Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Militar alai antinuklearrak neguan baiñua hartzen

Oier Gorosabel 2014/08/31 09:24
Merkel eta Rajoyen telefono mobillen sintonixak (martxa militarrak + Village People); Markina-Xemeingo mural antinuklearraz (Juanjo Txurruka alkatiari elkarrizketiakin); negu osuan bañua hartzen daben zoro hórretako bat bihurtzeko gonbidapena.
Militar alai antinuklearrak neguan baiñua hartzen

Arretxiñako bidian (Markina-Xemein)

Euskadi Irratiko Faktoria saiuan kolaboraziñua 040826, Oihane Yustos, Iban Garate eta Aiert Arieta-Araunabeñakin.

Saio osua hamentxe (guria 1:37:08-2:00:30 tartian).

Erreferentziak:

Sam Spaden aurretiko detektibiak

Oier Gorosabel 2014/08/27 08:36
VAN DINE, SS. 1928. La serie sangrienta. The Greene murder case. Ed. Aguilar. Madrid 1950.
Sam Spaden aurretiko detektibiak

Philo Vance detektibia ikaragarri famosua izan zan 1920-1930 artian. Irudixan, berari buruzko mahai-jokua.

Beti egin izan jestek atzeraka “enredozko” komediak, eta mayordomodun familietan gertatutako krimenen nobelak. Baiña, aitortzen juat, ganora haundirik bako prejuizio hutsa dok hau. Liburu honek, behintzat, total harrapau nok (normala, gero ikusi dotenez, Willard Huntington Wright jauna detektibe nobelen garapenan maisuetako bat izan zuan eta). Erdittik aurrera ezin irakortziari laga.

Ameriketako etxe haundi zahar baten bizi dan familia aberats baten barruko krimenak luze eta zabal aztertzen dittuk hamen, kriminologia eta antropologia ohar ugarikin –Telesforo Aranzadin sasoia dok, gaizkille izateko predisposiziño genetikuana sinisten zanekua-. Badirudi idazle honek liburu gehixago be ba dittuala heroi berakin: Philo Vance detektibe afizionaua, aristokrata pedante, sufiziente eta maitagarrixa (Dashiell Hammetten eta Raymond Chandlerren hard-boiled antiheroien aurreko belaunaldikua). Liburuak bere helburua lortzen jok, eta bere luzera osuan –azken kapitulorarte, esateko- despiste joko tenso eta entretenigarri bat gidatzen jok, pista faltsuak emonaz eta irakurlian –eta polizian- susmuak noraezian mantenduz. Amaieria ezin klasikuagua dok: gaizkillia deskubridu ostian, danak mesa-kamilla inguruan Vance jaunan azalpenak ahozabalik entzutzen.

Barrikuntzia ona dok, gora barrikuntzia! Baiña aintzinako molde eta maisuak be estimatzeko modukuak dittuk, eta hamen kaso bat. Goguan izateko moduko autore bat, horixe.

Mairu euskaldunen loraldi zimeldua

Oier Gorosabel 2014/08/25 08:36
AURENSANZ, Carlos. 2013. Banu Qasi. La hora del califa. Ediciones B, Barcelona.
Mairu euskaldunen loraldi zimeldua

Madinat al Zahra, Eneko Haritzan loibiak eregittako jauregitxua. Argazkixa: guias-viajar.com

Katxondeo nahikua nerabixan ediziño honen azpititulu harruakin (“el magistral cierre de la trilogía...”), eta Anek liburua amaitzeko bihar izan daben denpora luziakin, beste bixak baiño txarragua izango zalakuan. Baiña ez, txarragua ez: desbardiña. Eta ona, oso ona begittandu jatak bere berezittasunian.

Nik be denpora asko bihar izan juat liburua amaitzeko. Baiña ez astuna egin jatalako, ez: kontrara. Irakorterreza dok, baiña oso mamintsua: gauza asko gertatzen dittuk. Tentsiño narratibua oso ondo mantenduta jagok nobela osuan zihar, hiru-lau eszenario paraleluetan batera doiazen korapilluetan (Tutila, Burbaster, Qurtuba, Iruñea). Gehixago esango juat: hiru liburuetatik onduen idatzittakua berau dala esango najeukek. Esate baterako: historia pertsonalak protagonismo gitxiago jaukek, hari historikuan jarraipenan mesedetan eta hau, duda barik, interesgarrixagua dok. Protagonismo gitxiago jiñuat, baiña egon bajagozak historia pertsonalak (entertainmentan elementu klasikuak: maitasuna, heriotza...); liburuan egittura historikuan hobeto integrauta, eta etnografikoki relebantiaguak: harem barruko girua, sexu eszenak, esklabo eta eunukuen bizimodua, gerra galtzaillieri emondako tratua, homosexualidadia... Behin liburua amaittuta be, hainbeste gauzari buruz gehixago jakitzeko gogua geratzen dok eta horretarako aukera zabala jagok, autoriak amaieran ipiñittako zerrenda bibliografikuari esker.

Hirugarren liburu honetan Banu Qasitarren dekadentzia kontatzen dok, Kordobako emir eta kalifak beheia jo eta berrindartziakin batera, eta leiñu honen presentzixia gero eta txikixagua dok nobeliak aurrera egin ahala. Penagarrixa, baiña historikua: hala izan zuan-eta. Horregaittik, uste neban interesa galduko nebala (nere jakinmin printzipala mairu euskaldunak ziran), baiña ez dok hala izan. Iruñea eta Al-Andalusen arteko txokiak jan jittuan Banu Qasitarrak X gizaldixan, eta billakaera hori be interesgarrixa dok hamengua ulertzeko, naparrak neurri haundi baten “mairuen kontura” indartu ziralako.

Hónek hiru liburuak irakorri aurretik, Espainiako “benetako” historixia neretako XI gizaldixan hasten zan. Nik ikasittako lekuetan, behintzat, hori baiño lehenago gertatutakuei etxaken garrantzi haundirik emon, eta eremu akademikuetatik kanpo be, mairu asuntua urriñeko nahaste borraste illuna da, alkar ezin ikusi zeben tribuen kaosa. Bistan da, baiña, Al-Andalusen zibilizaziño maillia berreskuratzeko kristauak gizaldi eta gizaldixak bihar izango zittuezela...

Laburbilduta: oso gomendagarrixak Carlos Aurensanzen hiru liburuok, Banu Qasitarren historixia modu fidagarri eta interesgarrixian jasotzen dabelako, auzoko erresumetako “lehengusu txikixekin” batera (izan be, biharbada horixe da historia honetako gauza xelebriena: Abd al Rahman III kalifa boteretsuan 4 aittitta-amametatik 3 euskaldunak izan ziran, eta Eneko Haritzan ondorengua zan, Iruñeako erregia lez).

Sentsualtasuna, eguzki hiltzaillia eta piropuak

Oier Gorosabel 2014/08/22 07:52
Queen taldian musikiakin hasitta, etxekoandre bigotedunok pozik; erretzaille estetikoki sentsualak, baiña odorifikoki “cortapedikoak”; hondarrera eguardixan juatian eskizofrenia (moreno jarri nahi, baiña protektorez kokoteraiño); eta Ondarruko graffiti polemikuen harira, Oihane Agirregoitia Bilboko zinegotzixakin desadostasuna.

Euskadi Irratiko Faktoria saiuan kolaboraziñua 040819, Oihane Yustos eta Iban Garatekin.

Saio osua hamentxe (ni 1:31:00-1:58:25 tartian).

Erreferentziak:

Argittasunari eutsi

Oier Gorosabel 2014/08/13 15:00
Robin Williamsen ereduan harira (63 urte optimismuari eusten!), azpitituluak euskeraz ipintziari buruz jarduteko aprobetxau dogu, bide batez, autoestimu ikasgai batzu aittatu doguz, entzuliak gure paziente batzuen adibidia jarraitzeko animauaz (zapatuan Gaur8 astekarixan argitaratuko doten artikuluan aurrerapena).
Argittasunari eutsi

Patch Adams (1998)

Euskadi Irratiko Faktoria saiuan kolaboraziñua 040812, Oihane Yustos eta Iban Garatekin.

Saio osua hamentxe (ni 1:29:00-1:53:00 tartian).

Como te digo Rodrigo

Oier Gorosabel 2014/08/11 08:12
Atzo, abuztuan 9xa, arratsalde partian “Como te digo Rodrigo” izeneko malabaristia Lekitton. Nikok ixa derrigortuta, hasierako zatitxo bat ikusi juat. Osorik ezin (afalordua zan), baiña klabe interesgarri batzu ikusteko beste bai.

 Jentia manejatzeko bere abilidadia gitxittan ikusi juat (onerako diñot): prestatzen ziharduala, argi eta garbi laga dau espektakulua danendako dala, eta gurasuei mesedez umia laga eta gero ez alde egitteko terrazita batera, eta horren ordez bertan egoteko ia euren umiendako egokixa dan edo ez dan erabagitzeko. Hau asko gustau jatak.

 Izan be, Rodrigo honen beste ezaugarri bat agresibidadia dok, eta printzipioz hau be ez jiñuat txarrerako (“comerse el escenario” kontzeptua). Bai aittatuko juat, halan be, komentario batzu etxatazela gustau, adibidez:

  • “¿Sabéis cómo funciona esto? Cuando haga X aplaudís; se llama educación”. Txalua merkeegixa dok batzuendako; nik, ostera, gustatzen jatazen gauzei bakarrik txalo egitteko ohitturia jaukat.
  • “Es la diferencia entre pagar antes o después; aunque claro, la mitad de los que estáis aquí os váis a marchar sin dejar nada (jentiak barre) ¡Pues a mí no me hace ni puta gracia!” (Horretarako, minuto bat lehenago ramalazo romantiko-bohemixuak jota zera esanda: “El precio mínimo de este espectáculo es... un aplauso”).

 Denpora pillo bat pasau jok preliminarretan, eta horrekin batera jentia erakartzen; honetarako be bere abilidade harrigarrixa gustau jatak. Espektakulua bera hasi dabenian, gaiñera oso ona emoten zeban (honi etxakozen gauzak lurrera jausten, beste hari modura). Hori dala eta, penaz geratu nok osorik ez ikusteko, eta dirua txapelera botatzeko gogoz. Baiña... afal ordua sakratua dok gurian.

 Tira, hamen ingurutik dabillenez igual izango dozue ikusteko aukerarik. Merezi dau.

Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean

Oier Gorosabel 2014/08/08 08:05
Palestina aldean sionistek sinpatia motibo gutxi ematen badute ere, ez dugu ahaztu behar judu guztiek ez direla horrelakoak. Aitzitik, herrialde askotan ekarpen baliotsuak egin izan dituzte Historian zehar; baita Euskal Herrian ere.
Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean

Judimendiko parkea. Argazkia: Asier Sarasua Garmendia

Gure kronika zaharrenetan, juduen presentzia nabarmena izan da kristauen sasoi beretsutik. Ordutik hona haien presentzia etengabea izan da, nahiz eta judu euskaldunek ere jazarpenarekin lotutako gorabeherak izan dituzten: 1492an, esate baterako, Espainiako erregeek haien erresumatik kanporatu zituztenez Hegoaldeko sefardiek Iparraldera mugitu behar izan ziren.

Ia 400 urte geroago, 1851ean, Gasteizen egindako indusketa batzuek kanposantu judu bat utzi zuten agerian. Prentsako albisteek Lapurdiko komunitate juduaren harreta piztu zuten. Izan ere, ahozko tradizioan gordetzen zenez (toponimo eta guzti) 1492an, alde egin aurretik, gasteiztar judu eta kristauek hilerri hau errespetatzea adostu zuten. Hau dela eta, Baionako juduak Gasteizko Udalarekin harremanetan jarri ziren, orduko akordioa berresteko asmoz. Gasteiztarren erantzuna positiboa izan zen: ateratako hezurrak bere lekura itzuli zituzten, eta orubean zuhaitzak landatu ziren gaur egun ezagutzen dugun Judimendiko parkea bihurtzeko.

Manuel M. Añibarro abokatuak 41 urte lehenagoko idazki hauek Baionako Consistoire Israélite-ko aktetatik berreskuratu zituen, Euskal-Erria aldizkarian argitara emateko. Haietako batean, 1492ko akordioaren transkribapena ere irakur dezakegu.

Hobeto irakurtzeko, hemen PDF dokumentua.

Ume asuntua eta udako fisio aholkuak

Oier Gorosabel 2014/08/05 14:12
Michael Jacksonen harira (¡!!), ume txikixak koskortzian atzian lagatakuei agur esatiaz (eta estrangulatzeko goguaz), Anje Duhaldek girotutako melodramatic moment eta guzti. Gero, EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoak emondako zenbait aholkuri buruz azalpenak.
Ume asuntua eta udako fisio aholkuak

Irudixa: El Pais

Euskadi Irratiko Faktoria saiuan kolaboraziñua 040805, Oihane Yustos eta Iban Garatekin.

Entzun hamen.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irratixa irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017