Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Txantxilloietan sartu ezinda

Oier Gorosabel 2019/10/16 13:41
BARROSO, A. et alii. 1989. "Introduccion a la literatura española a traves de los textos. El siglo XX hasta la Generación del 27". Ed. Istmo, Madrid.

Modernismuari sinpatia haundixa detsat, arkitektura kontuengaittik batrz be, baiña literatura arluaz ez nekixan ixa ezer: gitxiago Ruben Dario horren liderra izan zanik ("Juventud divino tesoro..." topau dot bertso umezurtz horrendako gurasua). Ez desta "tilin" askorik egin, egixa esan, egillien ahalegin guztiengaittik be (bistan da mobimendu hau bere gustukuenen artian dagola). Kuriodua izan da José Martí kubatarran barri izatia be, berangaittik nekixan apurra independentziazaletadunakin zerikusixa zekalako. Gaiñera irakorri doten lagiña gehixago gustau jata Dariona berana baiño.

98kuen belaunaldixan sartuta, barriz, Ramiro de Maeztuna irakortzia be gustau jata: justo jakitzeko etxatala bapee interesatzen, ez ZER kontatzen daben, ezta ZELAN egitten daben be. Gitxienez, oin izen hau neretako Bittorixako kale bat baiño gehixago da. Hori baiño deigarrixagua egin jata Azorin, hasteko ez nekixalako anarkismotik hain hurre ibilli zanik, eta bestetik klasikuak hartu eta "refrituak" egitteko jolas hori be (amaierak aldatu, jarraipenak asmau...) printzipioz erakargarrixa jatalako. Bere gauza gehixago irakortzeko gogoz geratu naiz.

Unamunori buruz, tira: lehendik irakorritta nekana etxatan asko gustau, eta entsegu hau irakorritta ulertu dot zergaittik. BRASTA hutsa dalako, berari gustatzen jakozen moduko hitz joko bat eginda. Metafisika batetik, jangoikuei buruzko kezkak bestetik; bixak piparrik be ardura ez desten gaixak. Gaiñera, liburu honi esker ikasi dot (ez nekixan eta) existenzialisten aintzindari izan zala Unamuno; beraz guztiak zaku berian sartu neikez (eta harrixa lotuta, itsasora bota).

Baroja, ostera, aspaldiko laguna dot, nitarra. Txorrada bako gizona, eta dana esanda dago. Machado (Antonio), barriz. kalidade haundikua duda barik, baiña olerkarixa (ni olerkarixekingo refraktariua naiz). Eta Valle Inclan, sekulan ez dot bere ezer (osorik) irakorri baiña bide askotatik dakat deika; liburu honetan emondako klabiak, beste deikada bat gehixago dira.

Novecentistak gero: baiña lehendik formak (harranditsuegixak, paisaje larregi...) atzera eragitten badeste be, apropos intraszendentzia billatzen dabela jakitzia, errematia izan da. Ahaztutzeko moduko mobimendu bat.

Halan be, liburu honetan idazle guztiak halako eta bestelako mobimenduetan klasifikau biharra (nahi eta eziña) ikusi dot. Argi dago hau didaktikiangaittik egingo dala, baiña honek errealidadiakin zerikusi gitxi dakala esango neuke. Ixa danak salbuespen dira barren! Liburuan aittatzen dirazen autorietako erdixa baiño gehixago ez da argi sartzen belaunaldi konkretu baten. "98ko belaunaldi" horren izaeria bera, adibidez, zalantzazkua da (bertako partaidetzat hartzen diran batzuek be definiziñua kili kolo ipintzen zeben).

Jentillen herentzia zuzena

Oier Gorosabel 2019/10/05 15:25
ARANA, Anuntxi. 1985. "Bidarraiko Harpeko Saindua. Errito eta sinesta zaharrak". Antropologiaren Euskal Bilduma 8. Haranburu Editorea, Donostia.

Harpeko Saindia, misterio benetakua: jentillen sasoittik ixa aldatu barik (kristautu barik) iraun daben banako sinismenetako bat. Horri buruz sekulan irakorri doten lanik sakonena da hau, eta horrek merittua daka, bildutako datu gehixenak 8-10 lekukoren buruan zeguazelako, aldaera desbardiñetan, eta argitaratutako oso material gitxi zegualako (Oxobi, Barandiaran, Dendaletxe...). Lekuko zuzenetatik eta idazlanetatik jasotakua antolatu, etorkizunerako bermatuta: horixe izan da Aranan eginkizun nagusixa, nahiz eta jasotakua interpretatzen pixkat be saiatu (sainduan historixak ulertzeko oso lagungarri). Etxian ondo gordeta izango doten liburua, kontsultak egitteko!

Hormigoizko lehelengo etxia

Oier Gorosabel 2019/10/03 18:11
Itxuraz, hauxe da Lekeittion hormigoiz egin zan lehelengo etxia.

Dendari kalian dago, herriko alde zaharran lihorreko zatixan. Izan be, Lekeittioko alde zaharrak zati bi dittu, fisikoki ondo bereizitta, eta antxiñan baitta soziologikoki be: beheko aldian, Arranegi eta Ezpeleta kalien ardatzen ingurukua, arrantzaliena; eta goiko aldian, kamiñuan bestekaldian, "txaputxeruen" auzua (hau da, arrantzaliak ez zirazenena). Bertan kokatu zan Erdi Aroko jatorrizko muiña, Kanpilluan (Erromatar Inperiokua ez, hau itxuraz arrantzalien auzuan goiko aldian egon zalako), eta indianuak be, auzo honetan eregi edo konpondu zittuezen euren etxe barrixak. Eta, bistan da, aurrerakuntzak eta modernidadiak be auzo honetan nagusi. Pentsau! Hormigoiz egindako etxe bat, egurrik edo harririk erabilli barik! Adelanto itzala. Pegoran ikusi leikianez, 1933an izan zan hori. Kebab bat jatera zoiazen hurrenguan, erreparaixozu (ondo-onduan dago eta).

Aukeratutako testuak, sarrera egokixa

Oier Gorosabel 2019/10/03 16:07
BARROSO, A. et alii. 1986. "Introducción a la Literatura española a través de los textos. Siglos XVIII y XIX". Ed. Istmo, Madrid

Irakorketa atsegiña, zakarrontzittik erreskatautako beste ale honena. Testu liburua da, berez; baiña ixa zimurtu barik dago, ez dirudi ikasle askok "jasan" bihar izan dabenik. Izan be, 16-17 urtekin tortura bat eritxiko netsan hau irakortziari, baiña gaur -XVII-XVIII gizaldixak deskubritzen nabillen honetan- ezin interesgarrixagua egin jata, orduko gertakari historikuen inguruan sortutako idazlanen lagin oso didaktikua. Izan be (barriro), nekez irakorriko nittuan nik ilustrau neoklasikuen entsegu orijinalak, edo antzerkixa, edo poesixak (gaur eguneko jentiandako astunak irakortzeko, eta gatxak topatzeko)... baiña modu didaktiko honetan prestauta, aukeraketa eta komentarixo egokixakin, plazerra da Jovellanos, Feijoo, Samaniego etabarrak deskubritzia, buruz dakiguzen bertso-fosillak testuinguruan txertatuz:

"A un panal de rica miel / cien mil moscas acudieron / que por golosas murieron / presas de patas en él..."

XIX gizaldikua be, arrazoi berangaittik egin jata erakargarrixa. Larran hau irakortzian gauza askokin enterau nintzan, eta liburu honekin eskeleto hori odolez, muskuluz eta erraixez pixkat bete dot.

"No es verdad, angel de amor / que en esta apartada orilla / más pura la luna brilla / y se respira mejor?"

eta

"Con diez (ez "cien", nik beti entzun eta esan izan doten legez!) cañones por banda / viento en popa a toda vela / no corta el mar sino vuela / un velero bergantín..."

Ez fosillak bakarrik; gaur eguneko kezkekin -eta, bereziki, neure burruka partikularrekin- zerikusixa daken txatalak topau dittudaz:

"...¿Y por qué no podré yo combatir aquí uno de los mayores vicios de nuestra vulgar educación, el vicio que más ha retardado los progresos de las ciencias y los del espíritu humano? Sin duda que la subdivisión de las ciencias, así como de las artes, ha contribuido maravillosamente a su perfección. Un hombre consagrado toda su vida a un solo ramo de instrucción pudo sin duda emplear en ella mayor meditación y estudio; pudo acumular mayor número de observaciones y experiencias, y atesorar mayor suma de luces y conocimientos. Así es como se formó y creció el árbol de las ciencias, así se multiplicaron y extendieron sus ramas, y así como nutrida y fortificada cada una de ellas, pudo llevar más sazonados y abundantes frutos.

Mas esta subdivisión, tan provechosa al progreso, fue muy funesta al estado de las ciencias, y al paso que extendía sus límites, iba dificultando su adquisición, y trasladada a la enseñanza elemental, la hizo más larga y penosa, si ya no imposible y eterna. ¿cómo es que no se ha sentido hasta ahora este inconveniente? ¿Cómo no se ha echado de ver que, truncado el árbol de la sabiduría, separada la raíz de su tronco, y del tronco sus grandes ramas, y desmembrando y esparciendo todos sus vástagos, se destruía aquel enlace, aquella íntima unión que tienen entre sí todos los conocimientos humanos, cuya intuición, cuya comprehensión debe ser el único fin de nuestro estudio, y sin cuya posesión todo saber es vano?" (JOVELLANOS, Gaspar Melchor de. 1797. "Oración sobre la necesidad de unir el estudio de la literatura al de las ciencias").

Abisua XVIII. gizaldixan emon bazan be, badirudi gaur egun be ondiok batzuk ez dirala enterau. Espezialista monodisziplinar superjakitunen hankasartuengaittik nabil, bistan da... ;-)

Mende biko panoramika hau hartuta, berresten dot nere burua kostunbrismotik oso hurre kokatzen dotela. Idazten dittudazen gauzengaittik baiño gehixago, gustuko dittudazenengaittik. Halan be, realismua eta naturalismuan kontuak dirala eta, tio Tomasen bilduma horri oratzeko gogua sartu jata: hor dagoz Perez Galdos eta Blasco Ibañez, barrena. Eibarrera hurrengo noianian igual!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019