Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Abade, soldadu, epaille eta politikuei eskindutako liburua

Oier Gorosabel 2018/09/19 11:01
MIRBEAU, Octave. 1899. El Jardín de los Suplicios. La Sonrisa Vertical 36. Libros y Publicaciones Periódicas 1984, SA. Barcelona, 1984.
Abade, soldadu, epaille eta politikuei eskindutako liburua

Illustration d'Auguste Rodin (1840-1917), pour Le Jardin des supplices d'Octave Mirbeau

XIX gizaldiko prosa “loretsuan” oztopua gaindittuta, kontakizun xelebria topau dot hamen. Bere sasoirako apurtzaillia, duda barik; sikaliptikua, orduko hizkeran (titiburu gogorren aipamenak, ezin pikantiaguak!). Eta lujuria, gorazarre botanikua (Txinako lorategi uberrimuen deskribapena) eta sadismua; ez nere gustoko nahastia, baiña sasoi hartako apurtzailliak buruan zeukena ezagutzeko balekua. Beste barik. Era berian, “suplizio txinatar” famatuei buruz irakortzen doten lehelengo gauzia da; honek be atzeraka egitten destana gaur egunian –antxiñan banekan interes gehixago-. Danak, interneten billaketaren batzuk egitteko gogua emon desten gauzak.

Hori egin eta gero, ikusi dot Octave Mirbeau eta Le Jardin des supplices bera influencer xamarrak izan zirala bere sasoirako, eta irakorketa gordiñan azpixan kritika gogorra eta irabiaketa gogua dagola –hau bai nere gustokua-. Puntu batzuk irabazitta!

Hiltzaille askoren oheburuko liburua

Oier Gorosabel 2018/09/09 10:15
FORSYTH, Frederick. 1971. Chacal. Ediciones G. P. Esplugues de Llobregat, 1973.

Liburu famosua, ez alperrik: harixak maixuki lotuta, erdittik aurrera laga eziñezkua. Gustau jatak (azkenian) OAS eta Algeriako mobiden barri zihetza izatiaz; zer dan egixa eta zer nobelia bereiztia falta jatak, baiña orokorrian esango neukek baleko gauza asko argitzen dittuala liburu honek. Hori lehelengo zatixian. Bigarrenian, Lebel inspektore txiki bigoteduna jokuan sartzen danian, aurretik harilkatutako bide horretan goiaz, aldapan behera gero eta bizkorrago. Nabarmentzekua da goi funtzionariuak eta politikuak erretratatzen dittuan modua, autorian zaletasunekin eta antipatiekin lerrokatuta (imajinatzen dot); erretratu batzuk oso onak eta gogoangarrixak dira. Trama korapillotsuari huts batzuk be ikusi detsadaz, Xakalan ustezko plan perfektuan suerte onari lagatzen jakozen hainbat faktore adibidez (hain profesionala bada, barkatueziñezkuak) baiña uste dot larregi be ezin jakola eskatu bere helburua (dibertitzia) modu perfektuan betetzen daben liburuari.

Leke hipster

Oier Gorosabel 2018/09/07 20:07
DUO, Gonzalo. 2006. Lekeitio en el siglo XIX y José Javier de Uribarren (1791-1861). Iralka.

XIX gizaldixari buruz ikasi ahala, lehen hutsune haundixa baiño ez zan eremu zurixa edukiñez betetzen doia. Oasi liberalana, Larra... eta oiñ, honekin, Lekitton mende erdikaldeko aldaketa haundixak eragin zittuezen burgesen, edo euren aberastasunen nundik norakuak. Batzuk behintzat: Agirrebengoak Mexikon egindako dirutzian informaziñua falta da, eta komeniko litzake dokumentatzia; ia esklabuen trafikuari buruzko txutxumutxuen atzetik zer dagon benetan. Bestalde, ahozabalik geratu naiz XIX hasieran Juan Pablo Gorosabel bat ikustian, Uribarren alkate izan zaneko epe motzian, zein eta... geroko I Karlistadan liberalen buruzagixetako bat izango zana! Inbestigau biharko dogu. Liburuan dato asko dagoz, oso interesgarrixak; baiña neretako argigarrixena alde soziologikua izan da, orduko gizartia ulertzeko gakuak; esate baterako, mende horren erdikaldetik aurrera herri zehian alde egin ziran politiken interpretaziñua: komunismuan orbitako mobimenduak hasi ziranian, burges eta aberats katolikuen aldetiko reakziñua izan zan ongintzako ekimenak diruz laguntzia (eskolak, ospittalak, obra publikuak...), pobrien joera iraultzailliak baretzeko edo. Zentzu horretan, Uribarren eta bere ingurukuak aintzindarixak izan ziran (artian Espainian “vivan las caenas” nagusi zala); izan be, eurak Bordele eta Paris inguruan ikasi zeben joera hori, Madril ondiokan pekorotzez betetako herri haundixa baiño ez zanian. Eta, hara, Lekeittio guztiz “trendy” bihurtuz.

Diego Rivera Lekeition

Oier Gorosabel 2018/09/07 19:38
Diego Rivera pinttore mexikarrak (badakizue, Frida Kahlon gizona izandakua), Lekeittion egotaldixa egin zeban, hónek kuadruak pinttauta.

Aurreko baten “Gitarria ta biolintxuan” koplen kontura egindako legez, gaurkuan Kurik aldizkarixan beste artikulo bat komentatzera nator edo, hobeto esanda, artikulu horren kontura egindako jolasan emaitzia argitaratzera.

Diego Rivera pinttoria famosua da, badakizue, Frida Kahlon gizona izandakua. Kontua da morroiak, gaztetan, Europatik zihar ikas-bidaia egin zebala beka batek lagunduta; eta 1907 inguruan Lekeittion egon zala zebala. Egotaldi horretan pinttautako kuadruak ez dira bere aro famosuenetakua (pinttura muralak-eta), ez bada eze, bere formakuntza sasoian nagusi zeban estilo akademikokuak; halan be, adituak esaten dabenez, etorkizuneko joera batzuk igartzen jakozen ordurako. Nik ez dakitt; kuadruak ikusi, eta zuek esan.

Kuadruotako batzuk ezagunak ziran, baiña beste batzuk ez; batez be bilduma pribauetan dagozelako. Kontu honi buruzko informaziño askoz be gehixago dakazue aldizkarixan bertan, hau da artikuluan referentzixia: Onaindia Garate, Mikel. 2018. Diego Rivera Lekeition. Kurik aldizkaria 3:74-84. Lekeitio.


La Casona (Diego Rivera, 1907) La Casona

Hau Bixkokalia da (Beaskokalea berez, nahiz eta desidia linguistikuangaittik oiñ mapetan-eta Beheko Kalea moduan agertzen dan). Nere kontsultatik ikusten doten etxia. Hunkigarrixa da ixa igual-igual ikustia, leihoren bat gorabehera!

 

Izenbururik gabe (Diego Rivera, 1907) Izenbururik gabe

Eta hau be Bixkokalia, baiña Dendari kaliakin bat egitten daben lekuan. Etxe politta, eskumako garajetzar horren lekuan zeguana!

 

Lekeitioko bista (Eduardo Chicharro y Agüera, 1907) Lekeitioko bista

Hau ostera, aurreko kuadruan leku bera da baiña alderantziz begiratuta; Eduardo Chicharrok pinttau zeban (Riveran maisu eta bidelaguna); ikasle eta maisuak batera egindako ariketia ete?

 

Costa cantábrica (Diego Rivera, ca. 1907) Costa cantábrica

Hau lokalizatzia gehixago kostau jatan; lagun lekittarrei esker jakin neban nun zan, baitta senada horren toponimo politta be: Estrobupia.

 

Iglesia de Lekeitio / Piedra vieja y flores nuevas (Diego Rivera, 1907) Iglesia de Lekeitio / Piedra vieja y flores nuevas

Honekin fantaseatzen egon nintzan: hor agertzen dan landara loratsua gaur egunian bertan dagon magnoliotzarra izango zan, 110 urte gehixagokin?? Botanikaz dakixan batek argittu zestan ezetz. Gerrikabeitia kalian hasieria da, eliza ostian.

 

En Vasconia (Diego Rivera, 1907) En Vasconia

Nere gustokuena, hauxe: Kabaua eta bere gaiñian frontoia, ondiokan estali barik zeguanian. Ebokadoria guztiz.

 

Cuando los remos descansan (Diego Rivera, 1907) Cuando los remos descansan

Leku honen argazkixa etaratzera juan nintzanian, konturatu nintzan Rivera etxeko 1º pisoko balkoian egongo zala pinttatzen; perspektibiak horri diño behintzat. Bestalde, gaur egunian portuak ez dau halako kurba konkaborik egitten; buelta osuan zihar, itsasuari zati haundixak kendu jakoz nasia zabaltze aldera.

 

Lekeitio (Diego Rivera, ca. 1907) Lekeitio

Estilo desbardiña kuadruak, ezta? Tinglau gaiñetik eginda dago, Abadien Moillara begira.

 

La parte de Pedro (Diego Rivera, 1907) La parte de Pedro

Eta azken honetan paisajia ixa ez da igartzen, baiña detalle batzuengaittik ezagun da Abadien Moilla hasieran dagozela Pedro eta bere begi zorrotzeko emaztia.

Zelako ondo pasau doten, baiña, egunak juan egunak etorri irudi zaharrak eguneratzen!

Euskalki talking VI

Oier Gorosabel 2018/09/04 16:50
Patxi Juaristiren “gabeziak”

Oin dala urte batzu bazan umore saioren bat Espainiako telebistan; bertan, Ramon Aranguena kazetarixak entrebista faltsuak egitten zittuan, gonbidatuak egoera xelebrian jarritta. Galderetako bat, adibidez, hauxe izaten zan: “¿Qué hay de su agria polémica con Iñaki Gabilondo?”.

Galdera honek, umore ingleseko estiluan, bi edo hiru buelta zittuan; hasteko, lehelengo kolpian ez zan ulertzen; “ze polemika?” esango zeben bai gonbidatuak, bai ikusliak. Gero, egoera absurdua irudikatzen zeban: “Iñaki Gabilondorekin polemika bat?”. Izan be, kazetari hau ontasunan eta benetalarittasunan prototipua da, eta nekez egon leike polemikarik berakin; gitxiago polemika garratza. Tira; batzuei graziarik ez zetsan egingo honek, baiña neri asko. Umore inglesa pixkat arrarua izaten da, orraittiokan.

Hori etorri jata gogora aurreko baten, nere txio goiztiar bati Ana Moralesek emondako erantzunakin. [[Disclaimer]] Txistiak destripatzia gorroto dozuenei ez eizuez irakorri hurrengo lerruak [[Disclaimer]]

Nere txiua hauxe:

Juaristin artikuluan begibistakua da dokumentaziño bihar sakona: bere estiluan. #Kurik3 #lekeitio pic.twitter.com/hJoq8zvJr1

— Oier Gorosabel (@Txikillana) 2018(e)ko abuztuaren 7(a)

 

Anak, hasieran, Juaristin gabezixak kritikatzen nittuala ulertu zeban:

Ez, pentsatu dut kritikoa zela, ez kriptikoa! "Sakona" adjektiboak harritu banau ere, hasieran pentsatu dut "premia handia" esan gura zenuela (eta "betiko lez", gainera 😱!!).

— 🎗Ana Morales 🎗 (@AnaisNi) 2018(e)ko abuztuaren 7(a)

 

Grazia itzala egin desta, eze, Patxi Juaristi ezagututa, eziñezko egoera absurdua irudikatu dot. Batetik, ganora barik idatzittako artikulua egin dabela “betiko lez” (jakinda, Juaristi supersistematikua eta itturrixei ezin fidelagua izaten dala); bestetik, neuk hain modu zazkarrian kritikau dotela (bera superedukaua, baketsua eta kontziliadoria danian). Tira, hori baiño ez da: zuetako asko igual poker arpegiz geratuko zarie, baiña umore absurduak hori daka; batzui barrez lehertu eragiñ, eta bestiei barriz, hotz.

Hortaz gain, Anari esan detsaten lez, mezu truke anekdotiko hau Euskalki Talking serixian txertatzeko modukua begittantzen jata. Hamen geratzen da, beraz, beste txatalekin batera.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018