Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Mairu naparrak, ezpatak tente

Oier Gorosabel 2014/05/22 10:35
AURENSANZ, Carlos. 2013. Banu Qasi. La guerra de Al-Andalus. Ediciones B, Barcelona.

Lehelengo nobelian nobedade sentsaziñua ez badaka be, gustora irakorri dot Banu Qasitarren peripezien jarraipena. Oinguan belaunaldi bi behera goiaz, eta liburuak Musa ibn Musan loibian (Muhammad ibn Lubb) bizialdixan gertatutakuak azaltzen desku: familixian berrindartzia Al-Andalus iparraldeko mugako lurretan, euskaldun eta leoitarrekin harreman txarrak mantenduta, bide batez Andaluziako matxinaden hasieria jarraittuta (Umar ibn Hafsun). Nobelia izanda be, bistan da idazliak orduko kronikak aldian izan dittuala historixia harilkatzian (hamen be, bibliografiazko 8 pajina datoz amaieran). Halan, pertsonajiak darabixen gertakari nagusixak benetakuak dira, eta horren inguruan garatzen dira trama guztiak. Orduan, liburuan ekarpen garrantzitsuena didaktikua bada be (aro ezezagun hori erakustia), idazliak narratiba teknikia ondo benderatzen dau. Horretara, ikastiaz gain, irakortaldixa oso atsegiña –eta luuuuzia!- egitten da.

Detalle txorra bat: ez dakitt Aurensanz naparran pentsakeria zein izango dan, baiña bere imajinaziñuak dakan sesguakin ideatxo bat egin leike. Izan be, musulman “on” guztiak poligamiari muzin egitten detse bere borondatez, emazte bakarra eta pertsonalidade haundikua aukeratuta. Eta sexua egitten badabe be (umiak dakenez), irakorlia ez da enteratzen ;-)

Andrak Probaderuan

Oier Gorosabel 2014/05/20 09:02
Etxekoandren ezaugarrixa izan da etxeko eta kanpoko biharrak uztartzia, antxiñan batez be. Segun eta ze herrittan bizi, halako biharra egitten zeben. Eta Eibarren...

Gure amak, andra askoren modura, eskopeta-kaxak pikatzen zittuan etxian. Musataiko tallar batendako egitten zeban, Ondarruko kontsultako itxarongelan dakadazen torno eta erreminttekin. Argazkikuak, barriz, Txantzazelaiko Probaderuan dagoz, armak probatzen, umiak aldian dittuezela (3º munduko lan baldintzekin eskandalizatzen garan honetan, ez dago txarto nundik gatozen gogoratzia).

 Bestalde, lanbide honek azaldu leike 1936ko gerran zergaittik nabarmendu ziran hainbeste andra frankotiratzaille modura. Eukixan jaikixa!

Fraillerik bako frailletxia

Oier Gorosabel 2014/05/10 08:55
Arratsaldian, Vera de Moncayora. Veruelako monastegixa ikustera giñoiazen, baiña gauza gehixago be ba dagozela konturatu gara. Veruela 2014ko aprillan 19xa (8/8).
Fraillerik bako frailletxia

Refektorixua; eskumaldian, fonduan, irakortzaillian pulpittua.

Goizian, harañegun erdi-egindako Sendero de los Oficios osoko bueltia egin dogu, Anekin. Aurreko eguneko puntutik aurrera, erletxia ikusi dogu lehelengo; handik herriko carrasca-ikurreko begiratokiraiñok igo gara, ederra baiño ederragua. Eta handik, bidez-bide, artadixetatik zihar (ikazkiñen biharlekua) eta iputegixetatik behera, herrira atzera allegau gara. Harañegungo inpresiño ona, biderkatuta.

 Goiko begiratokixan genguazela, urriñian gaztelu ikusgarrixa: gero jakin dogu Trasmoz herrikua zala, ondotik pasau gara-eta. Hurrenguan bisittatzeko gogua geratu jaku.

 Arratsaldian, Vera de Moncayora. Veruelako monastegixa ikustera giñoiazen, baiña gauza gehixago be ba dagozela konturatu gara.

 Batetik, Burdin Aroko aztarnategi bat dago. Bertako historiari buruzko aittamenetan (ohizko lez, 4 mende musulmanei ezikusixana eginda) esaten danez, Oruña edo Gruña izeneko muiñuan herri haundi industriadun baten arrastuak agertu ziran; horregaittik, zeltiberuen Turiaso hauxe izan leikiala uste da. Bistan danez, lekuan toponimuak iruña bat seiñalatzen dau, Veleia, Pampeluna eta Oiassokuen homologua, Moncayoko mugarrittik gora zeozelako uniformidadia adierazitta.

 Honek “yasa” hitz lokala gogoratu desku, kamiñoko seiñaletan errekazuluak seiñalatzeko ikusi genduana. Gonzalez Bachillerren artikulu honetan (*) yasa = llasa = jasa bardinzen dittu, eta toponimuaz gain ufalari esateko be erabiltzen dala gehitzen dau. Nik “latsa” berbiakin be antz haundixa hartzen netsan, baiña artikulu honetan bertan hipotesi hori ezeztatzen da.

(*) GONZALEZ BACHILLER, Fabian. 2003. Navarro y riojano yasa, vasco jasa: ¿paleoeuropeo *isa *aisa? Fontes Linguae Vasconum 94:469-482. Institución Príncipe de Viana, Iruñea.

 Bestetik, Becquer anaien ibilbidia. Idazle eta pinttoriari detseten errespetutik (bixen biharra asko gustatzen jata), broma gaiztuak egitteko aukeria emon desku honek. Izan be, “ibilbide” hau Becquertarrak monasterixo “desamortizauan” egindako egotaldixan oiñarritzen da (sasoi hartan, 1864 inguruan, oporleku alternatibo/erromantikua bihurtu zan Veruela, eta gure gizontxo bixak hille batzu pasau zittuezen bertan, Madrilleko egunkari batera kronikak eta grabauak bialduta; harrezkero oso ezaguna egin ei zan lekua). Orduan: lekuan zihar panelak topatzen dozuz, halako estiluan: “Kurutze honetan, Gustavo Adolfo Becquerrek egunkari-banatzaillian zain egoten zan”; “Eserleku honetan, Gustavo Adolfo Becquerrek zigarrua erretzen zeban”; “Sasitza honetan, egunero 11:00etan, Gustavo Adolfo Becquerrek obramentua egitten zeban”... Azken bixak nik asmautakuak dira, jakiña, baiña arratsaldian zihar erabilli dogun katxondeuan nundik-norakuen ideia emon leike. Gauzak diran moduan esateko, ez dogu ibilbidia zitz eta mitz jarraittu, eta beraz ezin dot ondo balorau Becquerren asuntua.

 Eta monasterixuan bertan, oso ondo ibilli gara. Umiak ez dira (larregi) aspertu, eta beraz ikusi zeikian guztia ikusi dogula esan geinke. Monasterixo estandar xamarra da, baiña honek dakan berezittasuna “desaktibauta” egotia da (beraz, kontuz otoitzekin: ez dira zerura allegauko-eta). Aragoiko Aldundixana da, eta dana erakusteko da: lehengo fraillien bizilekuen txoko guzti-guztiak bisittau leikez printzipioz, ezelako ritual majikotan traba egitteko erreparo barik (beste monasterixuetan gertatzen dan lez). Gaiñera, besterik ezian, elizak leku ederrak izaten dira egualdi berua pasatzeko.

 (Lituenigoko egotaldixan hartutako oharren amaieria)

Garota de Bolingúa

Oier Gorosabel 2014/05/09 15:03
Epaille itinerantiak Euskal Herriko toponimiakin burruketan (edo).

Elena Laka abokatuak "eibartarrak" posta zerrendan bota dau Eibarko epaitegiko "susedido" hau. Antologiakua da, erregular!

Eibarren eta inguruko herrietako epaitegietan ibili ohi diren epaileak guztiz parakaidistak dira, Espainiako edozein tokitatik etor daitezke, egiten dituzte urte batzuk hemen, eta gero alde egiten dute beste destino batera. Eta hemen dauden bitartean, herriarekin kontaktu bakarra epaitegiko arazoak izan ohi dira, ez dute besterik ezagutzen, ez eta interesik ere. Bizi dira hiriburuan eta Eibar lanlekua baino ez da.

Orduan, ezjakinttasunak anekdota barregarriak (penagarriak ez balira) ematen ditu batez ere leku izenekin.

Gaur epailea herritar brasildar bati deklarazioa hartzen ari zitzaion:

Brasildarrak:

- eso ocurrió cuando vivíamos en Bolingua.

Epaileak:

- Bolingua? Eso dónde es, en Brasil, no?

Ba horixe.

Antzezlien kontraerasua

Oier Gorosabel 2014/05/09 10:15
"Dejad, dejad que los niños se acerquen a mí. Se van a cagar." (Evangelio según San Ernesto, 13, 10-17).


Argazkiak.org | 2000 Sardiñian Entiarru aurretik © cc-by-sa: txikillana

 Farandula asuntuan nenbixanian, gehixen-gehixen kaleko antzerkixak erakartzen ninduan. Eibarko Kili-Kolo antzerki taldeko kidiei kristonak eta bi entzutzen netsazen (Bilboko gaztetxia desalojau zebenekua… bizikletiari buruzko erakusketako performance hiperganberro ha…) eta adurra nerixola egoten nintzan, hori entzutzen. Nik be nahi neban.

Nahi baiño gitxiagotan tokau jatan egittia, baiña tira; izan nittuan kalian jarduteko aukerak, eta ondo baiño hobeto pasau neban, publikuakin hartuemonetan-eta.

Gogoratzen dotenez, egoera konfliktibuenak bi izaten ziran:

1. Papelian zihero sartuta zenbixala, ezagun ez oso konprensibo bati esaldi madarikatua entzutzia, serixo-serixo eta ahopeka: “Mesedez, Oier… ez haiz konturatzen zelako erridikulua egitten habillen?”. Orduan odol hotza eta Stanislavski, Jodorowski eta Strassberg santuei enkomendatzia baiño ez zan geratzen, papelari eutsi ahal izateko.

2. Ikuskizuna errebentatzen dabizen pertsonak; umiak, jeneralian. Eta hónei buruzkua da gaur gogora etorri jatan anekdotia.

Aurreko baten aittatu nittuan hamen sardiñen entierruak. Euretako baten naufragixo bat irudikatu genduan, nahikua giro siniestrua emonda (Ernesto eta Koro eszenografuak, bere saltsan). Kasu horretan karrozan aurrekaldian egotia tokau jatan, Ernestokin batera, traktorran keiak arnasten. Ittotako zonbi moduko batzu giñan; sarietan eta algetan endredauta-eta; higungarri xamarrak, benetan bildurra emoteko modukuak. Musikarako, txarto gogoratzen ez badot, Lluis Llachen “Ulises” aukeratu neban, itsasoko soken kirri-karrak eta… ultratunbako oboeak eta… Bueno: ba, Calbetonetik Bidebarrixetara giñoiazela ume batzu pegau jakuzen. Karrozatik gauzak hartu eta botatzen zebizen (harritxuak eta elementu txiki asko zeguazen), baiña gu hortxe, papelian sartuta, uluak eta gruñiduak eginda-eta. Generalisimoko bueltia be hartu genduan, eta umiak seeegi lata putia emoten. Anbulatorixo ondotik pasau eta Dos de Mayon sartu giñan, kakanarruak aldian. Untzagarutz giñoiazen, amaiera ekittaldixa han egitteko, eta umiak pakerik emon ez.

Halako baten, umietako bat larregi hurreratu da eta Ernestok, mobimendu bizkor estrategikuan, zombi esku hotza luzatuta besotik oratu dau, bere arpegi baltzittu bildurgarrira hurreratuta. Une batez bere aktore papeletik urten dau diskretuki eta, ahots leun eta apalez, belarrira zera esan detsa: “Como no te pares quieto te corto los cojones” (halan, gazteleraz; oso ondo entzun neban karruan bestekaldetik).

Umia lagatziakin batera… zist! Eskiña batetik desagertu da. Modu guztiz profesionalian, Ernesto atzera papelian sartu da eta ni be hala saiatu naiz, barriari eutsi ezinda. Inguruko ikusliak bildurtzen jarraittu dogu. Untzagarako bidian goiaz, ikuskizunan amaiera apoteosikuan dana emotera…

Barretartia webgunerako, 2014-IV-29.

Termoludotekan

Oier Gorosabel 2014/05/06 07:26
Oso ondo pasau dogu. Lau bat ordu egon gara bertan, umiak nekatu arte. Cascante, 2014ko aprillan 18xa (7/8)
Termoludotekan

Gaurko argazkixa ezian, Lituenigoko "Ancebillos termoludikoko" bat.

Egualdi txarran zain genguazen Cascanteko termoludikora juateko, eta azkenian eguzki gehixeneko eguna izan da hori (neretako, egualdi “txarra”). Oso ondo pasau dogu. Lau bat ordu egon gara bertan, umiak nekatu arte. Sarrerako andriak, oso atsegiña bera, ondo azaldu desku zelan erabiltzen dan (oso haundixa da) nik antiajuak konpontzen netsazen bittartian, eta barrura.

Garrantzitsua esan dot: ondo pasau dogula. Nikok bere bildurrak gainditzen ikustia oso politta izan da, eta Tomaxek egin dittu beriak bebai, zorixonez umien eremutik urten barik (hasieran pentsau dogu ezingo genduala ezer egin, Tomaxek be gure atzetik etorri nahiko zebalako).

Eraikin modernua da, leiho erraldoiekin Moncayo aldera begira, eta hori berez da espektakularra. Gu ibilli garan lekua piszina haundi bat zan, pasabide eta txokoz beteta, eta bakotxian erabilpen desbardin bat: txorruak (oiñetara, bernetara, izterretara, ipurdira, gerrira, dortsaletara, trapeziuetara, kokotera), bits-puspilluak (etzinda, tente hartzekuak), urjauzi bat... Baitta neretako barrixak ziran gauza batzuk be: urpeko bizikletak, kanal zirkular korrienteduna. Piszinan bertan, baiña goragoko maillan, jacuzzi-katillu bi (zentruan ikurrak, esango neuke). Uretatik kanpuan: saunia, dutxa “ziklonikuak” eta lurrun-gelia. Areto kanpuan eguzkixa hartzeko balkoitxua, bedartzia eta tabernia. Hori guk erabilli doguna: gero badagoz gimnasia aretuak, pesa-makina gelak, fisioterapeuta bat eta... masajistak.

(...) instalakuntzen ikuspegi kritikua, top secret (...)

 Saunan nenguala, Aste Santuko kofrade pare baten arteko solasaldixa entzun dot, Ku Klux Klaneko tropa barruan dagozen kezka espiritual nagusixen erakusgarri:

  • ¿Pesa mucho el paso de la virgen, o qué?
  • ¡Jode que si pesa! Entre diez la tenemos que llevar.
  • Además cuando empezáis a subir la cuesta...
  • ¡Quita, quita, que eso no es lo peor! Eso viene cuando toca bajala.
  • Los de XXX si que lo tienen bien, que va el paso con ruedicas.
  • Y además tenéis que ser tos igual ¿no? Que si uno es alto y el otro mucho bajo...
  • Además antes había gente de sobra pa llevalo, y ahora ¡lo que cuesta encontrala!

Eta hola. Fede sutsua gero.

Herri normalari gorazarre

Oier Gorosabel 2014/05/03 08:59
Herri inguruan prestau dan ibilbide politt batetik zihar ibilli naiz umiekin. Zoragarrixa izan da: kortak; bankaletako paretak; erletokixa; karraskak (artiak), azekiak; gari soruak; almendra arbolak; hori da hamengo jentian bizimodu tradizionala, eta horixe da ezagutu doguna, eguzki sano-sano baten pian eta Moncayon etenbako begiradapian. Lituenigo, 2014ko aprillan 17 (6/8).
Herri normalari gorazarre

Lituenigoko gaztelu koskorra

Gaur etxuagu kotxerik arrankau. Armozuan Tomaxen urtebetetzia ospatu dogu, eta egun osuan zihar herrixan bueltan ibilli gara. Ane eta umiak Los Ancebillos itturriko parkian ibilli dirala (San Juanen bueltako ritual paganuen lekua berau), nik herriko kaskua inguratzeko aprobetxau dot.

Lituenigok, 100 bat biztanle izanda be, bere historixian jabe da. Liburu bat ez: bi dittu argitaratuta herriko ondare eta etnografiari buruz, eta hori, kontuan hartuta hamen ez dala jauregi edo pertsonai historiko garrantzitsurik, oso esanguratsua begittantzen jata. Herrixan izaeria eta jarduna, lurrari lotuta eta nekazari “normalena”, ondo baiño hobeto jasota dago argitarapenotan, eta hainbat ekimenetan.

Goizian, esandako moduan, herri kaskuari bueltia emon detsat. Erdixan gaztelu bat dago: txikixa, 8-10 gizoneko guarniziño baterako modukua, Lituenigok ez dabelako sekula garrantzi militarrik euki. Gaztelu honen kuriosidadia zera da: gaurkotuta dagola. Esan gura dot: tradizionalki egin izan dan modura, zerkak etxietarako berrerabillitta dagoz. Egixa esan, gazteluko plazara emoten daben atia kenduta, nekez igartzen da ha gaztelua iñoiz izan zanik, ez ba da etxiak eurak zintturoi forman eginda dagozelako.

Itxura danez, fundus erromatar bat egon izana deduzidu leike herriko izenan arabera; halan be, ez da haren arrastorik ezagutzen. Ostian, alkazaba arabiar bat egon zala badakixe (herriko muiña dan gaztelua bera); herriko mezkitia kanpuan zeguan, itxura guztien arabera gaur egungo eliza nagusixan lekuan. Kristauak, ostera, 1124 inguruan sartu ziran, eta kanpoko auzuak ordutik aurrera egin ziran kolonuen etorreria bultzatzeko.

Arratsaldian, herri inguruan prestau dan ibilbide politt batetik zihar ibilli naiz umiekin. Zoragarrixa izan da. Esandako moduan, ez dogu gauza espektakularrik ikusi: kortak; bankaletako paretak; erletokixa; karraskak (artiak), azekiak; gari soruak; almendra arbolak; hori da hamengo jentian bizimodu tradizionala, eta horixe da ezagutu doguna, eguzki sano-sano baten pian eta Moncayon etenbako begiradapian. Egixa esanda, horren billa nentorren ni.

Alfonbra(oriental)peko historia

Oier Gorosabel 2014/05/02 09:10
Bai: gaur egungo kristau fundamentalistak ez detse moro bati oiñordezkotzarik aitortu nahi, gitxiago Eneko Aritza erregian anaia izanda. Tutera, 2014ko aprillan 16 (5/8).
Alfonbra(oriental)peko historia

Tuterako txoko ugarixetatik bat.

Banu Qasitarren arrastuen billa juan gara, nahiz eta azkenian, umien onbiharrez, Ane eurekin Queiles kaleko parke baten geldittu dan: hau da, Wadi Qalash errekia estali ostian geratutako pasialeku zabala.

 Beraz, nik ordubeteko bisitta autogidatua egin dot, eguzkixa altu-altu zeguala, adobezko kale estuen freskuria aprobetxauta. Arrastuak, gitxi: badirudi Tuterako herrixak lotsaz begiratzen detsela hasierako bultzakadia emon zetsan musulmanei. Esanguratsua da Musa ibn Musa buruzagixan omenezko monumentua izenik bako plazatxo baten egotia (Granados eta Serralta kalien gurutze inguruan), eta elkarte pribau batek ipiñittakua izatia (Rotary Club). Bai: gaur egungo kristau fundamentalistak ez detse moro bati oiñordezkotzarik aitortu nahi, gitxiago Eneko Aritza erregian anaia izanda.

 Halan be, ezkutau arren, pista batzu topau dittudaz:

  • Erdi Aroko herrixan forma jenerala: Ibru eta Qalash ibaixak emondako perfilla, auzo mozarabe eta judixuak (behekua; goikua modernuagua da), musara...
  • Mezkita nagusixa = gaur egungo eliza katedrala. Sartu-urten bat egin dogu, dohan bisittau leikian eskiña bakarrera; egurrez hesittutako kaixolan genguazela, abare batek takillara bideratu nahi izan gaittu baiña alde egin dogu.
  • Murallen arrastuak, bai zatiren bat osorik (Granados kalekua), bai bestelako eraikiñetan “birziklatuta” (Descalzos, Muro kalietakuak...).
  • Alkazabako tontorra; haren gaiñian egindako gaztelu kristaua be zihero eraitsiko zeben kontizu (Nafarroako konkista ostian, seguraski). Izan be, han Jesukriston monumentu frankistia da onduen ikusten dan gauzia; bestela ez dago bideko señalik, ez plaka edo azalpenik, han egon zanaz idea bat emoteko... Aurretik zeozer dakixanak bai, ikusiko dittu gauzak: pareta lientzo erdi tapautako batzu... kubo baten barrenak... menditxuan terraza-egitturia... kataren bat eta bihar arkeologikuen arrastoren bat... gunian kokapena eta bista parebakua, fortifikaziñorako ezin aproposagua...

 Gaixa guztiz aldatuta, esan bihar dot kristauak sartu ziranian dan-dana be ez zala txarra bihurtu. Esate baterako, musulmanak-eta be ba dakez siniskera ergelik, txarrikixa ez jatiana adibidez. Hori baztartuta, hestebete klase ugari sortu ziran, herririk herri zihero desbardiñak dirazenak. Biaje honetan nere ikerketa kulinario-etnologikorako hartutako lagiñak:

  • Magrozko longanizak.
  • Txarri-buruzko longanizak.
  • Odoloste gazi eta gozuak.

Zelatarixan altzuan

Oier Gorosabel 2014/05/02 09:07
Gaur Moncayora hurreratu gara. Ederra izan da, eta bertako dimentsiño erraldoiekin hobeto jabetzeko balixo desku. Moncayo, 2014ko aprillan 15 (4/8).
Zelatarixan altzuan

Lituenigotik Moncayo

Sua biltzeko momentu majikua. Paliakin hautsak pillatu, txingar eta egurrikatzakin menditxo bat egin, poliki-poliki gaba osuan zihar zurittuko dana, itxuraz emetau arte.

Baiña bixar goixian, kakuakin arakatuta illintixak topauko doguz; piña bola batzukin segiduan piztuko dogu atzera sua. Goizian armozu orduan berotuko gaittu, eta ostian atzera bilduko dogu, pizteko maniobrihau afal orduan errepikatzeko. Halan, etenik ez dau izango suak: behin bakarrik ixotu (harañegun, etxera sartzian) eta aste osuan biztu baiño ez dogu biharko, domekan alde egitten dogun arte.

Gaur Moncayora hurreratu gara. Ederra izan da, eta bertako dimentsiño erraldoiekin hobeto jabetzeko balixo desku. “Cucharón” izeneko atxetaraiñok allegau gara, 1300 bat metrotara, Aragoiko Ahüzki. Handik tontorrera beste 1000 metro igo bihar ziran. Igo ahala, carrasca basuak piñuari egin detse lekua, eta gorago pagadixei. Bedar eta txaretatik harritzetara pasau gara; eta latsak nunnahi, ura oso ugarixa. Aragoiko lur emankorren sekretua.

Aperitibo mudejarrak gosia biztu

Oier Gorosabel 2014/05/01 10:25
Tarazona, 2014ko aprillan 14 (3/8).
Aperitibo mudejarrak gosia biztu

Tarazonan freskatzen

Gaba toledano xamarra espero genduan, umiak etxe arrotzian trankil egongo ez ziralakuan, batez be oheburuko talla alegoriko-fantasmagorikuak ikusitta. Baiña ez: denpora egokixan geratu jakuz lotan, bakotxa bere ohian. Gabeko 5.00etatik aurrera hasi gara esnatzen, baiña arazua termodinamikua izan da. Nahiz eta etxeko estufa guztiak emetau doguzen, komunetakuak salbu, lo perfektuak bihar dabena baiño berotxuegi zeguan goiko pisua. Gaur leihuak erdizabalik lagako doguz, eta horrekin uste dot ederto egingo dogula lo.

Plan asko egin leikez Banu Qasitarren lurralde honetan; eusko-islamiarrekin zerikusixa daken herrixak bisittatzen bakarrik, denpora guztia emongo genduke, baiña 1000 bidar pekatu bera egin ostian, eskarmentauta gagoz: ez daixezela oporrak bizimodu normala baiño estresantiago izan, behintzat. Batez be mutiko bigurri bi tartian dagozenian.

Beraz, gauza gitxi egitteko konfabulau gara Ane eta bixok. Nikok eta Tomaxek, jakiña, guk agintzen doguna egingo dabe (ez gara guraso “modernuak”, planak egitterakuan umiekin kontsultatzen dabenak-eta).

Gaur Tarazonara juan gara; asteko erosketak egittiaz aparte (helburu praktikua), herrixak be merezi dabela entzun dogulako handik eta hamendik. Hala da. Hamen inguruko herri guztiak daken kolore arre hori daka, Euskal Herri berdetik gatozenei hainbeste inpresionatzen gaittuena lehelengo begi kolpian. Dana lurra, dana adobia. Arkitektura mudejarra nagusi alde zaharrian, guk ikusi dogun horretan behintzat. Izan be, aukeratu dogun zatitxua juderixia izan da. Herri kasko altuko murallen azpixan kokatutako ghettua, “calles de cuatro codos” dittuana (sic, nik esku bixekin pareta bixak ikutu neikiazen), eta denpora modernuaguetan be, jente pobrien bizilekua izan zana (andra batek kontau deskuanez, goiko auzo aberatsetatik neskamiak egurrezko eskillaretan behera bajatzen ziran bertara, pittarrak urez betetzera). Ezin izan dogu asko sakondu, beraz, baiña ezagun da “Tarasunak” asko dakala ikusteko.

Bide batez, zelan ez, nere ikaskide Cesar Gonzalezengaittik galdetu dot, baitta laster topau be. Sorpresa haundixa emon detsat, eta neretako oso atsegiña izan da berakin kontsulta atarixan izandako barriketaldi motza. Ez neban tratu haundirik izan berakin, baiña halan be pertsona batzukin kimika berezixa sortzen da, eta Cesarrekin hala izan zan, osteopatia Zaragozan alkarrekin ikasittako hiru urtietan. Egixa esanda, aragoiarrekin errez gertatzen jatan gauzia da hori.

Lur hartzia

Oier Gorosabel 2014/05/01 09:19
Lituenigo, 2014ko aprillan 13 (2/8)
Lur hartzia

Mikrouhin-labia be, XIX gizaldikua.

Biaje mortala, ez biaje luzietara eginda dagonandako. Bai ostera, etxeko bueltatik nekez urtetzen garan gu laurondako. Aittatzekua: ez gara behin be galdu. Tutera aldera allegauta, mendi itzal inpresionantia urriñian. Ez genkixan sigur, baiña Moncayo zala pentsau dogu; hala zan: Gorbeia erraldoi modukua, tontorra eta goi partiak edurretan. Ez dogu aurtenguan zapalduko. Eskualde osua berari begira dago, gaur egunian turismo aldetik jakiña, baiña Prehistoriatik be hala izango zala esango neuke. Ittu naturala.

Etxera allegau eta ugezabak harreria egin deskue, abegikor eta tamañu onian –garrantzitsua da hau, ondo-onduan bizi dirala kontuan hartuta-. Buruko miñez allegau naiz, eta gero konturatu naiz kaferik hartu ez dotelako izan dala. Egunian dosis bi hartzen nabil juan dan aspaldixan, eta gaur nahikua nerbio izango nebalakuan berez, ez hartzia pentsau dot: yonkixan monua etorri jata gero, jakiña.

Etxiak sorprendidu egin gaittu, onerako. Bagenkixan eraikin barrixa zala, zahar itxuria emon nahi izan detsena; gauzak halan –eta batez be etxekojauna igeltserua dalako ofizioz- gauza kitsch-kutre bat espero genduan... eta ez da hala, iñundik iñora. Ez naiz deskribapen zihetza egitten hasiko, ez dakat gogorik, baiña laburbildu daigun: gusto haundiz apaindutako etxe akogedore eta funtzionala.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017