Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Azal polittegixa, mamin gitxirako

Oier Gorosabel 2015/04/29 06:27
PEREZ-REVERTE, Arturo. 1993. El club Dumas. Suma de Letras, 2000.

Zelan esangot, ba... Nobelan zihar oso ondo: liburu-ehiztarixa hor zihar, Dumasen manuskrito batekin aurrera eta atzera, eta liburu sataniko batekin izandako lotura misteriotsuak aztertzen... Neska misteriotsu hori, diabruakin edo/eta mosketeruekin edo/eta Sherlock Holmesekin ze harreman dakan jakin ezinda... Referentzia literarixoz lepo –ez dakitt, oin momentuan, halan be, benetakuak edo asmautakuak dirazen-. Ondo beraz. Amaieria be, itxura oso onekua: liburuan ziharko korapillo guztiak askatu eta errelazionauko dirazen unian zain... baiña “txin pun” egitteko momentuan... kaka! Biribildu biharrian, halako amaiera folletinesko eskas baten gelditzen gara (diabru asuntuan), aberatsen denporapasa hutsa dala deskubritzen dogu (Dumas asuntuan) eta neskia zein kristo dan jakin barik! Alfredo, Alfredo! Ederra egin destak!

Erdera/euskera nahastatzen daben bertsuak

Oier Gorosabel 2015/04/04 08:55
Historiazale naizen neurrixan, XIX gizaldixan behiñ eta barriro topatzen dot “umore” klase mingots bat: erderaz ikasi nahi eta ezinda dabillen euskaldunan lepotik egitten dana.
Erdera/euskera nahastatzen daben bertsuak

Jesus Prados Casadamon AKA Txomin del Regato

Gehixenetan, umore klase hori jorratzen dabenak euskaldunak izaten dira: euskerakada/hankasartuen neurrixaz jabetzeko ezinbesteko baldintzia da hori. Euren artian gitxienez klase bi bereiztuko neukez:

  • Haundikixak: jauntxuak, merkatarixak... Euskaldunak badira be, ama hizkeria etxe eta lagunartekua dake, eta erderia etxian bertan ikasi dabe, ondasunen kudeaketarako-eta metropolixetako hizkuntzak biharrezkotzat jotzen dira eta. Orokorrian jarrera paternalistia dake, eta umoria egitterakuan be kupida puntu batekin izaten da.
  • Erdeldunbarrixak: behiñ erderak zeozelan hartuta*, euskaldun elebakarren moltzotik desbardintzeko premiñia dake, konbertsuen estiluan eurei eraso eginda.

Nere ustez, erdi euskeraz erdi erderaz egindako bertso sortak horren adierazgarrixa dira. Euskeraz/espainolez baiño ez dittudaz ezagutzen; halan be, Xabier Amurizan esanetan, euskeraz/frantsesez be badagoz, eta ez gitxi. Esate baterako Pierra Topet “Etxahun”ek berak be badaka sorta bat “In nomine patris...” hasten dana (nik neuk ez dot topau, eta eskertuko neuke iñok jakiñaraztia, hori edo bestelako frantses/euskera erreferenziarik).

EGUNERAKETA: hamentxe dagoz, Bea Salaberriri esker. Latina, espainola, euskeria, frantsesa eta okzitanua nahastatzen:

Sed libera nos a malo sit nomen Domini / Vamos a cantar un canto para divertir / Jan dügünaz gerozti xahalki huneti / Eta edan ardua Juranzunekoti / Chantons mes chers amis / Je suis content pardi / Trinquam d'aquest bun bi / Eta dezagün kanta khantore berri.

(...)

Eihartxe eta Miñau bertso sortako lehelengua da

 Oroimena eta interneta astinduta, hauxe da bildu ahal izan dotena.

 Zalantza barik, gaur egunian ezagunenak “Bihotzeko asto gaxua” kantukuak dira, diskuetan be grabauta dagoz: Amaia Zubirian eta “Traola Jujian. Lekitton kantaten” diskuetan, adibidez. “Al ikullu ya no vuelve / Mi buen astua, no vuelve no / Ya no brinca de poxa / Cuando cabeza tocar alguno / Arrayua suerte txarra / Con tripako miña poner hizo / Bihotzeko asto gaxua / Malkos tiraba cuando murió / Y agora te hace dos años / Juxtu-juxtuak ayer cumplió / Que las tripako miñas / Al pobre burro le agarró / Con su arrantza fuerte / Una noche me despertó / Bihotzeko... / Levantarme enseguira / Y al ikullu marché yo / Con ojos de bixigu triste / Como hablando mirar hizo /Echaba unos suspiriyuas / De muy adentro se le salió / Bihotzeko... / Estirar la pata / Como harrikoskorra se endureció / Y yo con mucha pena / Le dije: Asto gaxua adiós / Hacer un abujero grande / Y tierra encima le puse yo / / Bihotzeko asto gaxua / Malkos tiraba cuando murió”.

 Beste adibide bat Gotzon Iparragirrek topau dau oin dala urte gitxi: Jose Joaquin Agirrek jarrittakuak dira, Fernando VII Eibarrera bisittan etorri zanian: “Finalmente vieron/ maquina berria/ moler trigo sin agua/ orduoro aneguia...”. Ez dakadaz eskura, baiña “Debarroko Oasi Liberala” liburuan (UEU 2008) osorik irakorri zeinkiez bertsuak.

Antonio Zabalak kontatzen dabenez, Eusebio Mugertza bertsolarixak be (1874-1955) sarri erabilli izan zeban errekurtsuori (ZAVALA, Antonio. 1974. Mendaro Txirristaka bertsolaria. Auspoa Liburutegia 120-121-122). Liburuan hainbeste adibide datoz:

  • Quisiera ser alcalde / Donostiakua / Daria yo a los pobres, maitia / pattarra nahikua...” diñuen bertso famatuak berak egindakuak diraz.
  • Que nos estamos degenerando / mediante da alkoola / y a pasos muy agigantados /  askok notatzen ez degula / tantos crímenes y tantos suicidios / ezin liteke bestela / y tantísimo crío en Fraisoro / iñor ezagutzen ez dutela”.
  • En el barrio de Amara Lolitan etxian / Dan tripacallos con un cuartillo errial batian / Además hay derecho meriendatzian / De hacer un zirri a la criada atian atzian”.

Joxean Agirrek Gara izperringian idatzittako artikulu honetan, gaixari zuzenian oratzen detsa. Hainbeste jente elkarrizketatuz (Amaia Zubiria, Antxiñe Mendizabal, Xabier Amuriza, Joxe Mari Iriondo...) fenomeno horri azalpena topatzen saiatzen da. Itxuraz, motibo nagusixak bi ziran: jentiari grazixia egitten zetsala, eta euskal bertsuen neurrixan erderaz egin ahal izatiak halako prestigio bat emoten zetsala kantarixari. Hainbeste kopla eta bertso aittatzen dira artikuluan:

  • “Zumarragako Trikitrixa” taldianak: “No te cases con la Lutxi/ porque tiene diru gutxi/ cásate con la Maria/ porque vende lotería”...
  • Xabier Amurizak Bizkaixan zihar bildutakuak: “Unas canciones nuevas nahi nuke kantatu / con la esposa mía zer zaidan pasatu / con un cortejo nuevo neri eskapatu / aquella habrá creido ez dela pekatu / Ama elgoibartarra, ella de Orozko / neri eskapatu dit con otro morrosko / zazpi urte pasa dira a ella la conozco / y por dónde anda ella nik ez dakit asko / Ya le dije a ella ospital batian / que no me visitara sendatu artian / ella tenía a otro bien bitartian / me dicen que anda ella montaña partian / La mujer vendería gizonaren prakak / sin que el marido sepa andriaren tranpak / la mujer bebedora ez dok emendatzen / tiene todos los vicios daukezanak saltzen”...

 Adibidiak asko dira, beraz, eta interpretaziñuak libre. Gauza bat argi dagola dirudi: euskeria/erderia kantuetan nahastatzeko joerihau 1800-1900 artekua dala, erdelduntze masibuan urtietakua hain zuzen be; lehen ez zan gertatzen, eta gaur egunian be antxiñako kontu moduan ikusten da (ikusi Ahotsak.com’en Xerafina Iriarte donostiarrari jasotako lekukotasuna ).

(*) Gure aittitta Felix Larrañaga Eguren hala bialdu zeben morroi Zalduondora, “erderak hartzera” (sic). Alperrik, eze, mutikuak hanka egin zeban handik, Angiozarko Jarikotxo (= Jauregi Etxetxo) basarrira mendiz mendi bueltatzeko.

Mezo Bigarrena: bideuan kantuan

Oier Gorosabel 2015/04/01 08:30
Emoziño eta zirrada haundixa igarri dot bideo hau ikustian. Urtiak dira algortar misteriotsu honen historixia jarraitzen dotela, baiña gaur arte ez neban sekulan kantatzen ikusi.

Bideo honetan, Argentinako TB saio batian ikusi zeinkie berbetan (aurkezliari adarra jotzen) eta lagun batekin kantuan.

Blog honetan Mezo Bigarrenari buruzko gauza gehixago be ba dakazuez. Eta Facebooken be berari eskindutako gune bat dago; bertan izan dot bideo honen barri.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017