Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Eskuz ijeztutako barrak

Oier Gorosabel 2016/09/19 20:59
Nekez topauko dozue halakorik gaur egunian. Gorde biharreko ondaria?
Eskuz ijeztutako barrak

Eskuz ijeztutako barrak

Nere ustez, hónek diraz Lekittoko kalietan ikusi leikiazen eskuz ijeztutako azken burdin barrotiak; Bixkokalian dagoz, nik kontsultia dakaten lekutik metro gitxira. Barra senduak dira, 3 bat zentimetrotako lodierakuak, irregularrak, eta burdinolako maillu-jungurian markekin. Lea ibarrian bertan egindakuak, seguraski. Egittura funtzionalak guztiz, ezelako apaingarririk bakuak; sasoi baten korrientienak seguraski, edozein lekutan jartzeko erabilliko ziran merkenak. Gaur egunian, ostera, bakandutakuak, eta seguraski etxe hau barrizterakuan betirako galduko diranak. Argazkixan jaso nahi izan dittudaz, aurreko baten freskera eta katazuluekin egindako lez.

Ixkuak eta zentzumenak

Oier Gorosabel 2016/09/15 22:58
Oporraldixa Tafalla aldian – V eta fin
Ixkuak eta zentzumenak

Zentzumenen Parkea: Dastamena

160907-14-aranzadi

Eguasten arratsaldian, Anen lagun “Torico” eta emaztiakin geratuta genguazen Iruñean; harako bidia Aranzadiko piszinetan freskatzeko erabilli genduan. Sorpresa atsegiña: txapela biharrezkua ez da, zorionez batzuk arau estupido hori ezabatzen dabiz... Gero, Iruñeako lagunen eskutik tour-turistiko-taurinua jaso genduan (Niko eta Tomax oso zezenzaliak dirala jakinda). Deigarrixa egin jata zelako garrantzixa hartu daben ixkuen asunto horrek... Kontuan hartzen badogu korridetarako –heriotzerako- aberien leku aldaketa sinplia dala, antxiñan zoro batzu debekuen kontra zezenen aurrian korrikan hasi zirala... eta gaur egunian, jaixen ekittaldi zentrala, eta kaliak markauta eta señalizauta, ez-dakitt-zer (zeozer inportantia) balitza lez. Gizakixak arraruak gara gero. Eta diruak, telebisiñuak eta publizidadiak zelako indarra dakan.

160907-19-iruñea

Eta eguenian, alde egitteko momentua etorri da. Pena pizkat hartu dogu, gustora egon garan seiñalia. Bidia poliki-poliki eginda, paradia egin dogu Noainen eta bertan hartu bidai honetako sorpresa haundiñetakua: Zentzumenen Parkia.

160908-08-noain

Aspaldi nekan ezagutzeko gogua, eta uste baiño hobia izan da: jardin modura lilluragarrixa da, bost zentzumenei eskindutako gune haundixekin, bakotxa estilo estetiko desberdiñakin, eta jolasteko eta galtzeko aukeriakin; baiña hortaz gain, filosofikotik asko daka parke honek.

160908-14-noain

Batez be Dastamenari eskindutako zonan igartzen da hori: ortuak dira, eta nahi dabenak bertatik gauzak hartu leikez (hartzeko moduan dagozenian, behintzat: berdez markatzen dittuez), gero bulegotik pasau eta ordainduta. Bulego/dendia harreragune modukua be bada, eta bertan salgai dago parkian ekoitzittako jenerua; guk gaiñetik baiño ez dogu ikusi, baiña kontsumo arduratsuan pedagogia be egitten dala bistan da, hitzaldi eta ikastarotarako lekua badake, produktu ekologikoz egindako taberna/jatetxia ipintzeko asmua..

Gurera ekarritta, Lekitto Bedarra ortularixen elkartian eta Amaren Kontsumo Taldian arteko kolaboraziño posibliakin ames egin genduan.

 

El romanz es leýdo:

dat nos del vino;

si non tenedes dineros,

echad allá unos peños,

que bien nos lo darán sobr’elos.

Euskal Herri legor eta horixa

Oier Gorosabel 2016/09/14 07:28
Oporraldixa Tafalla aldian – IV

Martitzenian, Senda Viva izeneko parkian sartzeko goguakin geratu giñan. Gure asmua eguna bertan pasatzia bazan be, iraillian zapatu-domeketan bakarrik zabaltzen hasi dira; bertara allegau arte ez giñan konturatu... Behiñ puntu horretan, Valtierran geldialdixa egin genduan, 70 hamarkadako rotulo luminoso arkeo-industriala ikusitta.

160906-10-valtierra01

Horretara, eguardiko beroaldixa kotxeko freskuran pasatzia pentsau genduan, Bardeetan zihar road-movie estiluan.

160906-12-bardeak01

Oso ederra da parajia: Bardea Zuri eta Baltzan artian pasau giñan; barruko geografia eta leku berezixak ezagutzeko gogo haundixa dakat... Egunen baten bueltauko gara, baiña bizikletekin eta udabarri/udazkeneko egualdi leunaguakin... Tartian, Bardeak ereiteko Francon denporan egindako kolono-herri pare batetik pasau giñan: Pinsoro eta Valareña. Segiduan konturatu giñan: Ameriketako herrixen modura, kale kuadrikulauak eta etxe unifamiliar txukunak bere jardintxuakin... Esako pantanuak kanporatutako familietatik asko hona etorri ei ziran.

Zarrakaztelun, Deportivuan eguneko menua jan, eta Pitillasko aintzira ondotik pasau bihar giñanez, geldialdi txikixa egin genduan, han ikusi leikianaz idea bat egitteko. Basamortuko oasisa, hau be egualdi onberagua dagonian hobeto ikusteko.

Halan be, geruago eta erakargarrixagua begittantzen jataz paisaje legorrak, hautsez betetako bidiak. Bakardade horrek berba barik lagatzen nau, aittitta Hilarion historixia ezagutu nebanetik nabarmen gehixago. Piedra y camino...160904-08-egunsentixan 160904-09-egunsentixan 160906-24-tafalla03 160906-28-tafalla06 160906-31-campodereyes02 160907-11-campodereyes 160907-12-campodereyes

Eguasten goiza, hain zuzen be, Campo de Reyes inguruko bidietan zihar pasau genduan. Camino de la Pedrera hartu, eta ia noraiñok allegatzen giñan ikusteko. Tomaxek ez zeban asko ibiltzeko gogorik, eta segiduan bueltau ziran; Nikok eta bixok, ostera, harutzago allegau giñan, amaierarik bako kamiño politt horretan. Bide batez, masusta killo bat inguru hartuta; hautsa kendu eta gero, gozo-gozuak.

160907-09-campodereyes

Uxueko herri-gotorlekua

Oier Gorosabel 2016/09/13 21:26
Oporraldixa Tafalla aldian – IV

Astelehenian, bero haundiko eguna, tunel askoko lekura juatia pentsau genduan: Uxue. Aspaldi nekan herri hau ezagutzeko gogua, 20 urte bai, barrena. Bistan da oso zainduta dagola, eliza/gotorlekua txukun-txukuna, eta turismora bideratutako komertziuak ugari. Normala eresten detsat, eta ona noski, herriko jentiak etekiña etaratzia. Beraz, nere esploratzaille sen erromantikuak untzez betetako paretarik ez zeban topau han; baiña oso pozik ezagutu neban, burua txapela azpixan ondo gordeta.

160905-05-uxue

Astegun buruzurixa, herrixan ixa turistarik ez genduan topau; eguzkixa sendo, herriko kaskua eta inguruko lautadak erretzen. Talaixa naturala da Uxue: horregaittik ipiñi zeban hamen Eneko Aritzak  abantzadilla militarra, eta gerora be, Oliteko gortiak destakamentu bat mantendu zeban hamen.

160905-15-uxue

Gaztelako konkistia eta gero, Cisneros kardenalak erresumako eraikin militarrak mozteko agindua emon zeban, eta Uxuen be hala egin zan, elizako dorriak eta ondoko etxia izan ezik. Beraz, oiñ lekuak inpresiñua emoten badau, zer izango zan konkista aurretik?

160905-17-uxue

Bertan bazkaldu genduan, Urrutianian: okindegi/gozotegi tradizionala, Turismoaren Aro Barrira egokitzen jakin dabena, denda, taberna eta guzti. Arratsaldian Olitera bueltau giñan, berua hango udal piszinetan pasatzeko, umien zorionerako; hainbeste harri zahar, paisaje eta historia ondo dagoz, baiña korputzari gustua be emon bihar jako... ;-)

160905-22-uxue 160905-07-uxue

Pintada nafarrak

Oier Gorosabel 2016/09/13 07:49
Oporraldixa Tafalla aldian – III

Tafallako herrixan bertan harrapau harrapau nittuan biaje honetako lehelengo graffiti bixak.

Lehelengua, azken denporaldixan indarra hartu daben aldarrikapen feministia.

Bestia, stencil enigmatiko hau.

160904-03-tafalla

Hona Noaingo Zentzumenen parkian harrapautako beste... bi. Pintada nagusixak badaka bere mamiña. Baiña... letra txikixetan ikusten dozuen hori, oso esanguratsua da. Nere ustez neo-matxismua irudikatzen dau, hau da, “betiko” matxismo akritiko-heredatuaz aparteko bat; jarrera arrazoituan oiñarritzen dana; eta horretxegaittik hain zuzen be, larrixagua.

160908-27-noain

Olite

Oier Gorosabel 2016/09/12 21:10
Oporraldixa Tafalla aldian – II
Olite

Ames egitteko moduko gaztelua

Gure bidaiatzeko motia lehendik lasai xamarra izaten bazan, oiñ umiekin gehixago; bagenkixan beraz, ez genduzela herri asko “egingo” (#IronicModeOn) eta kilometro gitxiko bueltan ibiltzeko asmotan gentozen. Egixa esan, gauza asko dago ikusteko Tafallatik asko mobidu barik. Lehelengua, ume marmartixak pizkat inpresionatzeko edo, Olite izan zan; eta sorpresa ederra hartu genduan. Izan be, nik neuk Olite eta bere gazteluari buruz nekan aurreiritzixa nahikua txarra zan, zeozelan esateko: antxiñako eraikin bat, Disneylandia-itxurako-berreraikitze-prozesu-dezimononiko-horrorosua jasandakua. Baiña ez: gaur egungo gaztelua eraiki zaneko trazia gordetzen dau, errege luxuzale batek XV gizaldixan emondako itxuriakin. 1512ko konkistararte sarri erabilli izan zan; gero Gaztelan mendian be, goi funtzionarixak erabilli izan zeben tarteka, eta nahiz eta pizkaka hondatu –halako gaztelu katxarruan mantenimenduan aurrekontuak hotzikaria emongo dabe-, osorik mantendu zan 200 urte baiño gehixagotan; suntsipen haundiña Frantzian kontrako gerran etorri jakon, erretiradan zoiazen tropak erreta; XIX gizaldi osua ruinetan egin zeban, Oliteko argazki zaharrenetan ikusi geinkian lez. Halan be, ruinak harriz egindako pareten eta eraikin nagusixen zati haundixa gordetzen zeben, eta bidaiari eta kronista askok jaso zittuezen (Iturralde espeleologuak barne). XX gizaldi hasieran, Foru Aldundixak berreraiketa prozesua bultzatu zeban, proiektua leihaketara etarata, eta gaurko erakusketan horri buruzko informaziño, argazki, plano eta krokis asko ikusi geinkez, gazteluan billakaeria hobeto ulertzeko.

1890-Max-Junghändel

Gaztelua 1890 inguruan. Argazkixa: Max Junghändel.

Baiña tira: historiak historiazaliendako lagata, umiak dibertitzeko leku ezin hobia da Oliteko gaztelu hau. Pasabide ezkutuak, illunak (zelako ondo, eguardiko eguzkittan!), bertigua emoteko modukuak, eskillarak, sotanuak, dorriak, antxiñako bizimodua irudikatzen... gu ordu bi inguru pasau genduan, gure kontura folleto batekin, eta denpora gehixenian umiak pozik ibilli ziran.

160904-45-olite 160904-22-olite 160904-24-olite 160904-33-olite 160904-35-olite 160904-40-olite

Oliten dana gaztelua ez dalako, herrixa inguratzen zeban zerkian arrastuak bistan dagoz.

160904-46-olite

Hau domeka goize-eguardixan; arratsaldian kolgau xamar ibilli giñan, beruakin zer egin jakin barik... azkenian yurtara bueltau giñan, eta freskatu eta gero Davidek Tafallan bertan afaltzeko leku bat gomendatu zeskuan, Txiki tabernia; gure “rolloko” lekua, eta pizzak mundialak!

Yurta kanpalekuan

Oier Gorosabel 2016/09/12 14:11
Oporraldixa Tafalla aldian - I
Yurta kanpalekuan

Hauxe izan da gure etxebizitzia lau egunian

Juan dan Aratustietan, eskolako umiak munduko kultura desberdiñez jazteko deikadia egin zan. Tomasen gelakuak mongolez jantzi ziran, eta hori dala eta, Mongoliako gorabeherak lantzen ibilli giñan aurreko astietan. Bistan danez oso ondo pasau genduan.

160209aratustiak02

Aurten opor biajetxo bat egittia tokatzen zan; kanpiñian juateko gogua genkan; eta Aratustien ostian yurtak ezagutzeko kuriosidadia geratu jakunez, horren billa hasi giñan. Orduan izan genduan Tafallako Campo de Reyes kanpalekuan barri.

160908-05-campodereyes

Davidek daroia, gurasuak eta senidiak lagunduta, juan dan 2-3 urtetik hona. Mutillak argi zekan lekuari izaera ekologikua emon nahi zetsala, eta era berian glamping toke bat. Hori dala eta, antxiñan eskonbrera izandako terraplen baten gaiñian Mongoliatik ekarrittako 6 yurta plantau zittuan.

160907-05-campodereyes

Argi indar asuntua eta jatekua kanon ekologikuen barruan daroiaz; baiña baitta ur gauzia be. Komunak, esate baterako, kadji-butkan-bertsiño-modernua dira, baiña hiriko tikismikis jentiandako modukuak: dana zuri-urdiña, suediako teknologia. Txixa aurreko zulotik, filtrau egitten da soruak ureztatzeko; kaka atzeko zulotik, aserriñakin nahastau, sikatu eta konpostajera; ur grisak (garbiketia eta dutxia) jaboi ekologikuakin baiño ez dira nahastatzen, beraz ureztatzeko berrerabilli leikez... eta dana holan.

160906-04-separet02

6 yurtetatik 4 alokatzen dittu, 1 bere etxia da, eta bestia taberna/egongela moduan daka, otorduak emoteko eta soziedade modura (bakotxak nahi dabena hartu eta apuntatzen dau, azkenian ordaintzeko). Piszina txiki bat ordu beruenak pasatzeko... sukaldetxo bat norberak jatekuak prestatzeko... Oso leku atsegiña da, baiña bertara juaten danak ez dau pentsau bihar hotel batera doianik: yurtak ez dake urik (palangania eta pitxarra), eta komunak kanpuan dagoz, biñaka konpartitzeko.

160904-04-egunsentixan02

Danak gela baten lo egittian gauzak arazo... logistikuak ekartzen dittu, baiña praktikiakin konpontzen da. Gure kasuan: Tomasek ezin zeban lo hartu bestiak esna bagiñan (beraz, kanpora juan bihar giñan); eta Nikok lo hartzerako orduan be, ni ezin nintzan tabernara juan esate baterako; danok egon bihar giñan bertan, illunian, eta harek lo hartutakuan jaiki, argixa ixotu eta azken gauzak egin. Ohittura kontuak...

Gero, illuntzixan yurtia freskatu egin bihar zan, egun oso beruak tokau jakuz eta nahiz eta goizian isolamenduak barruari fresko eusten zetsan (txabola mota honen paretak prentsautako ardilanaz beteta dagoz), arratsaldeko eguzki hiltzailliak illuntzirako gure etxetxua labe bihurtzen zeban. Horretara, pare bat orduz atia zabalik eta bentiladoria martxan euki dogu, kanpoko haize freskua atetik sartu eta haize beruari sabaixan puntako klaraboyatik urtenarazteko. Etortzen bazarie, badakizue trukillua!

160908-01-campodereyes

Umiei ilusiño itzala egin detse yurtetan bizitzia. Ein kontu, egun batzutan burrukak izan doguz nagusixok gauzak ikustera juan nahi gendualako, eta eurak yurtetara bueltau... Lehelengo eguneko nobedadia hamakak izan ziran; gero piszinia, noski (eguardixan hor eta sonbrillapian baiño hobeto, iñun bez); oilluak, txittak, ahuntzak, pottokia, txakurrak... be lagun ederrak izan dira; eta azken egun bixan, “como Pedro por su casa”, gustora.

160906-21-campodereyes04

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017