Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Munduan agintzen daben jente sinplia

Oier Gorosabel 2015/08/23 08:48
KAPLAN, Robert D. 1998. Viaje al futuro del imperio. Ediciones B, 2001
Munduan agintzen daben jente sinplia

Chelly kainoia, Navajo herrialdian.

 Argazkixa: American Driving Vacations

EEBB-etako jente xelebria ulertzeko gako ugari emoten jittuk liburu honek. Ondo etorri jatak, izan be, oiñ arte bertako diasporako euskaldunekin konektatzeko klabia ezin izan dotelako topau. Aurrerantzian, danak basarrittarrak dirazela pentsauko juat, ia zer moduz ;-)

Hori alde batera lagata, liburuan gaixak a priori ez jestan piparrik be ardura; halan be komenigarrixa dok mundu osua dantzan jartzeko gai dan herrialde hau pizkat hobeto ezagutzia; horretxegaittik ahalegiña egin juat. Soziopolitika gaixetaz dabillenian (liburuan muiña) pizkat astuna dok; ostera, Eneko Astigarragan moduko prospektoriendako  interesgarrixa izan leike; gaiñera, liburua argitaratu zanetik urte batzu juan diranez, asmau daben edo ez ikusteko balixoko jok.

Idazliak ibilbide luze bat egitten jok estadorik estado; batzutan kotxez, batzutan autobusez, jente askokin egonda, komunidade desbardiñetan; estatus sozial eta arraza askotakuak (ezagun dok, halan be, idazlia wasp dala). Ibilbide honek pelikuletatik baiño ezagutzen ez nittuan izen soltiak paisajian harilkatzeko balixo izan jestak, historian txertatuta gaiñera; horixe berori izan da gehixen gustau jatana. EEBB-arren herri batasuna (batasun dekadentia, idazlian ustetan) ulertzeko azalpenak be emoten dittuk, eta euretatik garrantzitsuenetako bat ejerzituari detsen atxikimendua dok. Azken fiñian, militarrak izan dittuk bai independentzixia lortu dabenak, baitta indigenak mendian hartzeko burrukian gidarixak, oin dala oso urte gitxirarte; jentiak ondo goguan daka, eta zorretan sentitzen dok eurekin.

Luhar filosofikoa

Oier Gorosabel 2015/08/22 20:52
Ez da ez, Galiziako carballeirako soilunian ilbetian sortzen dan gaugiro majikua, ez bada eze, jakobitak “konposta” izentatzeko erabiltzen daben berbia (metonimia eztabaidatua, halan be*).
Luhar filosofikoa

Hauxe da gure edukiontzixa

Gaztetan basarrixan bizitziakin ames egitten baneban be, oin badakitt basarrittar txarra izango nintzakela, eta ez nintzakela pozik biziko: kaletarra naiz, goittik behera. Halan be, lurrakin lotutako aktibidadiak gustoko dittudaz: oso lasaigarrixak dira, eta hausnarketarako aukera zabala emoten dabe: hazixak ernetzen diranetik, usteldu eta hauts bihurtzen diran arte, bizitzian etenbako zikluak zer pentsatu emoten dau; horregaittik izango dira, kontizu, basarrittar asko filosofo onak.

Urtebete da Lekeittioko Udalak konpost gune esperimentala martxan ipiñi zebanetik. Letraukua inguruko jentiari deikadia egin jakun, nahi zebanak partehartu zeixan. Apuntautako jente guztia (32 bat familia) Kultur Etxian bildu, ikastarotxo bat jaso, eta lau taldetan banatu giñan. Ni neu gustora aurkeztu nintzan 2º edukiontzixan arduria eruateko, eta harrezkero hor ibiltzen naiz astero-edo, 8 etxetik ekartzen doguzen hondakin organikuak ondo nahastatzen (martxan dagon edukiontzixan, eta heltzen dagon bestian), estrukturantia gastatzen danian Udalari abisua pasatzen... Gustura jarduten dot, eta askotan umiak nerekin datoz zerriporrona botzera: prozesuan fase desbardiñetan sortzen dan lurruna, intsektu eta txitxarak, aste batetik bestera begibistako degradaziñua... lurrari lotutako ikasgai ederrak dira, kaletar batek beste iñun be ikasi ezin leikiazenak. Nik atentziño haundixakin jarraitzen dittudaz prozesuok, eta bertatik bertara ikustia oso entretenigarrixa egitten jata. Gaiñera prozesuan superbisiñua daroian Spora enpresiak geruago eta nota hobia ipintzen desku, gauzak ikasten goiazen seiñale!

Letraukuako ontzixen emaitza onak ikusitta (dagoeneko pare bat bidar hustu doguz, konposta ortularixei emonda), Udalak beste gune batzu zabaldu zittuan udal hauteskundien aurreratxuagotik. Errezelua nekan, ia EAJ eta HB-kuen arteko ezinikusixak hondakiñen gaixau kutsatuko ete zeban; baiña hauteskundien ostian be, badirudi agintari barrixak segitzia erabagi dabela. Pozten naiz: udal asunto gehixenen modura, hau be alderdikerixen gaiñetik mantendu bihar da, 4 urte ez dalako ezer epe luzerako emaitzak lortzia nahi badoguz.

* Luharra edo konposta? Ez dakat oso argi (edo, hobeto esanda... gero eta argixago dakat) ;-)

Ezebez egittia arte danian

Oier Gorosabel 2015/08/17 07:21
Antzerki urtietan ikasittako beste gauza garrantzitsua izan da. Taula gaiñian, ikuslian atentziñua interesatzen jakun puntora enfokauarazi bihar dogu. Horretarako, ekintza nagusixa begiztatzia besain garrantzitsua izaten da inguruko ekintza guztiak illuntzia.
Ezebez egittia arte danian

"A los actores nos gusta más destacar que a un tonto una piruleta"

Ezagupen honek bizitzako beste arlo askotarako balixo izan desta neri. Antzerkixan lez, talde dinamikan danok gure biharra erakutsi nahi izaten dogu: zelako onak garan, zelako teknika moloia ikasi dogun... Halan be, agertokixan jente asko dagonian, honek saturaziñua ekartzen dau: taldeko kaosan eragiñez, elementuetatik bakarra be ezin da bereiztu.

Gaur egunian informaziñuakin gertatzen dan modura: sailkatu bako informaziño larregi, desinformatzeko ke-kurtiñarik onena bihurtzen da.

Antzezle onan ezaugarrixetako bat da “ezebe ez egitten jakitzia”. Eskenatokixan egonda be, oharkabian pasatzia. Zer lortzen dogu honekin?

  • Momentu horretan, publikuan atentziñua bereganatu bihar daben protagonistiari itzalik ez egittia.
  • Danok dakaguz gure abillezixak: gauza batzutan onak gara, bestetan ez hainbeste. Bigarren planuan geratzen jakitziak gure gabezixak ezkutatzeko balixo desku.
  • Batzutan, laguntzarik onena... trabarik ez egittia da. Ondo dakitt nik hori, lurpeko esploraziñuetatik! ;-)

Hori guzti hori ekarri desta gogora Nacho Fabiani lankidian artikulu honek: https://blogfisio.wordpress.com/2014/11/03/traseltelon/ Bertan kontatzen dana, baiña, norabide desberdiñian doia; eguneroko biharrera ekartzeko modukua halan be (pazientiakin bakarrik gagozenian: egindakuak, ondorixo kolektibuak dittu + publiko aurrian bagengoz lez jokatu daigun).

Argazkixa: Alberto Unamuno, Eibarko Sardiñian Entierrua 2000 urtian.

Topiñari agurra

Oier Gorosabel 2015/08/13 07:43
Baten, basuratik salbau hinttudan; oin dala 4 bat urte izango zan, amanian lapiko barrixak sartu ziranian. Baiña pizkat Diogenes naizenez, eta etxeko sukaldian premiñia nekanez, etxera ekarri hinttudan.
Topiñari agurra

50 urtetik gorako topiña

Estima berezixan izan haut, topin tripahaundi formiangaittik edo, marmittako eta burduntzaliakin hartzeko gixauak egitteko. Bizi osuan ezagutu dittudazen lapikuetako bat izan haiz: metalezko animia, gaiñetik esmaltauta; kolpiekin maillatzeko erreza. Hain zuzen be, holako orbanetik etorri dok hire amaieria: harañegun, zopia egitteko urez bete hinttudanian, azpixan potzua egin zan eta segiduan konturatu nintzuan. Zulo txiki-txikixa, orratzan puntia baiño txikixagua. Antxiñan, kaldereruak halako makiñatxo bat konponduko jittuezen, baiña gaur...


Sustatu.eus | Tupina 1 © cc-by-sa: txikillana

Halan be, dana de echar y tirar (nere lagun bermiotar harek ziñuan lez) dan sasoi honetan, marka ederra egin dok. Nere 43 urtietan, barrena, martxan ibilli haiz; eta esango neuke gurasuak Lekeittioko etxia erosi zebenekua izango haizela. Ezin dot zihetz esan, baiña 50 urte pasau izango dittuk, seguru. Ez dok gitxi! Ondo egin dok hire biharra. Etxeko guztiak hire tripan egindako jateko gozuak jan jittuagu. Agur eta eskerrikasko.


Sustatu.eus | Tupina 2 © cc-by-sa: txikillana

Arbaso nobliekin amesetan

Oier Gorosabel 2015/08/11 07:41
Genealogista artian, behiñ eta berriro topatzen dot arbasuen noblezia frogatzeko halako irriki bat. Neretako barregarrixa bada be, gitxittan egitten detsat horri kritikia, batetik jentian ilusiñua alperrik ez zapuzteko, eta bestetik hasarre-itturri segurua izaten dalako (kasu bakanetan baiño ez dot nere argumentu hau erabilli, min emoteko arma infaliblia dalako).
Arbaso nobliekin amesetan

Garroni markesa eta Mussolini (Alois Derso, 1923)

Izan be, batzutan ez gara konsziente “noblezia” kontzeptuan azpixan dagonakin. Aberastasuna da, jakiña: ondaria, dirua. EH inguruan nagusi izan diran oiñordekotza sistemekin, familiako ondaria konzentratzia billau da –egokiro, nere ustez- eta honek jabetza gehixenak seme-alabetako baten esku gelditzia ekarri dau (maiorazkua), beste senidiari dirusari batekin (“etxeko partia”), kanpora juatia erreztuz. Hau hala izan da familia “normaletan”, eta lehen etxietan izaten ziran seme-alaba kopuru altua kontuan hartuta, errez ondorioztatu leike artikulu hau irakortzen gabizen gehixenak halako segundoien ondorenguak garala.

Denporan atzerutz eginda, gerrak topatzen doguz. Familien alde sozioekonomikuetan eragin haundixa izan zeben gerrak: gudarixak bizirik ez bueltatzeko aukera haundixak zittuezen, duda barik; baiña baitta aberasteko bebai: Jaunari zerbitzatzian truke lortutako faboriak, noblezia tituluak, dirua, lurrak, jabetzak izan dira, historikoki, familia askoren aberastasunen jatorrixa.

Genealogia aldetik topau izan dittudazen espezimenen artian, bi nabarmenduko neukez.

Batetik, arbaso aberatsen billa dabillen jente normala. Ez dakat ezer euren kontra, baiña ahalegin horrek badaka patetikotik asko. Lehen esan doten modura, onartu biharra dakagu: gehixenak etxetik kanpora urten bihar izandako senide pobrien ondorenguak gara. Nik neuk, adibidez, ez dot arbaso aberats bat bera be ezagutzen (eta 3000tik gora dakadaz arbol genealogikuan, XVI gizaldirarte).

Bestetik, familia aberatsen ondorenguak izanda, euren armarri, noblezia titulu eta zerak goresten dittuan jentia dago. Hónek, be, kasu gehixenetan, jente normala izaten dira (“venido a menos” esaten jakenak; gatxa da familia baten ondare haundixa mantentzia, batez be jantxakur asko egonda...). Ezin dot ukatu hónekin pizkat gaiztua izateko gogua etortzen jatala (enbidixiangaittik seguraski: zeiñek ez leuke nahi aberatsa izan?); halan, harro datozenei, titulu eta eskuduak beti iñok asmautakuak dirazela gogoraraztia gustatzen jata; gaur egunian be, diru truke erosi leikezela; ez dagolako zanetan odol urdiñik dakan pertsonarik... Honen kontura etsai batzuk be irabazi izan dittudaz ;-)

Honekin guztiakin zer esan nahi doten? Genealogian ibiltzeko modu osasuntsuena, nere ustez, arbasuak bere horretan onartzia dala. Ehun pertsonatik larogetahemeretzik, ez dabe bere genealogian haundikirik topauko; ez dau merezi indarrak alperrik horretan gastatzia, zer eta etenbako frustraziñuan ibiltzeko. Gehixenak herrittar normalen (=pobrien) ondorenguak gara; arbaso guztiak begirunia eta maittasuna merezi dabe, izan maiorazgo, izan morroi, izan kajako. Hori da benetako noblezia, eta ez ordainketa lez jasotako papela edo azpireliebia.

Irudixa hamendik hartuta dago: https://elambigudelyoga.wordpress.com/2014/05/11/los-marqueses-de-chorrapelada/

Ipoin kontalari saio ultratraumatikua

Oier Gorosabel 2015/08/10 15:00
Oin dala gitxi etxian komentatzen izan giñan: azkenaldixan, krisisa dala eta, arte munduan transfuga asko ikusten gabiz, hau da, diziplina bateko artistak, beste eremu baten sartzen. Intrusismo itxurako bat edo. Lehenago izan ziran TB aurkezle sartutako aktoriak, esate baterako –kazetarixen protestak eragin izan dittuana-, eta azkenaldixan, barriz, ipoin kontalari sartutako aktoriak.
Ipoin kontalari saio ultratraumatikua

Kili-Koloko Asun, Ernesto eta "Latex"ekin batera Azpeittiko Matadeixen (Lovo, 1998)

Ez dakitt zein izango dan Roberto Mezquita, Joxe Mari Carrere, Pello Añorga eta beste kontalarixen iritzixa, baiña guri behintzat, kontalarixana eta antzezliana oso bihar artistiko desbardiña begittantzen jaku. Orokorrian, ipoiñak kontatzen dittuan aktoriak erritmo eta gain-interpretaziño arazuak izaten dittuez. Patxada faltia, beste era batera esanda.

Ondo dakitt nik, eta ez bakarrik ikusle modura. Antzezle saiatua nintzanian be, bardintsu zala iritzitta, ipoiñak kontatzera sartu nintzan behiñ. Behiñ, eta ez gehixago (kontalari teknikia garatu ezian, behintzat). Errez esan neike nere farandulero bizitzako momenturik estuena orduantxe pasau nebala.

Kale antzerki saiuekin harrotuta (aurrekuan esan neban: nere ustez, publikuari bildurra kentzeko onena), nere burua edozertarako prest ikusten neban. Halan, Kili Kolo antzerki taldera proposamena etorri zanian, ez neban larregi pentsau: ipoin kontaketa saiua egin nahi zeben Eibarko Liburutegixan, umiei zuzenduta.

Etxatan gauza gatxa begittandu: ¿ipoiñak? banekixazen (Las Mil y Una Noches irakorri barri), ¿kontaketia? antzezlia izanda, arazorik ez (gerora ezagutu dittudaz teknika desbardiñen ñabardurak) ¿umiak? publiko errezena (craso error).

Bigarren erroria: indarra ipoiñak ikasten gastau neban. Mil y Una Nochietako batzu aukeratu nittuan, nere gustokuenak (hirugarren erroria). Ondiok zeozer erdi-gogoratzen dot: koloretako arraiñak dittuan lakua, jauregixan parian... mendi puntako kasetatxuan dagon zaldunan estatua baltza... grifo mitologikuan gaiñian hegan... Kontakizun ederrak, baiña antxiñakuak (gaur egungo literaturan ohizko diran gag-ik bakuak) eta mezu lauso xamarrekuak.

Halako orientaltasun pizkat irabazte aldera, moro jaztia pentsau neban. Horretarako eredua, sultan itxuria barik, kaleko saltzailliena izan zan: nere alkondara bakarra (erreixaduna) goraiñoko botoiakin lotuta, panazko frakak eta halakuak. Buruan ez dot gogoratzen zer, seguraski Kili Koloko lokaleko txapelen bat. Eta, orijinaltasun toke “majistrala” emotiarren, arpegiko eta eskuetako azala baltzitzia pentsau jatan, zerekin eta... kafe hondarrekin. Zelako alternatibua, naturala, birziklatuta eta merkia. Hauxe izan zan laugarren erroria, eta larrapastadarik haundiña.

Izan be, ez da fisiologia asko jakin bihar azalan iragazkortasunan barri izateko. Hau da: azalian emondako edozer (pomadía, esate baterako) azpiko ehunetara pasauko dala, odoleraiñok allegauta. Nere ikasketekin behintzat, ez dago atxekirik hori ez jakitzeko. Tira, ba azalian zihar igurtzittako kafe hondarrekin (Portaleko tabernan eskatu neban, txarto gogoratzen ez badot) ezdakitt zenbat kafeina pasauko jatan odolera, baiña efektuak ikusitta... ¿bost taza? ¿sei taza? holakoren bat izango zala kalkulau neike. Idea bat egin deizuen, egunian zihar bi kafe hartzen dittudazenian, gabaz lo egitteko arazuak izaten dittudaz nik.

Liburutegira, beraz, egoerarik onenian allegau nintzan: errekurtso dramatiko barik, publikuakin konektauko ez zeben ipoiñekin, eta urtenbide bat topatzeko bihar izaten dan lasaittasuna galduta. Bost minutuan edo mantendu ahal izan neban momorro txikixen atentziñua: hortik aurrera, zoramena. Hain txarto pasau neban, eze, nere ustez hórrek errekuerduak burutik borrauta dakadazen, lotsian lotsaz. Bertan zeguazen gurasuak be gogoratuko dirazela uste dot, hain izan zan ipoin kontaketa saio txarra. Eskerrak sarrerarik ez zebela ordaindu, gitxienez...

Tira: biharbada saiua ez zan nik gogoratzen doten besain txarto urten. Baiña eskarmentu ederrakin urten neban handik: aktore biharra eta ipoin kontalarixana, ez dira bardiñak. Intrusismorik ez! ;-)

Adarrak iñori bai, baiña norbere buruan...

Oier Gorosabel 2015/08/02 21:35
D’ANNUNZIO, Gabriele. 1892. El inocente. Ed. Aguilar, Madrid 1948.
Adarrak iñori bai, baiña norbere buruan...

Irudixa: http://barbarainwonderlart.com

Dezimononikuak gaur eguneko begixakin aztertzeko n-garren ariketa gaiztua ;-) Liburuan estilua pizkat gatxa egitten da; radixorik bako urte háretan jentian entretenimenduak oso desbardiñak ziran, erreloju haundixen tiki-taka astunan pian, liburu irakurketa kolektibuak, bizitzako gauzei buruzko hizketaldixak... Hórrek guztiok kontatzen dira testuan; gaur eguneko gizarte hiperkomunikauan pentsaueziñezkuak dirazen etxe isilletako ordu luziak gatxak dira siñisteko; nik neuk, txiki-txikittan, aittitta-amamen etxietako girua ezagutu nebalako, zeozer usaindu neike...

Bestalde, irribarre gaiztuakin irakortzen da protagonistian egoneziña: andriari adarrak milla bidar jartzen detsazen aristokratia; aldi berian emaztia aldarian dakana, sufrimendua jasateko dakan gaittasunakin harrittuta; baiña berari modu berian ordaintzen detsanian (behiñ bakarrik) zerua buru gaiñera jausten jakona. Hortik aurrera, bere psikosis hori ume sortu barrixari enfokatzen detsa protagonistiak, harik eta modu xelebre xamarrian akabau arte (haize korriente batekin; irribarrerako motibo gehigarrixa, kondaira mediebal horren beste adibidia ikustian). Amaieria, neri gustatzen etxatazen tipokua: idazlia nobeliakin bapatian aspertu eta di-da mozteko erabagixa hartu izango baleu lez.

Interneteko begirada epilogikuan, jakin dot D’Annunzio hau “dekadentismuan” ikurtzat hartzen dala (bai, benetako giro dekadentia daka nobeliak, moralki dekadentia batez be); gizon inpultsibo xamarra izan zala (harrigarrixa, Fiumeko independentziako pasartia); eta, eurekin bat egin ez bazeban be, D’Annunziok faszistetan eragin haundixa izan zebala.

PS: deigarrixena ixa ahaztu jata! Nobela honetan, XIX gizaldi amaierako fantasia erotikuen barri emoten desku D’Annunziok, Italiar pichalatigo protagonistian eskutik. Languidez, zurittasuna, mirame-y-no-me-toques estilua ei zan orduko gizonen libidua sutan jartzen zebena; eta exzitaziñuan exzitaziñoz emakumiak lortu zeikien gradu gorena... konortia galduta lurrera jaustia zan. Zorionez, modaz pasau dan kanona (guztiz ez: ezkontzetan, adibidez, mutillak neskia besuetan eruaten dabenian). Ut, ut! (neri etxata fiambre baten onduan etzintzia gustatzen).

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017