Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Cake in the frakes'

Oier Gorosabel 2014/09/23 08:10
KING, Stephen. 1977. El resplandor. Plaza & Janés. Barcelona 1998.
Cake in the frakes'

Irudixa: http://www.risasinmas.com

Hanburgesa gozuak! Osasunerako onenak ez dirazela jakinda be, gustora irunsten jittuadaz nik. Halako liburu-kleenexak be bardin.

Nere ustez erreza izango litzakek (eginda ez badago behintzat) bestseller iparramerikarren erretratu-robota egittia: umetako drama familiarren aurrekarixak (tratu txarrak eta alkoholismua, barrena) + ume xaloen ahalmen mugagabea terrore bildurgarrixenei aurre egitteko + ahalmen paranormal pizkatxo bat (ez larregi) + zoramenian ertzeko aluzinaziñuak (aurrekuakin lotuta eta ezin-oso-ondo-bereiztuta) + Vietnam + komentario umoretsuak egoerarik larrixenetan + baltz kanpetxanuak = 3 pisuko hanburgesa gozo gozua, ketchupa darixola. Oso ondo pasau dot, egixa esan, eta 4 egunian “garbittu” dittudaz 652 pajinak.

Hori bai, liburu osua pasau juat biki siniestruak noiz agertuko (bildur gehixen emoten zestan irudixa –nahiz eta pelikulia ikusi ez doten, eta nahi bez-). Hara nun amaittu eta gero jakitzen doten liburuan ez dirazela agertzen: 1980ko pelikularako Kubrickek gauza pillo bat aldatu ei jittuan. Gaiñera, esango najeukek liburuak ez dabela hainbeste “susto” emoten; 217 gelako hildako andria, esate baterako, ez dok liburu erdiraiñok agertzen, eta geroko momorruak be ez dittuk hain-hain-hain bildurgarrixak. Bueno, pizkat bai :-) Nik, badaezpada, egunotan 20:00etatik aurrera beste liburu batzu hartzen egon nok, gabian ez kikiltzeko!

EGUNERAKETA: nik ikusiko ez badot be, hamen dakazue The Shining (1980) ikusteko aukeria, bertsiño orijinalian eta euskerazko azpitituluekin.

Gipuzkoako ijitoak 1899an

Oier Gorosabel 2014/09/21 08:10
Gipuzkoa inguruko ijitoei buruz dihardu, nahiz eta testuan datu fidagarriak biltzea zaila dela aitortu. Kontuan hartu dezagun XIX gizaldi amaierako gizartea gaur egungoa baino arrazistago eta klasistagoa zela (idazleak berak ijitoei buruzko hainbat aurreiritzi erakusten ditu, natural-natural gainera). Horretara, ulergarria da ijitoak mesfidati agertzea Soraluze bezalakoen peskisa antropologikoen aurrean.
Gipuzkoako ijitoak 1899an

Kautera familia bat Euskal Herrian.

Ramon Soraluzek artikulu asko sinatu zituen Euskal-Erria aldizkarian 1895 eta 1902 artean, batez ere baserri munduarekin lotuak. (1) Gutxi dakigu hari buruz; Nicolas Soraluze eta Josefa Bollaren 12 seme-alabetatik bat izan zela dirudi (elizako errejistroetan, 1800 eta 1900 artean Soraluze abizeneko familia bakarra dago Donostian), zehazki Ramon-Pedro-Julio-Eusebio-Victor izenekoa, 1866an jaioa. Hemerotekan (2) Ramon Soraluze Bolla abokatua izan zela ikus dezakegu: 1900 urtean Donostiako Epaitegian bere lehen kasua eraman zuen; 1901ean fiskal izendatua izan zen, eta bulegoa Prim kaleko 17garrenean zuen. Aldizkarietan karlista zela diote, eta irakaskuntzan ere aritu zen: besteak beste, Elementos de química general izeneko liburua sinatu zuen 1895ean (3) eta 1915ean Donostiako Institutuan Nekazaritza katedratikoa izendatu zuten. (4) 1918ko irailaren 7an hil zen. (5)

Aurreko baten Galarrako kobazuloa esploratzen agertu zitzaigun Soraluze. (6) Oraingoan, berriz, Gipuzkoa inguruko ijitoei buruz dihardu, nahiz eta testuan datu fidagarriak biltzea zaila dela aitortu. Kontuan hartu dezagun XIX gizaldi amaierako gizartea gaur egungoa baino arrazistago eta klasistagoa zela (idazleak berak ijitoei buruzko hainbat aurreiritzi erakusten ditu, natural-natural gainera). Horretara, ulergarria da ijitoak mesfidati agertzea Soraluze bezalakoen peskisa antropologikoen aurrean.

Aurreiritziak aurreiritzi, idazlan honetan erromintxelei buruzko datu hauek ditugu:
•    Ijitua berbaren parekotzat ematen du asiaganbaria hitza.
•    Haien jantzi arruntak zeintzuk ziren diosku: panazko prakak eta brusa urdina, gizonek; emakumeek, berriz, painelu horia eta mantoia.
•    Euskaldunak direla dio, euskalki bereziarekin (nafar-lapurtarra seguraski)
•    Nomadak izan arren, tarteka bilerak adosten dituzte herri desberdinetan.
•    Gipuzkoa eta Bizkaiko ijitoen artean foruei (¿?) buruzko desadostasuna omen dago.
•    Gipuzkoako ijitoen burua Bonifacio izeneko bat izan zen aintzinan; gero, Matias; eta azkenaldian Benigno deritzona, bere portaerarekin ijitoentzat fama txarragoa ekarri omen duena.

Ijitoak baskoekin nahasteko joera naturala da; eta gaur egunean nekez igar daiteke haien ondorengoen jatorri etnikoa. Hau, zalantzarik gabe, mesedegarria da bazterkeria ekiditen duen neurrian, baina tamalez galera kulturala ere ekarri du. Zorionez, bada geratzen den apurra jagoteko lan egiten duen jenderik. (7)

(1)  Auñamendi Entziklopedia. Ramón Soraluce. http://www.euskomedia.org/aunamendi/109457
(2)  Hemeroteka. Donostia Kultura. http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/?LANG=eu
(3)  BiblioETeca. http://www.biblioeteca.com/biblioeteca.web/escritor/ramon-soraluce-y-bolla
 (4) Revista General de Enseñanza y Bellas Artes. 1915-XI-1. http://tinyurl.com/ojjs62o
 (5) San Telmo Museoko aktak. 1918-IX-30. http://tinyurl.com/kmtwpga
(6)  SORALUCE, Ramón. 1899. La Cueva de San Valerio. Euskal-Erria. Revista Bascongada XL:15-20. Donostia. Eta gure iruzkinekin, hemen: http://saguzarrak.blogspot.com.es/2014/09/galarrako-koba-1899ko-kronika.html
 (7) Wikipedia. Erromintxel. http://eu.wikipedia.org/wiki/Erromintxel

PDF dokumentua hemen.

Feministia baiña ez tostoia

Oier Gorosabel 2014/09/14 09:12
BELLI, Gioconda. 1988. La mujer habitada. 12º edizioa. Txalaparta. Tafalla 1995.

Hainbat bidar eskutan izanda, beti alboratu izan juat tostoi feministia zalakuan. Baiña ez, eta asko gustau jatak! (feministia bada, baiña ez tostoia). Idea jenerala sinple xamarra dok, hori be hala da: epikiak hala eskatzen jok (etxagok iraultzaille gaiztorik, danak noble-nobliak), eta emakume-gizonen auzixa be nahikua konbentzionala dok gaur egungo ikuspegittik. Plano biko kontakizunanak ez nok asko konbentzidu hasieran (pentsaeria eta sentimentuak nahastatzeko ustez-femeninua-dan-forma-horrekin), baiña liburuan erdikaldetik aurrera iritziz aldatu juat, Yarince/Itza eta Lavinia/Felipen historia paraleluak argittu diranetik. Hori liburuan plano “esoterikuan”; izan be, plano “erreala” hasiera-hasieratik gustau jatak, eta ustez-maskulinua-dan-forma-horretan (biharra, militantzixia, tiruak) oso ondo konpontzen dok Gioconda, ez jaukak alperrik Belli apellidua! ;-)

Mendaroko zubixak

Oier Gorosabel 2014/09/13 16:05
Juan dan urtetik, une librietan, Euskal-Erria aldizkari donostiarra arakatzen nabil. Nere helburua espeleologiakin lotutako artikuluak topatzia bada be, beste gaiei buruzko hainbeste ohar interesgarri topatzen nabil, adibidez Mendaroko zubi zaharran marrazki hau.
Mendaroko zubixak

PIRALA, Angel. 1899. Antiguo puente sobre el Deva (Mendaro). Euskal-Erria. Revista Bascongada XLI:322. Donostia.

 Ez nabil aldizkarixa zorrotz-zorrotz arakatzen: aurkibidia da irakortzen nabillena, eta hortik noia interesatzen jatazen artikuluetara. Honen arazo nagusiña hauxe da: izenburu inespezifikua daken artikuluak (“Una cuestión interesante”, edo “Nuestra misión” estiloko titulo asko dagoz) bahetik iges egitten destela. Baiña tira, speleo artikulu gehixenak harrapatzen nabillela esango neuke; bestiak, barriz... aldizkarixa oso-osorik sosiguz irakortzeko astixa hartzen dabenak topauko dittu.

 Gaur “peskau” doten irudi honek Mendaroko zubi zaharra erakusten desku. Hasieran Sasiola-Astigarrabikua izango zala pentsau dot, baiña gero konturatu naiz ezetz: herri erdikua izango zala. Horri buruzko informaziño billa hasi naizenian konfirmau dot.

 Mendaroko zubi hori ezagutu neban nik, 1991an eraitsi zebelako. Gaur jakin dot San Antonion zubixa esaten zetsela. 19 urtetxo izan arren, ordurako harri zaharrak maite nittuan. Badirudi neri bakarrik ez zestala miñ emon.

Sentimentuori biderkatu egin jatan bere ordezkua ikusi nebanian. Gaur egunian be, nekez irudikatu neike zubi hau baiño zatarragorik. Begiratzen doten bakotxian, kartzela bateko korredoria begittantzen jata.

Esan  bihar zubi barrixau ez zala egin aurrekuan lekuan. GoogleEarthen airez hartutako irudixotan nahikua ondo ikusten da hori.

Halan be, ez zirudixan 1991an apurtutako zubixori oso zaharra zanik (eta seguraski honek eraisteko erabagixian pisua izan zeban, ufalen asuntuaz gain). XIX gizaldiko hasierako trazia hartzen netsan, eta horren datu billa nenbixala, hara zer topau doten.

Irudixan informaziñuak 1857xan Pedro Perez de Castrok egindako marrazkixa dala diño, 1850ko zubixa irudikatuz. Tarte horretan eregiko zan 1991an apurtutakua? Badirudi, gaiñera, Angel Piralan marrazkixa irudi honen kopixia dala, zubi zaharra ezagutu izan zeben irakorle nagusixenei kiñu bat.

Argazkixa: Antxon Agirre Sorondo 1990.

(Bide batez, zelako poza http://www.albumsiglo19mendea.net webgunian barri izatia! Zoriontzeko moduko ekimena benetan)

Zeozer nahi badok... kontrakua egin

Oier Gorosabel 2014/09/07 08:49
WAST, Hugo. 1918. Valle negro. Aguilar. Madrid, 1953.
Zeozer nahi badok... kontrakua egin

1943ko pelikulako kartela

Kili-Koluak Ermuan egindako ikastaro harekin gogoratu nok behin eta barriro: Melodrama. XIX gizaldiko antzerki klabia, gaur egunian gehixenbat ziniangaittik ezagutzen dana. Gogoratzen dittudazen arauak: etenbako begiradak Pariseko Populuari (antzokiko “oillatokira”); tristura begixetan baiña irribarria ezpaiñetan (herixotzako momentuan batez be)... Hortaz gain, liburu gitxittan ikusi doten autorepresiño mallia topau juat hamen: pertsonai nagusi guztiak bere goguen kontra burrukan bizi dittuk, halako autozigor ariketa zoruan: gustoko pertsoniangana jo biharrian, bakardadia eta gabezixia aukeratzen juek (beste batekin enrollatzen ez diranian, penitentzia modura)...  Zenbat kalte egin daben, gero, judu-kristauen herentzia txarrenetako honek.

Idazliak indar haundiña sentimentuen zurrunbillo horretan jartzen jok. Zoritxarrez. Izan be, eziñezko maittasunen zorabixo horretan, etxok asko sakontzen neri gehixen interesatzen jatan arluan: Argentinako basarrittarren bizimoduan, hots, gure aittitta Hilario eta Bautista moduko bakeanuen bizimoduan. Zentzu horretan, askoz be gehixago gustau jataan Desierto de Piedra.

Benetan txarto zahartu dan nobelia dok hau.

Relijiño igeslarixak

Oier Gorosabel 2014/09/06 08:25
GORDON, Noah. 1999. El último judío. Planeta De Agostini. Barcelona 2001.
Relijiño igeslarixak

Laster halako itxuria hartuko dot.

Judu xamarra nabil azkenaldixan, eztok? Etxakixat, etxakixat, txapeltxua jantzi eta torah rolluak irakortzeko zaletasuna ez doten hartuko... ;-)

Abentura nobela politta, XV gizaldi amaierako Espainian kokatzen gaittuana, Errege Katolikuak juduak bialdu ostian. Toledoko igeslari baten ibilbidia kontatzen dok, bide batez judu izandakuen egoera barrixak azalduta: katoliko bihurtutakuak (bazterkerixa eta guzti), eta papeladia egin baiña pribauan gurasuen elijiñuakin segidu zebenak (jazarpen eta guzti). Interesgarrixa, gauza barrixak ikasten dittuk (ez bakarrik ritualak). Bizirauteko peripeziak, modu arin eta irakorterrezian kontauta.

The last irratsay

Oier Gorosabel 2014/09/04 08:48
Oporretako usaiñak (eguzkittako kremak, bedarra, erretxiña, masustak...), koloriak (hondar eguardiko zurixkak...) eta umetako pertsonak (aittitta Demetrion hatzazkol horixa...); Elorrixoko Txintxirri haurreskolako bioeraikin barrixa Antxon UK Naturako arkitektuari elkarrizketia; oporretako atsedena urte osorako zabatzeko proposamena.
The last irratsay

Elorrixoko Txintxirri Ikastolakuak.

Euskadi Irratiko Faktoria saiuan kolaboraziñua, uda honetako azkena, 040902, Oihane Yustos eta Iban Garatekin.

Saio osua hamentxe (guria 1:34:20-2:00:00 tartian).

 Erreferentziak:

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017