Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Banu Qasitarren lurraldera bisittia

Oier Gorosabel 2014/04/30 07:30
Lituenigon ostatua hartu, eta Tutera inguruan ibilli gara astebetez, Moncayo inpresionantian begiradapian (1/8).
Banu Qasitarren lurraldera bisittia

Etxia ezkerrekua da.

Bidai ederra izan da. Garuneko errebueltetan galdu baiño lehen, gabero idatzi dittudazen oharrei epilogotxua gehittu biakotsat.

Ez neban etxia balorau nahi, handik alde egin arte. Izan be, ez da arrarua izaten harrera beruakin hasi, eta modu mizkin xamarrian amaitzia. Ez da halakorik gertatu. Etxeko ugezabak pareko etxian bizi badira be, eurekingo harremana ez da kargantia izan (horren bildurra nekan nik). Etxata asko gustatzen “serbizialegi” dan jentia be, eta kasu honetan tamaño on-onian egon da gauzia: presente egon dira (egunero egitten genduan solasalditxua eurekin) baiña era berian gure intimidadian ez dira sartu. Etxia bera, gaiñera, merkia da: astebete 600 euro kobrau deskue (eta tenporada altuko preziua da: udan, adibidez, 450 euro dirala esan deskue). Gaiñera aurreko asteburuan etxia libre zeguanez, egun bat lehenago sartzia proposau zeskuen; halan, astelehen eguardixan sartzekuak bagiñan, domeka eguardixan sartu giñan, prezio berian. Alde horretatik, beraz, hobeto ezin. Iñok bertara juan nahiko baleu, blog bat dake, baiña ez dago eguneratuta; informaziño interesgarrixena TopRural webgunetik etara genduan guk: La Carrasca (Lituénigo).

Herrixa asko gustau jaku. Pertsonalidade haundikua da, jentiak herriko bizimoduan partehartzeko ahalegiña egitten dau, eta zihetz ez badakigu be, progresista xamarra dirudi (esango neuke hau ez dala arruntena, EH-n behintzat: zenbat eta giro ruralagua izan, orduan eta kontserbadoriago). (eguneraketa: hau sorpresia! Azken hauteskundietan botuen %65ª PP-PAR-endako izan zan)

Guk Banu Qasitarren aztarnen billa juan gara, IX gizaldixan “Hispaniako hirugarren errege” izandako euskal buruzagi musulmanak. Zentzu horretan, gauza batekin jabetu gara: Musa ibn Musa eta bere klanekuak menderatutako eremua uste genduana baiño askoz be zabalagua izan zala. Hasieran ez giñan oso konsziente hortaz: ni neu behintzat, Aurensanzen liburuko eskenatoki desbardiñak banan-banan rekorritzia nekan buruan: Qal’at Musa (berak fundautako herrixa), Al Bayda (haren porrot gogorra)... punta batetik bestera lau orduko biajia dagola konturatu nintzan arte. Hori kotxez; zer izango zan ha zaldiz!! Bueno, hortaz jabetzeko balixo izan badesku, ez da gitxi. Jakiña, gu 20 kilometroko bueltatik ez dogu urten –umiekin, etxaku gustatzen kotxez asko ibiltzia-. Egun gehixenetan goizez egin dogu bueltia, arratsaldian herrixan trankil egoteko. Umien otordu europarra mantenduta, jakiña (bazkaldu 13.00etan, afaldu 19.30etan). Hortik aurrera, illuntzixan pizkat idatzi, alkarri kili-kili egin irakortzen gabizela... eta bixamonian 7.30etan gora (ni bakarrik), chi-kung egitteko eta eguzkixa urtetzen ikusteko.

Hona illuntzero sutonduan idatzittako oharrak, aste eder hau ez ahaztutzeko.

Enbidixian harra

Oier Gorosabel 2014/04/27 08:56
UNAMUNO, Miguel. 1917. Abel Sánchez: una historia de pasión. Aguilar, Madrid 1957.

Enbidixiak janda bizi izan dan pertsona baten radiografia bikaiña. Muturreko kasua da, jakiña: halan be, gutako edozeiñek igarri izan dogu halako griña perbertsorik iñoiz. Sentimentu innoble honek, eguneroko bizitzan, uste baiño kurpil ezkutu gehixago mobitzen dittuala esango neuke. Eguneroko bizitza sordido horretan murgiltzen da Unamuno, zirrada polittak eraginda.

 Bigarren ediziñuari Hendaian 1928xan idatzittako prologuan, Unamunon berba batzuk deigarrixak egin jataz: “(...) aquí, en el destierro fronterizo, a la vista, pero fuera de mi dolorosa España (...) Porque aquí, en esta mi nativa tierra vasca –francesa o española, es igual- a la que he vuelto de largo asiento después de treinta y cuatro años que salí de ella, estoy reviviendo mi niñez. (...) termino este prólogo, escrito en el destierro, en la parte francesa de la tierra de mi niñez, pero a la vista de mi España”. Beste ñabarduretan sartu barik, badirudi lurraldetasuna, behintzat, argi zekala Don Miguelek.

Snaeffels sumendixan dago atia

Oier Gorosabel 2014/04/24 08:11
VERNE, Jules. 1864. Viaje al centro de la tierra. Ed. Circulo de Lectores. Barcelona 1993.
Snaeffels sumendixan dago atia

Liburuan grabau orijinaletako bat.

Gizon honekin besterik etxakixat, baiña geografixia ikasi... hori bai, asko. Oinguan, egongelako esploratzaille modura Alemaniatik urten eta Danimarkatik zihar Islandiaraiñok allegau nok, Tagzaniako mapekin lagunduta. Horrengaittik bakarrik merezi jok liburuak. Hortaz gain, pertsonaiak estereotipiko xamarrak dittuk, etxuek joko askorik emoten; bistan da idazliak indar gehixago jarri dabela Lurran egitturiari buruzko sasoiko teorixak azaltzen. Bigarren mailla baten, trabesia espeleologiko / vulcanologiko xelebria egitten juek Snaeffels mendittik sartu eta Strombolittik urtenda; artian lurpeko mundua zihero ezezaguna zan, jakiña (Martel umia zan ondiok, etara kontuak) eta normala danez kontakizunan zati horrek gehixago daka konjeturatik, errealidadetik baiño.

Harrixa bistan

Oier Gorosabel 2014/04/22 10:10
Barkatukozue neria ez dan terrenuan sartzian, baiña... uste dot ez dagola Arkitekturan Lizentziatu izan biharrik, konturatzeko eraikin batzu karez estalitta egoteko diseñau zirala.
Harrixa bistan

Irudixa: http://philippe.mocoteguy.free.fr

Ondarruko eliziari legez, kasu askotan harrixa bistan ipintzeko moda horrek ez detsa bape mesederik egitten eraikiñari.


Argazkiak.org | Harrixa bistan © cc-by-sa: txikillana

 Kasu bakan batzu kenduta, mamposteria izenekua ez zan bistan gelditzeko teknikia. Kaso batzu negargarrixak dira: mortero guztia pikau eta bistan geldittutako txaplatak modu zihero absurduan tapatzen saiatzen dira... atzera dana morteroz hartu biharrian, etxian jatorrizko diseñuakin.

http://kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/fes-zumaiaarritokieta01.jpg

Arritokieta. Irudixa: Kulturweb.

Ames ertzeko errealidadia

Oier Gorosabel 2014/04/08 08:24
WELLS. H. G. 1903. Doce historias y un sueño. Ed. Aguilar. Madrid 1958.
Ames ertzeko errealidadia

Herbert George Wells

Referentzia zinematografikuak ba nittuan, nahi dan beste, baiña irakorri-irakorri irakorri barik nekan Wellsen ezer. Asko gustau jata bere idazkeria, batez be kontakizunei darixon umore fiña (batzutan baitta zazkarra be). Vernen ostekua izanda, honen eragiña begibistakua da; halan be, Verne “teknikuagua” da, eta hau, ostera, gehixago sartzen da gauzen muiñian. Amesen mundutik, esate baterako, gehixago daka Wellsek. Usain oniriko indartsu hori daken kontakizunak gustau jataz batez be: gehixen, agertu eta desagertu egitten dan jostaillu denda misteriotsuana. Beste mailla baten, Winchelsea andereñuana be maisulana begittandu jata, gauza bat esanda beste bat pentsatzen daben jentian radiografixa gaiztua.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia arantzazu ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz jacinto_olabe juan san martin kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia paisajiak parakaidistiarenak patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017