Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Morts pour la patrie

Oier Gorosabel 2016/02/29 21:11
PERUARENA ANSA, Mikel. 2014. Su zelaiak. Susa.

Trintxeretako gerran gogortasunan adierazpen gorena izan zan, seguraski, I Mundu Gerria. Han lokatz artian ibilli eta bizirik bueltau ziran gehixenak ez zeben gogorik, adorerik eta berbarik be izango hango bizipenak etorkizunari transmititzeko; zorionez, euskaldun batzu bere lekukotasuna emon zeben, orduko kronika militarrak be gorde dira, eta azken urtietan hortan oiñarrittutako literaturia ezagutzen gabiz, gaur egungo jentia orduan pasautakuaz jabetu daiñ.

Liburu honek modu inpresionista batian sartzen gaittu Verdun inguruko frentian. Esan bihar dot Mieltxok (etxian halan esaten detsagu, Arrosako beteranuak gu) oso modu efektibuan manejatzen dittuala pintzeladak, datu zehatzen bilketa ordenau batek lortuko zeukiana baiño eragin gehixagokin: Euskal Herriko herrixetan gerra hotsak (kanpaiak) ekarri zeben mobilizaziño orokorrakin, liburuan agertuko diran soldaduen jatorrixa agertzen jaku, batzu jo-ta-paso egingo dabenak, metralla zati batek garbittuta, eta bestiak ostera liburuko protagonista bihurtuko diranak. Gerrian kontrako aldarri indartsuena gerria bera azaltzia da, eta liburu honek ederto erakusten dau hori: ezelako baloraziño moralik egin barik, idazliak orduko kroniketan jasotako lekukotasun errealak jartzen dittu pertsonaien bizipenetan, bizitza errealan poesia brutal hutsa.

Deigarrixa da liburuan erabiltzen diran estilo ariketak, lehen esandako kutsu inpresionistia emoteko: obusen eztandaz banatutako eszenak... parrafo katiatuak... puntu biz banatutako esaldixak... Lurok burua galtzen hasten daneko eldarnixuak; azken honetaz pizkat abusau egitten dabela irudittu jata, eta hori izango litzake liburu honi ipiñi neikixon atxeki bakarra. Bestela, liburu biribilla guztiz; etxian gordetzekua, behintzat.

NORK hil du Andoni Egaña?

Oier Gorosabel 2016/02/18 21:19
PAYA, Xabi. GALLEGO, Patxi. 2015. Nork. Bertsolari aldizkaria 100 (ale berezia). Bertsozaleak Kultur Elkartea, Andoain.

Zurrumurru liburudendara juan izan naizen azken aldixetan, hor nekan apal batetik neri begira... Eta azkenian, harrapau nau ;-) Ni bertso asuntuan ezjakitun totala banaiz be, Patxi Gallegon zale haundixa naiz, eta banekixan nere andriak –Gallegon laguna, eta bertsozalia- asko gozatuko zebala komikixa. Nik be barre ederrak egin dittudaz, aktualidadiakin eta euskal kulturiakin lotutako etenbako tiruekin; baiña duda barik, bertsuetaz dakixan edozeiñendako mokadu fiña da argitalpen hau, fin-fiña.

Senari jarraitzeko gonbitea

Oier Gorosabel 2016/02/05 22:17
GONZALEZ, Carlos. 2003. Bésame mucho. Ed. Temas de Hoy. Madrid, 2012.

Andriak irakortzeko eskatu zestanian muzturra okertu neban: “Pedagogiazko ladrillo bat...?”. Sorpresia: interesgarrixa izatiaz gain (hori ez neban zalantzan jartzen)... oso dibertigarrixa da! Hori gero eta gehixen baloratzen doten gauzia da, testuetan. Liburuan zati haundi bat beste autorien teorixak ukatzera zuzenduta dago (batez be Estivill famatuanak, “Duermete niño” liburuan egillia, negar egitten laga bihar jakela defendatzen dabena) eta, egixa esan, hori da parterik barregarrixena. Izan be, zentzuna aldarrikatzen dau, eta ama-umian artian dagon berezko senari jarraitzia; horren aldian, beste teorixetatik aukeratutako “perlak” oso deigarrixak dira. Etologia aipuak be asko interesau jataz; edo kultura arteko alderaketak; edo gizaki prehistorikuan portaeriari buruzko konjeturak (ziur ezagutzerik ez dagonez)... Horren guztian eragiñez, liburuak engantxau nau, mesillako beste liburuan gaiñetik nagusitzia eta amaittu arte ez soltatzeko punturaiñok. Gaiñera oso ondo etorri jata nerabezarorarte dakagun “su-etena” modu konszientiaguan dastatu ahal izateko.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017