Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

50 hamarkadako espeleologo eibartarrak

Oier Gorosabel 2017/11/20 18:01
Dokumentaziño bihar bat egitten nabil (euskal espeleologiaren historia), eta horren barruan Eibarren funtzionau zeban lehelengo taldeko kidiak identifikau nahiko neukez. Eibarnautak: begiratizuez mesedez hónek erretratuok, eta batez be ERAKUTSI ETXEKO ZAHARREI, ia ezagutzen dittuezen.
50 hamarkadako espeleologo eibartarrak

Argazkixa: Felix Ruiz de Arkaute

Dato gehigarri batzuk:

  • 1950 inguruko espeleologo eibartarrak Aranzadi Z.E.ko kidiak ziran berez; Club Deportivoko Espeleologia Sailla 1965 aldian sortu zan, Jose Mari Tellerian gidaritzapian. Baiña argazkixotako jentia zaharragua da, gaur egunian 90-100 urte artian izango leukie, biziko balitzaz.
  • Kide ezagunena Juanito San Martin da, eta hori identifikauta dago jakiña; elkarrizketetan bestien izen batzuk be jaso dittudaz: Miguel Etxeberria (Julian Etxeberria, Eskola Armerixako zuzendarixan semia; itxuraz Deporren zine proiekzionista ibilli zan gero), Jose Luis Vitoria, Eibar apellidoko bat (“Maltza” edo “Maiza”), Arrieta abizeneko beste bat, Larrea abizeneko beste bat... Ixa ziur nago argazkixotako batzuk eurak dirazela, baiña ez dakitt zein dan zein!!
  • Argazkixetako bat Madarixan etarata dago, eta beste hirurak Gesaltzako Lizunian (Arantzazu, Oñati), 1951an. Aranzadi ZE-k “I Cursillo de Iniciación a las Ciencias Naturales” egin zan, eta paraleloki Espeleologia Sailak Gesaltzako esploraziño jardunaldi batzuk egin zittuan. Bertan Errenteriko, Tolosako, Oñatiko eta Eibarko espeleologuak ibilli ziran, eta Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe sisteman egindako lehelengo esploraziño “serixua” izan zan.

Ia eibartar hórrek identifikatzeko gai garan! Gauzak errezte aldera, argazkixak flickerren kargau dittudaz, fitxa identifikatibo baten barruan, eta jentia numerau dot.

Eskerrikasko aldez aurretik.

Espeleologia-Eibar-1

Espeleologia-Eibar-4 Espeleologia-Eibar-3 Espeleologia-Eibar-2

Odolaren usaina

Oier Gorosabel 2017/11/16 10:57
Duela 100 bat urte arte horixe zen gure arazoak konpontzeko modu nagusia: bestearekin borrokatzea, eta hura akabatuz norbera gailentzea. Normala oraindik horretarako joera erakustea
Odolaren usaina

Uli: herri okupa hartan gidatu nuen lapur-ehiza

Ikusi al duzue zelan jolasten duten txakurkumeek? Elkarri haginka, benetako borrokak irudikatzen dituzte; horixe dute gustukoena. Gizakumeek ere berdin: haurrak dituen edonork badaki, erdi brometan erdi benetan, batak bestea mendean hartzea dela guk nahi baino gehiagotan egiten duten jolasa, gure onetik ateratzeraino. Normala da. Geneetan txertatua dugu: gure espezieek garatu behar izan duten trebezia da hori, borrokatzearena. Gure kasuan, ikuspegi pixka bat hartzeko, eman dezagun datu bat: Homo sapiensak 195.000 bat urte baditu, duela 100 bat urte arte horixe zen gure arazoak konpontzeko modu nagusia: bestearekin borrokatzea, eta hura akabatuz norbera gailentzea. Normala oraindik horretarako joera erakustea.

Zorionez, gauzak aldatu dira eta jada instintu horiek moldatzen hasiak gaude: gaur egunean denok ulertzen dugu gizonek emakumezko bat gustuko dutenean ezin dutela bahitu eta bortxatu; edo norbaitekin arazoak direnean, ezin dela kalean ostiaka hasi. Halere, tamalez, oraindik ezagutzen ditugu antzinako pultsu horiek kontrolatzeko gai ez diren pertsonak.

Halere, azal gainean dugun “zibilizazio geruza” uste baino meheagoa da. Adibidez: arma bat eskutan izateak pertsonalitatea aldatzen du. Oso ezagunak dira istiluen aurka erotzen diren polizien kasuak, baina efektu hori indarra baliatzen duten beste kolektiboetan ere begi-bistakoa da: lintxamenduetan parte hartzen duen jendea erabat transformatzen da; eta nik ez dut ahazteko behin, “gehiengo sindikalaren” pikete batean, ikusi nituen matoi jarrerak. Irain edo bidegabekeriek, gainera, piztia askatzeko argi berdea eman diezagukete; eta batzuetan, basakeria larrienak ideia txit errespetagarrien alde egiten dira.

Neu ere, horrelako egoeretan beldurtu naiz gehien nire buruarekin: gure txakurraren kontra oldartu zen beste txakur hura ostikoka hartu nuenean... Nafarroako herri okupa hartan gidatu nuen lapur-ehiza... haurrak beldurtu zizkidaten nerabe putaseme haien atzetik irten nintzenean...

Hau guzti hau burura etorri zait, nire herrian gauza kezkagarri bat gertatu delako berriki: zapatu gau batean, herrian bizi diren gazte atzerritar batzuek, neska koadrila baten atzetik aritu ziren modu baboso xamarrean; herriko mutil koadrila bat sartu zen, neskak babesteko; atzerritarrek muturra hautsi zieten, literalki. Poliziakoen koartelera joan ziren salaketa jartzera eta, hauek, konfiantza giroan esan zieten: “hurrengoan portura bota itzazue lehenengo; eta gero etorri hona”.

Kulturen talka larria: “oihanaren legearen” pean bizi izandako pertsona bat gurera etortzean, nola azaldu hemen emakumeak ez direla gizonen jostailuak? Ez dut erantzunik, salbu eta erantzuna ezin dela izan kaleak patruilatuko dituzten herritar-brigada naziak. Bestela odolaren usainak gure onetik aterako gaitu.

"Talaiatik", Info7 irratirako, 2017ko zemendixan 15a.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018