Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Torrebruno

Oier Gorosabel 2015/01/30 06:43
Zalantza barik, gaur egunian halako pertsonaje argitsu eta alaixak ikustian, alde siniestro ezkutua etortzen jaku gogora. Stephen King kabroiak paillazuei bildurra masiboki hedatu zebanetik, zama hau umien pertsonaje guztiak karriatzen dabelakuan nago.
Torrebruno

Irudixa: Wikipedia

Torrebrunokin be halakorik pentsau leike. ¿Zein da gizontxo honen azpixan ezkutatzen dan historixia? Nik ez dakitt, baiña laster billaukot interneten. Gaztetxua nintzanian ez genduan halakorik pentsatzen: asko jota, Torrebruno bere buruaz beste egin ei zebala kontatzen zeban txiste maltzurra baiño ez zeguan. Bonsai batetik txintxilizk suizidau ete zan.

Nik bere errekuerdo oso ona dakat. Igual googlen billatzen hasitta goittik behera jausiko jata irudixa, baiña momentuz nere ume oroitzapen birjinalian hala gordetzen dot: kantu dibertigarrixak kantatzen zittuan gizontxo bat, erropa xelebrez jantzitta, eta pertsona onan arpegixakin. Hori gogoratzen dot, batez be: irribarriak eta irribarriak dagoz, eta batzuk ez fidatzeko morokuak begittantzen jatazen moduan (Georgie Dannena, esate baterako), gizon honen irribarriari zintzua eresten netsan. Gaur egunian ume dinamizatzailliak (paillazo, aktore, monitore) umien maillan jartzen diran moduan, Torrebrunok aitta baten maillatik egitten zeban bere interbentziñua.

Juer, badirudi gizonak bazekala bai, historia ezkutu bat. Oiñ, ez dakitt informaziño hori oso fidagarrixa dan ;-)

Temuco

Oier Gorosabel 2015/01/28 20:48
LUZARRAGA, Asel. 2011. Gezurra odoletan. Txalaparta, Tafalla.

Txiletik zihar bidai bakarra egin dot, astebeteko sartu-urtena, eta batez be naturalezia izan zan protagonista: Temuco inguruko sumendixak, hain zuzen be, Puyehue partian ostatu hartuta. Ederra izan zan, baiña ezin izan netsan hango bizimoduari pultsurik hartu.

Liburu honetan, Luzarraga Temucoko okupen eta anarkisten giruan sartzen da. Fidagarrixa dirudi, bera be hortxe ibillittakua dalako, eta hain zuzen be protagonistian kontrako montaje poliziala Luzarragak berak 2009xan sufridutakuan antzekua da. Badirudi Txilen korrientia dala hori. Zentzu horretan, liburuan mamiña interesgarrixa da. Halan, nere biajian usaindu ez neban girua ezagutzeko aukeria izan dot.

Hizkeria korapillotsu xamarra topau dot: “Negar egin nahi nuke pumagatik, baina begiak idor daude, hormigoizko aireak dauden posizioan betikotu balitu bezala haiek ere”. Tipo honetako esaldi pillua, nik neuk ulertzeko bi-hiru bidar irakorri bihar izaten dittudazenak; horrek irakorketia nahikua moteltzen dau (Joan Mari Irigoienen liburuakin be hortxe ataskatzen nintzan).

Apunte genealogikuak (familixa guztiendako balekuak)

Oier Gorosabel 2015/01/25 08:51
Arbolak zelan partekatu? Genealogia bihar inkonstantia. 1850tik hona belaunaldiz belaunaldi pasautako anekdotia. Arbasuen bizimodu gogorraz jabetzen. Zein ezabatuko zenduke zure arbol genealogikotik?


Argazkiak.org | Umiak 1909 © cc-by-sa: txikillana

Jesus Mari “Toxu”n eragiñez, juan dan hillietan 500 lagunetik gora gehittu dittudaz nere arboltzar genealogikuari. Dagoeneko 3000tik gora senide agertzen gara bertan, eta tarteka-tarteka mormoien mezutxua agertzen jata, ia euren world family tree erraldoiari kontribuidu gura detsaten... ;-) (uste dot mormoiak munduko biztanle guztiak senidiak garala frogatu gura dabela, Jesukristo izeneko pertsonai mitologikoren baten ondorenguak...). Beti ezetz esaten dot, jakiña: aurreragokuan Gari Araolazari esandako lez, “susto” pizkat emoten desta (ondarrutar erara esanda) nere artxibua edonoren esku lagatzia. Izan be, ez dira bakarrik izenak eta datak: askotan, informaziño pribau xamarra dago gordeta, eta hori salbu dagola sigurtatzen ez dan lekuan ezin dot datubasia argitaratu.

Zera egitten dot nik, orduan: Family Tree Maker programiak emoten dittuan aukerak erabillitta, arbol sektorialak egin. Hau da: dana dalako senidiari PDF-ak pasau, amankomunian dakagun adarrakin bakarrik. Izan be, arbol genealogikuak berezittasun hori dake: pertsonalak dirazela. Izatekotan, zure anai-arrebei baiño etxake interesatzen oso-osorik. Zure lehengusu batek, esate baterako: zurekin aittitta eta amama bana konpartitzen dittu, beste bixak ez. Beraz, zure arbola oso-osorik alperrik pasauko detsazu: haren erdixak ez dau berakin zerikusirik izango. Eta halan senide guztiekin. Horregaittik, “adarrak” baiño ez dittudaz konpartitzen nik.

Genealogia asuntuan, bultzakadaka ibiltzen naiz ni, 21 bat urte nittuanetik hona. Valentziatik bueltan, 1993 inguruan, oratu netsan aittak bildutako papel zaharrei. Harrezkero, martxa bardintsuan nabil: hiru urte pasau neike gaixa ikutu barik; halako baten, urriñeko lehengusiña bat agertzen jata –normalian, blogian zeozer irakorritta-; harek emondako hari-puntatik tiraka aste batzu pasatzen dittudaz, email postontzia sutan. Harekin arbol adarrak konpartidu, eta dana baretzen da barriro. Eta igual beste 2-3 urte arbolari eskua sartu barik. Goguan dakadaz modu horretan ezagututako hainbeste urriñeko lehengusu: Kataluniako Josep Coma (Sagastigutxia abizena, Angiozarko aittitta Felixen aldetik) eta Pedro Plaza (Larreategi abizena, Agiñako amama Valentinan aldetik); Naparruako Bixente Gelbenzu (Zaharrea abizena, Argentinako aittitta Bautistan aldetik), Idiazabalgo Maitane Egiguren (Arana abizena, Eibarko amama Serapian aldetik)... Ondarruko Jesus Mari Lasarte izan da azkena (Lasarte abizena, Otolako aittitta Pedro Marin aldetik); frentia ondiok zabalik dakat, eta seguraski datozen hillietan ondiok loibatxo ondarrutar asko (asko ni baiño zaharraguak) ezagutzeko aukeria izango dot.

Gure tatarabuela Josefan anaia, Jose Manuel Lasarte Unamuno, Otolakua, Santa Eufemiako erromerixan ezagutu zeban Antonia, ondarrutar eder-ederra. Hara ezkondu zan berakin, 1850 aldian. Jose Manuel koxua zan (hortik ikasiko zeban, seguru, bere zapatero ofizixua) baiña zaldiz ibiltzen zanez, etxakon igartzen: eta horregaittik maitemindu zeban andria. Urte asko pasau dira ordutik, eta belaunaldixak ugarixak izan dira; baiña nekdota hori gaur arte transmitidu da Ondarrun. Gaur egunian, hiru familixa bereizten dira herrixan: “Toxunekuk”, “Kojunekuk” eta “Hankamotzenekuk”; danak Jose Manuel eta Antonian ondorenguak dira.

Jesus Mari Toxuk emondako datuak ordenadorian pikatzen, jente horren bizimodu gogorrakin jabetu naiz. Familixa askotan, arbolian sartutako senide erdixak baiño gehixago urte 2 bete aurretik hil ziran: 10 umetatik 2 bizirik... 12 umetatik 3 bizirik... 9 umetatik danak hilda... XIX gizaldi amaieran, familia gehixenak ratio horren inguruan zebizen. Sasoi gogorrak benetan, hori pasau daben ama batek malko erreserba guztiak agortuta euki bihar, derrigor. Tira: ba hórrek ume guztiok ba dake lekua gure arbolian. Leku txikitxo bat.

Eta euren modura, hain sinpatiko jausten etxakun jentia. Izan be, ez gara santuak. Eta familia guztietan –guztietan gero- badagoz lapurrak; bortxatzailliak; psikopatak; guraso txarrak; emaztia blastiatzen zeben senarrak... Danak dagoz gure iraganian, eta ezin doguz ezabatu. Arbolatik pertsona bat ezabatziakin ez da arazua konpontzen: kontrara...

Ikusten dan modura, gauza guztiz pribaua biltziak ondorixo unibertsal xamarrak etaratzeko be balixo desku.

Hojaldre-bularki-gaztai rolluak

Oier Gorosabel 2015/01/21 21:08
Domekan iraungiko daben jeneruakin.

Ez dakat Eroskin komisiñorik, baiña badaezpada abisatzen detsuet...

IMG_0621

Iñoiz esan dot Twitterren eta, %40ko deskontuko produktuen fan amorratua naizela. Oin dala urtebete edo Eroskin hori egitten hasi dirala: egun gitxira kadukauko dirazen produktuei kriston deskontua ipintzen detse. Jateko ondo dagoz. Izatez, kadukau eta gero be jateko moduan egongo litzakez, baiña arauak edo legiak edo jentian bildurrak edo danadalakuangaittik... erretirau egin bihar izaten dittuez, ez dakitt zer egitteko (suntsitu, edo pobriei emon, edo ez dakitt). Baiña ordutik aurrera ez dozuz arasetan topauko.

Oiñ, esate baterako, hojaldre ore paketiak dakez %40akin, domekan kadukatzeko; berez, 1,5 bat euro balixo dabena 0,80 zentimo ziztriñetan. Astelehenian 4 pakete erosi nittuan, aproba bat egitteko: 8 enpanadilla txiki (jamoi eta gaztaizkuak) eta enpanada haundi 1 (atun eta piparrezkua) egin nittuan, eta gaur eguaztenera danak garbittu doguz. Zelako gozuak! Eta egitteko errezak! Armozu, hamaiketako, merianda zein afarirako egokixak. Zalantzarik ez dot izan: Eroskira itzuli, eta han zeguazen ondiok, barrena 40 ale. Nik 10 hartu dittudaz, datozen 2-3 astietan jateko. Hantxe dakazuez beste 30ak! Aukera ona izatiaz gain, penia da alperrik galtzia!

Sujerentzia modura, hamen dakazue ointxe egin dotena. Guztira 10 minutuko biharra da!

IMG_0622

Lehelengo, laurdenetan zatittu.

 

IMG_0623

Gaztai eta indioillar merkena, hau be ofertan zeguan.

 

IMG_0624

Halan ebagi gaztaia eta indioillarra.

 

IMG_0625

Rollo bat egiñ. Ez hermetikoki itxi, bestela globua lez puztuko jatsu! Hamen 3 pakete erabilli dittudaz, 3x4=12 rollo.

 

IMG_0626

20 minutu laban 200 gradutara (paketian bertan ipintzen dau hori), eta listo!

Laboral Kutxako kuadrua

Oier Gorosabel 2015/01/15 06:30
"Urtetxuak jarabixaraz Lekeittion bizitzen, baiña oin dala pare bat asterarte enok konturau KGB-ko sukurtsaleko paretan txintxilizk dagon kuadrua herriko portua dala. Eta, nahiz eta pinttura mota hori etxatan berez gustatzen, somatu jetsat halako edertasuna"

EGUNERAKETA 2015-I-16:

Naia Ugartetxeak emon desta pistia: “Karrillo pentsetan dot jarten dabela. Juan Carlos Karrillo ixen leike?

Eta bai: izen horretako pinttore bat ba dago. Halan be, ez dot lortu bere beste kuadruen ganorazko irudirik.

***

Oin dala pare bat urte aittatu neban hamen, Iñigo Aranbarrin liburu bati buruz arrantza egitterakuan. Hona irudixa.

141220CajaLaboral

Atzo bertako bihargiñei galdetu netsen, ia autoria zein zan. Ez zekixen seguro, siñaduran irakorri leikianez aparte: "Kanillo", edo halako zeozer dirudi ezta?

.

Umien arteko bortizkerixia

Oier Gorosabel 2015/01/13 06:30
Umiak etxian kontatzen dittuanak adittuta, eta halako ekimenen barri izanda, poztu egitten da bat. Gitxienez, badakigu maisu eta maistrak bullyng eta halako kasuen gaiñian dagozela. Ederra aldia gure denporiakin!

 Hauxe da egunotan etorri jakun kartia.

Senide agurgarriok:

 GURE SEME-ALABEN ELKARBIZITZA HOBETZEKO planaren barruan bigarren faseari hasiera eman nahi diogu.

Aurrekoan esan bezala, gure seme-alaben arteko irainak; hitz itsusiak, burlak eta bazterketak geldiaraztea eta epe ertainean guztiz desagertzea da planaren helburu nagusia. Eta, horretarako, senideon, eskolako langileon eta herritarron lankidetza ezinbestekoa da, badakigulako arazoek eskolako, etxeetako eta kaleetako mugak gainditzen dituztela eta nonahi ematen direla.

Planaren bigarren fasearen hasiera, berriz ere, hizlari ospetsu baten eskutik egin nahi dugu, eta horretarako Gironako Unibertsitateko Pedagogiako irakaslea den PATRICIA MELGAR Doktoresa etorriko zaigu.

Hori dela eta, gonbidapena luzatu nahi dizuegu senide, ikasle, begirale, irakasle eta etorri nahi duzuen guztioi zabalik egongo den hitzaldira .

Beraz, ba, gure seme-alaben afektibitate, harreman eta bizi kalitatea landuko den hitzaldian elkar ikusiko dugulakoan, adeitasunez agurtzen zaituztegu. .

 Hitzaldia: "VIOLENCIA 0 DESDE LOS 0 AÑOS"

Eguna: Urtarrilak 20, martitzena, arratsaldeko 18,00etan.

Lekua: IKUSGARRI ZINE ARETOA

Lekeition 2015eko urtarrilaren 9an.

Lekeitioko Haurreskola, Lekeitioko Eskola Publikoa, Lekeitioko Institutua.

 Patricia Melgar es doctora y profesora asociada en el departamento de Pedagogía de la Universidad de Girona. Pertenece al CREA - Centro Especial en Teorías y Prácticas de Superación de Desigualdades de la Universidad de Barcelona. Sus líneas de investigación son violencia de género, de manera específica en género y educación, y socialización preventiva de la violencia de género. Ha participado en diferentes investigaciones del Plan Nacional I+D, sobre estas temáticas.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017