Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Parakaidistia kanpofoballian

Oier Gorosabel 2015/10/26 10:00
1987tik-edo ez nintzala foball partidora juaten. Orduko lagunak Eibarren jarraitzailliak zirala eta, partidúetan kriston girua egoten zala eta, birrittan apuntau nintzan hintxen autobusetara. Ondo gogoratzen dot nora: Burgosera, eta Logroñora.

Banquillo de un equipo de fútbol y espectadores en el campo Azkoagain
GureGipuzkoa.net | Banquillo de un equipo de fútbol y espectadores en el campo Azkoagain © CC BY-NC-SA: Arlanzón, Andrés

Oso ondo pasau neban, egixa esan; kriston atxurra (17 urtekin, hori zan “ondo pasatze” maillia neurtzeko neurrixa) baiña kontua da, foballak berak ez zestala pitorik be inporta, eta orduan hainbeste diru pagatzia kanpofoballian zelaixari bizkarra emonda energumenuan modura oeoeoeka jarduteko... ba tira, ez zan bideragarrixa, eta hortxe geratu zan gauzia. Juan dan asterarte.

Foballa, herri honetan, kakarantzan morokua da: basarrixetan zimaurra zabaltzeko sasoia datorrenian, ez dago usaiñetik libratzeko modurik. Halan, gure seme zaharrenak zeozelan jakin dau (ez guk esanda) domeketan partidúak izaten dirala Larrotegiko kanpofoballian. Eta bertara juatia eskatu zeskuan.

Hara juan giñan ba. Gradan jarri, publiko artian, eta hantxe egon nintzan ume bixekin (7 eta 4 urte). Nik liburua eruan neban, jakiña (ez nekan zelaira begira aspertzeko gogorik) eta ume txikixak han egon ziran ogibittartekua jaten, bakotxa bere erara: zaharrena adi-adi, eta txikixa dispertsuago.

Ondo egon giñan, ordu erdi luze; gero txikixa aspertu egin jakun (normala), eta alde egin genduan, hor zihar jolas dibertigarrixaguetan ibiltzeko. Baiña han egon nintzan tartian, gauza batzuk oso deigarrixak egin jatazen:

  • Entrenatzaillian orruak; nik ulertzen dot, megafonia barik, zelaiko punta batetik bestera mezuak botatzeko dezibeliuak bihar dirala; halan be, sensatziño desatsegin-sor bat eragitten zestan honek, ezin dot ondo deskribatu.
  • Entrenatzailliak jokalarixei berba egitteko eria: danak tontuak balitzaz legez tratatzen zittuan. Iraingarrixa begittantzen jatan. Baiña badirudi jentiak normaltzat zekala; gerora jakin dotenez, hori ekipuori Lekittoko “B” maillakua ei zan, eta batzu ez ei dabe oso ondo jokatzen. Baiña... ze nezesidade dago hainbeste kaka ahotik botatzeko? Hau ez da, ba, ondo pasatzeko gauzia?,
  • Honekin lotuta, gauza bat ikustia etxatan bape gustau. Etxerako bidian, gure ume nagusixak entrenatzaillian keiñuak, espantuak eta formak errepikatzera jolasten jardun zeban. Kezkagarrixa.
  • Linierran jokabidia: morrosko oso gaztia. Entrenatzailliari abisuak emoten, abots bajuan eta edukaziñoz (bere lekutik ez mobitzeko, eta beste). Ez zetsen modu berian ordaindu. Gure inguruko publikuan aldetik berba zatarrak entzun bihar izan zittuan. Arrazoia izan zein ez izan, beti etxekuan alde: beti higoiña emon izan destan jarreria.

Herriko taldiak irabazi egin dau; merezitta edo ez, ez dakitt eta ez desta ardura. Etxera bueltan ekarri doten sentsaziñua, umia giro horretan sartziak ez destala grazia putarik egitten.

"Txokolate" txakurra

Oier Gorosabel 2015/10/25 08:32
Barrikuntzak barrikuntza, nere biharretik gehixen gustatzen jatan gauzia ez da aldatu: pazientien bittartez kontu zaharrak ezagutzia, liburu historixetan agertzen ez dirazen jente normalan bizipenak.
"Txokolate" txakurra

www.atencioncanina.com

Aurreko baten Lurrek kontautako umetako oroitzapen usaintsuan moduan, egunotan Jabier Ferreira “Txokolatenekuak” Ondarruko beste kontakizun txiki bat ekarri desta, hain zuzen be bere familian gatxizenan jatorrixa argitzen dabena. Jabierrek diñuanez, jente askok uste dau euren desizena arbasoren baten gozotasunakin-edo zerikusixa dakala... baiña ez.

Antxiñan, bere aittitta-amamen denporan, jakiñekua da ez zeguala gaur eguneko zabor-kudeaketarik. Suertia zekanak komuna izango zeban etxian, eta jente normalak hori bez; hondakin guztiak be, leku baten amaitzen zeben: errixuan.

Jatekua eta hondakiña ugari dan lekuan, badakigu automatikoki zer datorren: arratoia. Jabierrek etxian entzundakuan arabera, euren etxietan (Kafekoatzi) arratoiak “katuak lakotxik zin”, eta komunetan gora be etortzen bazekixen. Horretara, ixa etxe guztietan eurak harrapatzeko arratoi-txakurrak egoten ziran.

Hónek txakurrok oso estimatuak ziran, jakiña: egindako zerbitzuan pare. Eta Kantxope inguruan bizi ziranen artian, bat nabarmentzen zan: Txokolate, marroi kolorekua; Jabierren amamanekua. Beste edozein txakurrek baiño arratoi gehixago harrapatzen zittuan, antza, eta hori dala eta oso ezaguna bihurtu zan Ondarru osuan. Hain ezaguna eze, familixia bera be “Txokolate” izenakin ezagutzen hasi zan; gaur arte.

Ez dira asko izaten, ez, historiara izen propiuakin pasatzia lortu daben animalixak; gitxiago, bere izena familixa oso bati emon detsenak. Lagun txiki honek lortu zeban!

Sueziako nazi eta misoginuak

Oier Gorosabel 2015/10/23 19:07
LARSSON, Stieg. 2005. Los hombres que no amaban a las mujeres. Ed. Destino. Barcelona.

Irakorketa fulminantia (665 orri 8 egunian); bistan da best sellerren klabiekin bete-betian asmatzeko moduko pertsona estandarra naizela :-) Aurretixaz interesik ez dakan gaixa (enpresa haundixen txantxullo ekonomikuak), misterio ikutu bat, hilketak, bikote (laukote!) harremanak, sexua... eta, jakiña, idazkera bizixa, gustora jateko entsaladia. Halan be, inkoherentzia batzu topau dittudaz esaldi soltietan, nere ustez itzulpen arazuekin lotuta egon leikiazenak. Ezagun da, baitta, hau idaztian idazliak bigarren partia buruan zekala (Salander elbarri emozionalan iragana eta barruko klabiak ez dira argitzen, Vangertarrak Millennium aldizkarixan sartuta geratzen dira, Miss Big Tits-en afera hor geratzen da, txintxilizk...).

Suspensia bikaiña da, baiña gaizkille nagusixa errekurtso errezegixakin destapau da (izaera bikotxa); era berian, halako korapillo haundixa askatu eta gero, alaba prodigua ¡plin! agertu eta tingladu guztian kargua hartzia etxata oso sinesgarrixa begittandu. Lizentziak!

Atxekixak atxeki, oso gustora irakorri doten liburua; hain da eze, bigarren eta hirugarrena be laster irakorriko dittudaz Ariane loibiari esker.

San Petersburgoko melodrama bat

Oier Gorosabel 2015/10/19 16:10
DOSTOIEVSKI, Fedor. 1861. Humillados y ofendidos. Ed. Aguilar. Madrid 1951.
San Petersburgoko melodrama bat

Irudixa: Vasily Perov

Irakortzen doten bere lehelengo liburua; gustau jata, nahiz eta XIX gizaldiko estiluak ez izan gaur egunian hainbeste gustatzen jakun “engantxerako” klabiak. Melodramian estandarrak jarraitzen dittu (umezurtzak, heriotz dramatikuak, klase altuak/bajuak kontrajarritta, zorigaitzan erdixan publikuari irribarre egittia...) baiña horren barruan asko gustau jata pertsonajien karakterizaziñua, euren emoziñuak oso modu expresibuan adierazten dittuala.

Interneten begiradatxuan ostian, antza danez horixe izan zan Dostoievskin ekarpen nagusixetako bat. Nik Dickensen idazkerian traza haundixa hartu detsat.

 Idazliari buruz irakortzen, deigarrixa egin jata sasoi hartan Errusian zeguazen joeren artian, Dostoievskin aukeria antxiñako balorien defentsia (familia, relijiñua...) izan zala, orduantxe goraka zebizen nihilismo ziniko eta sozialismuan aurrian. Kristauen obsesiño nagusixen usaiña behintzat (errua, penitentzia...) nunahi hartu leike liburu honetan. Normala, argitaratzaille frankisten gogokua izatia... ;-)

“Otsabide” xerrak

Oier Gorosabel 2015/10/18 16:09
Hona oin dala pare bat aste asmautako errezetatxo bat. Askotan ibiltzen naiz inprobisatzen, frigorifikuan dakatenakin; hori ez da gauza berezixa neretako. Halan be, lehengunian egindako inbentuak uste baiño arrakasta haundixagua izan dabenez, idatziz ipintzia tokau jata; behiñ idatzitta dagonez gero, hamen be argitaratuko dot.
“Otsabide” xerrak

Otsabidepagozabalaganekoaxpea (Orozko)

Okela pikauan milla aldaeretako bat dala esan geinke, berezittasun batekin: etxian letxugaz gaiñezka gagozenian (basarrittarren gauzak), hárek bizkorrago gastatzeko modu bat dala. Hau tenporadako beste edozein barazkikin be egin leike, jakiña: umiak berduria jateko trikimaillu erabilgarrixa da.

Errezetihau “Alasbarricadas” foruan be argitaratu dot (hortik “otsabide” izena: han erabiltzen doten ezizena da). Pobrien sukaldaritziari buruzko hari bat dakagu, oso interesgarrixa, ekonomikua eta ekologikua.

Hona errezetia, amagiñarrebari idatzittako moduan.

Osagaiak:

  • 500 g haragi xehetua
  • 3 letxuga (handiak badira; bestela gehiago).
  • 250 g almendra (edo gure gustuko fruitu lehorra)
  • 3 arraultza
  • Ogi xigortua
  • Perrexila
  • Gatza

Prestakuntza:

  1. Hiru letxugei hosto txarrenak kendu eta gero, osorik zatitu, garbitu, eta gatz pixka duen uretan egosi, 10-15 minutu.
  2. Letxuga zimel multzoa eskurritu (zenbat eta ur gehiago kendu, hobe) eta labainarekin zatitu, nahi dugun tamainan.
  3. Almendrak morteroan hautsi, nahi dugun tamainan.
  4. Ontzi baten ipini: haragia, letxuga, almendra, 3 arraultzak, perrexila, gatza, eta nahastu. Ogi xigortua gehituko dugu orearen konsistentzia plastikoa lortu arte.
  5. Ore zatiak hartuta, xerra txikien forma emango diegu, ogi xigortuarekin bilduta.
  6. Zartagina olio gutxirekin ipini, eta su bizian. Olioa ketan hasi besain laster, prijitu. Xerren lodieraren arabera, alde bakoitzetik 2 minutu nahikoa izan daiteke; kontua xerraren barrua egina gelditzea, baina lehortu gabe.

On egin!

Erudituendako nobelia

Oier Gorosabel 2015/10/15 15:55
MARTIN-SANTOS, Luis. 1961. Tiempo de silencio. Seix-Barral. Barcelona 2013.
Erudituendako nobelia

Castilla del Pino eta Martin-Santos psikiatrak, 1957xan

Zalantzarik ez dakat bere sasoian haustura itzala ekarriko zebala liburu honek (gaur egunian be, estilua deigarrixa da). Ariketa moduan, beraz, oso ondo: kontalari desbardiñen arteko monologoz osatutako puzzlia, bakotxa bere estiluangaittik ezagutu geinkiana –berak ez dau azaltzen eta-, eta Madrileko estrato sozial guzti-guztien errepasua egitteko balixo deskuana. Baiña... neretako hizkera hermetikuegixa (ba ete dago iñor munduan liburu honetako referentzia literarixo guzti-guztiak harrapatzeko ahalmena dakanik??), eta buruak-emon-ahala-botatako-idea-ekaitzari poesia balixua aitortuta be, ni ez nago frekuentzia hori aitzeko sintonian.

Liburua baiño zatixa interesgarrixagua begittandu jata idazlia bera, militar baten seme gipuzkoarra, Donostiako Ospitale Psikiatrikoko burua eta sozialistia.

Paisajes del Norte

Oier Gorosabel 2015/10/13 22:05
Aprovecho la convalecencia para recordar los magníficos días que acabamos de pasar visitando el norte del país. Un viaje totalmente recomendable desde la frontera con Francia, con muchos pueblos coquetos donde degustar la deliciosa gastronomía del terruño; no acierto a explicarme cuál ha podido ser la comida que me ha sentado mal...
Paisajes del Norte

Argazkixa: Xabier Eskisabel. http://www.guregipuzkoa.net/photo/1001669

En fin, si tuviera que escoger un momento mágico me quedaría con aquel que compartí con mi compañero de viaje mientras nos refrescábamos y perdíamos la mirada en lontananza...

-          ¡Qué paisaje más genial!

-          Y que lo digas. Un buen lugar para hacer una paradita y almorzar.

-          Me siento en comunión con la naturaleza, ciudadano del mundo... no hay nada mejor que beber agua fresca de manantial en este entorno.

-          ¿Te has fijado que en Vascongadas todos los lugares tienen nombre? Por ejemplo, este parquecito se llama: “Itsasoaren Gaineko Begiratokia”.

-          Sí, es curioso; también la fuente donde hemos llenado el botellín se llamaba... ¿cómo era...? ¿“Edateko Txarra”?

(redoble y plato)

Santi Urrutia speleolagunan 1000 kontakizunetako baten oiñarrittuta

Pederasten paradisua

Oier Gorosabel 2015/10/08 07:30
Aurreko baten, familiako zaharrekin, pizkat flipatzeko aukeria izan genduan. Ez dot lekukuen izenik esango, iñor ez lotsarazteko; baiña pederastia atzo goizerarte oso gauza normala izan dala ederto erakusten dau ointxe kontauko dotenak.
Pederasten paradisua

Hamen Don Dimas bere ume "maittiekin"

14 urteko neskia; 1944 kurtso amaierarako antzerki bat prestatzen dabizela, fraille eta monja jantzi bihar dira. Gasteizko fraille karmelita batek komentura gonbidatzen dittu bera eta lagun bi, danak neskak, abittu batzu lagatzeko atxekixan. Behin barrura sartuta (klausura komentura!!) erropak eranzteko, neurrixak hartu bihar detsela. Eta altzuan jartzeko. Gaur 84 urte dittuan neska horrek ez zeban gogoratzen abittuakin ala abittu barik urten ete ziran, bai ostera abadiak egindako zirrixak!

55 bat urteko neba-arrebak, 1980 hamarkadan. Arrebiak nebiari, jakin dabela umetan Eskolaniara berakin (anaiakin) juaten ziranetako bati, behiñ, Dimas Sotés zuzendarixak zirrixak egin zetsazela. Nebiak barre: “Berari bakarrik?” diñotsa. Antza danez, bera be eruan zeban aparteko gelara behiñ; baiña, zirrixak egitten hasi jakonian, gaiñetik salto eta kontra egin ei zetsan. Halan, pakian lagatzia lortu zebala: baiña, orduko denporan, hori egittia abadiari errespetu faltia zala ta,  kontra egitteko adorerik izan ez zeben hainbat eta hainbat mutiko zeguazela. Hau guzti hau gauza jakiñekua zan Eskolanian zebizen mutillen artian. Ostera, ez dot halakorik irakortzen Don Dimasen hagiografixetan... Zer moduz elkarrizketatxo batzu egittia 80 urtetik gorako gasteiztarrei, tipo hau bere lekuan ipintzeko?

Gauza batzu relatibuak dira, eta ezin dira interpretau bere testuingurutik kanpo (oin dala 200 urte 11 urteko neska batek umia izatia normala zan; ezkontzak gurasuen arteko tratu ekonomikuak ziran... adibidez) baiña halako gauzak, zer eta frankismo ultrakatolikuan mantapian... ez dabe barkamenik merezi. Batez be, hárek umiak protestau ezkeriok, kokoteko bi jasoko zittuezelako: bat abade/maisuan aldetik, bihurri izatiagaittik; eta bestia gurasuengandik, maisuan nahixak ez errespetatziangaittik.

Asteburuan andra nagusi horrekin komentatzen genduan lez, gauzak zorionez aldatu egin dira: gaur egunian, gurasuak maisuak parekotzat dittuez; antxiñan, barriz, jangoikuak modukuak ziran. Ezin jaken ikutu. Eta batzuk ederto aprobetxau...

Dana dala, bistan da Francokin ez zala amaittu halako jarrerenganako tolerantzia. 1970-80 hamarkadetan, adibidez, Oiartzunen auzo-eskola hartako maisuan kasua ezaguna da. Bere etxera igotzia onartzen zeben mutikuei zirri eta zirri (gitxienez); eta ezetz esaten zetsenei, barriz, klasian lotsarazi eta jazarri. Maisu hori ondiok bizi da, eta bere izena ezagutzen dot; halan be, etxata neri tokatzen bera salatzia. Izatekotan, oiartzuarren biharra da hori.

Erregia labaiña automatikoz hil bihako litzake

Oier Gorosabel 2015/10/06 22:00
Interneti esker 24 urte atzerako bidai musikal-googlestretviewistikua.
Erregia labaiña automatikoz hil bihako litzake

Orduko lagunak, Malvarrosako hondarrian.

Orduko gomutak laiñotsu xamarrak dittuk, ezinbestian (droga denporak!) Baiña, Valencian 3 urte ziztrin baiño pasau ez banittuan be, zenbat bidar etortzen jatazen gogora!

Esate baterako: ez nok kapaza gogoratzeko nun ikusi ete neban Carmina Burana taldia, “el rey debería morir / en un pararrayos radiactivo...” kantuanak. Benimaclet auzoko plazatxoren baten izango zuan? Edo gaztetxe / Kasal Popular erraldoi illun hartan? Ezin dot esan: baiña 24 urte eta gero, ondo gogoratzen najittuan kantantian gafapastak eta erdiko hatzaparra jasota. Gaur arte ez nok euren pistia jarraitzera jarri, eta bai. Hamen jagozak, neuk gogoratzen nittuan lez; kantuorrek “Estereo afonía” jok izena

Ezin juat esan kontzertuz kontzertu ibiltzen nintzanik. Eibarren baiño denpora gitxiago egitten genduan kalian, izan be, ez jeguan gurasuengandik iñora iges egin biharrik: norbere pisuan bizi izanda, etxian gustora egoten giñuan, eta neri partikularki asko gustatzen jataan jentia afaltzara ekartzia, edo iñoren etxera gabia pasatzera juatia. Kaletik dirua gastatzen ibiltzeko premiñarik bez!

Eta aukeria bajeguan, haundixa gaiñera: Valencia hiri haundixa dok, eta talde famatuak pasatzen dittuk bertatik. Ramones, esate baterako, etxe onduan jo juen; ni ez nintzuan juan –oso zalia izan arren-, ordurako erretirua merezi zebela iritzitta. Ederto damutu nintzuan gero, handik gitxira kantantia hil zanian!

Beste hau be, ez dot gogoratzen nun eta zeiñekin ikusi neban. Ixa seguru nago taldian izen kontundentiak lilluratu ninduala: Corcobado y los Chatarreros de Sangre y Cielo (orraittiokan!). Askotan gertatzen jatan lez, kontzertuan oso gustora egon arren –giro hipnotikua gogoratzen juat-, gero diskua jasateko kapaza ez nintzuan, armonia disonantiegixak neretako. Halan be, kantu hau bai gustau jataan, asko gaiñera. Hau be 1991ttik hona entzun barik nekan:

Flora kaleko Kasal Popularrian bai, askotan izan giñuan; artian Radio Klara entzutzen genduanondako erreferentzia bat zuan, eta eraikin erakargarri/misteriotsua izatiaz aparte etxian moduan ibiltzen giñan, Euskal Herrittik etorrittako lau katuak endemas. Bertan be kontzerturen bat edo beste ikustia tokau bajatan be (Andanada 7, Zakarrak...) estiluekin bat ez netorrelako edo, burutik ezabatuta jittuadaz. Oin info billa nenbixala jakin juat ni Valenciara juan nintzanian okupautakua zala, 1991ian; berau desalojatzeko saiakeraren baten egindako plantoren baten be egon giñuan, radixotik deialdixa entzunda; uste eze 1996xan hustu zebela azkenian, gaur egunian zaharren egoitza pribaua dok.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017