Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Etl-akoatl-chili (AKA bababaltza sakramentuekin eta gindillekin)

Oier Gorosabel 2019/01/28 17:15
Trikitixa edo talua moduan, askondako ez dago ezer euskaldunagorik, baba baltzak bere sakramentuekin baiño. Bistan danez, ez trikitixa, ez talo, ez baba baltzak ez dira jatorriz bertakuak (integristen harridura barregarrirako). Baiña gaur jakin dotena da, neretako guztiz arrotza dan beste gauza bat –babekin gindillia jatia- ez dala, nik uste neban modura, kanpotik etorrittako moda arrarua, ez bada eze, Mexicon be “indiako babak” jateko jatorrizko formia.
Etl-akoatl-chili (AKA bababaltza sakramentuekin eta gindillekin)

Irudixa: indulgy.com

Izan be, gure etxian nik ez dot ezagutu sekulan nahaste hori. Biharra dala eta kanpuan jaten hasi nintzanian, edo ospakizunen baten, orduantxe ikusi neban nik estraiñekotz konbinaziñuori, eta oso xelebria begittandu jatan. Gero ikusi dot oso zabalduta dagola –batzuek, eguneko menuan bababaltza etara, eta gindilla barik badator, ugezabari eskatzeraiñok-. Halako baten, Alex Egia-Lis lagun euskal mexikarrari galdetzia pentsau jata: han ezagutzen ete dabe ohittura hori? Hau izan da bere erantzuna:

“acá en México a los frijoles que sean se les agrega chile, del que sea, aunque se entenderá que con la modenidad los más a mano son los que se denominan "chiles en vinagre" que pueden ser enteros o en rodajas aunque los más preferidos son "los de amor" o sea, los de a mordida, los frescos pues. Ahora bien, acá en la península de Yucatán no se puede comer un buen plato de Frijol con Puerco (con Sacramentos según Argiñano) sin sus chiles habaneros macerados en limón”

Hara ba! Bababaltzen eta gindillen jatorriko lurraldian bertan, Mexicon, ezagutzen dan nahastia da orduan. Eta nere ondorixo harrigarrixa, beraz, horixe da: eguneko menuan gindillak eskatzen dittuezen kamioneruak dirala jatorrixari fidelenak, eta geu garala arraruak, gindillarik EZ jatiangaittik. Oiñ nere kuriosidadia da: Eibarko familixetan zeintzuk dira nagusi, gindilladunak ala gindillarik bakuak? Gu moduko arraro asko ete dago?

Nahuatl itzulpen txapuzerua via aulex.org

EGUNERAKETA 2019-II-7: artikulo hau ziberespaziuan erabilli eta gero, ekarpen interesgarri bi jaso dittudaz:

  • Eibartarrak zerrendan, jakin dot Eibarko etxe gehixenetan “baba baltza” ez dala nik pentsatzen nebana (Phaseolus vulgaris), ez bada eze Vicia faba-ri emoten jakon izena (nik “baba” modura ezagutzen nebana). Halan be, interneten billaketa bat eginda, ikusi dot ez naizela halan esaten doten bakarra. Igual aldia basarrittar/kaletarren artian dago?
  • Sare sozialetan (Facebook) inkesta bat egin dot. “Zuen etxean, indabak "sakramentuekin" eta... gindillarekin, ala gindulla barik?” galderiari 42 lagunek erantzun detse, 48% gindilliakin, eta 52% barik. Oiñ kohorte ikerketa bat biharko litzake, oin dala 50 urteko datuekin konparauta, gindilliana antxiñatik datorren eta atzeraka egitten dabillen ohitturia  dan, edo aldrebes. ;-)

Iñigo Korapillos

Oier Gorosabel 2019/01/27 08:45
ARANBARRI, Iñigo. 2018. Munduko tokirik ederrena. Susa CC-BY-SA.

Esan izan detsat iñoiz Aranbarriri: “idazkera korapillotsua jaukak!”. Ño, bestiok ez dakitt, baiña nik, ondiok askotan espainolez pentsatzen doten honek, 3-4 bidar irakorri bihar izaten dittudaz esaldi asko, zer kristo esan daben ulertzeko. Bistan da morroiak, buruan, konstrukziño itzalak egitten dittuana, gero bra! idazkera espontaneuan botatzen dittuanak, eskuak emon ahala. Trabes egingo neuke hala izaten dala gaiñera, bra! bota eta gero berak “Halaxe atera baduk, atera duk! Ez zioat kanbiatuko”. Galdetukotsat hurrenguan.

Izan be, gauza bi kontuan hartu bihar dira hamen: irakorketa korapillotsuak irakorketa bera luzatzen dau, bai; baiña era berian liburua oso ondo dago! Bertan kontautako ipoiñ asko (bere lehen ipoiñ liburua ei da), interesgarrixak diraz. Horretara, meheia danez, irakorketa erreza izan ezkeriok, aittiaren baten amaittuko litzake! Hain zuzen be, ezaugarri honek ipoin-forum baterako oso aproposak bihurtzen dittu (aittu, irakorle klubak!). Zentzu horretan, Iñigon idazkeriorrek mesede egitten dau, eta barkatuko detsagu! Ego te absolvo in nomine patri...

Halan be, Iñigo, jode, markia dok gero, ipoin bakotxa andriakin komentau biharra (hau ba, hire zale inkondizionala dok, eta nik baiño askoz be buru argixagua ulermen gaittasunian) ipoiñan harixa ulertzen laguntzeko! Hori, gaiñera, askotan deskubritzeko, ustez ulertu dittudazen ipoiñ askoren traman dana aldrebes ulertu dotela!! Azpeitiko bodorriyora datorren madero frantziarrana, edo “The Moon”eko jabiena, azkena. Flashak, flashak, flashak, eta flashen arteko bereizketa barik; azkenian narradoria zein dan jakin bez, ezta zeiñengaittik dabillen be! Trama, nudo desenlace! Ikasgai hori emoebenian, hik klasetik “pando” egin heban ala?? Eta halan be, kabroi hori, liburua gustau jatak...

Baiña txarrena badakik zer dan?? Egunotan aldizkari baterako speleo artikulua idazten nabillela, eta nahi barik, eskuak hire moduko esaldi korapillatsuetara juaten jatazela! Kontrolatzen ahalegindu bihar: “Zientzia, zientzia, zientzia! Literatura ez!”.

Kaletik harrapatzen bahaut... ikusikok! Ipoiñ guztiak esplikau biakostazak. :-)

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019