Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Izen peskan

Oier Gorosabel 2019/11/18 23:26
BARROSO et alii. 1988. "Introducción a la Literatura española a través de los textos. El Siglo XX desde la Generación del 27". Ed. Istmo, Madrid.

Serie honen hirugarrena irakortzia pixkat gehixago kostau jata. "Erria emoteko" puntuan izan naiz, olerkari serie gogorrakin hasten dalako -ez naiz bertsozalia-, baiña pajinak pasa eta pasa, irakorketa diagonalian (penia emoten zestan pixkat ez begiratziak), hara nun 60 hamarkada amaieran Manuel Vazquez Montalban irakorri eta -tipo hau olerkari modura hasi ete zan??- "Conchita Piquer" izenekua ikusi, eta irakortzen hasi, eta... boum. Nere gaztarua ez izan arren, idazliakin batera juan naiz gerraosteko umetzarora, eta hormako orbanetan etsaiak ikusten dittuan ume ameslarixan begixetara. Hamen olerkixa (edo), Josep Maria Pou-ren: https://youtu.be/jsvd20UkMqA

Hortik aurrera, intereseko gauza gehixago topau dittudaz: nobela atalian, batez be, eta bereziki "literatura trasterrada" izendatzen daben horretan. Hau da: gerria galdu ostian hanka egin bihar izan zeben idazliak, euren ekoizpena nagusiki atzerrixan egindakuak. Eta lagiñen artian batzuk oso deigarrixak egin jataz, bereziki gerra aurreko kazikismuari buruzkuak -asko interesatzen jata kazikismua, Bizkaian bizi naiz- eta osteko represiñuan, giro asfixiante horretan bizirautia lortu zeban gizartian kokatutakuak. Imajinatzen dot hur-hurreko gaixak dirazelako, nere gurasuen denporakuak. Horretara, irakorri nahiko neukiazen izen zerrendatxo bat egin dot: Arturo Barea, Max Aub, Manuel Andújar, Ramón J. Sender.

Hortik aurrerakuan, kuriosua izan da nik zahartzaruan ezagututako jentia topatzia: Francisco Aiala, Antonio Buero Vallejo... ni umia nintzanian, telebistan agertzen ziran gizon zahar batzuk ziran, beste garaiko karroza batzuk, eta iñok ez genkixan nundik zetozen. Hamen azaltzen da, eta noski; zeozergaittik zeguazen hor, Francon denporia aguantau eta gero askatasun usaiñak hartzen.

Batez be hori. Tira, pozten naizela liburua "oihanera" beste barik jaurti ez izanaz.

1969 eta 1978ko ikasliburuak

Oier Gorosabel 2019/11/11 12:22
Espainian azkenaldixan jotzen daben haiziakin bat datozen gauza pare bat topau dittudaz gurasuen etxeko arasetan. Hamen ipiñiko dittudaz, girotzeko.
1969 eta 1978ko ikasliburuak

Militarrak, falangistak eta reketiak, gure lagunak.

Arrebian 1969ko kuadernua, "Formacion político-social" ikasgaikua (Aldatze). Artian 11 urte zittuan.

formacion-politico-social-1969

Neure 1978ko lehelenengo testu liburua, Haur Hezkuntzakua (Itzio). Artian 6 urte nittuan.

parvulito-1978

Eskuluziak

Oier Gorosabel 2019/11/08 15:54
Azkenaldixan "ziudadano ejenplarra" bihurtzeko bidian nago: hauteskunde guztietan botua emoten hasi naiz, esate baterako, eta hara, gaur txorizillo baten kontrako salaketia ipiñi dot munipenian.

Ironiak alde batera lagata, abisotxo bat be ipiñiko dot hamen: Lekittoko kiroldegijan aspaldi dabiz lapurrak (kartela horregaittik ipiñitta dago) eta salaketak ipiñi ezkeriok, poliziakuak aukeria izango dabe sarrera/urteera errejistruak miatzeko, eta lapurrretak gertatzen dirazenian kiroldegi barruan dagozen kidien izenak "orraztuta", lapurra(k) identifikatzeko. Beraz, salatu. Izan ziudadano ejenplarra, nere modura. ;-)

Izan be, ikusten da lapurrak ez dirazela oso intelijentiak (batetik esan dotena; bestetik seguridade kamarak dagoz...), eta diru premiña haundirik be ez dakela: gaur, esate baterako, aldagelan laga doten karteran 160 bat euro nittuan, eta lapurrak 50eko billete bixak hartu destaz bakarrik. 20ko eta 5eko billetiak ez dittu hartu.

Buleguan esan/ez esan egon naiz (errua neuria izan da, ez eurena; pertenentziak aldagelan ez lagatzeko kartela aspaldi ipiñitta dago, eta normalian marikonera baten karteria, telefonua etabar hartzen badot be, gaur marikoneria ahaztu eta karteria bertan laga dot, ezebe pasauko ez zalakuan...). Baiña gero esan dot: ze kristo; esan egingo dot, jentia abisuan gaiñian egon daixen bada be. Eta hara! Esan destenangaittik, egunotan ez naiz bakarra izan; eta eurak eskatu deste denuntzixia ipintzeko, forma honetan asuntua hobeto konpondu ahal izateko.

Bueno, ba hortxe. Kontuz ibilli aldageletako eskuluziekin, eta zeozer ohostu ezkeriok, gogoratu hamen idatzittakuakin!

Sálvese quien pueda

Oier Gorosabel 2019/11/02 23:42
BAROJA, Serafin. 1876. "Crónica de la guerra carlista. Enero y Febrero de 1876" Txertoa. Donostia, 1986.

Eginbiharreko lehelengo gauzia Pio semiaz ahaztutzia da; idazkeriak ez daka zerikusirik, kazetari kronikak diraz, eta XIX.ko prosa loretsua da; baiña zorionez, idazteko premiñiak ez detsa Serafiñi floritura askotarako astirik emoten, eta errez irakortzen da. "El Tiempo" izperringi madrildarrari bialdutako kronika txorta honek II. Karlistadako azken egunak kontatzen dittu: Serafin Gipuzkoa inguruan leku batetik bestera mobitzen da, liberalen tropekin batera, Lizarrako konkista ostian Alfonso XII. Espainian sartzen dan sasoia da, gero karlisten artian desbandadia ("presentaziñuak") gertatzen danekua. Gerrian tarte oso zihetz bat kontatzen dau, baiña interesgarrixa da. Bizi-bizixa, gertakari nagusixen azpiko tropen bizipenak-eta.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019