Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Negoziatzaileena

Oier Gorosabel 2017/04/17 21:07
PUZO, Mario. 1969. El Padrino. Ed. Orbis. Barcelona 1983.
Negoziatzaileena

Irudixa: navarraconfidencial.com

Liburua Honoré Balzac-en aipu batekin hasten da: “Detrás de cada gran fortuna hay un crimen”. Interesgarrixa, aberatsen mundu lilluragarrixa (ai instintuak!) distantzia batekin begiratzeko aukeria emoten daben pentsamentua. Izan be, odol urdin konturik ez dago hamen, ez bada eze, aukeria aprobetxau eta aberastu dan jentia baiño. “Noble” esaten jaken familixak, aspaldi (Erdi Aruan edo); hortik aurrera, izan Europako gerretan, izan azken urtietan... Euren artian ahuskan ibiltzen dira, zein dan “aberats berri” (o iraina!) eta zein aspaldikua; oso kuriosua izaten da antxiñako bully zaharren oiñordeko etxekaltiak ikustia...

Liburua bera gozadia izan da, dana tiroi baten egun gitxittan amaittu arte irakortzekua. Siziliako mafian mundua berez da oso literarixua, eta horrek asko laguntzen dau; bere tentakuluen hedapena harrigarrixa da; ohorian oiñarrittutako egittura testikularra be xelebria da (Alfredo Perez Reverteren gustoko gizonak izango litzakez, espainolak balitzaz); eta guztian azpixan, haundiki bihurtu dirazen oiesen historiak dagoz (jakiñekua da, ugezabarik txarrena dala antxiñan morroi izandakua). Edozelan be, liburutik interesgarrixena aittabitxixan arazuak konpontzeko sistemia izan da: berba zazkarrik ez, arrazoitzen beti, gauzak modu onian esaten... (eta gero taka). Zentzu horretan, azkenaldixan esku artian darabixadan zenbait korapillo diplomatiko askatzeko balixo izango desta, orraittiokan!

Irribarre maltzurra

Oier Gorosabel 2017/04/05 23:12
WODEHOUSE, Pelham Grenville. 1936. La Suerte de los Bodkin. Ed. Aguilar, Madrid 1953.

Uste dot “umore ingles” famosuan ezaugarrixa dala zer kontau baiño, zelan kontatzian oiñarritzen dan ironia fiña. Karkaria baiño, irribarria etaratzen dabena: eta liburu honek hala egin desta, irribarre asko etara, eta oso gaiztuak gaiñera. “Enredo” komedien egittura tipikua daka, transatlantiko baten topatzen dan jentian kontura, kontrabanduan pasau nahi diran pitxi garesti batzuk dirala eta. Hori dala eta, parte dibertigarrixena lehelengo bi herenak diraz (azken herena, “enreduan” hari soltiak lotzera eta ohizko happy enda prestatzera zuzenduta dago). Gozagarrixena pertsonak eta euren erretratuak dira: zinema ekoizle ahalguztiduna, kultura gitxikua; familia onetako gaztiak, batzuk aberatsak eta iñuxentiak, bestiak arruinatuak eta azerixak; klase haundiko eta hizkera gongoriarreko maiordomuak... Irakorri dotenangaittik, badirudi giro horretako faunia zala idazle honen espezialidadia, eta asko gustau jata; Aldous Huxley eta George Orwellekin bat nator, beraz ;-) (eurak be Wodehousen jarraitzailliak izan ziran).

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017