Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Oporrak Ozetan (Araba)

Oier Gorosabel 2017/09/27 16:50
Dagonillan GaraiON izeneko lekua ezagutu neban. Etxeko guztiak juan giñan bertara bost egunez, halako familien-konzentraziño-esparru-pedagogiko moduko bat egittera
Oporrak Ozetan (Araba)

GaraiON-era sartzeko bidia, artasoro artian.

Azken urtietako joeria jarraittuta, udan biharra topera izan dogu, eta gaiñera umiak oporretan izanda, eguneroko martxia ez dan ezer gehixagotarako astirik barik ibilli naiz. Nere bizitzako epoka honetan, udazkena, negua eta udabarrixa ixa oporrak modukuak izaten dira neretako. Orduan bai: fisioterapia kontuak ikasteko denporia dago, speleo dokumentaziño kontuak, eta gauzak idatzi. Horretarako astixa etorri da, azkenian!

Dagonillan GaraiON izeneko lekua ezagutu neban. Etxeko guztiak juan giñan bertara bost egunez, halako familien-konzentraziño-esparru-pedagogiko moduko bat egittera; gauza politta, hamentxe kontau dot oin dala gitxi. Halan be, lekua bera, eta atzian dakan proiektua, oso interesgarrixa egin jata eta hamentxe komentatzeko gogua nekan.

CAI-GaraiON 2017

GaraiON Sorgingunea deritzan leku berezi hau Arabako Ozeta herrixan dago, Otaza auzuan. Kontau zestenangaittik, badirudi etxia eta lurrak lehen jabe batenak zirala (ez dakat detalle gehixagorik, eta nahiko neuke; bistan da sasoiren baten etxe garrantzitsua izango zala...), eta XX gizaldi amaieran nekazal elkarte moduko batek eskuratu zebala. Nekazarixendako biltoki eta prozesamendu erabilpenen bat izan zeban, baiña badirudi ez zekala mobimendu haundirik. Halan, oin dala urte gitxi, elkarte horren inguruko jente talde batek hausnartze prozesu bat egin ei zeban, gunian erabilpena sustatzeko asmoz. Itxuraz, hasierako jente talde horretako batzuk dira, 2008tik hona, gaurko proiektua bultzatzen dabizenak: batez be arte eta sorkuntza kontuetarako espazio bat eskaintzia, egonaldi kolektibuak egitteko aproposa. Igual ezagunena urtero artasoruan egitten daben laberintuana izan leike (ointxe momentuan bisittatzeko moduan dagona), baiña esate baterako, zumitz eta zestugintza topaketa enzutetsuak be ospatzen dittuez, eta Europatik be etortzen dira artisauak; horren seiñale diraz han egitten dittuezen biharretako batzuk, landara bizixekin egindakuak. Bertan dagoz ikusgai, halako jolas parke berezi bat osatzen.

CAI-GaraiON 2017

CAI-GaraiON 2017

Etxia bera, antza danez, oin dala gitxi barriztu dabe (barrutik hustu, eta solairu barrixak egin). Bolondresak zatika egindakuan xarma hori daka (ez egizue pentsau hotel batera zoiazienik), eta neguan bisittatzeko gogoz geratu naiz, obrako estufa ikusgarri hori martxan ikusteko. Han izan giñan tropa guztia gela haundi komunetan izan giñan; bertan koltxoiak dagoz, eta guk izarak eta zakuak eruanda. Akogedoria guztiz, eta etxe zaharren pareta lodixak emoten daben isolamendu onakin (abuztuan eta Araban... etara kontuak, kanpuan zelako berua zeguan).

CAI-GaraiON 2017

CAI-GaraiON 2017

Etxe honek badaka kanpotik oin dala 50-60 urte egindako anexo txiki bat, gela batzuk eta sukalde batekin. Antxiñako etxe askotan ikusi geinke hori: nunbaitt, errezagua egitten jaken antxiñako su bajuan lekua ez ikutzia, eta sukalde barrixa egin kanpoko eraikiñian.

CAI-GaraiON 2017

Gero, nekazal gauzetarako erabilli izandako biltegi haundi bat dago, oin dala 30 bat urtekua; ekintzetarako, ikastaruetarako eta jolasteko erabiltzen da gaur egunian; eta kanpokaldian, lehen ganauak jaten zeban lekuan, beste sukalde txiki bat. Hantxe egin genduzen otordu guztiak, artasorora begira, mendi tontorrian Gebarako gazteluan aztarnak bistan.

CAI-GaraiON 2017

CAI-GaraiON 2017

Bertako jarduna intentsua izan zan, eta ez genkan denpora larregi be sobran. Halan be, ni neu ez naiz konforme geratzen lekuan inguruko bueltatxoren bat edo beste ez badot egitten. Halaxen juan giñan, bidez bide, urtegixan ertzetik, Garaioko hondartzaraiñok baiñua hartzera. Eta beste baten, kotxez Gebararaiñok juanda, handik gora guri deika ziharduen gazteluan ruinak ikustera. Pasio polittak izan ziran.

CAI-GaraiON 2017 CAI-GaraiON 2017

Hortik aurrera, eguneroko bizimoduan tirabirak eta gozotasunak, balantze ezin positibuagua laga zeskuen azkenian. Eta gittarria jo eta jo eta jo (nik berba asko ez dot egitten, baiña kantatzeko lagun onak topatzen dittudazenian... fuego!).

CAI-GaraiON 2017

CAI-GaraiON 2017 CAI-GaraiON 2017

CAI-GaraiON 2017

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019