019/12/16 23:32
ITURBE, Aitor. 2019. "Lekeitio, idatziak eta irudiak 1325-1884". Kresaletik bilduma 1. Lekeitioko Udala.

Dokumentu bilduma ederra egin dau "Pistolas"ek: bere esanetan, handik eta hamendik dagozen dokumentuak bildu eta (bere akats eta guzti, eta asko komentau barik) leku bakarrian bilduta ipiñi nahi izan dittu, ikerketak errezteko. Eskertzekua benetan. Bistan danez, dokumentu "bruto" guzti honetxen onduan komentarixo txiki batzuk be badoiaz -bere estilo karakteristiko eta hain didaktikuan- baiña "Kurik" aldizkarixan ohikua dan kazetaritza-lanketa barik. Andaluzak esaten daben modura, "é lo que é", eta bere horretan balixo haundikua.

Arrazoi horrengaittik -normala- irakorketia astuna da une batzutan, baiña esandakua: ikerlarixen materixala da; eta interesa dakan pertsoniak, horixe irakorriko dabela.

Dokumentuak klase askotakuak dira. Danen artian igual deigarrixenak grafikuak diraz: hainbeste artistak egindako grabauak eta pintturak bildu dittu, oso kalidade onakin, eta mapak eta krokisak alderatzia gozamen hutsa da. Igual hori izan da neretako onena, antxiñako Lekeittio hobeto irudikatzen lagundu destana.

Bestela, ezin konta ahalako detalle interesgarri asko topau dittudaz, adibidez liburuari hasieria emoten detsan Maria Diaz de Haro txit gorenaren hiri-gutun famatua, nun bestiak bete gizonei bizarretik eta potruetatik alkarri tiratzia galazoten detsen (Eibarren be halako araua zeguan!).

Mitiña Hondarrabixan (1911)

Oier Gorosabel 2019/12/08 20:46
Anaiak, Amuategi batalloian txapa baten billa zebixala, aittitta Akilinon argazki hau topau dau "Todocoleccion" webgunian. Itxuraz aldizkari zaharrak zatika saltzen ibiltzen dan morroi batek orrixa salgai ipiñi dau; baiña nik behintzat ez detsat halako espoliatzaille bati dirurik emongo.

Saltzailliak ez dittu argitalpen orijinalen erreferentziarik emoten (negoziua ez galtzeko, imajinatzen dot). Kasu honetan, 1911ko fetxia eta mitiñen lekuak (Cabra, Kordoba; eta Hondarrabixa) eta hizlarixen izenak (Rodrigo Soriano eta Amuategi) emon dittu bakarrik. Baiña haritxo horretatik tiraka, nik Hondarrabixako ekittaldi horretako beste argazki pare bat topau dittudaz, Auñamendi Entziklopedian; eta hortxe zehaztu ahal izan dot fetxia (1911ko otsaillan 13a), mitiñen lekua (La Marina pasealekua) eta beste partaide batzuen izenak: Romualdo Rebollar, Pedro Nerecán eta Alberdi (azken hau Donostiako "Juventud Republicana"kua).

1911-Mitinak-Cordoba-Hondarribia-03

1911-Mitin-Hondarribia-01 1911-Mitin-Hondarribia-02

Hónek argazkixotatik allegau naiz Euskal Herriko Errepublikazaletasunari buruzko artikulura (Auñamendi); eta bertan, Gipuzkoako txatalian, mitin honen testuingurua zehaztu leikian aipu bat topau dot: "En la década de 1910, la Unión Republicana y el Partido Radical se acercaron a los socialistas, pero debido a los malos resultados obtenidos en las elecciones, a mediados de esa década los republicanos intentaron volver a coaligarse con los liberales. Con el golpe de estado de Primo de Rivera, los republicanos de Gipuzkoa se sumieron en un profundo letargo que perduró casi hasta 1930". Romualdo Rebollar eta Pedro Nerecan donostiarrak ikusitta (bata sozialistia eta bestia errepublikazalia), pentsau leike mitin hau UR, PR eta sozialistak batera 1911ko udal hauteskundiei begira egindakua izango zala.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020