Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

"Lost world" motako 1º nobelia

Oier Gorosabel 2015/06/25 22:43
RIDER HAGGARD, Henry. 1887. Ella. Ed. Aguilar, Madrid 1953.
"Lost world" motako 1º nobelia

"Errege Salomonen meatzeak" Rider Haggarden beste nobela baten oiñarritzen da

Liburu honek kontatzen daben historixia besain entretenigarrixa dok, XIX gizaldiko abentura-liburu-kanonak eta topikuak identifikatzen juatia. Ezinbestekua dok, beraz, buruakin 130 urte atzera egittia, ez badogu idazliakin hasarre amaittu nahi (feministak eta antirazistak, gitxienez). Halan, gure aittitta-amamen lekuan ipiñiko gaittuk, hónek nobelok irakorritta hazi ziran sasoian. Honutzago etorritta be, gurasuen zuri-baltzeko pelikula askoren gidoiak Rider Haggarden kintakuen idazlanetan oiñarrittuta jagozak.

Topikuen artian, gizarte klasistian isladia topau geinke. Ez dogu ahaztu bihar hónek gauzok aberats batek idatzittakuak dirazela, mailla erdi-altuko publikuari zuzenduta: beraz pertsonajien ezaugarrixak “berezkuak” dittuk euren klasian arabera. Halan, aberatsak guapuak, ausartak dittuk; eta hala ez badira, nobliak eta bihotz onekuak gitxienez. Pobriak barriz koldarrak eta zatarrak dittuk (istripuz hiltzen dirazenak beti eurak dira), eta protagonistei kontrapunto kanpetxanua emoteko balixo juek. Izaeraz, azukre koxkorrakin pozik bizi dirazen txakur fidelak dittuk.

Emakumiei buruz barriz, nobela honetan topiko dezimononikuak puntuz puntu betetzen dittuk: Ayesha munduko emakuke boteretsuena bada be, bere ezaugarri nagusixa –bere indarran itturri nagusiña- edertasuna dok, gizonen borondate senduena hausteko aiñakua. Gaiñera, maittasuna tartian sartzen danian, bere jaikixa eta duinttasun osua galtzen jok, desoreka histeriko deigarrixekin (berak aitortuta gaiñera, “bere punto ahula emakumia izatia dala”).

Bardintsu esan geinke Zambeze ibar inguruko indigenei buruz: antxiñako zibilizaziño zuri “zibilizatu” baten arrastuen artian bizi diran baltzak, tximiñuen pare jartzen jittuk idazliak. Edo txarrago: izan be, irribarrerik egitten ez dakixan jentia dok, Ayesha erregiña zurixan aginduengaittik ez balitza inglesak laban erreta jango leukiezenak (Gerra Hotzeko zinian sobietikuen eredu deshumanizauan estiluan).

PD: interneten egindako kukuari esker, jakin juat Sir Henry hau, hain zuzen be, hartzen dala “lost world” azpigeneruan fundatzaille modura. Ez da edozein, beraz! Izan be, bere sasoian hasi zittuan europarrak Afrika ezagutzen, eta hainbat zibilizaziño galduen aztarnak be orduan topau jittuezen (Luxor, Troya, mayen piramidiak...). Beraz, orduko publikua maxixatuta jeguan genero honetako abenturak gustora irunsteko. Halan be, ondiok hutsune asko izango jittuezen europar ezjakiñak, eta imajinaziñuakin bete bihar: horren barruan kokatzen jittuadaz liburu honetako hainbeste “ohittura etniko berezi” (momiak erregai modura erabiltzia, galdara gorixa burutik behera ipintzia iñor hiltzeko...)

Jabi Ostekue

Oier Gorosabel 2015/06/16 07:39
Aurreko baten, AMAREN Kontsumitzaile Elkarteko kide batzuk egunpasarako bildu giñan. Urtian behin halakuak egitten saiatzen gara, izan be, bestela gutako askok ez dogu alkar ezagutzen (dendan ordutegi desbardiñetan gabizelako). Orduan, inguruko basarrittarrei bisittia egitteko aprobetxatzen dogu, dendako generua nundik datorren ezagutzeko eta ekoizliekin harremana pizkat estutzeko.

Ostekue basarrixa (Aulestia)

Oinguan Aulestiko Ostekue basarrira juan giñan lehelengo, eta Markina-Xemeingo Larruzera gero. Ni neu lehelenguan baiño ez nintzan egon, gero Santa Eufemiako zelaira juan bihar izan nintzan-eta, parrillako sua prestatzera.

Ostekueko etxekojauna Jabi Asenjo irundarra da. Sail haundixak dittu, inbernaderoko ortuarixekin batez be, Aulestiako herri kaskuan bertan, eta berak bakarrik manejatzen dittu, seme-alaba koskorrekin lagunduta. Ekoizpenan zati gehixena etxerik etxe banatzen dau. Geuri be ekartzen zeskuan lehen, Lekittora: ortuarixak urte sasoiakin aldatuta, astero-astero 4-5 gauza desbardin. Gero Oiartzundik barazkixak ekartzen hasi giñan eta desapuntau giñan, baiña oso pozik genguazen. Iñok interesa badaka, Jabikin kontaktau leike; zapatuan esan zeskuanez, 10 bat bezero gehixago lortzia komeni jako.

Egun horretan hartutako argazkixetan oso ondo ikusten da Ostekue.

Txinan sakontzen

Oier Gorosabel 2015/06/13 08:10
THEROUX, Paul. 1989. En el Gallo de Hierro. Viajes en tren por China. Ediciones B. Barcelona 1997. +++++ LIN, Biao (biltzailea). 1964. Mao Tzedung buruzagiaren aiphuak. Irabia’k argitaratua. Euskadi, 1972.
Txinan sakontzen

Maoisten pose famatuan

Luze, luze, luze iraun destan liburua, ardau kopa onen modura. Sekulan etxuat halako bat irakorri: urtebetez Txinan zihar trenez ibilli dan tipo baten kronika luzia dok (595 pajina). Trenan barruko gorabeheria, jente normalakin izandako hartuemona: Txinara allegau arte Iparrameriketako turista taldiakin egitten jok –kristonak eta bi jiñok euren kontura-; gero, Txinako gobernuak “karabiñia” ipintzen jetsak; azkenik, karabiñiari izkin emon eta bere kontura amaitzen jok biajia, Tibeten. Zoragarrixa izan bihar dok holan ibiltzia gero... bizi izandakua idatzi eta liburuak argitaratzeko aukeriakin!

Theroux honen idazkera estilua gustau jatak, detalleren bat kenduta (momentu batzutan beste kulturekin despektibo xamarra agertzen dok; edo leku bat “politta” edo “zatarra” dan berediktua emoterakuan be lijero xamar...). Gehixenetan, halan be, txoke kulturalak umorez kontatzen jittuk eta helburu didaktikuakin; ez dakadaz danak goguan, hain biaje luzian danetik jagok eta... Halan be, neretako interesgarrixena maoismuan asuntua izan dok, orduko Txinan dekadente xamarra zana (urte horretan bertan izan zittuan Tiananmen plazako istilluak) eta txinatarrak ulertzeko klabe garrantzitsuak (9 barre mota desbardiñak azaltzen dabenekua, adibidez). Euskaldunondako inpenetrable xamarra dan jente horrengana hurreratzeko balekua dala, esango najeukek. Bide batez, Txinako Gerra Zibillian gertatutakua ezagutu ahal izan dot, buruan flotian nittuan izen batzu (Chiang Kai-shek...) hobeto kokatzeko, eta Taiwan be... Txina dala deskubriduta!

Bide batez, irakurketa hau baztartutako liburuxka bati heltzeko atxeki aproposa izan dok: Josu Lavinek erregalautako “liburu gorri” famatuan alia. Dana etxuat irakorri, jakiña –gaixa etxatak hainbeste interesatzen- baiña halako eta halako kapituluak aittatzen ziranian, liburua hartu eta ¡ttak! Krutwigen itzulpena kontsultatzeko aukeria oso erabilgarrixa izan dok.

Arraza purotasunan kontra

Oier Gorosabel 2015/06/12 07:22
Batzutan halako argittasun moduko sentsaziñua izaten juat. Gauzak oso klaru ikusten jittuadaz, iñora ez doian sentsaziñua dok, mundua ez dok horregaittik aldatuko, eta ez detsat iñori bidia iluminauko. Horregaittik esango jestek Orakulua kontizu ;-)


Sustatu.eus | Irrati tallarra Isuntzan © cc-by-sa: txikillana

Hori igartzen juat, adibidez, azken belaunaldi batekua naizela konprobatzen dotenian. Ni bizi naizen sasoi honetan, ondiok, paziente baten abizenak jasotziakin batera, bere jatorrizko herrixa eta (batzutan) auzua be zehaztu zeinkez.

Hori ez dok ez ona, ez txarra. Etxuat esango “sentsaziño gazi-gozua dok”; gazittik etxakak ezer, izatekotan gozua dok gehixago, ona. Lehen, gure arbaso gehixenak auzotik mobidu barik bizi izan dittuk: belaunaldixak eta belaunaldixak eta belaunaldixak etxian, edo etxian bueltan (arbol genealogikoko kruze ugarixetan igartzeok hori). Maiorazguen kasuan, tira, jabetziak be eragingo juan hori; baiña bestelako senidiak (%80-90, errez) ez ba ziran apartera juaten ez zuan gogo faltiangaittik izango, diru faltiangaittik baiño. Batzu auzora ezkonduko zittuan eta han iraun, beste batzu soltero jarraittuko juen senidien etxian, ondorengo barik hil arte. Horren ondorixua dok, gaur egunian ondiok, pertsonen abizenak entzun eta hangua edo horkua dala jakitzia. Eta hori txarra dok, neretako. Nahixago desagertzia.

Arrazian asuntua lez. Nere belaunaldiko gehixenak arbaso etorkiñen bat jaukek, (“kastellanuak”, #SeñorasDeEibar hórrek esaten daben moduan; nahiz eta galleguak edo andaluzak izan). Ondiok asko gara, ostera, 8 ez, 16, 32 edo 64 abizen euskaldun dakaguzenak (neure arbasuen artian etxuat kanpoko pertsona bakar bat be topau, gero). Harro egoteko modukua ete dok hori? Etxuat uste. Biharbada gaztetxua nintzala, harrotasun punturen bat banekan horren kontura; baiña urtiekin, gero eta konnotaziño eskasaguak hartzen detsadaz arraza purotasun horri. Izan be, hori goresten daben jente gehixenan baloriak ez jittuadaz maitte: bertokuak kanpokuen gaiñetik... tradiziñuari eutsi barrikuntzen aurrian... Eta, gehixen gorroto dotena: hori guzti hori defendatu zeinkiala... euskeraz berba egin barik. Halako jentiak atzeraka eragitten jestak, gero eta gehixago: eta gure arrazia erderaz defendatzen daben elementu hori baiño 1000 bidar gehixago gura dot kalian olgetan euskeraz dabizen neska-mutiko baltzak.

Esaten danez, ale ederrenak arrazak nahastatzetik etortzen dittuk. Gaur egunian gure kalietan zihar dabizen gaztetxuak dittuk horren adibide garbixena, gure herri zahar honek pipiak janda ez amaitzeko bihar zeban barrikuntzia. Zorionekuak gu!

Tremesa

Oier Gorosabel 2015/06/11 07:31
Aulesti partian darabigun speleo martxia dala eta, sarri izaten gara Zarrabentan. Badira hille batzu ogi berezi bat ikusi nebala: “Zer da hau?” eta “Tremesa”. Gaur, Santa Eufemiako zelaixan izan dogun parrandatxorako pare bat ale hartu dittudaz, baitta gizonari zer berezittasun dakan galdetu be. Hauxe izan da gitxi gora behera berak esandakua.
Tremesa

Eskuman, Zarrabentako tremesa

  • Berez, benetako tremesa beste gauza bat zala. Ogi hau Okamikako ogitegi industrial baten egindakua da, haren antza emonda.
  • Tremesa, berez, basarrixetan astero egitten zan, ogi normalen labakadian ostian, sobran geratutako oriakin.
  • Eurak be egin izan dabe oin dala 6 urte arte, etxeko laban ogixa egittiari laga zetsen arte.
  • Ogi zapala zan, talo tipokua, gaiñetik arrautziakin gorrittuta. Ogi korrientia baiño berezitxuagua zan, astian behin jatekua, eta mamin gitxiago zekanez egunian bertan jan bihar izaten zan, bestela gogortu egitten zalako.
  • Hortaz aparte, Pazkoan antzerako ogi bat prestatzen zan, baiña apaingarri gehixagokin: “mokotza” esaten jakon. Ohitturia zan amabitxixak besuetakuari mokotza erregalatzia.

Honaiñok Zarrabentako gizonak kontautakua.

Ogixak historia luzia daka gure gizartian. Paleo dietako jarraitzailliak ados izango ez badira be, nik maittasun haundixa detsat ogixari, bai gusto ona dakalako, baitta gizakixan historian izan daben papel garrantzitsuangaittik. Izan be, Homo sapiensan garapenian salto haundixa izan zan laboriak menderatzia, giza elikagai bihurtzia, eta honekin energia itturri merke eta ugarixa lortzia. Horren ondorixua gara gu.

Horregaittik, gizakixa eta ogixa alkarrekin ibilli diralako juan dan millaka urtietan, lexikuan leku haundixa izan dau beti (hiztegixetan dakazen aldaerak begiratzia baiño ez da bihar). Halan be, Historian gauzak aldatu egin dira eta berba bakarrak esanahi desbardiñak hartu izan dittu aroz aro: gogoratu lehengo artua (Panicum miliaceum) arto barrixak (Zea mays) ordezkatu zebanekua... gari motak be asko aldatu izan dira, azkenak oin dala ez urte asko... gure gurasuak gaztetan jaten zeben “fota” eta ogi baltza guk ez doguz ezagutu... Halan, etxata arrarua egin Zarrabentako gizonak kontautakuak eta Eibarko hiztegixan topau dotenak bat ez etortzia:

tremes. iz. (TE). Torta de pan moreno, (pan) bazo, comuña. "Eralgi bako urunakin egindako ogixa, zahi eta guzti; gehixenetan arturuna eta urun zurixa nahastian daukazena" (ETNO). "Biribilla, erre gabekoa eta irina gainetik izaten zuen. Umeek eta ez hain umeek oso estimatua izaten zuten" (EEE, 144). Elgeta-kaleko labarixak eitten eban tremesa gozuetarikua zan. / Gerra ostian jaten genduan ha tremesia eta, artua eta... ha zan ona!!.... / Tremesa izeten zan bueltakue. Ogixe piskat luzantza. Izena diferentie, zer ostien jateko igul txamar: Zeozer izeten zien bastotxuago, baiña ez, ez eukan... Loditxuago izeten zan, ta pixkat tronkotxuago urtetzen zan, tronkotxuago. Ik. ogi-tremes.

http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia/berba/6704

Beraz, nahiz eta Zarrabentako ugezaban iritzixan, “benetakua” ez izan, zapatuetan hor izango dozue ogitxo berezi hau. Ni behintzat zale-zalia naiz: bestiak baiño gatz gitxitxuago daka (eskertzen da), ariña da jateko, kobara (edo mendira) eruateko erreza, ogibittartian gauzak sartzeko forma egokixa daka... Probatzen badozue, kontau!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017