Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Frenteko ospittalak

Oier Gorosabel 2015/11/26 07:33
SLAUGHTER, Frank G. 1952. Hospital de sangre. Circulo de Lectores. Barcelona, 1972.

1950 hamarkadako James Cagney eta Jack Lemmonen pelikuletako gidoia izan zeikiana. II Mundu Gerran Afrikako kanpainako barku-ospittalan inguruko kontuak (biharbada interesgarrixena), maittasun pasionalan historixa topikua, gerra sasoiko konpañerismo historixa topikuaguakin. Detalle xelebria: nahiz eta liburuan jangoikorik eta relijiñorik aittatu be ez dan egitten, protagonista pichalatiguan “formaltzian” eta maitte ez daben neskiakin ezkondu-bihar horretan, perbertsiño kristau ezagun baten begibistako eragiña dago (benetan nahi dozuna ukatu, zure burua “purifikaziño” helburuetarako sakrifikauaz).

Percibo gatera (Martín sin su pantín)

Oier Gorosabel 2015/11/18 15:02
IBARROLA, Martin. 2015. Percibo ciudad. Ed. Ikusager, Vitoria-Gasteiz.
Percibo gatera (Martín sin su pantín)

Martin Ibarrola

Martiñeri kritika demoledoria prometidu netsan, baiña boutade hutsian geratuko da gauzia. Liburua asko gustau jatalako! Ipoin batzu gehixago bestiak baiño, normala dan moduan, baiña orokorrian... nere frekuentziakin sintonizatzen daben idazkeria daka. Egunero ipoin bat irakorri dot, ez gehixago, bakotxari buruzko lau berba idazteko astixa hartuta. Galiziako lagun harek esaten zeban lez: “Lo bueno, si breve, dos veces breve”.

 

Irribarriana

Idazkera enigmatikua baiña ez hermetikua daka Martinek. Ipoin inpresionistia da hau, tralla kolpez maisuki amaittuta.

 

Grilletiena

Fashion biktimen ikuspegi partikularra? Behintzat, klitoris ablaziñuakin egin neban konparaziño harekin gogoratu naiz...

 

Gizon potoluana

Jose Luis Coll-en idazkeria ekarri desta gogora; errealidadetik kanpoko absurdo ariketia (ez ariketa absurdua), umore baltza, eta B serieko terrorezko amaieria, Poe tipokua.

 

Casta Truebana

Batzutan, une bakar batek bizitza oso askok baiño poesia gehixago gordetzen dau.

 

Laranjondoko pinttoriana

Artixten munduan zer parodiau badago. Talentua izan edo ez izan; erakusketen inguruko mangoneuak... Bistan da Martin aurkezpen askotan pintxuak jandakua dala ;-)

 

Sardonikua

Hamen, barriz, nere pertsonai faborituenetako bati oratzen detsa: mando medio izeneko espezieko izaki berezi hórrek. Sargento txuskeruak ejerzituan, eta enpresetan (kaso honetan funtzionariuen artian) jefe baten menpe egotian frustraziñua bere menpekuei ordainarazten detsenak.

 

Pobriana

Gizakixan alde horripilantian ziharko bidaia. Ez hainbeste umia nahi barik bildurtzen daben pobriangaittik; gehixago, berau lintxatzeko atxeki merkiari oratu detsan hiritar respetabliangaittik. Ondo dakitt nik...

 

El hombre que se enamoró de una escalera

Buleguen eta raskazieluen munduan bertsiño onirikua, Palacio Salvo edo Empire State moduko paleoetorkizun gotikua. Baiña amaieria ez dot ulertu; Martin extorsionau biharko dot, azalpenen bat lortzeko (igual putzu kabezera batian sokia ebateko mehatxuz...).

 

Paretik pasatzen dan neskiana

Ederrena. Ez dakitt zeintzuk dirazen Martinen referentzia literarixuak, eta erabiltzen dittuan hizkuntzia, irudixak eta asoziaziñuak handik hartutakuak edo berak asmautakuak dirazen: baiña badirudi distantzia motzian  –ipoin honetan gertatzen dana bizitza errealeko minutu pare bat baiño ez litzakez izango- konpontzen dala onduen, protagonistian buru barruan gertatzen dan burrukia modu figuratibuan ezin hobeto eta ederrago azalduta.

 

Bursatilla

Hotz lagatzen naben gai nagusixetakua da (foballa beste, edo tira, hainbeste ez, baiña ixa-ixa). Gaiñera, beste amaiera kriptiko ulerteziña daka. Laburbilduta: ez nau maitemindu ipoiñ honek.

 

Errelojuana

Errealidade paraleluan, zimurtzen dan jentia, eta erreloju bateraiñok allegatzia odisea epikua bihurtzen danekua. “The Wall”eko marrazki bizidunak Dalik marraztu izan balittu, emaitzia holako zeozer izango zan.

 

Hombre gancho

Joera bereko beste adibide bat, kasu honetan Dali barik, zine expresionista alemana hizlauzko eremura ekarrittakua. Bikaiña, nere sintoniakua behintzat.

 

Egurrezko pianistia

Klabe berian, amaiera apoteosikua. Absurdua ez da: bai ostera surrealistia, igual Martin gehixen luzitzen dan eremua.

 

Katedralana

Lurpian igartzen doguzen bizipenak hain diraz intentsuak eze, hizkuntza figuratibuan bakarrik adierazi leikiazen. Kasu honetan, kueba barruan agertutako eraikin inposible batetik zihar sartzen jaku Martin, illuntasuneko fantasmei bere forma pertsonalak emonaz.

 

Pobre irakorliana

Benetakotasunan zirradia daka, fikziño korapillotsuenetan be allegau ezin leikian mailla hori (zirixa ez badesku sartu, eta dana asmautakua ez bada...).

 

Prologuan Ramon Bareak diñuan bera esango dot nik: defektu bakarra daka liburuak. Motzegixa izatia!

Agur Goenkale suediarrari

Oier Gorosabel 2015/11/16 07:21
LARSSON, Stieg. 2007. La reina en el palacio de las corrientes de aire. Ed. Destino. Barcelona 2009.

Aurreko liburu bixen modura (hau eta hau), hirugarrena laster baten irakorri dot, batez be erdittik aurrera. Gustora. Hori edozeren aurretik (eta hori da printzipala).

Baiña... eta, igual zirikatzaille senak bultzatuta, oinguan gehixago fijau naiz ekoizpenan arrakaletan. Goenkale suediarran modura, liburuan pajinak justifikatzeko edo, trama eta pertsonaje barrixak eten barik agertu jakuz (hiru liburuengaittik nabil), euretako batzu historixa nagusixari ezelako ekarpenik egin barik. Akaso, protagonisten perfilla hobeto ezagutzia? Izan leike, baiña betegarri hutsa begittandu jataz (Granadako pasartia adibidez, 2º liburuan), idazlanari akabau txarra emoten detsen hari soltiak.

Beste gauzatxo bat egin jata deigarrixa: liburuetan zihar eten barik aittatzen dira marka komertzialak (jatekuak, altzari dendak, edarixak...). Ez deritzot ez ondo, ez txarto; baiña kuriosidadia dakat ze tratu egin ete zeban idazliak hónek enpresekin, seguro nago eta hori ez zala kasualidadez egin.

Beste gauzatxo bat, hau bai pizkat gogaikarrixa egin jatana, deus ex machina errekurtsuak dira, txarto eraikittako historixen ezaugarrixa: argumentua asko korapillatu danian, eta idazliak ez dakixanian nundik urten... ¡plin! hantxe agertzen da aingeru zerutiarra, edo mago misteriotsua, bere superpoderiekin gauzia konpontzera. Hónek liburuetan, papel hori hacker informatikuak betetzen dabe. Eta, honen ondorixoz, epaitegi eta polizia kuarteletan erabiltzen diran argumentu asko (txosten sekretuak, bideuak...) modu guztiz irregularrian lortutakuak dira, eta, oso oker ez banago, bizitza errealian arazo haundixak emon leikez frogak halan lortziak. Sinisteko gatxa da, baitta, serie honetan hamaika bidar irakorri geinkiana: kazetarixak poliziakuei informaziño bat emon, eta sistematikoki “proteccion de fuentes” santuan mantapian babestia, gure umetako “kukurrusaldan” bertsiño eguneratuan.

Hortaz gain, hirugarren liburu hau Lisbeth Salanderren kontrako konplota zelan konpontzen dan ikusten dogu (sinisteko gatxena azken zatixa da, supergaiztuak gauzak txarto egitten hasten diranekua), baitta bere elbarrittasun emozionala gainditzeko pausotxo batzu emoten dittuala be. Historixia zabalik geratzen da, eta Larsson idazlia hil izan ez balitza, jarraipena egitteko pentsamentua zekala begibistakua da. Beste batek lekukua hartu dabela badakitt, baiña egixa esan, ase xamar geldittu naiz. Ondo janda, baiña ase.

PS: loibian ebookian kuskuseatzen, hara nun deskubridu doten... serixian hurrengo zatixa. Hasi dot, noski ;-)

Frantsesa ikasten

Oier Gorosabel 2015/11/06 20:12
Xibero(landia)ra etorri nintzan lehelengo aldixetan, frantsesez berba bi baiño gehixago lotzeko kapaza ez nintzan; honek arazotxuak emoten zestazen, nahi ta nahi ez euskeraz egitten saiatzera derrigortuta nengualako (artian TELP ezagutzak ez nittuan).
Frantsesa ikasten

Speleo biarnesak Santa Grazin; eurak esandakuan %40a ulertzen neban, gitxigorabehera

Hala,  nere egoeria pizkat tentsua zan. Parian euskaldunen bat tokatzen bajatan (zorionez, gehixenetan hala izaten zan) dana ondo; baiña erdelduna bazan... halako etsaitasun girua zabaltzen zan (edo neuk halan hartzen neban, behintzat). Tira: nahiz eta tarteka-tarteka transparentia banintza lez hartzen ninduan frantximantak topau, gehixenetan mimika eta borondate pixkatekin konpontzen giñan eta gaitzerdi. Sasoi hartan hauxe pentsatzen kontsolatzen nintzan: “behintzat, halan euskeraz nahitanahiez ulertzera derrigortuta gagoz; frantsesa jakin ezkeriok, igual euskeria errezago baztartuko gendukian!”.

 Oiñ, frantsesez 4-5 berba alkarrekin lotzeko naizen honetan, oker nenguala esan neike. Nere frantsesa oso oso txarra da ondiok, beraz parian dotena euskalduna bada, askoz be errezagua jako nerekin euskeraz komunikatzia, frantsesez baiño. Baiña, era berian, frantsestuna topatzen badot, sioux-erako-komunikaziño basikua egitteko kapaza naiz, eta ikusten nabillenez, jentiak asko estimatzen dau nere ahalegin hau. Esaten danez, surtan jartzean probatutzen da nolakoa den eltzea, eta Santa Graziko speleo topaketan hau argi eta garbi ikusi neban: ixa iñor ezagutu barik, jente gehixenak (dan-danak kanpotarrak, xiberotar erdeldun bat izan ezik) oso adeitsu hartu ninduan, nere ikerketa historikuan laguntzeko prest. Hona ba, frantses misteriotsuekin harreman hobia izateko gako bat :-)

Putazaliak, putak eta putasemiak

Oier Gorosabel 2015/11/04 14:02
LARSSON, Stieg. 2006. La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina. Ed. Destino, Barcelona 2008.

Zein da best sellerran gakua? Gero eta jakinmin gehixago eragitten destan galderia. Izan be, oso kuriosua begittantzen jata: polizia eta gaizkillien historia baten harixa jarraittu eta gero, sexu eta bortizkeriko ohizko dosisakin, zer ikasi dot? Zer dakitt lehen ez nekixanik? Hau idatzi eta gero, zer irabazi dau munduak? Gauza gitxi. Baiña ni hor egon naiz, liburuari lotuta, juan dan 8 egunian, azken laurak suspense bizixan. Zein da fikziñozko literaturian paper misteriotsua; gehixen konbenzitzen naben erantzuna bere definiziñuan bertan dago... “iges egittia”.

Oin dala gitxi komentatzen neban lagunakin, iges egitteko forma bat baiño gehixago dagozela: zarataz inguratzia (etxian tele, radixua, izperringia, dana batera), kotxian 200 km/orduko abixaran ibiltzia (ezin dozu beste ezertan pentsau, kamiñuan baiño), burua hustu eta meditaziñuan jardutia (osasungarrixena)... Eta “ebasiñozko literaturian” arrakastia be, hortan dagola esango neuke. Hor murgilduta, zure buruko zaratia tapau egitten dozu, eguneroko bizitzaz atseden hartuta. Ez da gitxi! Zentzu horretan, fikziño idazlien papela terapeutikua izan leikiala konturatu naiz; hori aitortu bihar jake behintzat.

Bigarren txatal hau kazeta asuntuan zentrauta dago, esklabu sexualen negoziuari tiraka hasi diran periodista benetalarixen kontura; konturatu barik, baiña, uste baiño kaka gehixago destapatzen dabe (armak, drogak, sekretu diplomatikuak) eta honek kalibre haundiko arazuak ekartzen detse. Hain zuzen be, hortxe dago igual sinisteko gatxa dan partia: kazetari ahul batzu negozio zikiñen munduan sano-sano sartzen dirala, ikerketia ageri-agerixan eruanda, errepresaliarik etorriko etxakela pentsauta. Bestalde, liburu honetan Salander elbarri emozionala hobeto ezagutzen dogu, arbaso zaraitzuarren historixa eta guzti :-)

Gaur bertan ekingo detsat hirugarren txatalari, gogo onez gaiñera. A! Ahaztu jata: hamen be itzultzaillian koladura txiki batzu igartzen dira, prisako biharren ondorixuak seguraski... (konkordantzia akatsak, eta).

Beste ohartxo bat: hauxe izan da ebooka erabilli doten lehelengo aldixa. Esperientzia ona! Romantiko guztien modura papela nahixago, baiña praktikotasun eta ekonomian aldetik... ez dago konparatzeko modurik.

Hobetzen gabiz?

Oier Gorosabel 2015/11/02 08:35
Beti esaten dot nere umiak neuriak dirazelako bakarrik aguantatzen dittudazela. Iñonak balitzaz... (autozentsuratua). Eta hori, jentiak kontatzen dabenangaittik, guriak formal xamarrak dirazela.
Hobetzen gabiz?

Scrooge jauna (A Christmas Carol, 1938)

Laburbilduta: umiak berez etxataz gustatzen, eta nerabiak gitxiago. Ai, noaki zer aguantau biharko doten hamendik 7 bat urtera...

Halako aurrekarixekin, errez ulertu leike nere moduko pertsona bat aurreiritzi batekin doiala bizitzan zihar: ume guztiak kabroi hutsak dirala. Horregaittik estimatzen dittudaz hainbeste maisuak, maistrak eta hezitzailliak orokorrian. Pasta bereziz eginda egon bihar da derrigor, halako fristi moltzuari aurre egitteko, nerbixuak galdu barik, eta halan be pertsona onak heztia lortuta.

Gauzak holan, ulertuko dozue zelako inpresiñua egin zestan aurreko baten Lekittoko eskolan ikusi neban gauzia. Ointxe kontaukotsuet.

Patixuan, eguardiko jolastordua amaitzeko dago, arratsaldeko klasietara deitzen daben sireniak jotzeko puntuan. Neska bat antxitxiketan doia, eta aldian daroian kajia jausten jako. kajia zabaldu eta barruan dakan guztia lurrian zihar sakabanatzen jako: gomak, kromuak, harkatzak, jostaillu txikixak... patixoko lurrian zabal-zabal 40 edo 50 gauza txiki.

Beste epoka baten (ni umia nintzala) inguruko umien erantzun naturala neskiari barre egittia izango zan. Hori desgrazian ez bazeguan: ume bakartu (sic) tipikua izan ezkeriok, balienteren batek gauzak zapaldu eta ostikadaka urriñago botako zetsazen igual.

Baiña Lekittoko eskolako neska horri, 5 segundo be ez ziran pasau, eta 8-9 ume laguntzera hurreratu jakozen. Edade desbardiñetakuak, eta nere ustez batzuk lagunak ez ziranak. Segiduan jaso zeben dana, naturalidade haundiz; sireniak jo zebanian, neskiak bere bidia jarraittu zeban eta bakotxa bere zeregiñetara juan zan.

Hor geratu giñan harri eta zur, ni eta nere aurreiritzixak. Scrooge eskarmentatu baten estiluan, pozik. Hobetzen gabiz?

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017