Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Belarripresten garrantzia

Oier Gorosabel 2018/11/29 13:14
“Euskaraldia” izeneko esperimentu soziolinguistiko honen prestaketa-faseari (“txapa”) ez nion kasu handirik egin: emazteak korapilatu ninduen, eta ez nekien ondo non sartzen ari nintzen. Esaterako: ahobizi/belarriprest kontzeptuak zer ziren jakiteko lana, hasteko bezperan hartu nuen.

Halere, behin murgilduta, oso interesgarria irizten diot kanpainari. Txalo bero bat mobida hau bultzatu dutenei (ez dakit zeintzuk diren). Haiek egin beharko dute balorazioa, momentua denean; baina kanpainaren erdian gauden honetan ere, ondorio probisional batzuk ere ateratzeko moduan gaudela uste dut. Niri behintzat pare bat elementu, barrena, nabarmentzekoak iruditzen zaizkit: ahobizi papera jokatzen dutenen aldetik, lotsa astintzeko aitzakia, eta lehen hitza euskaraz botatzeko konpromezua; eta, garrantzitsuena, belarriprest kontzeptua.

Azken hau da, niretzat, euskararen bilakaera soziolinguistikoan benetako mugarri papera jokatu dezakeen faktorea. Izan ere, euskaldunok badugu muinean txertatutako oztopo bat: erdaraz erantzuten gaituen pertsona bati euskaraz egitea oso zaila egiten zaigu. Batek daki zergatik gertatzen den hau: edukazioa ulertzeko modu okerra (katalanek ez dutena, haien zorionerako); autogutxiespena; erantzun txar bat jasotzeko beldurra... Arrazoiak arrazoi, kontua da hitz egin ez, baina norberari euskaraz egitea onartzen duen pertsonak, bere jarrera bistaratzean, paper oso garrantzitsua jokatzen ari dela oztopo ustez gaindiezin hori gainditzen laguntzen digulako. Eta, ni behintzat, “Euskaraldi” honetan horren ondorio zuzenak ikusten ari naiz. Ohitura aldaketak. Eta, denok dakigu, hori lortzea oso zaila dela.

Eskerrikasko beraz, belarriprest papera jokatzen ari zaretenei: Fel, Ruben, Jose, Manoli, Puri, Tere... ezagutzen ditudanak aipatzen ditut, baina nire mezua denentzat da. Ahobizien paperari garrantzirik kendu gabe, zuena, bereziki txalotzekoa eta zoriontzekoa iruditzen baitzait.

Amaitzeko, Maddalen Arzallusek Euskaraldiari jarritako bertsoak, doinu... apurtzaile xamarrarekin. ;-)

Sarrionandia insegurua

Oier Gorosabel 2018/11/18 21:06
SARRIONANDIA, Joseba. 1983. Narrazioak. 7. Edizioa. Elkar, 1988.

Abisauta nenguan, ipoiñok surrealista xamarrak zirala; alde horretatik etxuat arazorik izan, gustoko dittudaz planteamiento-nudo-desenlace egitturia hausten daben pastixak. Arazo bat jaukak horrek –nere kasuan-; esperimental xamarra dan idazkera honek, nekez “harrapatzen” nauk eta beraz liburuok irakortzen denpora nahikua juaten jatak, ez dakat halako tiroirik be. Bestalde, ipoiñok banan-banan irakorri eta etenak egitteko gogua be izaten juat, irakorrittakua ondo irunsteko/digeritzeko. Gustau, danak gustau jataaz (ez zoratzeko beste, baiña gustau); eta euren artian gehixen lehelengua (Estazikoko begiradak) eta azkena (Marinel zaharra). Kuriosidade modura, esango najeukek –ez dakitt ondo nabillen edo ez- bilduma hau argitaratzian, idazlia ondiok ez jeguala ospian aldarietan (nun dana barkatzen dan), eta horregaittik biharbada, azkenaurreko kapituluan ipoin guztiei buruzko iruzkiñak egitteko premiñia sentidu dabela, ulertuko ez diran bildurrez-edo.

Despiste joko farlopaduna

Oier Gorosabel 2018/11/04 08:30
LARRETA, Antonio. 1980. Volavérunt. Colección Premio Planeta. Planeta, 2000.

Azkenaldiko magnetismo misteriotsu horren eragiñez, XIX gizaldi hasierako gauzei buruzko beste liburu bat etorri jata eskura, Jun-Etorri bidaien bookcrossing puntuan jasota. Bere sasoian liburu honen pelikulia egin zan (Bigas Teta; ikusi barik dakat), eta hori gogoratzen neban: Godoy, Goia, Albakua... Ez neban uste, baiña, thriller moduan egingo historixia topauko nebanik. Gustau jata. Itxuraz ondo dokumentauta dago, eta historixan hari nagusixan baztarretan, orduko giro politikua eta soziala ikusi geinke. Halan be, nobela historiko guztietan lez, inseguridade pixkat emoten dau ez jakitziak zer dan egixa, eta zer lizentzia literarixua (pertsonajien erretratu psikologiko sakonak, barrena, danak asmautakuak izango dirala uste dot).

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018