Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Etorkizuna eregitzen

Oier Gorosabel 2015/03/31 09:01
FERNÁNDEZ PRIETO, Salvador. 2014. Amanece en Jerusalén. Amanece en todos nosotros. Uno Editorial.

Salva ezagutu neban lehelengo minututik (bidai honetan, ermitta baten atzekaldian txixa egitten, oker ez banago), onda berezi bat harrapau netsan. Tipo interesgarrixa, ez hainbeste esaten zittuan gauzengaittik, ez bada eze, gauza korrientiei ikuspegi desbardiñetatik erreparatzeko ahalmenangaittik. Horregaittik, liburu hau etara zebala jakitzia, eta berau irakortzeko gogua... dana bat.

Etxata damutu. Nik neuk ez dot Salvakin berba asko egitteko aukerarik izan –berba gitxikuak gara gaiñera, bixok- eta liburu hau, azken fiñian, bizitzako atal pillo bati buruz pentsatzen dittuanak hobeto ezagutzeko modua izan da. Filosofo klasikuen estiluan: lagun biren arteko solasaldi modura antolatuta dago liburu osua, batek galdetu eta bestiak erantzun, edo alderantziz, tarteka idazlian umore xelebre horrekin egindako “break”ekin. Oso errez irakorri dot –eskerrak, filosofo klasikuekin dakan antz bakarra horixe dala, estrukturia!-. Jakiña: gauza askokin ados egon naiz (sozio-politika-ingurugiro asuntuan, batez be), eta pentsatzeko akulua dira; beste batzukin ostera, ez (batez be sobrenatural-relijiño-nueva-erazkuak). Baiña zentzu horretan, idazliak berak zintzo jokatzen dau, liburutik bakotxak balixo detsana bakarrik hartzera gonbidatuta.

Eskandinabian barriro!

Oier Gorosabel 2015/03/26 21:06
BEDEL, Maurice. 1927. Jerôme, 60º latitud norte. Ed. Aguilar, Madrid 1952.
Eskandinabian barriro!

Maurice Bedel

Kontakizun biribilla, asko gustau jatak. Emoteok apropos nabillela, azkenaldixan Escandinavia aldetiko gauzak irakortzen, baiña ez: kasualidade hutsa dok. Biharrian lez, han be halakuak etortzen jakuz: tenporada baten, dana sorbaldeko tendinitisak; hurrenguan, danak belaunekin...

Badirudi idazle honek –ogibidez medikua- Noruegako jentian artian bizi izandakuen esperientziekin idatzi zebala hau. Laburbilduta, hauxe dok nobeliak kontatzen dabena: Noruegara aldatutako frantses prototipikuak, noruego artian dittuan arazo nagusixak, batez be maittasun kontuetan. Hori guztihori 1920 hamarkadan. Ederra dok, eta oso kuriosua, jentian izaeriari buruz egitten daben azterketia: umorez, kultura bixak kontrajartzen jittuk, neretako hain arrotza dan eskandinabiako jentian muiñera hurreratuz. Noruegako neska atletiko, zuzen, pizkat zazkarrak; ezkontzeko eta banatzeko zaletasuna; okzitanua ikasten diharduan norvegiarran pasartia... Umorez baiña errespetuz (Jules Vernekin alde ederra); eta frantsesei be beriak eta bi emonda, norbere buruari barre egittian ariketa sanua praktikauaz (amor libria aldarrikatzen ibilli eta gero, ekintzarako ordua allegatzen jakonian gure latin lover frantsesa kikildu egitten danian, adibidez). Hau guzti hau parodia eta esperpento klabian kontau zeikian, igual horixe dok arruntena; baiña etxok hala egitten. Tonua jaso barik, elegantzia haundixakin, historixian alderik zazkarrenak be luma fiñez emoten jittuk, irakortzeko oso era atsegiñian.

Kaletik nindoiala (horretarako erabiltzen jittuadaz nik hónek miniliburuak, poltsikuan eruateko errezak), barre-karkaria etara jestak behiñ baiño gehixagotan, eta hori asko baloratzen juat nik liburu baten. Gustora irakorriko najeukek Bedel honen gauza gehixago.

Eta oiñ interneten begiratzia tokatzeok. Sekula etxuat idazle honi buruz ezer entzun, eta seguro betikua pasatzen dala: ¿baietz nazixen aldekua edo petainzalia izan, eta horren ondorixoz ahaztuta geratu, halako bilduma frankistetan bakarrik argitaratua izateko?

(begiratu eta gero)

Ba ez da halan kontizu. Bere biografiak meheiak dittuk, ixa famelikuak, bizitza profesionala justu-justu aittatuta eta batez be ekoizpen literarixuan zentrauta. Nere liburuko prologo-idazliak emondako datu pare bat (interneten ikusi ez dotena): 1914ko Gerla Handian amaieran Noruegan ibilli zan mediko lez, gero Legiñuan Maroko partian, eta gero Noruegara bueltau zan, herri honek asko tiratzen ei zetsan eta. Igartzen da, bai, ironia guztien azpixan Noruegari benetako maittasun moduko bat.

Paco Martinez Soria Transect

Oier Gorosabel 2015/03/23 21:49
Urtiak da ez nintzala Bilbotik zihar ibiltzen. Kostaldeko erretiruan gozo-gozo, gitxittan jaukat halako zoroetxietatik zihar ibiltzeko premiñarik; gustora nago nagon lekuan. Horregaittik, gaurkua moroko egunak interesantiaguak egitten jataaz... zeozelan esateko, zentzu entomologikuan.

 Azkenaldixan Otoioko txaretan lez, oihan urbanuan be transekziñuak egin leikez, bertan ikusittako nobedadiak errejistrauta (hau da, antxiñan ibiltzen nintzanetiko aldia). Paco Martinez Sorian modura, kapittaletara lantzian behiñ baiño juaten ez garanok beti aprobetxatzen dogu aukeria hiru-lau errekau batera egitteko, eta hauxe izan da EITB-tik Arkeologia Museora oiñaz juan-etorrixan ikusittakua.

Begira lehelengo emon destana, “nerd” tribu urbanuan kidien ugarittasuna izan dok. Herrixan aleren bat edo beste ikusteok, baiña beste barik, ez najetsan garrantzi haundirik emoten; enpolloi/formal/neska-mutilzahar/kasposo itxurako lagun bat, besterik ez. Ni be ez nok Marlon Brando. Baiña aizu! Bilbora etorri, eta... ¡halako mordua! Orduan konturatu nok herrikuak ez dirala satelite soltiak, ¡tribu urbano bateko kidiak baiño! Akabo. Nik neuk, nekez ulertu najeikek zelan erakarri leikixon iñori halako itxurako neska edo mutillik, baiña hori baiño gauza arraruaguagorik ikusitta najagok munduan, eta egongo dok seguraski (E. lagunak hagiñetako aparatudunak oso erakargarrixak egitten jakozela kontau zestanetik, ezekin ez nok harritzen).

Bigarren gauza xelebria, antxiñan ez zana ikusten, kaletik jentia euskeraz aitzia izan dok. Jente gaztia, esan gura dot. Itxuraz bertakua. Euretako batzu, gurasuak zittuan, umiei egitten. Beste batzu, ostera, 16 bat urteko gaztiak. Neskak. Antxiñan, pentsaueziñezkua. Beraz, nik be –sentimentaltxua kontizu- Leire Narbaizak kontautako euforixiori igarri eta beste zera batekin jarraittu juat trabesixia.

Hirugarrena, jente asko kalian bakarrik berbetan ikustia izan dok, noraezian, kipulia-ebateko-ohol bana belarrittik txintxilizk. Hamendik ibiltzen nintzanian telefono mobillak ba jeguazen, jakiña; baiña ondiok ez ziran “laztangarrixak”. Lekeittion be ikusten dittuk halakorik, baiña ez honenbeste. Paco Martinez Soriak halako gauzatxuei be erreparatzen jetsak, ze eingotsau! ♪♫Aldeanuak gara gu♪♫...

Laugarrena ez dok nobedade bat: komun publikuak, ligatzeko leku bizi-bizixak izaten jarraitzen dabela. Sasoi baten autobus geltokixen bezero fidela izan nintzuan, eta giro hori ondo ezagutzen najuan, ez netsan bildurrik –oin bez-. Baiña sinpatikua izan dok tradiziño batzu aldatzen ez dirala ikustia! Gaur ekarri doten Village People itxurako lookak, gaiñera, zeozer lagunduko zeban kontizu. Hori da hori, eulixak uxatzen ibiltzia! ;-)


Sustatu.eus | Lagin biologikuak © cc-by-sa: txikillana

Finlandiako kirol nazionala

Oier Gorosabel 2015/03/17 21:53
PAASILINNA, Arto. 1990. Delicioso suicidio en grupo. Anagrama, Barcelona 2007.

Preskripziño fakultatiboz irakorri doten liburua; Oscar Mondragon psikologo eibartarrak gomendatuta, hain zuzen be ;-) Ez naiz damutu! Di-da irakortzen dan liburua, erreza. Hasieran sinploi xamarra begittandu jata, baiña gero konturatu naiz kultura txokiangaittik dala. Azken fiñian, protagonistak eskandinabiar ulehorixak dira, eta bertako kodiguak eta umore klasia zihero desbardiñak dira gurien aldian: basarri eta herri haundixen arteko giro kontrajarrixa... lapoien izaera berezixa... Finlandia inguruko herrixen topikuak... eta, jakiña, bere buruaz beste egittiaz (Finlandiako kirol nazionala, autorian hitzetan) barre egittia modu gaiztuan. Baiña bikinguen erara.

Asko gustau jata Frantziako mahats-biltzaille eskualdian 3 neskak eragindako zalapartiana. Eta, urte askoren ostian, umetako “La edad de Hierro” basati hartako izen zaratatsuekin barriro topo egittia: Lemminkainen, Jaaskelainen, Rontteikkosalmi

Txarran txarraz, ona

Oier Gorosabel 2015/03/07 08:20
Txarto jo; kantuan desafiñau; ekualizadoria txakillan puntiakin erabilli; kantuen letrak rima barik...

Oiartzungo tipo hau hain da txarra eze, oso ona iruditzen jata! Konpleju barik, punk musikian benetako espiritua! Gero gaiñera, azalian zera irakortziakin guztiz enamorau nau: “En un principio se supone que iba a ser la puta estrella del CD y por lo tanto iba a grabar todos los instrumentos y así quedarme con todo dios, pero el hijoputa del Txal Lee me soltó que eso sonaba como una puta basura, borró todo lo mío y volvió a grabarlas él solito”.

Jonpe artistiak badaka blog bat be, hamentxe.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017