Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Queer

Oier Gorosabel 2018/01/17 18:01
Joan den udan ume maitagarri bat ezagutu nuen; deitu diezaiogun Izar.
Queer

Irudixa: www.uwp.edu

Lehen momentutik, gure semeekin konexio ona izan zuen: adin beretsukoak ziren, basati xamarrak... Herri txiki batean geunden, eta 7 bat umerek saldoa osatu zuten; hor ibiltzen ziren denak elkarrekin, mendian zehar-eta, dena esploratzen eta bazterrak endredatzen. Gu pozik, autonomia garatzen ari diren haur guztien gurasoak bezala.

Kontua da, haiei begira, emaztea eta biok ez ginela gai izan Izar mutikoa edo neskatoa zen bereizteko. Arropak, aurpegikera, ilea, keinuak... berdin izan zitekeen genero batekoak zein bestekoak, gaur egunean nagusi den kanonaren arabera. Egoera xelebrea iruditu zitzaidan, oso. Guri ez zigun inporta, eta otorduetan gure haurrak ikusten genituenean, gaia ateratzen bazen (ez baikenuen horretan interes edo morbo berezirik), konturatu ginen... haiek ere ez zekitela! Zoragarria zen. Izar atsegina zen, alaia, jostaria; hori zen umeei inporta zitzaien gauza bakarra.

Xarmak pare bat egun iraun zuen bakarrik; udako bero galdatan, nola ez, haurrei ur txorroen azpian ibiltzeko gogoa etorri zitzaien eta han, inolako dramatismo barik, jakin genuen bere sexua –ez bere generoa-. Izan ere, bere gurasoek gaia naturaltasun osoz aipatu zigutenean jakin genuen Izarri, oraindik txikiegia denez, gai horrek sinpleki ez diola ardura. Malkoak begietara etorri zitzaizkidan, eta guraso haientzat txalo bero bat eskatzekotan izan nintzen.

Ez, ez dio ardura, eta are gehiago, oraintsu arte nagusi izan diren txantiloi zurrunak hautsi behar ditugu, ahal denik eta puska txikienetan hautsi ere. Klasikoki bereiztu izan diren gizon eta emakume homo eta heterosexualak, 4 izaerak alegia, motz gelditu dira. Niretako, pertsonalki, deskubrimentu itzela izan da ni bezain “raritoa” (irakur bedi kakotx artean) edo desberdina den jendea uste nuena baino askoz ere ugariagoa dela ikustea. Lotsa edo bakardadea uxatzeko txerto bikaina baita bakoitzak bere joera onartzea, ez epaitzea eta kideak aurkitzea. Are gehiago: osasun mental publikoa sustatzeko beharrezko neurria dela esango nuke.

Bizitza bikoitza duten erreprimituak, puteroak, haien frustrazioa eta heldutasun falta umeekin asetu nahi izaten duten pederastak, bortxatzaileak, zahartzarora arte bere burua ukatzen biziko den jende hori... zati handi baten, esango nuke sexu/generoaren molde mugiezinek erraztu dituzten jarrerak direla, konplexuz betetako jende galduarenak. Bizitzan norabide egokia hartzeko lehenengo pausua, norbere izaera ulertzea izan behar da; konplexuz betetako jende triste horrek egin ez duena.

Zorionez, LGBTQI... edo dena delako kolektiboaren izena gero eta luzeagoa da, nik jada siglen kontua galdua dut. Eta zenbat eta luzeagoa izan hobe; aurrera goazen seinale.

"Talaiatik" saiorako (Info7 Irratia), 2018 ilbeltzan 17xa.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018