Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Noruega aldeko egun eta gaba luziak

Oier Gorosabel 2015/02/26 06:20
HAMSUN, Knut. 1894. Pan. Ed. Aguilar. Madrid 1956.

Garbigunetik erreskatautako bildumatxo honekin, bestela sekulan irakorriko ez neukiazen hainbeste autore interesgarri ezagutzen najabilk. Oinguan Noruegako tipo basati baten bizimodua, eta zoroaldixak. Zihero exotikua dok handikaldeko egun eta gaba ziklo xelebria guztiz modu naturalian irakortzia, igual nobelatik interesgarrixena. Bestalde, bertan kontatzen dana ez dok beste munduko ezer: zibilizaziñotik aparte bizi dan gaztia, bukolismua –idazliak naturalezako gauza txikixekin lilluratzeko aparteko ahalmena daka-, herriko jentiakin (eta neskekin) dittuan maitasun/gorroto harreman gatxak, horren ondorixoz (edo) izaki guztiz antisoziala bihurtu arte. XIX gizaldi amaierako konbentziño sozialak ezagutzeko be interesgarrixa dok, liburua.

Idazle hau sekula entzun barik banekan be, interneten begiratuta ahozabalik geratu nauk: zeintzuk eta... Thomas Mann, H. G. Wells, Franz Kafka, Herman Hesse, Ernest Hemingway eta Charles Bukowski moduko idazliak “maisutzat” aitortu juen Knut Hamsun bere sasoian! Gero, antza, gauzia nahikua aldatu zuan, gizonak nazixen aldeko jarreria izan zebalako, bai II Mundu Gerran, bai ostian be. Hori dala eta, ahaztu xamarra geratu dok.

Katiak orkatilletan + Cherilyn + Ibon etxea

Oier Gorosabel 2015/02/25 06:28
Lekitton eta Ondarrun harrapautako hormasprayko irudixak.


Argazkiak.org | Katiatuta © cc-by-sa: txikillana

Lehelengo begi-kolpian asko gustau jataaz: “fashion biktimen” irudikapen bikaina (preso-bolan kontsumogaixak irudikatzen zirala pentsau juat).

Halan be, erretratua egittera juan naizenian txarto begiratu dotela konturatu nauk. Preso-bolan marraztuta dagona etxebizitzia dok. Gaiñera, beste pintada batzu be ba dagozela konturatu nauk. Klase bikuak dittuk: bata takoi bako zapatiakin, eta takoidunakin bestia.

Baleko mezua iruditzen jatak; etxebizitzetara eta mailleguetara katiatuta bizi dan jentia irudikatzeko, pentsatzen juat Baiña... gauziari bueltia emonda, kritikatzeko modukua be bada: badirudi takoidunekin andrazkuak irudikatu gura dirala, eta zapatillekin gizonezkuak. Horretara ¿andren oiñetako naturalak, takoiak dirala ulertu bihar dogu? ¿kanon estetikuak inposatutako tortura instrumentu horixe berori? Labankada majua pintadian egillian aldetik.

Bide batez, hamen Ondarrun harrapautako beste bat, asko gustau jatana. Ez nago seguro goiko zatixak (Cherilyn) eta behekuak (Ibon etxea) lotuta dagozenik, ezetz esango najeukek. Bixak txantxilloiez eginda jagoza; bistan da, azken urtietan, sistema honek hormasprayko kreatibidadia piztu dabela. Behekua Ibon Iparragirre lagun presuan aldeko mezu argixa dok, ez daka buelta haundirik; goikuak, barriz, eztabaidarako emoten jok. Zuen ustez zein da bere mezua?


Argazkiak.org | Cherilyn + Ibon etxea © cc-by-sa: txikillana

Hitzaldi arrakastatsua Ondarrun

Oier Gorosabel 2015/02/24 07:08
Eibartik etorrittako “Zapatero koxuan” (Jose Manuel Lasarte Unamuno, 1828-1904) ondorenguei zuzenduta, 2015ko otsillan 21ian.


Argazkiak.org | Gaur ezagutu dittudazenak © cc-by-sa: txikillana

Harrittuta zelan aguantau daben jentiak. 600 pertsona ingurun nundik norakuak azaldu dittu Jesus Mari Toxuk diapositibaz diapositiba, gauza astuna, zure zuzeneko senidiak ez dirazenian... ondarrutarren alde, herri txikixa izatian asko be errezagua dala alkar ezagutzia. Jesus Marik aittatu dabenez, kuriosua da gaiñera betidanik ezagutu izan dozun jentia senidia dala deskubritzia; endemas gehixenak Kalandi inguruan bizi izan ziranian...


Argazkiak.org | Kofradi Zaharrian hitzaldixa © cc-by-sa: txikillana

Ume txikixakin juan naiz eta ez dot denporarik izan talderik talde ibiltzeko, jentia ezagutzeko, erretratutan jaso eta euren arpegixak arbolian txertatzeko... Halan be, hurreratu jatazenenak bai jaso dittudaz:

  • Blanca Lertxundi Lasarte, Kaskarrengua basarriko adarrakin be zeozelan lotuta.
  • Otolara bisittan juan izandako Maria Dominga Urrestin loibak, Eva eta Domingita Azkarate Egia; Maria Dominga, Maria Luisa Mâitre-Jeanek gaztetatik gogoratzen zeban ondarrutarra da, nik identifikau ezinda nenbixana.
  • Juan Mari Iriondo Arantzamendi, lehengusua izatiaz aparte, zer eta... Atxurrako koban egindako bandalismuan kontura eskarnio publikora etara nebanetako bat! (pag. 7)
  • Mari Trini Larrinaga Aramaio, izen honekin ez baiña “Thatcher” gatxizenez Ondarrun oso ezaguna.


Argazkiak.org | Kofradi Zaharrian hitzaldixa © cc-by-sa: txikillana

 Halan be, handik bueltaka zebixan bizardun batek dana ederto jaso dau bideoz (kamara bigaz) zein argazkiz, eta dokumentatuta behintzat ondo geratu da. Gaiñera, han entzun dotenangaittik badago asmua aurrerago bazkari-giruan juntatzeko, eta izango dot horretarako aukeria.


Argazkiak.org | Kofradi Zaharrian hitzaldixa © cc-by-sa: txikillana

Momentuz hor laga dittudaz Sutargin traguak hartzen eta harremanak estutzen. Interes haundixa erakutsi dau jentiak, eta horixe da printzipala, genealogistei gustatzen jakuna!


Argazkiak.org | Kofradi Zaharrian hitzaldixa © cc-by-sa: txikillana

Lasarte abizenari buruzko gauza gehixago, hamen.


Argazkiak.org | Harremanak estutzen © cc-by-sa: txikillana

"Gernika" ume mexikarrei azalduta

Oier Gorosabel 2015/02/21 09:33
Alex Egia-Lis laguna Picasson "Gernika" kuadrua Mexicoko umiei azaltzen. Diasporako euskaldun honek Kukulcan eskolako bere ikasliekin egin zeban graffiti hau.

T-Kento 2000-2001

Oier Gorosabel 2015/02/18 14:35
Umiak erretratuak ikusten zebizela, konturatu naiz argazki honetan oso guapua agertzen naizela. Lumbersexual formala: botoia sakatzeko diño, eta nik sakatu. Eskanerra aprobetxatzeko, Lekittoko kuadrillako beste erretratu batzu sartu dittudaz. Danak 2000-2001kuak. Iñor ezagutzen? ;-)
T-Kento 2000-2001

Sakatzeko? Ba, sakatu.

Sasoi horretarako, urtiak naroiazen kuadrillian ritmo edatailletik aparte. Alkarrekin ibilli bai, baiña neure traguak neure kontura eta ritmora eskatuta... Erretratu honetan, kuadrillian “sektore ofiziala” agertzen da porra jokuan, txikiteoko dirua zeiñek eruango daben erabagitzeko.


Argazkiak.org | Porran © cc-by-sa: txikillana

Hurrengo erretratua, barriz, antzar eguneko gabekua da. Sasoi baten nahikua ikusten ziran apostulari batzu: egurrezko ohola asto biren gaiñian ipiñitta, 3 ultze eta mallukia. Tanto emon, eta 3 mailluka kolpetik 3 ultziak sartu ezkeriok, ez dakitt zenbat irabazi. Gero ultze okerrez betetako oholak hor zihar abandonatzen zittuezen, eta halako bat hartuta ederra espektakulua montau zeskuen Jonguk eta Asierrek.


Argazkiak.org | 3 golpes 20 duros © cc-by-sa: txikillana

Hurrengo hau 2001ko fetxia daka, zapatu korriente baten itxuria daka Arritxu tabernan. Ni beti aspertu izan naiz taberna giruan: keia (artian erre zeikian), musikiakin ezer entzun bez, berua, loguria... Uste eze egun horretan erretratatzeko kamaria hartu nebala pizkat entretenitzeko, eta kuadrillako argazki enkuadre desbardiñak saiatzeko.


Argazkiak.org | Arritxu tabernan 2001 © cc-by-sa: txikillana

Lekeittioko lagunen erretratu gehixago, hamentxe.

80 urte atzeraka salto

Oier Gorosabel 2015/02/12 06:58
Antxiñako umiak be puzzliekin jolastuko juen kontizu. Haren pieza gehixenak galduta jagozak, urterik urte, etxerik etxe, sakabanatuta eta kaja barik eta gehixenak basurara botata. Baiña banaka batzu badagoz hortik ondiok. Memoria txatalak dittuk.


Argazkiak.org | Amama MªAntonianian, Ibarkurutzian © cc-by-sa: txikillana

Genealogia asuntuetarako zaharrekin berbetan nagola, sarri topatzen jittuadaz puzzle honen pieza soltiak. Badakitt eziñezkua dala puzzlian irudi osua berreskuratzia. Antxiñako umiak gauza asko pasau jittuezen, bizitzan buelta ugari, eta sepia kolorezko jostailluak betirako galdu dittuk. Baiña, halan be, puzzle txatalak jaso egitten jittuadaz nik, kuadernotxo batian boligrafoz edo bestela, honen modura, ordenadorian idatziz.

Gure amak, batzutan, bere amama Maria Antonia Aranari buruzko gauzak kontau izan jittuk (Arrautzianekua). Gauza gitxi dittuk, iñundik iñora bez bere erretratu osua egitteko laiñ, baiña kontu haundiz bilduta jittuadaz:

  • Intxaursaltsia zelan egitten zeban. Amari entzundako forma honetan egitten dot nik gaur egun.
  • Ibarkurutzeko etxia umez beteta egoten zala; familia askoren umiak jagoten zittuala amama Mariantoniak.
  • Iñoiz ohe bakotxian 6 lagun-eta sartzen zirala. Kabitzeko, batan burua bestian hanken onduan ipitzen zittuezela. Aittitta Felixen hanken onduan tokau jakonak, gaztai usaiña!
  • Gerran, amama Mariantoniak eta aittitta Felixek ez zeben etxetik alde egin nahi izan. Eta bonbardeo guztiak etxe barruan sartuta pasau zittuezela, koltxoiak leihuetan...

Egunotan, sorpresia hartu dau amak. Jubiletxeko lagun batek kontau detsa, umetako gauzetaz berbetan, 4 bat urte zittuala, Ibarkurutzeko sotano batera eruaten zebala amak, andra baten etxera. Patixo haundi bat zala, errekara begira, eta andra harek ume gehixago be hartzen zittuala hantxe egun osuan, gurasuak biharrian zeguazela, guarderixa modura. Emoziño haundixa hartu dau gure amak (84 urte), bere lagunartian amama Maria Antonian etxera juaten ziran umiotako bat deskubritzian...

Adabakixen edertasuna

Oier Gorosabel 2015/02/10 15:07
URKIZA, Ana. 2005. Bekatuak. Elkar, Donostia.
Adabakixen edertasuna

Irudixa: Jude http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Patchwork_check_tablecloth_corner.jpg

Zera baiño arraruagua! Askotan ipoin afrikarren trazia hartu detsat, deskonzertante xamarra: “Zer esan nahi dau honek?” galdetzen nere buruari, edo andriari –literatura femeninua danez, harek nik baiño gehixago ulertuko zebalakuan; baiña harek be antzera-. Halan be, gustau jata liburua orokorrian. Adabakiz josittako piezia da, ez ipoin bildumia. Txatal batzu lau lerrokuak dira (sic), eta beste batzu, ostera, lau bost pajinatakuak. Batzuk, esandako moduan, nekez ulertzen dira (oioioi! Planteamento-nudo-desenlace kontzeptua! Nun hago!) eta beste batzu, barriz, kontakizun estandarren kanonetatik doiaz eta tira. Baiña orokorrian, nahaste exotiko honen balantze finala ona da. Irakorriko neuke bai, andra honen beste zeozer.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017