Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Frantsesak tuaregak endredatzen

Oier Gorosabel 2016/01/18 13:59
LARTEGUY, Jean. 1975. Reyes mendigos. Ultramar Editores. Madrid, 1979.

Kaia tabernako bookcrossing apalian harrapau nebanian, liburu honetatik gauza birek erakarri ninduen: gaixak (Frantziako deskolonizaziñuari buruz ez dakitt ixa ezer) eta autorian izenak (euskalduna emoten zeban; gero jakin dot seudonimua dala). Lehelenguari buruz, pozik geratu naiz: “Aljeria” famatuari buruzko sarrera modua izan da neretako, bertan zeguazen konfliktuen gaiñian-eta. Pentsatzen dot gai zabala izango dala, ñabardura askokin; liburu honetan, halan be, tuaregen herrixan argazki bat egitten da, antxiñako jaunak dekadentzian sartuta, eta frantsesekin eta petroleuakin akabauta. Horretarako, 1950. hamarkadan Libiako mugako petroleo putzu batian gertatutako inzidente bat hartzen da atxaki lez, eta horren kontura bertaratzen diran Frantziako kazetarixak metropoliko kontuekin lotzeko balixo deskue.

Justisia eta azkatazuna

Oier Gorosabel 2016/01/17 10:09
Benito Lertxundiri bizitza barkatzen.
Justisia eta azkatazuna

Lertxundiren lehelengo diskuhonetan dago

Oin dala denporatxo bat Natxo de Felipekin egindako lez, gaurkuan Benito Lertxundin kantugintzako xelebrekeri pare bat azpimarratu nahiko neukez. Zertarako? Pizkat izorratzeko, jakiña :-) eta garrantzirik bako detallien aurkitzaille patologikua naizelako.

Lehenago esanda dakat: Benito Lertxundi asko maitatzetik gorrotatzera pasau nintzan, baiña Pako “Artisti” eta Mikel “Markuez”eri esker, berakin pakiak egin dittudaz. Beraz, “Orioko bordearen” hasarria ixotzeko barik, kritika hau maittasunan aldetik hartua izan dailla (De Felipekin mantendu nahi izan neban jarrera bera, bide batez esanda).

Bilbotarran kasuan kontrara, Lertxundi euskaldunzaharra zan kantuan hasi zanian.Horregaittik, beste motibo batzu izango zittuan Abel Muniategiren “Zenbat gera” olerkixa musikatu zebanian, 1971ian halako zeozer grabatzeko:

Zenbat gera?
Lau, bat,
hiru, bozt, zaspi?

Zer egin degu?
ezerres.
Zer egiten degu?
alkar jo.
Zer egingo degu? Alkar hil?

Gure azmoak, esperantsak,
herria, azkatazuna,
justisia, pakea,
egia, maitazuna...
mitoak, hitz hutzak?

Zenbat gera?
Lau, bat,
hiru, bozt, zaspi?

Zer egin degu?
ezerres.
Zer egiten degu?
alkar jo.
Zer egingo degu? Alkar hil?
Hori es!, hori es!, hori es!

Honek grazia dauka; izan be, Orixoko euskaldunzaharrak, seguraski, ederto bereiztu ko dittuez S/Z/TS/TZ/TX hotsak, mendebaldeko euskaldunon kontrara. Baiña... grabatzerako orduan, seguraski, inseguridadia sartu jakon mutillari, eta hiperzuzenketia egin nahixan, hau urten jakon. Duda barik, kantu zirraragarri eta mitiko honen lehelengo grabaketihoni pertsonalidadia gehitzen detsan detallia da.

Hurrengo akatsa “Balearen bertsuen” grabaziñuan dator (Zuberoa / Askatasunaren semeei, Elkar 1977) eta, hizkuntziaz gain, ekoizpenakin zerikusixa daka. Erreparaixozue 7. ahapaldixari;

Hamabi metro luze

gerria hamar lodi

Buztan pala lau zabal

albuetan pala bi.

Ezpañetan bizarrak

beste ilera bi

orraziak bezala

ain zeuzkan ederki.

Askotan lez, Lertxundik bere buruari bigarren ahotsa ipiñi zetsan; eta kontua zera da, lehelengo abotsaz ziharduala “orraziak bezEla” kantau zebala, baiña bigarrena –baxua- grabau zebanian... “orraziak bezAla” urten jakola. Kantua aditzian ederto bereizten da, eta kantarixan perfekzionismua ezagututa, seguru nago larrapastada hori betirako goguan iltzatuta geratu jakola... :-)

Bigarren honen arrazoia klaruago dirudi: euskeraz idatzi nahixan ibiltzen garanok –batez be alfabetatu bakuok- batuaz idatzi nahixan gabizela, indarrian dagon batuerazko araua zein dan jakin ezinda ibiltzen gara, batez be irizpide batzu urtietan aldatu izan diralako. Gaur egunian hala bada, etara kontuak zer izango zan antxiñan, irizpideregon be ez zeguazenian.  Hona horren adibide biziduna.

Baiña, bizitzia barkatzeko zalia dan orakulu honen aldetik ez dago arazorik, Benito: ego te absolvo in nomine patris... etc etc etc. Maitte-maitte.

Barretarterako kolaboraziñua, 2015ko abenduan 21a.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017