Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

"Gitarria ta biolintxua" (Kurik 3)

Oier Gorosabel 2018/06/21 16:15
Pasa dan astian Lekeitioko KURIK aldizkarixan 3. zenbakixa aurkeztu zan. Bertan irakorri leikez, 1721ko Eibarko koplen harixari tiraka, Aitor Iturbek lortu dittuan datu ugari eta harrigarrixak.

Koplak agertu ziranian hamentxe bertan argitaratu zan albistia.

Telegrafikoki: Agustin erruduna zanik argi ez dago; "sorabedarra" ez da tabakua, burundanga estilokua baiño; amor libria orduan be bazala...

Bistan da, Iturben abiapuntua Kaltzakortan azterlana izan da. Baiña artxibuak arakatuz datu asko bildu dittu.

Ezenarrotarrak, jatorriz elgoibartarrak, familia berezixa ziran: dirudunak, musikarixak, ahoberuak, oilar xamarrak... Honen kontura mobidak 4 belaunaldittan izango zittuezen. Lecaytioriq atera ebeneko arrazoia, beraz, ez dago argi. Badirudi, bortxatu baiño, familia oneko neska gazte bat "kamelau" zebala Agustinek bere gitarra eta bioliñakin. Eta desterrua horren mendekua izan zeikiala. Izan be, artikuluan ondo ikusten danez, XVIII gizaldiko EH-xan KRISTO GUZTIAK jotzen zeban (abadiak barne): ezkontzatik kanpo, hirukotiak, inzestuak, abortuak... benetako giro hippyxa zeguala diño Iturbek. Uste eze Inkisiziñuak be eskua sartu nahi izan zebala, baiña itxuraz sotanadunak be libertinajian zebixalako edo, auzixa ez zan urriñera juan. Bestalde, sasoi horretan "lo-bedarren" erabilleria ez da arrarua: auzi honetan aittatzen da, eta kantuetan bebai ezaguna da kontua.

1721eko mobida honetaz aparte, artikuluan Ezenarrotarren gauza gehixago gehixago agertzen dira, Eibarren noski (frantsesadan-eta). Orduko testuinguruan hobeto kokatzeko detalle asko.

Iturbe ez neban ezagutzen, eta aurkezpen egunian artikuluangaittik zorionak emotera hurreratu nintzan. Batez be gustau jata bere artikuluan dokumentuetara mugatzen dala, eta ondorixua argi ez dagonian hala aitortzen dabela. Fikziño barik.

Artikulua ez dago online, eta ez dot uste jarriko danik. Nere ustez, mereziko leuke Eibarko Liburutegirako aleren bat erostia. Ez da herrittik kanpo banatzen, beraz onena eskarixak Lekeitioko Udalari zuzenian egittia (a/a Maite Garamendi)

Azkenik,1721ko koplok ikasteko eta kantatzeko gogua sartu bajatsue, hamen dakazue musika sujerentzia bat.

Harreman interesatuen alde

Oier Gorosabel 2018/06/19 18:29
Oso deigarriak egin zaizkit beti giza mikroharremanak. Nire 46 urteetan, gainera, jada fase batzuk igarotzeko aukera izan dut, eta horrek bata bestearekin alderatzeko aukera eman dit: haurtzaroan norbere lekua bilatzeko aldia; nerabezaroan lagun kopuruak garrantzi handia duenekoa; gaztaroan kopuruari barik, afinitateari gehiago erreparatzen diozunekoa... Hortik aurrera faseak bereiztea zailagoa egiten zait, denborak ematen duen ikuspegi hori falta zaidalako eta, neurri batean, oraindik bizitzen ari naizen aroa delako. Bereizi ez, baina epe honetako hitz gako batzuk botatzera ausartuko nintzateke: bakardadea eta zinismoa, adibidez.

Bakardadea, norberak aukeratutakoa denean, zoriontsua izaten da; batez ere nahi duzunean lagunak aurkitu ditzakezunean. Horixe da nire kasua, zorionez. Zinismoarena, ostera, ez nuke esango nik neuk aukeratutakoa denik, ez bada ezen, testuinguruak eta egoerak horra eraman nautela. Bizitzaren legea, nahi baduzue. Azken urteetan, nire harremanen artean gero eta gehiago dira interes hutsean oinarritzen direnak, batez ere espeleologiaren munduan; esango nuke, baina, bizitzaren beste arloetan ere gauza bertsua gertatzen dela. Horregatik pentsatu dut hemen kontatzea, eta ahal badut zuen iritzia jasotzea.

Duela hamabost bat urte hasi nintzen espeleologian. Laster ikasi nuen lurpeko munduan ezin dela bakarrik funtzionatu: ez esplorazioa, ez ikerketa, ezta gutxiago ere salbamendu maniobrak ezin dira egin, talde baten barruan ez bada. Zentzu horretan, zure bizitza eta ikertzen ari zarenaren emaitza taldekideen menpe dago, zure menpe dagoen bezain beste. Testuinguru horretan tokatu zitzaidan pertsonalki jasan ezin nuen jendearekin batera aritu beharra. Oso deigarria egin zitzaidan; ni neu, berez, atsegin ez dudan jendearengandik aldentzeko zalea izan naiz beti; “zu zure aldetik, ni neuretik”. Lurpean, hori ez zen posible. Kontrara: poztekoa zen pertsona horren laguntza izatea, bestela egin ezingo zenukeen lana aurrera ateratzeko. Uste dut zinismoarena kontraesan horri aurre egiteko modu bat izan zela.

Urte batzuetara konturatu naiz zein den harreman modu berri honen gakoa: bioi interesatzen zaizkigun gaietara mugatzea, arazoak ekidinez eta gure helburuak beteaz. Nire espeleologia taldearen barruan bi-hiru pertsonekin sumatu nuen estrainekotz horrelako sinbiosi xelebrea: kalean tragoak hartzen ezin nituen jasan, adibidez; baina kobazuloan ondo funtzionatzen genuen. Erreskate taldeen arteko kolaborazioetan ere bai (nire kasuan, zehatzago esanda, poliziekin): kalean harrika ibili arren, lurpean argi dugu denoi interesatzen zaigula elkarlanean aritzea. Geologia ikustaldietan, biologia laginketetan, arkeologia baheketetan berdin: diziplina hauek lan ordu luze eta batzuetan astunak ekarri ohi dituzte, askotan ezagutzen ez dugun jendearekin, edo kimika pertsonalik gabekoekin; baina han interesarengatik gaudenez, ez dugu gure bizitza pertsonalez hitz egiten (ez zaigulako ardura); eta isiltasuna ere erosoa izan daitekeela ikasi dugu. Zinismoa? Oportunismoa? Azken finean, ideologia edo sentimenduen gainetik helburu praktikoak lehenestea.

Info7ko "Talaiatik" irratsaiorako, 2018ko bagillan 18a.

Larra gutarra

Oier Gorosabel 2018/06/14 11:10
LARRA, Mariano José. Artículos de costumbres. Edición de Jerry L. Johnson. Bruguera. Barcelona, 1972 (3. edizioa, 1981).
Larra gutarra

Irudixa: José Gutiérrez de la Vega

XIX gizaldiko prosa korapillotsuan zalia izan ez arren, mutil honi buruz (28 urtekin hil zan!) nekan kuriosidadiak oztopo hori gainditzeko kilikatu nau. Testuinguru oso interesgarrixan bizi izan zala jakin dot: aitta Napoleonen aldekua izanda, Fernando VII berrezarri zebenian familixiak Frantziara hanka egin bihar izan zeban, eta Mariano umia han bihurtu zan nerabe; Madrillera bueltau zanian, gazteleria ahaztuta zekan, eta guztiz lekuz kanpo zeguan, absolutismotik liberaltasunera poliki-poliki eta nekez pasatzen ziharduan gizarte baten barruan. Formakuntza urtiak amaittu ostian, idazle bihurtzeko gogo sendua erakutsi eta frankotiratzaille bihurtu zan, zinismuan armia eskuan hartuta, gizartia aurrerabidian jartzeko akulu modura erabiltzeko.

Bere pertsonalidadia oso erakargarrixa da: dandyxa, histrioia, sofistikatua, erromantikua, benetalarixa –makiñatxo bat entsegu egin ei dira hori aztertzen-, eta artikulu bilduma honetan bere posiziño publikuen barri dakagu: absolutisten –karlistak barne- kontrako aldarri sutsuetatik, liberaltasunenganako ilusiñua, honek poderian dagozenian egindakuen gaiñeko etsipena –gaur egunian lez!-, zentsurian eta heriotz zigorran kritika erradikala eta iraultzaillia...

Halan be, XIX gizaldiko Espainiarako bai, baiña ez da ulertu bihar “iraultzaillia” gaur eguneko zentzuan. Esate baterako: Larrak klase bakotxa (altua, bajua eta ertaiña) bere lekuan nahi dau, eta nahastatziari absurdua deritzo; izatekotan, herrixa bere maillara jaso nahiko leuke; bistan da, denporiakin eziñezkua dala ikusiko dau. Absolutisten denporatik datorren “ardi saldua” ondiok berdeegi dago, eta liberalan moltzuan be (Mendizabal famosuan urtiak diraz) zatirik haundiña heldu barik dago. Horregaittik, Larrak ez dau begi txarrez ikusten herrixan alde biharra egingo daben despota bat.

Oso interesgarrixa da Larrak bizitza politikuan mamoneo eta zittalkerixei eskaintzen detsan harretia. “El hombre globo” artikuluan trepak modu umoretsu eta oso zorrotzian erretratatzen dittu, gaur egunerako be balixoko leukian eran. Bestalde, XIX gizaldi hasieran Espainiak bizi izandako konbultsiño politikuen (“Viva la Pepa” vs. “Vivan las caenas”) karikatura ezin grafikuaguak egiten dittu. Esate baterako, “Buenas noches, segunda carta al amigo en Paris” artikuluan (1836-I-30):

“Hay entre nosotros unos pocos hombres que andan jugango a la gallina ciega con nuestra felicidad, y que tienen el raro tino de hacer siempre las cosas al revés. Estos tales habían leído ya el año 12 los escritos del siglo pasado y se habían hecho ellos solos liberales, que no había más que pedir. Oyeron el grito de independencia nacional y dijeron para su sayo: ¡Oiga! La España se ha ilustrado; con lo cual no tuvieron duda en que se podía dar una Constitución, y diéronse una especie de código, sagrado, respetable siempre como paladión que fue de nuestra independencia y cuna de nuestra libertad pero cuya bondad no hubo de ser comprendida por los pueblos todos, realmente atrasados para tanta mejora, pues en cuanto se presentó el amo de casa hubo día de sábado, y quedó el suelo limpio de innovaciones. Los hombres de que te voy hablando dijeron Esto ha sido una traición, y otra vez sucederá mejor. Esperaron, y el año 20 helos aquí que tornan a poner la mesa y los mismos manjares sobre ella, porque el apetito, decían, era el mismo. Pero van y vienen días; van y vienen franceses, viene y se va la Constitución, y vienen y se van nuestros hombres otra vez. Ya en medio de los tres años entró en reflexión alguno de ellos, y dijo para sí empezando a escarmentar: “Acaso no está la España bastante ilustrada y no tiene su estómago tanto apetito como yo le había supuesto; no será malo sustituir las Cámaras o la Constitución”. Pero el tercero en discordia decidió la cuestión, y mientras que aquellas y esta se andaban representando la comedia de ¿Quién ha de mandar en casa?, se adjudicó él a sí mismo la parte del león de la fábula. Nuestros hombres pasaron diez años en el extranjero, y aquellos de quienes te voy hablando, en lugar de decir esta vez como dijeron la primera: “Esto ha sido traición”, que entonces hubieran acertado, dijeron: Está visto, la España no está ilustrada. La cosa es clara: malograda la intentona dos veces, era preciso inferir una de dos cosas: o los gobernantes o los gobernados no sirven para el paso. Alguien que hubiese sido modesto hubiera dicho: ¿Si seremos unos torpes? Pero nuestros hombres dijeron: Ellos son unos sandios. Y pusieron de nuevo la mesa: Pero esta vez, añadieron, no os hemos de ahitar, porque si el año 12 no teníais apetito, si el año 23 dejásteis hundirse el banquete, ¿cómo podréis digerirlo el 34? Rara consecuencia; yo hubiera sacado precisamente la contraria; porque algo habíamos de haber adelantado del año 12 al 20 y del 23 al 34. De suerte que ellos, que habían andado demasiado cuando los demás estaban parados, comenzaron a pararse cuando los demás empezamos a andar.”

Honaiñoko azalpena ezin argigarrixagua da; baiña jarraixan emondako adibidiakin, Larrak kuadrua biribiltzen dau.

“Figúrate, amigo mío, que eres sastre, y que le haces a un niño de siete años un uniforme de consejero; ¡claro está que ha de venirle ancho! Tú, sastre, entonces, dices: Vea usted, ¡qué niño tan torpe!, le hago un uniforme de consejero, tan hermoso y tan bordado, y al muy necio no le viene.

Coges el uniforme, desprecias al niño y te vas. A los siete u ocho años vuelves con el mismo uniforme, y el niño tiene quince: ¿Ancho todavía? –exclamas-: esto no se puede aguantar; si el uniforme está lo mismo, ¿cómo no le viene? Está visto que este muchacho no sirve para consejero, es un sandio. Vuélveste a tu taller, y escarmentado de las pasadas experiencias hácesle una bonita envoltura, y vuelves con tu lío debajo del brazo a los diez años, y entonces el muchacho tiene ya veinticinco. ¡Qué diantres!, gritas asombrado, este muchacho es el diablo, ¡tampoco le viene la envoltura! ¡Ay!, ¡ay!, ¡ay!, pues, señor, es investible, y coges y le dejas en cueros.

¡Vive dios, señor sastre, qué consecuencia y qué tijera!

He aquí, amigo mío, la historia de España desde el año 12 hasta el 34, más clara que la del padre Duchesne, traducida por el padre Isla. Me parece que habrás entendido cuál es la envoltura, y excuso decirte quién es el sastre. Ahora que nos podíamos empezar a vestir nos viene con la envoltura, y porque no nos asienta dice que somos unos brutos.”

Historia epe hori serixuago be azaltzen dau, detalle gehixagokin “De 1830 a 1836, o la España desde Fernando VII hasta Mendizabal” artikuluan, berez Charles Didier historialari frantziarran testuan itzulpena dana.

Bistan da, idazlanen artian asko “artículos de costumbres” puruak dirazela; etnografikoki oso baliotsuak, esango neuke, adibidez XIX gizaldi hasierako Madrillen (herritxo bat), bidaiak eta garraiuak egittia zelako abenturia zan azaltzen dabena. Edo Meridara juan zanekua: 1000 biztanleko herritxo bat, munduak ahaztuta (artian kontu arkeologiko guztiak lez), eta ruina erromatarrak harrobi moduan erabiltzen zittuana; irakurtzekua da Larra sentikorrak hara sartzian izan zeban Stendhalen sindromia; gidari ezjakiñekin izandako xelebrekerixak; anfiteatrua (artian industu barik) naumaquia lekua edo zisterna haundi bat zala uste zebenekua... edozein esploratzailleren amesa, 1836ko Meridan sartzia.

Oso sinpatikua egin jata Larra. Penagarrixa baiña (heroi erromantikuen estiluan), bere gar horrek ez zebala gizarte “karka” hartan surik ixotu, eta azkenian bere burua bakarrik ikusi zebala (azken urtietako idazkixetan etsipena da nagusi). Gauza guztiekin nazkatu eta kaxa hori hartako pistoliakin kendu zittuan buruko miñak.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018